0

desiratu, desira/desiratu, desiratzen

1 du ad. Desira izan, nahi izan. Ik. gutiziatu. Besteren ondasunak desiratzen dituena. Baldin desiratzen baduzu galdegin duzuna erdiestea (...). Ezin daitekeen gauza desiratzen du. Zoriona desiratzen diogu. Gogo onez desiratu. Kartsuki, lehiaz desiratu. Azkenean etorri duk desiratu orena. Desiratzeko den gauza.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). O gau desiratua!

desirkunde

iz. Ipar. Nahikundea. Mundu honetako desirkunde orotarik urrun. Desirkunde lizunak.

desitsatsi, desitsats, desitsasten

da/du ad. g.er. Itsatsirik zegoena banatu, askatu. Orea moldetik desitsasten denean, prest dago.

desitxuratu, desitxura, desitxuratzen

1 da/du ad. Zerbait, bere itxura aldatuz, ezin ezagutuzko bihurtu. Ik. itxuragabetu; itxuratxartu. Aurpegia baztangak erabat desitxuratua. Udazkenak desitxuratu duen lorategia. Inork idatzia desitxuratu edo itxuragabetu dute.

2 du ad. Zerbaiten azalpen faltsua eman. Egia desitxuratu. Gertatu zena desitxuratuz.

desitxuratze

iz. Zerbait, bere itxura aldatuz, ezin ezagutuzko bihurtzea. Adam Smithen obraren desitxuratzearen lekuko ona da aipu hau.

desizoztu, desizotz, desizozten

da/du ad. Izoztuta egoteari utzi, izozturik dagoena bere ohiko egoerara etorri edo ekarri. Desizoztu den janari bat ez da berriro izoztu behar. Hozkailutik txahal birika batzuk atera ondoren, urki batetik zintzilikatu ditu eguzkitan desizoztu daitezen.

desjabetu, desjabe, desjabetzen

du ad. Norbaiti, legez, ondasun baten jabetza kendu. 2005ean 40 milioi nekazari desjabetu zituzten. Abokatu gisa elkarte ugari defendatu ditu, tartean grebalariak eta desjabetutako herritarrak. || (Aditzak, osagarritzat, kentzen den ondasuna bera hartzen duela). Oraingoz ez dituzte Elorrioko, Atxondoko eta Abadiñoko lurrak desjabetuko. Desjabetu behar dituzten eremuetan etxeak, alorrak eta lantegiak ere badaude. Gure birraitonari desjabetutako lurretan zegoen egina aireportu zaharra.

desjabetze

iz. Norbaiti, legez, ondasun baten jabetza kentzea. Aurkeztu duten desjabetze planak ez du zuzenean hartzen bere etxea. Desjabetze agiria sinatu.

deskafeinatu

1 adj. Kafeinagabea. Kikara bat kafe deskafeinatu.

2 iz. Kafe kafeinagabea. Deskafeinatu bat eskatu zuen, sakarinarekin.

deskalabru

iz. Heg. Beh. Kalte edo hondamen handia. Deskalabrua franko gertatu zait niri.

deskalifikatu, deskalifika, deskalifikatzen

1 du ad. Kirol. Arau-hauste bat egiteagatik norbait lehiaketa batetik kanporatu. Batzorde Teknikoak deskalifikatu egin du Pedreña Hondarribiko estropadan.

2 du ad. Norbaiti edo zerbaiti izen ona, itzala edo aginpidea kendu.

deskalifikazio

1 iz. Kirol. Deskalifikatzea.

2 iz. Norbaiti edo zerbaiti izen ona, itzala edo aginpidea kentzea.

deskantsatu, deskantsa, deskantsatzen

1 da ad. Atseden hartu.

2 da/du ad. Ipar. Lasaitu.

deskantsu

1 iz. Atsedena. Ik. pausu.

2 iz. Lasaitasuna.

deskantsuan adb. Lasai, bakean. Inondik ezer ageri ez eta, ez nengoen deskantsuan. Mintza zaitez deskantsuan; hemen erranak hemen egongo dira. || Deskantsu ederrean hitz egiten du.

deskantsu hartu Atseden hartu.

deskantsuz adb. Lasai, deskantsuan. Deskantsuz nengoen neure etxean. Zaude deskantsuz, etxeko jauna.

deskapitalizatu, deskapitaliza, deskapitalizatzen

da/du ad. Enpresa, banketxe edo kideko bat kapitalik gabe edo kapital gutxirekin gelditu edo utzi. Urteetan inbertsio txikiena egin gabe, erabat zaharkitua eta deskapitalizatua zegoen enpresa.

deskarga

1 iz. Karga kentzea.

2 iz. Elektrizitate deskarga. 3.000 volteko deskarga jaso zuen.

3 iz. Eduki bat sistema informatiko batetik beste batera mugitzea edo kopiatzea. Kantuen doako deskarga legezkoak eskainiko dituela iragarri du.

deskarga elektriko Elektrizitate deskarga. Harryk ere salto egin zuen, deskarga elektriko bat hartu izan balu bezala. Zigortzeko, deskarga elektrikoak ematen zitzaizkien animaliei, eta, saritzeko, berriz, janaria.

elektrizitate deskarga, elektrizitate-deskarga Karga elektriko bat eroale batetik beste batera bat-batean igarotzea. Castejon-Iruñea trenbide sareko mantentze lanetan ari zen langile batek elektrizitate deskarga jaso zuen, eta hil egin zen.

deskargatu, deskarga/deskargatu, deskargatzen

1 du ad. Zerbaiti karga kendu edo arindu. Ik. hustu. Portuan lan egiten dute, ontziak deskargatzen. Idi orgek deskargatzen dituzte hondartzan burdin mineralaz betetako ontziak.

2 du ad. Nonbaitetik karga bat kendu. Arraina deskargatzen eta saskietatik ateratzen ari ziren. Kontu handiz jardun behar izaten zuten txatarra ontzietatik deskargatzean. Pirita deskargatzen ari ziren.

3 du ad. Eduki bat sistema informatiko batetik beste batera mugitu edo kopiatu. Uda honetan egindako argazkiak deskargatu ditut. Mundu osoko musika, saretik zuzenean, ordenagailura deskargatu gabe eta doan entzuteko aukera ematen zuen.

deskargu

iz. Zuz. Norbaitek, salaketa baten aurrean, bere burua defendatzeko edo zuritzeko ematen duen arrazoia. Idazkiari, Trafikoko Zuzendaritza Nagusian aurkeztutako deskargu orria gehitu zion.

desklasifikatu, desklasifika, desklasifikatzen

1 du ad. Sekretupean zegoena eskuragai ipini. Argazkiok berriki desklasifikatu dituzte eta ikusgai jarri.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Dokumentu desklasifikatu baten zatiak.

desklasifikazio

iz. Desklasifikatzea.

deskodetu, deskode, deskodetzen

du ad. Mezu bat kodetzeko erabili den kodea alderantziz erabiliz, mezu horren jatorrizko forma lortu. Ik. deszifratu. Mezu sekretuak deskodetu zituen John Wallisek.

deskodifikatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskodifikatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. deskodetu].

deskolonizazio

iz. Herri batek beste baten kolonia izateari uztea; kolonia bat independente bihurtzeko prozesua. Nazio Batuen Erakundeak 1960ko hamarkadan bultzatu zuen Afrikako herrialdeen deskolonizazioa.

deskomekatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskomekatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eskumikatu].

deskonektatu, deskonekta, deskonektatzen

da/du ad. Heg. Konexioa eten. Telefonoa deskonektatu du. Gaixoa bizirik mantentzen duen makina deskonektatzea legezkoa da Alemanian.

deskonexio

1 iz. Deskonektatzea. Deskonexio automatikoaz gain, etengailuak eragingailu bat dauka, erabiltzaileak eskuz korrontea eten ahal izateko.

2 iz. Irud. Gazako deskonexio plana israeldarren bake urrats bat dela aditzera eman dute hedabideek.

3 iz. Telebistan eta irratian, seinale bat deskonektatzea, kate berak aldi berean saio bat baino gehiago igorri ahal izateko. RTVEk Euskadirako egiten dituen deskonexioetan euskara ere erabil dezan eskatu du EAJk Gasteizko Legebiltzarrean.

deskonposaketa

1 iz. Fis., Kim. Osagaietan banatzea. Ik. deskonposizio.

2 iz. Mat. Gaietan banatzea. Polinomio baten deskonposaketa.

deskonposatu, deskonposa, deskonposatzen

1 da/du ad. Fis., Kim. Osagaietan banatu. Oxigenoa ezinbestekoa da elikagaiak kimikoki deskonposatzeko. Argi zuria kristalezko prisma batez deskonposatu. Izpi hori zazpi koloretan deskonposatzen da.

2 da/du ad. Mat. Gaietan banatu. Zenbaki oso guztiak deskonposatzeko era.

deskonposatzaile

iz. Kim. Landare eta animalia hilez elikatzen den izakia. Bizidunak hiru ataletan sailka daitezke: ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak. Nolako ondorioak ekarriko lizkioke ekosistemari deskonposatzaileak desagertzeak?

deskonposatze

iz. Fis., Kim., Mat. Deskonposizioa.

deskonposizio

1 iz. Fis., Kim. Osagaietan banatzea. Ik. deskonposaketa; deskonposatze. Bikarbonatoaren deskonposizioa. Uretako landaretzak konposatu organikoen deskonposizioan duen eragina aztertu dute zientzialari estatubatuarrek.

2 iz. Mat. Gaietan banatzea.

deskontatu, deskonta, deskontatzen

du ad. Ekon. Deskontua egin. Eusko Jaurlaritzak 32,5 milioi euro deskontatu zituen Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko Kupotik.

deskontu

iz. Kopuru batetik kentzen den zatia; bereziki, saltzaileak zerbaiten prezioan egiten duen merkatzea. Testuliburuak erostean zenbait lekutan deskontuak egiten dira. Prezioa eskura ordaintzen da, deskonturik gabe. Deskontu bereziak.

deskribaezin

adj. Ezin deskribatuzkoa. Keinu deskribaezin batek desitxuratzen zuen haren aurpegia.

deskribapen

iz. Deskribatzea.

deskribatu, deskriba, deskribatzen

du ad. Zerbaiten ezaugarriak azaldu. Ez dugu hau guztia beharrezkoa den zehaztasunez deskribatu.

deskribatzaile

adj. Deskribatzen duena. Agian gertuago leudeke sofista batzuk estilo deskribatzailetik arauemailetik baino. Hizkuntzalaritza deskribatzailea.

deskripzio

iz. Azalpena, deskribatzea. Oraingo hizkuntzaren deskripzioa. Deskripzio hutserako joera.

deskubrimendu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskubrimendu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurkikuntza].

deskubritu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskubritu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurkitu].

deskuidatu, deskuida, deskuidatzen

1 da ad. Herr. Arreta galdu, oharkabetu. Edozertan deskuidatzen zena galduta zegoen.

2 da ad. Herr. Norbait nahasi. Hau nire irudipena da, baliteke ni deskuidatuta egotea.

deskuidu

iz. Heg. Beh. Arreta falta; nahastea.

deskuiduan adb. Beh. Oharkabean; menturaz. Deskuiduan inork ikusi bazaitu, jende artean ikusiko zintuen.

deslai

adb. Lotu edo elkartu gabe; alde batera utzita. Liburutxo batean batzeko liburu askotan zabaldurik eta deslai legez dauden adibideak. Ardi galdu bat deslai zebilena. Hor-hemen zabaldurik, nonahi deslai dabiltzalako zure zentzuak.

deslai utzi Babesik gabe utzi. Ik. deslaitu. Gu hemen deslai utzirik, umezurtz gisan.

deslaitu, deslai/deslaitu, deslaitzen

1 du ad. Bizk. g.er. Deslai utzi; askatu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Zure taldeko ardi galdu deslaitu hau.

desleial

adj. Leialtasunik gabea, leialtasunik ez duena. Guraso desleial eskergabeen umeak garela. Zerbitzari desleial gaiztoa. Emakume desleiala izan zara zeure bizilagunarentzat. Jainkoaren aldera osoki desleiala izan dena. Desleial agertzen zen erregeren manuetara. Edozeinek ikusiko du honelako desleiala zein beldur izatekoa den.

desleialkeria

iz. g.er. Desleialtasunezko egite gaitzesgarria. Babiloniara eramango dut eta han zigor epaia emango nire aurka egindako desleialkeriagatik.

desleialtasun

iz. Leialtasunik eza. Lagunen aldetik bekaizgoa, adiskideen aldetik desleialtasuna. Mendekoen desleialtasuna.

deslokalizatu, deslokaliza, deslokalizatzen

1 du ad. Ekon. Enpresez edo industria-ekoizpenez mintzatuz, eskualdez edo herrialdez aldatu, bereziki enpresa-kostuak murrizteko asmoz. Ekoizpena deslokalizatzeaz gain, langileek diote enpresak lantokiarekin espekulatzeko nahia ere baduela. Helburua ez da enpresak deslokalizatzea.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Fis. Elektroiez mintzatuz, molekula batean bi atomok baino gehiagok partekatzen dutena. Elektroi deslokalizatuak.

deslokalizazio

1 iz. Ekon. Enpresa baten industria-ekoizpena eskualdez edo herrialdez aldatzea, bereziki enpresa-kostuak murrizteko asmoz egiten dena. Deslokalizazioak ia bi mila lanpostu deuseztatu ditu azken hilabeteotan Euskal Herrian.

2 iz. Fis. Molekula batean elektroiak atomo baten nukleotik beste atomo batenera mugitu ahal izatea. Lewisen egiturak erabiliz, egonkortasun hori erraz azal daiteke elektroien deslokalizazioaren bidez.

deslotu, deslot, deslotzen

da/du ad. Loturik dagoena askatu. Adats horia, gauerako deslotua, erortzen zitzaion sorbaldara. Deslotzen zaizkit hezur guztiak, urtzen ari zait gorputza.

desmaiatu, desmaia, desmaiatzen

da ad. Heg. g.er. Zorabiatu.

desmarkatu, desmarka, desmarkatzen

da ad. Kirol. Futbolean eta kideko beste zenbait kiroletan, jokalaria aurkariaren markaketatik libratu, jokalariak aurkaria saihestu. Futbolari gazteak ondo jokatu zuen aurrean, baloiari eutsiz eta desmarkatuz, baina errematean ez zen trebe ibili. Aurrelari bortitza da, azkarra, ondo desmarkatzen dena, eta erremate onekoa.

desmasia

iz. Ipar. Hondamendia, kaltea. Hogeita bost mila eta ehun gizon hil ziren, eta haien hiriak errauts eginak izan ziren; bakarrik seiehun benjamindar itzuri ziren desmasia hartarik. Gaitz izugarri hark egin zituen desmasiak ikusirik. Ikusi dituzue egun hauetako desmasia izugarriak: Frantziako apaizgaitegi oro hustuak, herrietako erretoreak oro beren etxeetarik kanpo emanak.

desmilitarizatu, desmilitariza, desmilitarizatzen

1 du ad. Izaera militarra kendu. Olabarriak torturaren aurkako itun handi bat egitea eta Guardia Zibila desmilitarizatzea ere galdegin zuen.

2 du ad. Leku batetik indar militar guztiak kendu. Pakistanek proposatu du Kaxmir desmilitarizatu eta autonomo bilakatzea.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gune desmilitarizatu bat ezartzeko eskatu du.

desmitifikatu, desmitifika, desmitifikatzen

du ad. Zerbaiti edo norbaiti mito izaera kendu. Horrela, mito berri handiago batekin, desmitifikaturik geratzen da mito zahar guztietatik gure historia. Heroiak desmitifikatzen ditu idazle katalanak.

desmitifikazio

iz. Desmitifikatzea. Emakumearen gorputzaren desmitifikazioa.

desmobilizatu, desmobiliza, desmobilizatzen

1 da/du ad. (Mobilizaturiko pertsonak eta armadako kideak) bizitza zibilera itzuli edo itzularazi. Armak uzteko eta desmobilizatzeko erabateko konpromisoarekin joan ziren elkarrizketara. L.C. Restrepok paramilitarrak desmobilizatzea lortu zuen; Askapen Nazionalerako Armadako kideekin akordiorik ez, ordea.

2 da/du ad. (Helburu baten alde ari den pertsona talde bat) jarduera horretatik gelditu edo geldiarazi. Torturaz baliatu ziren informazioa lortzeko eta, bide batez, beldurra zabaltzeko, herri osoa desmobilizatu nahian.

desmobilizazio

1 iz. (Mobilizaturiko pertsonak eta armadako kideak) bizitza zibilera itzultzea. Bakea ez da gerrillarien desmobilizazioarekin iritsiko bakarrik.

2 iz. (Helburu baten alde jarduera batean ari den pertsona-talde batek) mobilizazioan parte hartzeari uztea; horren ondorioa. Azken hamarkadotan desmobilizazio handia egon da gizartean; krisiak jendea berriz kalean jarriko du?

desmuntagarri

adj. Desmunta daitekeena. Pantaila horiek finkoak edo desmuntagarriak izan daitezke.

desmuntatu, desmunta, desmuntatzen

du ad. Tresnez, eraikinez eta kidekoez mintzatuz, muntaturik edo eraikirik dagoena desegin. Ik. deseraiki. Balkoian DKW motozikleta baten zatiak zeuden, Emiliok desmuntaturik erosi baitzuen. Txosnak desmuntatu eta joan egin ziren.

desneke

iz. g.er. Atsedena.

desnibel

1 iz. Geogr. Bi punturen artean dagoen altitude aldea. Hemendik harako desnibelak askotan ekartzen baitu neguan han elurra egotea eta hemen ez.

2 iz. (Mendi kiroletan eta kidekoetan). Sierra Nevadako mendateak 22,9 kilometroko luzera du, 1.290 metroko desnibela, eta 5,6ko batez besteko pendiza.

desnutrizio

iz. Gutxi edo gaizki elikatzearen ondorioz ahultzea. Munduan 842 milioi lagun daude egun desnutrizioak jota. Desnutrizioa duten umeen kopurua erdira jaistea da helburua. Artatzen ditugun gaixo gehienek desnutrizio arazo larriak dituzte.

desobediente

adj. Esanekoa ez dena.

desobedientzia

iz. Ez obeditzea. Saulen bigarren desobedientzia. Ekintzak, gainera, desobedientzia zibilaren eta ekintza zuzen eta baketsuen inguruko eztabaida piztu zuen.

desobeditu, desobedi, desobeditzen

du ad. (Pertsona bati dagokionean, dio ad. nor osagarririk gabe). Ez obeditu. Desobeditu duzu, eta horrelako bekatuari zigor gogorra dagokio. Gurasoei desobeditzen dien haurra. Manua desobeditu zuelako.

desobeditzaile

adj. Zah. Desobeditzen duena, esanekoa ez dena.

desodorante

iz. Usain txarra kentzen duen gaia edo produktua, bereziki giza gorputzean erabiltzen dena. Gorputzeko usain berezi hura zela-eta, desodorantea erabiltzen hasi zen. Desodoranteek eta bestelako kosmetikoek bularreko minbizia eragin dezakete.

desohoragarri

adj. Desohoratzen duena, desohorea dakarrena. Huts desohoragarria. Gauza desohorezkoa eta desohoragarria da horditzea.

desohoratu, desohora, desohoratzen

du ad. Desohore egin, ohorea kendu. Gurasoak desohoratzen dituzten seme-alabak. Bere burua eta senide guztiak desohoratuz.

desohoratze

iz. Desohore egitea, ohorea kentzea.

desohore

iz. Ohorearen galera; ohorea galdu duenaren egoera; ohorea kentzen duen gauza. Hortik datorkiokeen desohoreaz ez da ohartzen. Norbaiti desohore eman. Bere buruari desohore ematen. Zerbaiti desohore egin. Desohore eta laido zaiela prestuki bizitzea. Igurikitzen du, eta igurikitzeagatik ez du desohorerik. Desohorez beterik. Desohorean bizi.

desohore izan da/du ad. Dantzatzea desohore zen denboretan. Gizonak adasdun izatea desohore du.

desohorezko adj. Besteri desohorezko eta bidegabeko hitz gaiztoak esatea. Gauza desohorezkoa da horditzea.

desoioar

1 adj. Desoiokoa, Desoiori dagokiona.

2 iz. Desoioko herritarra.

desondra

iz. Desohorea.

desondragarri

adj. Desohoragarria.

desondratu, desondra/desondratu, desondratzen

du ad. Desohoratu.

desoneskeria

iz. Zah. Desonestari dagokion egite gaitzesgarria.

desonest

adj. Zah. Lizuna, lohia. Bekatu mortal dira hitz eta pentsamendu desonest guztiak? Karta desonestak bidaltzea.

desordena

iz. Ordenarik eza. Desordenak badakar makina bat kalte.

desordenatu, desordena/desordenatu, desordenatzen

1 du ad. Nahaspilatu, nahasi.

2 adj. Neurrigabea, eragabea. Grina desordenatuak.

desordu

iz. Ordu desegokia. Ik. ezordu; desgarai; destenore. Mintza bedi behar den garaian, ez desorduan.

desoreka

iz. Orekarik eza. Eskariaren eta eskaintzaren arteko desoreka.

desorekatu, desoreka/desorekatu, desorekatzen

1 da/du ad. Oreka galdu edo galarazi. Azken liburuaren pisuak liburu dorrea desorekatu zuen. Desorekatu eta balantzaka hasiko da.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Borroka labur eta desorekatua.

desoren

iz. Ipar. g.er. Desordua.

desoxirribonukleiko

adj. Biokim. Azido desoxirribonukleiko: izaki bizidunen garapenerako eta funtzionamendurako behar den informazio genetikoa duen azido nukleikoa (DNA).

desparekatu

adj. Kim. Elektroiez mintzatuz, orbital batean bera bakarrik dagoena.

despatxu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, despatxu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bulego].

despedida

iz. Beh. Agurra, azken agurra; bukaera. Hamasei bertsorekin, horra despedida. Hasiera hobea despedida baino. Lagun bat ezkontzen zaiguk eta despedidako afaria diagu. Despedida egin zion mundu guztiari.

despedida eman 1 Beh. Despeditu, agur esan. Hamazazpi bertsoak, noski, aski dira; halaxe ematen dut orain despedida.

2 Beh. Norbaitekin harremana hautsi. Azkenerako, nazkatuta, eman nion despedida.

despeditu, despedi, despeditzen

1 da/du ad. Norbait agurtu, harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran. Hobe orain despeditzen bagara, Martin. Negar samintsu bero batekin despeditu dut maitea.

2 du ad. Kaleratu, kalera bota. Epaia gure aldekoa bada ere, despeditu egingo gaituzte.

despendio

iz. Ipar. Gastua. Despendio zenbaiti buru egiteko dirua.

despentsa

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, despentsa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. janaritegi; jaki-toki].

despertadore

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, despertadore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iratzargailu].

despistatu, despista, despistatzen

1 da/du ad. Arrastoa edo bidea galdu edo galarazi. Tarteka komeni da aldaketaren bat egitea, polizia despistatzeko. Galdu egin naiz; ikasle batekin bere baserrira joan eta despistatu, horixe gertatu zait.

2 da/du ad. Arreta galdu edo galarazi; norbait egitekoren batean nahasi edo nahasarazi. Atariko atezaina despistatu ondoren, ezer gertatu izan ez balitz bezala irten nintzen.

3 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Arestian poeta despistatuen topikoaz mintzatu naiz. Despistatu samarra dirudi emakumeak.

despiste

1 iz. Heg. Arreta galtzea, egitekoren batean nahastea. Ik. deskuidu; distrakzio. Despiste bat?, ba, niri sekulako hanka-sartzea iruditzen zait. Pentsatzen dut despiste edo akatsen baten ondorio izan daitekeela. A, bai, jakina, hau despistea!

2 iz. Heg. Despistatua dagoenaren edo egoten denaren nolakotasuna edo egoera. Pasatu zaizu azken bi asteotako despistea?

despit

1 iz. Ipar. Zah. Hisia; mespretxua. Despitez eta koleraz betea.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Dagokion izen sintagmak adierazten duena kontuan hartu gabe edo kontuan harturik ere. Ik. gorabehera 4. Errankizunen despit, deliberatu dut lan hau argitara ematea.

despita

iz. Gip. g.g.er. Liskarra.

despitatu, despita/despitatu, despitatzen

da ad. Zah. Sumindu.

desplazamendu

iz. Fis. Desplazatzea; horren ondorioa.

desplazatu, desplaza, desplazatzen

da/du ad. Fis. Isurkari batean barneraturiko gorputz batek dagokion isurkari bolumena kanporatu edo mugitu. Konpara itzazu bultzadaren balioa eta desplazatutako uraren pisua.

[Oharra: beste arloetan hobestekoak dira lerratu, lekualdatu eta abar].

desplazer

iz. (-r- bakunarekin). g.er. Atsekabea. Plazera iragan den bezain fite, han da desplazera.

desplazer egin Zah. Norbaitek beste norbait atsekabetu. Ihes egiten diet artarik handienarekin zuri desplazer egin diezazuketen gauzei.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper