Sagrario Aleman Etxalekun (Nafarroa) jaio zen, 1952ko martxoaren 5ean. Farmazian lizentziaduna da eta Iruñeko Arturo Campion Euskaltegiko zuzendaria izan da 1982tik 2017ra bitarte. Euskaltzain urgazle izendatuz zuten 2006ko maiatzaren 26an eta oso 2007ko ekainaren 1ean. Berdetik horira izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Etxalekun, 2008ko maiatzaren 31n. Euskaltzaindian, 2012tik erakundearen diruzain gisa dituen ardurez gain, bereziki Sustapen batzordean garatu du bere lana 2007tik; gaur egun batzorde horretako burua da. Ezaguna da berak 1990ean idatzitako Alfabetatzea Euskal Herrian: (1960-1990): kronika laburra (Elkarlanean) liburua.
Sagrario Aleman euskaltzain nafarra, Vianako Printzea sarirako hautagai
- Iaz ere hautagaien artean egon zen, eta aurten berriz izendatu du saria jasotzeko hautagai Nafarroako Kultura Kontseiluak, besteak beste, urte askotan helduen euskalduntzean eginiko lanagatik.
- Aurtengo hautagaiak: Sagrario Aleman; Raúl de la Fuente eta Amaia Remírez zinegileak; Fernando Hualde etnografoa; La Pamplonesa musika banda; Tomás Yerro irakasle eta idazlea.
Idatzi iruzkina