Gainera, Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian (2009) aholku batzordeko kidea izan zen 2009 urteaz gero. Urte horretan bertan argitaratu zen Euskaltzaindia, ekin eta jarrai liburua ere, Imanol Murua kazetariarekin batera idatzi zuena.
2018an, Mendeurreneko ospakizunen baitan egin zen Arantzazuko biltzarrean, Euskaltzaindiak prestatutako Euskara Batuaren Adierazpena irakurri zuen. Hamar puntutan euskara batuaren garrantzia, ibilbidea eta erronkak berresten dituen agiria irakurri zuen, berrogeitik gora eragile publiko zein pribatuk sinatu zutena.
Euskera 2018, 2-2 zenbakian omenaldi zabala egin zitzaion. Helburua: Torrealdaik euskal ikasketetan zentsuraz egindako ikerketa eskerga aitortu eta omentzea.