Harrera ona izan dute Euskaltzaindiaren Hiztegia ondo erabiltzeko antolatu diren saio praktikoek
EIZIEko bazkideentzat antolatu dira saio hauek, eta urtarrilaren 24an eta 25ean egingo dira, Donostian eta Bilbon. 17:00etan hasi eta 19:00etara arte luzatuko dira.
Egitasmoan 52 lagunek parte hartuko dute.
Helburua? Euskaltzaindiaren Hiztegi berriaren bertsio digitala ondo erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskaintzea.
Hiztegiaren arduradun eta koordinatzaile diren Andoni Sagarna eta Miriam Urkia arituko dira zeregin horretan.
Idatzi iruzkina