Jakina denez, urtean behin, euskarazko liburu klasiko bat irakurtzen dute 400 bat lagunek Arriaga antzokian -Euskaltzaindiak parte hartuko du, beste behin-. Irakurle bakoitzak pasarte labur bat irakurtzen du, eta, ondoren, hurrengoari ematen dio txanda. Errotak hamabi orduz irauten du, goizeko zortzietatik hasi eta arratsaldeko zortziak arte.
Aurreko urteetan, Axularren Gero, Juan Antonio Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, Joseba Sarrionandiaren Narrazio Guztiak, Franz Kafkaren Metamorfosia, Itxaro Bordaren % 100 basque eta Txomin Agirreren Kresala irakurri zuten.