'Agur, Euzkadi, Jaunak narama/ aberri eder argira!/ Neure negarrak jario nituen/ zure mendiei begira.
Seme bat zeukan baina etsaiek/ kendu zioten bihotza,/ gorputz ederra isuri zitzaion/ maiatz bateko goiz hotza.
Gurutze santuari musu eginez/ alde egin zizun mundutik;/ Kristoren bakea aho gainean/ loratu zitzaion gaztetik.
Jaunaren maitez, Aberri maitez/ ez zuen eduki beldurrik;/ eta zuretzat zorion hutsa/ eskaini zizun gogotik.
Euzkadi ona, egon betiko/ Kristoren fede betean/ horrela zoriona bilatuko duzu/ hemen ez bada zeruan.
Heriotza santua aurrean daukat/ sinetsi bada, euskaldun hori:/ Euzkadi aske izan dadin/ zaindu Jesusen legea.
Eder zitzaizkidan eusko bazterrak,/ eder itsaso zabala;/ baina orain ederrago zait/ heriotza honen itzala!
Gaztea nauzu bizitza honetan/ eta ez zitzaidan falta gauzarik./ Jauna gogorra da aldi honetan/ ihes egitea lurretik!
Ez bedi egin nire gogoa/ baizik eta zure nahia./ Gogoa bihoa zeru argira/ gorputza lur ilunera.'
Lauaxeta eta hil-bezperako deiadarra
Pasa den igandean, hainbat ekitaldi egin ziren Euskal Herrian, Lauaxeta poetaren hilketa gogoratuz, frankistek fusilatu zutenetik 80 urte igaro direnean. Esteban Urkiaga idazle handiaren gomutan, hil-bezperan idatzitako poema dakarkizuegu, Dionisio Amundarainek egokitua: 'Agur, Euzkadi!'.
Idatzi iruzkina