'Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi' ikastaroa, urriaren 16an, Bilbon
- 2019ko otsailean, Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldien artean ahoskerari eskaini zitzaion jardunaldi bat. Hitzaldi eta eztabaidak amaitu ondoren, han azaldutakoak ikasketaren aldetik jorratzen jarraitzeko asmoa azaldu zuen Ahoskera Batzordeak. Ikastaro aurreratua 2019ko urrian egin zen, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.
- Aurtengo maiatz-ekainerako ari zen Euskaltzaindia ikastaro berriak eratzen, baina bertan behera utzi behar izan ziren osasun krisiagatik. Ostera, irailaren 18an antolatu zen bat, Donostian. Orain, eta osasun egoerak eragozten ez badu, urriaren 16rako proposatu da bigarren hitzordua (12 laguneko taldea).
- Izen-ematea (urriaren 12ra arte): +34 944 15 81 55 / info@euskaltzaindia.eus
Idatzi iruzkina