Bi erakundeek sinatu berri duten hitzarmenari esker, Euskaltzaindiak jarraituko du Georges Lacomberen ondare bibliografikoaren kontserbazioa lantzen, bai eta ondare hau gizarteratzeko eta ezagutarazteko ahaleginean, betiere Olaso Dorrearekin batera. Horretarako, bi aldeek askotariko jarduerak sustatuko dituzte lankidetzan; besteak beste, erakusketak, ikastaroak, mintegiak, hitzaldi-zikloak, ikerketak, graduondokoak eta argitalpenak sustatu eta bideratuko dira.
Georges Lacombe euskaltzain zenaren ondare bibliografikoak Euskaltzaindiaren gordailuan jarraituko du
- Olaso Dorrea Fundazioa da Georges Lacombe euskaltzain zenaren ondare bibliografikoaren jabea, baina Euskaltzaindiko Bilboko egoitzan daude gordeta aspalditik dokumentu eta artxibo guztiak, bere garaian alderdi biek hala adostuta. Kontserbazioa baldintza egokietan egiteko hartu zen erabakia.
(Irudian: Iratxe Esnaola Olaso Dorrea Fundazioaren lehendakaria, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin, azken hitzarmena sinatu ondoren)
Idatzi iruzkina