Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

deiarazi, deiaraz, deiarazten

du/dio ad. Batez ere Ipar. Etortzeko agindu edo manatu. Orduan Faraoiak deiarazi zituen berehala Moises eta Aaron.

deiera

iz. pl. Bizk. Eliz deiak.

deierriar

1 adj. Deierrikoa, Deierriri dagokiona.

2 iz. Deierriko herritarra.

deigarri

adj. Jendearen arreta erakartzen duena. Eraztunaren argitasun deigarria.

deihadar iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, deihadar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. deiadar].

deika

adb. Dei eginez, deiez. Deika ari nauzu. Deika hasi. Negarrez deika dagokizun ene bihotza. Zeruan eder izarrak mila, zerura deika lurtarrei.

deikazteluar

1 adj. Deikaztelukoa, Deikazteluri dagokiona.

2 iz. Deikazteluko herritarra.

deiktiko

adj. Hizkl. Elementu gramatikalez mintzatuz, deixi funtzioa duena. Harako-ren balio deiktikoa.

deismo

iz. Mundua sortu duen Jainkoa bai, baina errebelaturiko erlijio edo dogmarik onartzen ez duen doktrina.

deitarazi ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deitarazi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori deitu-ren arazle bezala ez erabiltzea gomendatzen du; ik. deiarazi].

deitatu, deita, deitatzen

da/du ad. Ipar. Zah. Deitu.

deitoragarri

adj. Deitoratzea merezi duena, deitoratzeko dena. Ik. negargarri. Itsukeria deitoragarria! Nahasmenduzko egun deitoragarriak. Egoera deitoragarrian. Deitoragarri zait hiltzea, maitatzen baitut bizia.

deitoratu, deitora, deitoratzen

du ad. Zerbaitek eragindako atsekabea adierazi, deitore egin. Ik. auhendatu. Hasiko da bere ondiko handia deitoratzen. Iragana deitoratuz. Bere hutsak negar-auhenetan deitoratzen zituela. Bere arbasoen hobian ehortzi zuten eta Jerusalem guztiak deitoratu zuen. Deitoratzeko egoeran.

deitoratzaile

iz. Erostaria, hiletaria.

deitoratze

iz. Zerbaitek eragindako atsekabea adieraztea.

deitore

iz. Auhena, bereziki hil baten aldekoa. Ik. adia; dolamen. Ez dute entzungo deitorerik, auhenik eta negarrik baizik. Eresiz kantatu dizuegu eta ez duzue deitorerik egin. Auhen eta deitore darigula. Deitorezko eresiak. Deitorez egon.

deitu, dei/deitu, deitzen

1 du (Ipar., Naf.) /dio (Bizk., Gip.) ad. Norbaiti etortzeko esan edo norbaiten arreta erakarri, bereziki haren izena erabiliz, edo hitz edo hotsen baten bidez. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ik. dei egin; hots egin. Leihotik deitu zion. Luisi deitu eta gelan sartu ziren. Deitu zuen Jainko Jaunak Adam eta galdegin zuen ea non zen. Biharamun goizean, Samuelek deitu zuen Saul eta atera ziren biak. Bere izenez deitu zion. Badoa gizon bat zaldiz; deitzen dio norbaitek etxe batetik bihur dadila. || (Norabait edo zerbaitetara). Jaunak bere ondora deitzen nauenean. Deitu zion Jesusek bere ikasleen artera. Nik Jaunaren bakera deitu eta zuk gerlara jo. Ez dira ezteietara deitu behar bekaturako bidea ematen ibili ohi direnak. Auzitegira dei nazazu horiek gezurrak badira. Berorren hiletetara eraso, ekaitz, uholde, tximista-trumoiak deitu zituen. || Sendagileari deitu. Telefonoz deitu.

2 da/du/dio ad. Aipatzen den izena izan; norbaiti edo zerbaiti aipatzen den izena eman. Izaskun deitzen da, baina Ixaxkun deitzen diote. Eta argiari deitu zion Eguna; eta iluntasunei, Gaua. Nahi ez duenak dei dezaten otso ez dezala jantzi otso larrurik. Hik deitu behar inori alferra, hik? Dohatsu deituko naute gizaldi guztiek. Provence deitu eskualdean. Hilgarria deitzen zaio, arimaren bizia hiltzen duelako. Denbora horri deitu ohi diogu "Garizuma". Gero Betleem deitu zitzaion tokian. Apostoluen Kredoa deitzen den hori.

3 (Era burutua izenondo gisa). Asko baitira deituak; gutxi, ordea, hautatuak.

deitura

1 iz. Izengoitia. Jainkoak maitatu zuen ume hau eta eman zion Natan-en bidez deituratzat "Jainkoak maitatua".

2 iz. Zerbaiti ematen zaion izena. Agustin deunaren deituraz sei parrokia ditugu Hegoaldean.

3 iz. Familia-izena. Ik. abizen. Izena dut Mikel, deitura Irazoki. Izen-deiturak eta bizilekua. Haren deitura darama behinik behin izengoitiz. Galdetu omen zioten bigarren deituraz, badakizu, ama zenarena.

deitzaile

iz. Deitzen duen pertsona. Jaso zuen burua Lopek, aupada entzun zuenean eta ezagutu zein zen deitzailea. Telefono finko batetik deituz gero, deitzaileak 0,80 euro ordaindu beharko du minutua. Greba-deitzaileak.

deitze

iz. deitu aditzari dagokion ekintza. Zeruko oihu, hots egite, deitze eta soinuak aditu dituzu. || Auzoko haurren artean, Herrenko nuen izengoitia; izengoitiz deitze hori oso ohikoa zen gure artean.

deitzi ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deitzi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jetzi].

deixi

iz. Hizkl. Erakusleen, izenordainen eta kideko beste gramatika-elementu batzuen funtzioa, pertsona, denbora edo lekua seinalatzean datzana.

deizio

iz. Izena.

dejada

iz. Kirol. Pilota-jokoan, pilota ia indarrik gabe jotzea frontisaren inguruan uzteko. Pilota dejada egiteko aukeran utzi zion. Tantoaren bukaeran pilotariak dejada bota zuen txokora. Dejada huts egin.

dejeneratu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, dejeneratu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. degeneratu].

dekadente

adj. Artean eta literaturan, boladan ez dagoen estetikan edo estiloan oinarritzen dena. Poesia dekadentea irakurtzen zuen. Sevillako hotel dekadente batean.

dekadentzia

iz. Gainbehera, bereziki kulturala edo morala. Ik. erorialdi; itzaltze. Jauregiak berak ere bazuen denboraz kanpokoaren eta dekadentziaren arteko nahasketa doi hori. Neonezko argien pean kokatzen ditu idazleak bere pertsonaiak, hondoa jotzera iristen ez den dekadentzia-giroan.

dekaedro

iz. Mat. Hamar aurpegiko poliedroa.

dekagono

iz. Mat. Hamar aldeko poligonoa. Dekagono formako irudia.

dekagramo

iz. Hamar gramo (dag).

dekalitro

iz. Hamar litroko edukiera-neurria (dal).

dekalogo

1 iz. Jainkoaren legearen Hamar Aginduak, Sinai mendian Jainkoak Moisesi harrizko bi taulatan eman zizkionak.

2 iz. Jarduera batean oinarrizkotzat hartzen diren hamar arauen zerrenda. Zuzendaritzak hamar puntuko dekalogoa prestatu du sindikatuekin negoziatzeko. Liberalismo ekonomiko bakarraren praxia ondorengo dekalogoan laburbil daiteke.

dekametro

iz. Hamar metroko luzera-neurria (dam).

dekanewton

iz. Fis. Indar unitatea, 101 newtonen baliokidea dena (daN).

dekano

1 iz. Unibertsitate fakultate bateko burua. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

2 iz. Zenbait elkarte profesionaletako burua. Abokatuen elkargoak dekano berri bat hautatu du. Mediku elkartearen dekanoa.

dekanotza

1 iz. Dekanoaren kargua eta jarduera.

2 iz. Dekanoaren egoitza ofiziala. Dekanotzatik adierazi dutenez. || Sindikatuen Mahaiak eta Dekanotzak gaitzespen komunikatu bana idatzi dute.

dekapodo

1 adj./iz. Zool. Krustazeoez mintzatuz, hamar hanka dituena; (pl.) krustazeo horiek osatzen duten ordena. Abakandoa dekapodoen ordenako itsas krustazeoa da.

2 adj./iz. Zool. Zefalopodoez mintzatuz, hamar garro dituena; (pl.) zefalopodo horiek osatzen duten ordena.

dekatloi

iz. Kirol. Atletismoan, hamar kirol proba dituen lehiaketa. Tomas Dvorak txekiarra, dekatloian hiru aldiz munduko txapelduna.

deklamatu, deklama, deklamatzen

du ad. Testu bat doinu egokiz esan. Buruari eragin eta Koranaren bertset bat deklamatzen hasi zen. Ahotsa gizentzen zuen gero, deklamatzerakoan ohi den moduan.

deklamazio

iz. Deklamatzea. Gozamen hutsa da beren ahots sendoen deklamazio argia entzutea. Bazkalondoko prosa, solas prosa, eta ez deklamaziozkoa, dugu Cervantesena.

deklarapen iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, deklarapen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. deklarazio].

deklaratu, deklara, deklaratzen

1 du ad. Zuz. Epailearen aurrean adierazi. Epaiketan deklaratu behar izan zuen.

2 du ad. Gerra deklaratu: estatu batek beste baten kontrako gerra hasiko duela publikoki adierazi. Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen.

3 du ad. Adierazi; aitortu. Ik. agertu1; azaldu.

deklaratzaile

iz. Zuz. Adierazlea; adierazpen egilea.

deklarazio

1 iz. Zuz. Adierazpena.

2 iz. Gerra deklarazioa: estatu batek beste baten kontrako gerra hasiko duela publikoki adieraztea.

deklinabide

1 iz. Hizkl. Hainbat hitzek kasuen arabera har ditzaketen eren multzoa. Euskal deklinabidea. Erakusleen deklinabidea. Deklinabide atzizkiak. Joskera eta deklinabidea lantzeko. Deklinabide mugagabea eta mugatua. Deklinabideko kasuak.

2 iz. Hizkl. Deklinabide eredu bera duten hitzen multzoa. Ik. paradigma. Grekozko deklinabideak galdetu zizkidan, eta berehala ondorioztatu zuen nik lehenbizikoarekin segitzen nuela baina berak hirugarrena zuela ikasia ordurako.

deklinatu, deklina, deklinatzen

da/du ad. Hizkl. Hitz bat deklinabidearen arabera jokatu. Mugagabean deklinatu. Godoen izenak ez ziren deklinatzen, ezta ere gaztelaniazkoak.

deklinazio

iz. Deklinabidea.

dekoradore iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dekoradore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. dekoratzaile].

dekoratibo

adj. Dekoratzen edo apaintzen duena. Ik. apaingarri 3. Marrazkiak oso dekoratiboak eta ederrak dira.

dekoratu1, dekora, dekoratzen

1 du ad. Apaindu. Ez al duzu gogoko nola dekoratu didan apartamentua?

2 du ad. Ipar. Domina eman.

dekoratu2

iz. Antzezlan edo film bateko lekua edo giroa irudikatzeko erabiltzen diren elementuak. Beldurrezko film batetik ateratako dekoratua zirudien. Lanbidez, antzerki dekoratuen egile zen Canalettoren aita.

dekoratzaile

iz. Dekoratzen duen pertsona, bereziki bizibidez. Dekoratzaile trebe baten eskua ere nabaria zen etxean.

dekorazio

iz. Dekoratzea; horren ondorioa. Oso dekorazio polita zuen egongelak.

dekretatu, dekreta, dekretatzen

du ad. Batez ere Zuz. Dekretu bidez agindu edo erabaki. Frantziako estatuak 2001eko ekainean dekretatu zuen soldadutzaren amaiera.

dekretu

iz. Gobernu baten, agintari baten edo epaile baten erabakia. Dekretu bat eman. Ez dut uste gure Probintziak inoiz dekreturik eman zuenik. Dekretu bidez agindua. Lehendakaritzaren dekretua. Lege dekretua. Dekretu berezia. Dekretua izenpetu. Pio Seigarrenaren dekretu baten arabera.

errege dekretu, errege-dekretu Erregeak sinatu duen dekretua. Errege dekretu bat atera dute Belgikan edari alkoholdunen iragarkiak debekatzeko. 1919. urtean errege dekretu baten bidez 48 orduko lan astea ezarri zuten Espainiako estatuan.

dekuma

iz. g.g.er. Hamarrena.

dekurrente

adj. Bot., Mikol. Organoez mintzatuz, beste baten gainean luzatzen dena. Perretxiko horiek, txapelaren azpian, orri lodi, estu eta dekurrenteak dituzte.

delako

1 adj. Aipatutakoa, lehen aipatutakoa. (Aditzaren aldiaren eta numeroaren arabera aldatzen da: direlako, zelako...). Burdinbide bat sartzen da delako fabrikaren barneraino. Delako hura hor zuten begien aitzinean. Direlako berri edo argitasun horiek adiskide batengatik hartu ditut. Gazteek goraka beren lepoan eramaten zituzten zirelako sofistok.

2 adj. (Aipatzen den izen propio baten edo erdaratiko izen baten eskuinean). Antzinakoen ornatus delako apaindura haietan. Clemenceau delako animalia beltz hura. Krimea delako aurkintzan. Aise eskuratzeko gisan utzi zuen rifle delako bere iskilu ederra. Toberak zituzten Makean, Rafael delako bat hirurogeita hamalau urtetan ezkondu zelako hogeita lau urteko neskato batekin. Murde delako hitz itsusi hori ez dela egundaino euskaldun izan. Short direlako galtza motzak. Académicos de número direlakoak, Euskaltzaindian "euskaltzain oso" deitzen ditugunak. Erreur tragique zelakoaz ari naiz. "Zazpigarren..." zirelako film gehiegi ikusia nintzen. Ez dadila berriz gerta Boletín oficial del País Vasco edo zelakoarekin gertatu zena.

delegaritza iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, delegaritza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ordezkaritza].

delegatu, delega, delegatzen

du ad. Zuz. Norbaitek beste norbaiti zerbaiten ordezkaritza eman, norbaitek zerbait beste norbaiten esku utzi. Erkidegoak gizabanako baten eskuetan delegatutako aginpidea.

[Oharra: gainerako alorretan hobestekoak dira ordezkaritza eman, x-ren esku utzi eta kideko esapideak].

delegazio

iz. Zuz. Norbaitek beste norbaiti zerbaiten ordezkaritza ematea, norbaitek zerbait beste norbaiten esku uztea.

[Oharra: gainerako alorretan hobestekoa da ordezkaritza].

delfin

iz. Hist. Frantzian, printze erregegaia.

delfostar

1 adj. Delfoskoa, Delfosi dagokiona.

2 iz. Delfosko herritarra.

deliberamendu

iz. Asmo sendoa; erabakia. Ik. delibero. Hartzea goizean gogo eta borondate fin bat, deliberamendu deliberatu bat, egun hartan bekaturik ez egiteko. Israelgo semeen kontra egundaino baino deliberamendu handiagoarekin zihoanean. Hau da oraingo gazteen deliberamendua, hau da haien gogoa. Borondatearen deliberamendua.

deliberatu, delibera, deliberatzen

1 da/du ad. Erabaki. Ez berehala deliberatzea. Azkenean deliberatu zen auzoko mediku bat ekarraraztera. Hautetsiek deliberatu dute, beraz, sari berrien ezartzea hazilaren lehenetik aitzina. Arrakasta polita izan du ekitaldi honek, eta urtero egitea deliberatu dute antolatzaileek. Deliberatu zuen eta manatu justizia egin zedila. Deliberatu zuen zango bat bederen sartuko zuela. Deliberatua dago gezurraren gainean ere juramentu egiteko. Deliberatua eta prest dagoenean.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ik. zirt edo zarteko. Gizon deliberatua: erabakitasunez aritzen den gizona. Deliberamendu deliberatua.

deliberatuki

adb. Jakinaren gainean, berariaz. Ik. propio 2.

deliberatze

iz. Deliberamendua, erabakia.

deliberazio

iz. Zah. Erabakia. Deliberazio firme bat hartzea sekula bekaturik ez egiteko.

deliberazione iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, deliberazione-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. deliberazio].

delibero

iz. Asmo sendoa; erabakia. Ik. deliberamendu. Hori izan da epaileen deliberoa. Ihes joatea izan zen hartu zuen delibero bakarra. Israelek deliberoa hartu du 900 palestinar aterako dituela bere presondegietatik.

delikatu

1 adj. Gogortasunik txikienak minberatzen duena edo eragozten diona. Haren zangoak ageri dira garbi-garbiak, zuri-zuriak, delikatu-delikatuak.

2 adj. Arazoez edo kidekoez mintzatuz, arreta eta kontu bereziz tratatu behar dena. Auzi delikatua.

delineante iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, delineante-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. delineatzaile].

delineatzaile

iz. Heg. Delineazio lanak egiten dituen marrazkilaria.

delineazio

iz. Heg. Planoak marraztea. Delineazio teknikak.

delinkuentzia

iz. Delitu bat egitea; toki edo garai jakin batean eginiko delitu kopurua. Ik. delitugintza. Kaleko delinkuentziak komunitatearen bizitza hondatzen du.

delirio

iz. Psikol. Pentsamenduaren nahasmendua, irudimenezko gertaerak errealtzat harrarazten dituena. Ik. eldarnio. Deliriorik gabeko zorotasuna.

delitu

iz. Legea haustea. Ez dut aurkitzen deliturik batere gizon honetan.

delitugile

iz. Delitu bat egiten duen pertsona. Delitugilea 16 eta 18 urte artekoa bada, zigorra urtebete eta zortzi urte artekoa izango da.

delitugintza

iz. Delinkuentzia.

delizios

adj. Jas. Atsegingarria, gozatsua. Edari deliziosez bihotza goritua.

delko

iz. Teknol. Eztanda-motorraren pizte sistemako gailua, korrontea bujia bakoitzera, pizte ordenaren arabera, eramaten duena.

delta

1 iz. Alfabeto grekoko laugarren letra.

2 iz. Ibaien bokalean eratzen den jalkinezko gunea, gehienetan hiruki formakoa. Nilo ibaiaren deltan.

dema

iz. Abereekin egiten den lehiaketa eta apustua, harri handi bat herrestan eramanez egiten dena. Ik. proba 2. Dema bat jokatu da Igeldoko herrian, lau asto eme aurrean, eta ar bat erdian. Asto dema. Ahari topeka, oilar borroka edo idi dema. Dema-harria: demetan erabiltzen den harria.

demagogia

iz. Herri xehearen grinak kilikatzen eta erabiltzen dituen politika. Demagogia egin. Demagogia errazenari amore emanaz. Bada beste demagogia mota bat ere, gure artean aski hedatua, herria eta baserria jende ikasiaren kontra asaldatu nahi luketenena. Demagogiazko hitzaldiak.

demagogiko

adj. Demagogiarena, demagogiari dagokiona. Hitzaldi demagogikoa.

demagogo

iz. Herri xehea lausengatuz agintea eskuratu nahi duen pertsona. Demagogoa da demokraziaren etsairik handiena.

demanda

1 iz. Liskarra, eztabaida garratza. Txartela ondo daukat, nagusiak emanda, aguazilak ezetz, hor dugu demanda. Ezer ez den etxean demanda ugari. Beti demandan dabiltza.

2 iz. Errieta, ahakarra. Demanda egin diot: errieta egin diot.

demas

adj. Batez ere Bizk. Beh. Handia, izugarria. Ik. berebiziko 2. Mozkor demasa harrapatu genian atzo.

demazale

adj./iz. Demen zalea dena. Demazalea da euskaldun baserritarra.

demendreneko adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, demendreneko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. den mendreneko].

dementzia

iz. Med. Adimen gaitasunaren eta adimen funtzioen moteltze edo galera. Ik. zorotasun. Amaren zahartzaroko dementzia areagotu zenean. Sinetsita nago dementzia larria gelditzeko botika aurki iritsiko dela. Barazkiak eta fruta ugari jateak dementzia arriskua murrizten du.

demografia

iz. Giza multzoen estatistika bidezko azterketa. Demografiaren helburuak. Demografia-azterketak. Demografia-tauletan.

demografiko

adj. Demografiarena, demografiari dagokiona. Aldaketa demografikoaren ondorioak. Azken mendeetan gertatutako hazkunde demografiko handia. Atzerakada demografikoa.

demokrata

1 adj./iz. Demokraziaren aldekoa. Demokrata sutsua.

2 adj. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratakoa edo alderdi horri dagokiona. Louisiana, Mississippi, Florida eta Texasen garaile atera zen atzo John Kerry hautagai demokrata.

3 iz. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako kidea edo alderdi horren aldekoa den pertsona. Argi eta garbi dago badela Bush-en kontrako jendea Estatu Batuetan eta ez bakarrik demokratak. Inkesten arabera, errepublikanoak eta demokratak parekatuta daude.

demokratiko

adj. Demokraziari dagokiona; demokraziaren araberakoa. Erakunde, alderdi demokratikoak. Lege demokratikoa. Bide demokratikoak: demokrazia bideak.

demokratikoki

adb. Era demokratikoan. Demokratikoki aukeratutako legebiltzarra. Demokratikoki onartu zituzten emaitzak.

demokratizatu, demokratiza, demokratizatzen

da/du ad. Demokratiko bihurtu, izaera demokratikoa hartu edo eman. Gobernu organoak demokratizatzeko aitzakian, boterea bereganatu nahi du. Turkia bere kabuz demokratizatzea litzateke egokiena, eta egiten duena nahikoa ez bada, Europar Batasunak horretan lagundu beharko lioke.

demokratizazio

iz. Demokratizatzea. Demokratizazio mugimenduak.

demokrazia

iz. Gobernu era, aginpidea hiritar guztiek hauteskunde bidez hautatutako ordezkarien esku egotean oinarritzen dena. Greziar demokrazia. Demokrazia hiritarren askatasunean eta berdintasunean datza. Demokrazia-bideak erabili.

demokristau

iz. Kristau demokrata.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper