Euskaltzaindiak 'Sierra de Toloño, nexo de la montaña y la Rioja Alavesa' ikerlana aurkeztuko du, gaur, Guardiako Garcetas etxean, 19:00etatik aurrera. Laguardia-Biasteriren Adiskide Elkarteak antolatu du ekitaldia, eta aurkezpenean parte hartuko dute José Ángel Chasco etnografo eta liburuaren egileak; Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiaren Arabako ordezkariak, eta José Antonio González Salazar etnografoak.
Izenak bildumako zazpigarren emaitza hau baliagarria da Toloño mendilerroaren inguruan zeuden zalantzak eta okerrak zuzentzeko, baina ikerlan honen oinarriak aspaldikoak dira. Hain zuzen, lehen irizpena 1990ekoa da, eta Euskaltzaindiaren Euskera agerkarian argitaratu zen. Ondoren, 1998an, bigarren irizpen bat eman zuen Onomastika batzordeak Toloño mendilerroa izendapenaren erabateko zilegitasuna berresteko. Hirugarren irizpen bat egin zuen Onomastika batzordeak 2010. urtean, Toloño mendilerroa izenaren aldeko lekukotasun eta argudio gehiago erantsiz. José Ángel Chascoren lan hau ikerketa luze horren azken emaitza da, zehaztasun handiz jorratutako ikerketa, datu ugarirekin hornitua eta ondo arrazoitua.
'Toloño mendilerroa' toponimoari buruzko azken lana aurkeztuko da, gaur, Guardian
Antolatzailea: Laguardia-Biasteriren Adiskide Elkartea. Laguntzailea: Euskaltzaindia.
Tokia eta ordua: Garcetas etxea, Kale nagusia 52 (Guardia- Araba), 19:00etan.
Hizlariak: José Ángel Chasco, etnografoa eta liburuaren egilea; Roberto Gonzalez de Viñaspre, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria, eta José Antonio González Salazar, etnografoa.
Idatzi iruzkina