Bihar eta 24an, Herri Hizkeren Atlasari buruzko mintegia egingo da Euskaltzaindian
Bi egunez izanen da: bihar (10:00etatik eta 12:30era), eta 24an (18:00etatik eta 20:30era), bigarren egunean biharko formatua errepikatuko dela.
Ondareari buruzko Europako Jardunaldien barruan antolatu dira ekitaldi biak, euskaraz eta Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15) egingo direnak.
Informazioa eta erreserbak: 944 158 155 - info@euskaltzaindia.eus
Mintegi honek bi helburu bete nahi ditu: batetik, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) azaldu, eta, bestetik, Bizkaiko kasurako lehen hurbilketa egin.
EHHA Euskaltzaindiaren proiektu enblematikoenetako bat da. Euskal Herriko 145 lekutan egindako 2.857 galderako inkesta bati esker, informazio-kantitate handia lortu da bai euskararen ezaugarriei buruz bai XIX. eta XX. mendeetako euskal gizartearen bizimoduei buruz. Informazio horretan oinarrituta, euskal herrietako hizkuntza-paisaiaren irudi aberatsa sortu du EHHA-ren lantaldeak.