Euskarazko toki-izenak zuzen ager daitezen, lankidetza eskaini die Euskaltzaindiak Itzuliko arduradunei
Jakina denez, apirilaren 2tik 7ra egin da Euskal Herriko Itzulia, aurten 'Basque Country Itzulia 2018' izenarekin. Itzuliaren webgunean ibilbide-liburua arakatu du Euskaltzaindiak eta liburu horren azaleko azterketatik ondoriozta daiteke etapetako toki-izenak, salbuespenak salbuespen, zuzen idatzita daudela.
Zoritxarrez, ez da berdina gertatu bideetan jarritako seinale eta oharrekin. Gauzak horrela, eta 2019an halakoak gerta ez daitezen, Euskaltzaindiak lankidetzan aritzeko aukera eskaini die antolatzaileei, euskarari dagokionean erakunde aholku emaile ofiziala denez.
Idatzi iruzkina