Euskara gaitasuna lantzeko tailerra emango du Miriam Urkiak UEUn
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urtero antolatzen dituen ikastaroen barruan, euskara gaitasuna lantzeko tailerra eskainiko du Miriam Urkia euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko lantaldeko buruak, Christian 'Antton' Harignordoguy AEKko irakaslearekin batera.
Bost orduko tailer hau Baionan egingo da, uztailaren 6an, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan.
Izen-ematea: ekainaren 30a baino lehen.
Honako hauek dira ikastaroaren helburuak: Frantsesak eragindako zenbait kalko arruntez ohartaraztea; hiztunek izaten dituzten hainbat zalantza eta arazori erantzuteko baliabideak ematea; erreferentziazko dokumentuetan nola bilatu erakustea; eta Euskaltzaindiaren Hiztegia ezagutzea eta erabiltzen ikastea.