Euskaltzaindiaren webguneak 73.903 bisita izan ditu apirilean
Apirilean 73.903 bisita izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak (www.euskaltzaindia.eus), guztira, 331.197 bistaratze.
Ohikoa den legez, apirilean gehien bisitatutako edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegia (121.637 bistaratze) eta EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia: 77.561 bistaratze) izan dira.
Webguneko atarira eginiko zuzeneko sarbideak 9.225 izan dira, eta webguneko gainontzeko atalei dagokienez, OEH-k (Orotariko Euskal Hiztegia) 52.067 bistaratze izan ditu, Euskaltzaindiaren Arauek 4.393, Jagonet zerbitzuak 4.482, Argitalpenen katalogoak 1.585, eta Plazaberri blogak 1.653.
Idatzi iruzkina