Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

sepultura

iz. g.g.er. Hilobia; bereziki, eliza barruko hilobia.

serafin

iz. Aingeruen hurrenkera osatzen duten bederatzi taldeetan, lehen taldeko kidea, hiru hego parez irudikatzen dena. Kerubinen laguna jakiturian eta serafinena amodioan.

serbiar

1 adj. Serbiakoa, Serbiari dagokiona. Serbiar agintariak.

2 iz. Serbiako herritarra.

serbiera

iz. Serbian mintzatzen den hizkuntza. Ik. serbokroaziera.

serboaginte

iz. Teknol. Sistema bateko mekanismo laguntzailea, indar edo mugimendu txiki baten eragina handituz, automatikoki, multzo oso baten funtzionamendua ahalbidetzen duena.

serbokroaziera

iz. Hego-eslaviar hizkuntza, aldaera estandartzat bosniera, kroaziera, montenegroera eta serbiera dituena.

serbomekanismo

iz. Teknol. Aginte- eta erregulazio-mekanismoa, beste mekanismo konplexuago edo ahaltsuago bati dagokion posizioa, abiadura, emaria edo beste aldagai baten balioa automatikoki zuzentzen duena, lortu nahi den balioa eta benetako balioa desberdinak direnean.

serbomotor

iz. Teknol. Abiadura edo posizioa kontrolatzen zaion motor elektrikoa, gailu baten mugimendua zuzentzeko eta doitzeko erabiltzen dena. Itsasontzietan serbomotorrak erabiltzen dira ontziaren lema aginte postutik mugitzeko.

serenata

1 iz. Gauaz eta toki agerian egiten zen musika-saioa.

2 iz. Saio horietarako onduriko musika-lana.

sereno

iz. Heg. Gauzaina.

serial

iz. Mus. Musikaz mintzatuz, atonala, eskala kromatikoko hamabi noten serieak, haien artean hierarkiarik ezarri gabe, erabiltzen dituena. Anton Webern konpositorearen musika seriala.

serialismo

iz. Mus. XX. mendean sorturiko konposizio sistema atonala, eskala kromatikoko hamabi noten serieetan, haien artean hierarkiarik ezarri gabe, oinarritzen dena. Bere aurreneko lanetan Prokofiev eta Xostakovitx errusiarren eragina nabari den arren, hurrengo urteetan alde batera utzi zituen eredu tradizionalak eta serialismoaren teknika erabiltzen hasi zen.

serie

1 iz. Mat. Zenbaki segida bateko elementuen batura. Serie konbergentea.

2 iz. Kirol. Zenbait lehiaketatan, aldez aurretik egiten den proba, lehiaketan aurrera jarraitzeko sailkatzeko balio duena. Bihar, Zolderreko zirkuituan, Munduko Serieetako hirugarren eta laugarren lasterketak izango dira.

3 iz. Mus. Musikagileak hurrenkera jakin baten arabera antolaturiko eskala kromatikoko hamabi noten segida, notak errepikatu gabe osatu ohi dena.

4 iz. Serie ekoizpena: sailean, kopuru handietan egiten den ekoizpena.

seriean 1 adb. Elektr. Korronteak segidan loturik dauden osagai guztiak zeharkatzen dituela. Zirkuitu batean agertzen diren elementuak hiru modutan konekta daitezke: seriean, paraleloan eta bien arteko konbinazio bidez.

2 adb. Sailean eta kopuru handietan egiten den eta produktu guztiz berdinak sortzen dituen ekoizpen mota erabiliz. Auto horiek seriean eginak dira.

serigrafia

1 iz. Hainbat gairen gainean inprimatzeko teknika, zetazko oihal batetik edo ehun metaliko fin batetik tinta igaroaraziz irudiak edo testuak grabatzean datzana. Azken sasoian beste teknika batzuekin ausartu da: serigrafiarekin eta olioarekin. Grafiti eta serigrafia lantegiek oso harrera ona izan dute.

2 iz. Teknika hori erabiliz eginiko lana. Nestor Basterretxearen ehun serigrafia salgai izango dira bihar Biarritzen.

serio

1 adj. Heg. Barrez edo txantxetan gutxitan aritzen dena. Ik. serios. Aitak bazuen halako umore maltzurra; ama serioagoa nuen. Aita santua Erroman dago, oso gizon serioa.

2 (Adizlagun gisa). Heg. Guk apustua irabazita, halere geunden serio. Serio xamar leitu omen du notizia.

3 adj. Heg. Txantxetakoa edo axalekoa ez dena, larria.

serios

1 adj. Ipar. Serioa. Gizon seriosa. Kanpoan alegera, serios elizan.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Ipar. Frantziako Hirugarren Errepublikaren istorioa, erdia irri-egingarria eta erdia seriosa. Agertzen dugula aire serios bat.

3 adj. Txantxetakoa edo axalekoa ez dena, larria.

serioski

adb. Ipar. Seriotasunez, arraileriarik gabe. Serioski mintzatu.

seriostasun

iz. Ipar. Seriotasuna.

seriotasun

iz. Heg. Serioa denaren nolakotasuna. Oraingo gazteek seriotasun gehiagorekin hartzen dituzte auzi hauek.

sermoi

iz. Eliz hitzaldia. Ik. prediku. Garizumako euskal sermoiak. Nire sermoiaren gaia. Sermoi liburua. Barkazioko sermoia egiten hasi zen pulpitutik. Ahoa ireki ahala, sermoia sortzen zen haren ezpainetatik.

sermoigile

iz. Sermolaria.

sermolari

iz. Sermoiak egiten dituen apaiza; sermoi jakin baten egilea. Ik. predikari. Eztarri oneko eta etorri hobeagoko sermolari bat.

seronegatibo

adj. Pertsonez mintzatuz, serumean eritasun infekzioso jakin baten antigorputzik ez duena; bereziki, hiesaren antigorputzik ez duena. Emakumea seronegatiboa denean ere, eta haurdunaldiaren aurretik, gomendatzen da txertoa ematea, errubeola ekiditeko.

seropositibo

iz. Pertsonez mintzatuz, serumean eritasun infekzioso jakin baten antigorputzak dituena; bereziki, hiesaren antigorputzak dituena. Neurriak hartzen dira haur seropositiborik jaio ez dadin, gurasoek birusa izan arren.

serora

1 iz. Ipar. Moja, lekaimea. Apez, fraide eta serorak. Serora sartu zen Iruñean Santa Grazia komentuan. Serora Bernardinak. Serora komentu handi bat. Seroren eskola. Neskatoa seroretan ibilki, mutikoa errientetan.

2 iz. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. sakristau; andere serora.

andere serora, andere-serora Ipar. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. serora 2.

serora etxe, serora-etxe Serorategia.

seroragai

iz. Ipar. Mojagaia. Beste herritar gazte bat sartu da seroragai.

serorago

iz. Ipar. Seroratasuna. Seroragoa utzirik, beti kar berarekin jarraitu du borroka sozialetan.

seroratasun

iz. Ipar. Seroraren erlijiozko egoera. Seroratasuna besarkatu.

serorategi

1 iz. Moja-komentua. San Josepeko serorategia.

2 iz. Seroraren etxebizitza.

seroratu, serora/seroratu, seroratzen

da ad. Ipar. Moja egin. Honek ez zuen behar seroratu, baina ezkondu.

serotonina

iz. Biokim. Neuronetan dagoen gaia, nerbio sisteman eragin handia duena. Badirudi buruko neuronak serotoninarik gabe geratzen direnean gertatzen dela depresioa.

serpentina

1 iz. Geol. Harri metamorfiko berdea, magnesio silikatoz osatua, leundurik apaingarritarako erabiltzen dena.

2 iz. Biribilkaturiko paper zerrenda luze eta mehea, jaietan eta kidekoetan, mutur batetik heldurik, kiribil modura askatuz botatzen dena. Serpentina euria hasi zuen Hernaniko plazan.

serraila iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, serraila-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sarraila].

serum

1 iz. Med. Odola edo linfa gatzatzean bereizten den isurkaria. Ik. gazur 2; gesal 4.

2 iz. Med. Zenbait gatzen ur disoluzioa, deshidratazioaren kontra edo elikagai gisa, gorputzean injektatzen dena. Esku gaineko azalean sartuta ditut bi orratz eta hortik bideratzen dute seruma odolera zuzen.

sesamo

iz. Belar landarea, jatorriz Indiakoa, hazi oliotsu eta jateko onak ematen dituena (Sesamum indicum). Sesamo olioa.

sesiante

adj. Heg. Beh. Liskartia.

sesio

iz. Gip. eta Naf. Lgart. Liskarra, istilua. Ik. okasio 2; armonia1. Haien egitekoa, beti tabernetan, jarriaz sesioa, sartzen direnetan. Sesio gutxi izaten zuen, hain zen gizona bapoa. Amorru bizian elkarrekin sesioan ari garen bitartean. Ez nikek bizi nahi hire ofizioan, gizartera etorrita beti sesioan.

seska

iz. Kanabera; kanaberaren lastoa (Arundo donax). Haritza eta seska. Laster saltzen diren seska saskiak.

seskadi

iz. Kanaberadia. Seskadiko gerizpe atseginean eserita.

sesmar

1 adj. Sesmakoa, Sesmari dagokiona.

2 iz. Sesmako herritarra.

sesotho

iz. Lesothon, Hegoafrikan eta Zimbabwen mintzatzen den hizkuntza. Ik. hego-sothoera; sothoera.

sestante

iz. Astron. Itsasketa-tresna, 60 graduko zirkulu-sektore batez, bi ispiluz eta leiar sistema batez osatua dena eta astro baten, bereziki Eguzkiaren, egongunea behaturik, behatzailearen latitudea ezagutzeko erabiltzen dena. Ni itsasoan hasi nintzenean, sestantea beste tresnarik ez zegoen.

sestaoar

1 adj. Sestaokoa, Sestaori dagokiona.

2 iz. Sestaoko herritarra.

sestertzio

iz. Erromatarren garaiko zilarrezko dirua, bi as eta erdi balio zuena. Zesarrek ehun milioi sestertzio gastatu zituen foroa eraikitzeko lurzoruan.

sestostar

1 adj. Sestoskoa, Sestosi dagokiona.

2 iz. Sestosko herritarra.

sestra

iz. Lerro edo plano horizontal baten garaiera-maila. Ik. kota3. Sestra berean autobideak ez du gurutzatzen inolako bidezidor, bide, trenbide edo tranbia-biderik.

sestra kurba, sestra-kurba Mapa batean garaiera-aldaketa markatzen duen lerroa. Mapa-erabiltzaileei garaierari buruzko informazioa emateko biderik zehatzena sestra-kurbak dira. Sestra-kurba batek kota handiagoko hurrengoa hartzen du barnean.

sestran adb. Beste gauza batekiko garaiera edo maila berean; plano horizontalean. Ik. galgatu 3; nibelatu. Burbuila-nibela erabiltzen genuen gainazal bat sestran zegoen edo ez jakiteko.

set

iz. Tenisean eta kideko kiroletan, partida bat banatzen den zati nagusietako bakoitza. 6-1 irabazi zuen lehen seta.

seta

iz. Asmo, erabaki edo iritzi bati, amore eman gabe eusten dionaren jarrera. Badu seta nagusi bat: euskal gauzak, hala ez badirudi ere, gero eta okerrago dabiltzalakoa. Bere nahia egiteko, bere setarekin irteteko grina. Geure setari eutsi diogu, ez ginen dudan hasiak. Sandia da seta hutsa, eta berearekin irteten ez bada, bakerik emango ez duena. Setak itsutu duelako. Fariseuak bere setan gogor zeuden. Setaz eta elkarri ezin amore emanez. Setaz bekatuan gogortua dagoela.

setakeria

iz. Setatsuaren jarrera edo jokabide gaitzesgarria. Ez dadila mintza gure baitan setakeria.

setati

1 adj. Setatsua.

2 adj. Irud. Lur lehor, setati eta elkorra.

setatsu

1 adj. Uste, iritzi, asmo edo erabaki bati amore eman gabe eusten diona. Ik. tematsu; burugogor; setati; egoskor 2. Zahar setatsua. Entzun ezazu andre setatsuaz Espiritu Santuak dioena. Setatsua eta burugogorra zen. Astorik ez setatsuagorik.

2 (Adizlagun gisa). Emeki eta setatsu jarraitzen dio bere lanari. || (Gauzez mintzatuz). Euri hau setatsu dago, eta iluntzera eta gogorrago.

setatu, seta/setatu, setatzen

da ad. Setan gogortu. Ik. tematu. Bere iritzian setaturik. Ez entzuten setatzen direnak.

setiatu, setia, setiatzen

1 du ad. Zerbait, bereziki hiri bat edo gotorleku bat, hartzeko inguratu, setioan ezarri. Ik. hesitu 3. Sartu zen Nafarroako eremuan eta setiatu zuen Iruñea. Errege honek setiatu eta hartu zuen Damaskoko herria. || Begira nazazu kantoi guztietarik setiatzen nauten etsaietarik.

2 du ad. Irud. Bazihoan bide berriaren saihetsetik, beroak setiatua.

setiatzaile

adj./iz. Setiatzen duena; setio batean esku hartzen duena.

setio

iz. Setiatzea. Leningradeko setioak luze iraun zuen. Joabek altxatu zuen setioa eta bihurtu zen Jerusalemera. Setioan ezarri zuten hiria.

setoso

adj. Gip. Herr. Setatsua. Kontra egiten hasi zaizkigu setosoaren moduan. Egoskor setoso itsu horietakoak.

setter

iz. Ehiza-txakur handi ile-luzea. Auzokoen setter urduria zaunka bizian hasi da lorategi bazterretik.

seuldar

1 adj. Seulgoa, Seuli dagokiona. Seuldar agintariak.

2 iz. Seulgo herritarra.

sevillar

1 adj. Sevillakoa, Sevillari dagokiona.

2 iz. Sevillako herritarra.

sexagesima

iz. Erl. Eliza katolikoan, garizumako lehen igandea baino bi aste aurretiko igandea; aste hori bera. Sexagesimako igandea.

sexagesimal

adj. Hirurogeitarra.

sexismo

iz. Pertsonak sexuaren arabera balioesteko joera; sexuan oinarrituriko bereizkeria, bereziki emakumeen kontrakoa. Sexismoa sustatzen duten jostailuak. Austriak bere ereserkiaren hainbat pasarte aldatu ditu sexismoa saihesteko.

sexista

1 adj. Sexismoarena, sexismoari dagokiona. Ez ditut batere maite kalifikatzaile horiek, oso sexistak iruditzen zaizkit. Adierazpen sexista eta homofoboen aurkako zigorrak.

2 adj. Pertsonez mintzatuz, iritzi eta jarreretan sexismoa erakusten duena. Inor ez da sexista jaiotzen.

sexologia

iz. Gizakien sexualitatea eta horren inguruko arazoak aztertzen dituen jakintza. Gaurko sexologiak dio desira dela giza sexualitatearen mamia.

sexologo

iz. Sexologian aditua den pertsona. Sexologoarekin izandako lehenbiziko kontsultan jakin nuen arazoaren muinean ez zegoela inongo akats fisikorik.

sexu

1 iz. Arra eta emea bereizten dituen ezaugarri fisikoen multzoa. Pertsonaien sexuari eta adinari erreparatzen badiogu, sailkapen bat egin liteke.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. sexual. Sexu hormonak. Sexu sena. Gizon bat atxilotu dute Gasteizen adingabe bati sexu abusua egitea egotzita. Sexu harremanak izan. Sexu heziketa. Autopsiaren arabera, gazteak ez zuen sexu erasorik izan, eta haren gorputzean ez zuten indarkeria arrastorik aurkitu. Egoerak okerrera egin du azken urteetan eta gora egin dute sexu gehiegikerien inguruko salaketek.

3 iz. Sexu bereko gizakien multzoa. Bi sexuen berdintasun osoa. Beste sexuko jendea.

4 iz. Sexu organoak. Orain beste esku jostalari bat hasi zait sexua laztantzen.

5 iz. Sexu senari dagokion jarduera. Sexua ez da lotura bakarra, baina sexurik ez badago, ez dago bikoterik.

sexu jazarpen, sexu-jazarpen Norbaitek, beste norbaiti, bereziki nagusi batek mendeko bati, honek gogoko ez dituen sexu adierazpenak edo sexu eskaerak gogaikarri edo iraingarri zaizkion eran behin eta berriz egitea. Sexu jazarpenak helburu sexualak ditu, alegia, mesede sexual bat bilatzen da, nolabait esateko. Israelgo presidente ohia bortxaketa eta sexu jazarpen delituen errudun dela erabaki du Tel Aviveko Barrutiko Auzitegiak.

sexual

adj. Sexuari dagokiona. Ik. sexu 2. Organo sexualak: sexu organoak, ernaltze organoak. Heziketa sexuala: sexu heziketa.

sexualitate

iz. Sexu senari dagozkion jokabideen multzoa. Haurren sexualitatea.

sexubakar

adj. Biol. Sexu bakarra duena. Lore sexubakarrak.

sexudun

adj. Sexua duena. Izaki sexudunak gara, eta ernalketa gertatzen denetik bertatik gara desberdinak.

sexugabe

adj. Sexurik ez duena. Hermafroditak edo sexugabeak diren animaliak.

sexy

adj. Sexualki erakargarria dena, sexu grina pizten duena. Janzkera sexya zeraman. Oso sexy zaude gogor plantak egiten dituzunean.

seychelletar

1 adj. Seychelleetakoa, Seychelleei dagokiena. Seychelletar agintariak.

2 iz. Seychelleetako herritarra.

sezesio

iz. Estatu batetik haren zati bat bereiztea. Ik. banakuntza. Autodeterminazio eskubidea eta sezesiorako aukera arautzeko. Amerikako Sezesio Gerran.

sezesionismo

iz. Pol. Estatu batetik haren zati bat bereiztearen aldeko iritzi politikoa.

sezesionista

adj. Pol. Sezesionismoari dagokiona; sezesionismoaren aldekoa. Mugimendu sezesionistak. Alderdi sezesionistak.

shangani

iz. Zimbabwen mintzaten den hizkuntza. Ik. tsongera.

shekel

iz. Israelgo diru unitatea. Hirurogei metro koadroko etxe baten truke 187.000 shekel ordaindu behar izan dituzte. Eguneko 50 shekel irabazten zuten.

sheriff

iz. Ameriketako Estatu Batuetako konderri bateko justizia-ordezkaria, ordena publikoa zaintzen eta legea betearazten duena. Jim Alderden Latimer konderriko sheriffak jakitera eman duenez, haurra etxeko garajean zegoen, kaxa batean sartuta.

shock

1 iz. Med. Gorputzaren nahasmendu bat-batekoa, gorputzeko zelula eta organoetara behar adina odol eta oxigeno iristen ez denean gertatzen dena, tentsioaren beherakada, pultsu azkar ahula, zurbiltasuna eta adimenaren itsumena ezaugarri dituena eta zenbait organoren hutsegitea eta heriotza ere eragin dezakeena. Ebakuntza amaitu eta berehala, haurra shock egoeran sartu zen. Shock traumatikoa.

2 iz. Psikol. Zirrara handi batek eragindako nahasmendu egoera. Shock psikologikoa.

shonera

iz. Zimbabwen mintzatzen den hizkuntza.

shuarrera

iz. Ekuadorko hego-ekialdean mintzatzen den hizkuntza. Ekuadorko Konstituzioak ofizial egingo ditu azkenean kitxua eta shuarrera.

shuruppaktar

1 adj. Shuruppakekoa, Shuruppaki dagokiona.

2 iz. Shuruppakeko herritarra.

si

iz. Musika-eskalako zazpigarren nota.

siames

1 adj./iz. Bikiez mintzatuz, gorputzeko zatiren batetik bere bikiarekin bat eginda jaio dena. Singapurko Erietxe Nagusian ebakuntza zaila egin dute: elkarri garezurretik itsatsita jaiotako bi neska siames bereizi dituzte. Baseliza izen bereko baserriari lotua dago, siamesen antzean.

2 iz. Jatorriz Asiakoa den katu arraza; arraza horretako katua, gorputz liraina, ile laburra eta belarri luzeak dituena. || (Izenondo gisa). Katu siamesak.

sibaristar

1 adj. Sibariskoa, Sibarisi dagokiona.

2 iz. Sibarisko herritarra.

sibarita

adj./iz. Gauza bikain, dotore eta garestien zalea dena. Ik. mokofin. Bertsoetan gauza bera gertatu zaigu, sibarita hutsak bihurtu gara.

sibaritismo

iz. Sibaritaren jarrera eta portaera.

sidekar

1 iz. Motozikleta bati alboan lotzen zaion orgatxo modukoa, jarleku bakarrekoa, gurpil batean bermatzen dena. Sidekarra erantsi diote motorrari.

2 iz. Motozikleta sidekarduna. Goiz haietako batean abiatu ginen bere sidekarrean.

sideral

adj. Izarrena edo argizagiena, izarrei edo argizagiei dagokiena. Espazio sideralean zilipurdika zebilen.

siderita

iz. Miner. Burdin karbonatoa, burdina lortzeko erabiltzen dena.

siderurgia

iz. Burdingintza. Siderurgia industria pizkunde garai baten lehen pausoak ematen ari da.

siderurgiko

adj. Siderurgiarena, siderurgiari dagokiona.

sidondar

1 adj. Sidongoa, Sidoni dagokiona.

2 iz. Sidongo herritarra.

siemens

iz. Elektr. Konduktantzia elektrikoaren unitatea, 1 ohmeko erresistentziako eroale batek duen konduktantzia elektrikoari dagokiona (S).

sierraleonar

1 adj. Sierra Leonakoa, Sierra Leonari dagokiona. Sierra Leonar agintariak.

2 iz. Sierra Leonako herritarra.

siesta

iz. Bazkalondoko loaldia. Ik. biao.

siesta egin Egunero egiten zuen siesta.

sievert

iz. Fis. Erradiazio ionizatzaileek izaki bizidunengan duten eragina neurtzen duen unitatea, 1 j/kg-ren baliokidea dena (Sv).

sifilis

iz. Sexu harremanen bidez kutsatzen den eritasuna, Treponema pallidum bakterioak eragina. Sifilisaren kontrako lehenbiziko sendagaiak.

sifilitiko

1 adj. Sifilisari dagokiona.

2 adj./iz. Sifilisak joa.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper