Denis Itxaso, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria, Euskaltzaindian
- Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria Euskaltzaindian izan da eta Andres Urrutia euskaltzainburuak egin dio harrera.
- Euskara eta euskal kultura ikusarazteko eta indartzeko asmoz, bi agintariek dituzten kezkez eta lankidetzarako aukerez hitz egin dute. Horrela, etorkizun hurbilean, egitasmoak partekatzeko borondate irmoa proiektu zehatzetara eramango dute.
- Bilkuraren amaieran, euskaltzainburuak Euskara Batuaren Eskuliburuaren 3. argitaraldiaren eta Berri gogoa liburuaren ale bana opari egin dizkio, bai eta Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna komikiaren ale bat ere.
Idatzi iruzkina