Elkartasuna sustatzeko jaio ziren 1999an Liber Press sariak, Gironako diputazioaren eskutik, eta aurten Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainari egokitu zaio horietako bat. Atxagak pasa den astean jaso zuen golardoa, bere bizi guztiko obragatik, hain zuzen, "sentiberatasunez, originaltasunez eta aberastasunez betetako obragatik", epaileek azpimarratu duten moduan.
Atxagaren ibilbide literario oparoa saritu nahi izan dute Gironan, beraien iritziz, Asteasuko idazleak "memoria kolektiboan insistitzen duelako, tolerantzian, gizatasunean eta onberatasunean bezainbat", hau dena guztia "ausardiaz" egin duela.
Atxagarekin batera, beste hauek jaso dute saria aurtengo aldian: Jaume Capdevila i Herrero marrazkilariak; Femen taldeak; Paolo Bianchini zinema zuzendariak; eta Maria Farantouri abeslari eta ekintzaile greziarrak.
2017ko Liber Press Literatura saria jaso du Bernardo Atxagak
Katalunian ematen diren sari garrantzitsuenetakoak dira, eta kazetari, artista eta idazleen artean banatzen dira, urtero.
Zorioneko da euskaltzaina, 'Obabakoak' lanean oinarrituta dagoen antzezlana ere estreinatuko baita, bihar, Bilboko Arriagan.
Idatzi iruzkina