Mariasun Landaren omenezko hiru hitzaldi antolatu ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak
- Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraitua azaroaren 17an izango da, ohi lez, Bilboko Arriaga Antzokian. Mariasun Landa idazlea omenduko dute aurten Bilbo Zaharra euskaltegiko arduradunek, Ipuin hautatuak obra irakurriz.
- Atariko gisa, hiruhilabete honetako Forum-ak antolatu dituzte. Lehena etzi izango da, azaroak 11 dituela; Patxi Zubizarretak eta Juan Kruz Igerabidek parte hartuko dute. Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egingo da, 19:00etatik aurrera.
- Etzi-damu izango da bigarrena, azaroak 12 dituela. Plaza Barrira hurbilduko dira Ibon Egaña eta Marijose Olaziregi. Forum-a 16an amaituko da, Mariasun Landak berak eskainiko duen hitzaldiarekin.
Idatzi iruzkina