Euskaltzaindia, Miranda Argako Euskararen Lagunak elkartearekin
Hamaikagarren urtez jarraian, Miranda Argako (Nafarroa) Euskararen Lagunak elkarteak Euskararen Eguna antolatu zuen maiatzaren 26an. Ospakizun horren karira, haur, gazte eta helduentzako olerki eta ipuinen Erdialde Literatura Saria antolatzen dute. Euskaltzaindiak hasieratik eman dio babesa elkarteari. Hargatik, eta Literatura Sariketan sarituak izan diren lagunei oparitzeko, Akademiak Euskararen Lagunak elkarteari liburu-sorta batzuk oparitu dizkio.
Idatzi iruzkina