Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

dariko

iz. Persiako urrezko diru zaharra, Dario erregeak ezarria izan zena.

darwinismo

iz. Charles Darwin-ek proposaturiko teoria, espezieen eboluzioa hautespen naturalaren legeetan oinarritzen duena.

darwinista

1 adj. Darwini edo haren doktrinari dagokiona. Nolabaiteko mito darwinista naturala eratu da honen inguruan: kapitalismoak ezin dezake porrot egin, gizartearen egoera naturala da.

2 iz. Darwinen edo haren teoriaren jarraitzailea.

dasta

1 iz. Dastatzea. Hizkuntza horren dasta bat izan dezan irakurleak, hona "Gure Aita" kornubiera berpiztuan.

2 iz. Gustua, zaporea. Txokolatearen dasta garratza miazkatu nuen aho barruan.

dastaketa

iz. Dastatzea. Sagardotegietako bizimodua erakutsiz, bi dastaketa ikastaro ere eginen dituzte. 12 euroko sarrera erosita, azokan erakusten diren produktuak dastatzeko eta ardo dastaketa batean parte hartzeko aukera izango da.

dastaleku

iz. Edariak-eta dastatzen diren lekua.

dastamen

iz. Gorputzaren zentzumena, mihian datzana eta gauzen ahogozoa sumarazten duena. Dastamenaren bidez sumatu.

dastarazi, dastaraz, dastarazten

du ad. Dastatzera behartu. Atsegin bereziak dastaraziko dizkigu. Zure zerbitzari kartsuei dastarazten diezun bakea eta zoriona.

dastatu, dasta/dastatu, dastatzen

1 du ad. Janariaren edo edariaren ahogozoa sumatzeko, haren kopuru txiki bat ahoratu. Dastatu ez duten janaria arbuiatzen dute. Dasta ezazu zopa, ea nahiko gatz duen.

2 du ad. Zentzumenen bidez zerbaitez gozatu. Munduko atsegin guztiak dastatu ondoren. Mamia dastatu gabe, azaletik bere hizkuntza arbuiatzen dutenak. Izakien ederra bete-betean dastatzen. Koldarra ehun bider hiltzen da; bihoztunak, ordea, ez du heriotza behin baino dastatzen.

dastatzaile

iz. Adierazten dena dastatzen duen pertsona. Ardo-dastatzailea.

dastatze

iz. dastatu aditzari dagokion ekintza. Sagardo dastatzea. Sentitzen duzun samurtasun ezti hura paradisuko bozkarioen dastatze suerte bat da.

data

iz. Urtearen, hilaren eta egunaren adierazpen zehatza. Gutunaren bidaltze data abenduaren 15a da.

datatu, data/datatu, datatzen

1 du ad. Gutun, idatzi edo kideko bati data jarri. Lehenbiziko gutuna, maiatzaren 5ean datatua dago.

2 du ad. Zerbaiten, bereziki gauza zahar baten, adina mugatu. Datatzeko teknikak.

datazio

iz. Datatzea, zerbaiten adina mugatzea. Lurpetik ateratako material horiek noizkoak diren jakiteko, karbono 14aren bidez eginiko datazio teknikak erabili dituzte.

datibo

adj./iz. Hizkl. Kasuez mintzatuz, zeharkako osagarriari dagokiona. Datiboko atzizkia. Latinezko datiboa. Datiboa, euskaraz, nori kasua izendatzeko erabiltzen dena.

datil

iz. Datilondoaren fruitu luzanga, jateko ona. Aurpegi-lepoak zimeldu zaizkio eguzkitan, datil mordo antzo.

datilondo

iz. Datilak ematen dituen palmondo mota (Phoenix dactylifera).

dato iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dato-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. dado; datu].

datu

1 iz. Zerbaiten ezaguera iristeko aldez aurretik jakin behar dena; ezaguna edo onartua dena, eta arrazoiketa baten oinarritzat hartzen dena.

2 iz. Mat. Eragiketa bateko magnitude ezaguna, ezezaguna aurkitzeko balio duena.

3 iz. Baliabide automatikoen bidez landu daitekeen informazioa.

datu banku, datu-banku Inform. Erabiltzaile eta aplikazio desberdinek erabili eta kontsultatzeko eran antolaturik dagoen datu multzoa, datu base batez edo gehiagoz osaturik egon daitekeena. Datu banku honetan bi milioitik gorako termino kopurua bildu da eta laguntza handia eskaintzen du itzulpen teknikoetarako lexiko iturri bezala.

datu base, datu-base Inform. Ezagutza-arlo jakin bati buruzko datuen multzo egituratua. Datu base honek aukera ugari emango dizkigu datuen azterketa sakonagoa egiteko.

datutegi

iz. Datu basea. Euskararen terminologia-datutegia sarean izango da, erabiltzaileen esku.

daziar

1 adj. Daziakoa, Daziari dagokiona.

2 iz. Daziako herritarra.

dB

dezibel-en nazioarteko sinboloa.

de

iz. Alfabetoko letra (d, D). Mesedez, egin ezazu dea hobeto.

deabru

1 iz. Jainkoaren aurka altxatu ziren aingeruetako bakoitza; deabru horien burua, gaizkiaren espiritua. Ik. demonio; etsai 2. Ez al genituen zure izenean deabruak uxatu? Deabru madarikatuak. Nahiz betor Luzifer deabrua utzirik infernua. Basamortura joan zen, deabruak tentaldian jar zezan. Ez dira Jesusen eskolakoak, deabru beltz zikinaren morroiak dira. Deabru gaiztoa, galgarria. Arima deabruari saldu. Deabruaren gauzak dira horiek. Deabrua baino bihurriagoa. Deabruz jantzirik. Deabru aurpegia.

2 iz. (Esapideetan). Deabrua!, nik ere bazekiat hori. Mila deabru! Nola deabru egiten da hori? Zer deabrutarako du agintaria? Ministro horiek doazela deabruetara! Deabruaren lanak zituen, frantses hori ezin ahoskatuz.

3 iz. Deabruarekin alderatzen den pertsona. Haur hori deabru bat da.

4 (Izenondo gisa). Infernuko txikia esaten genion eskolako bati, oso deabrua zelako. Oilar deabru batek. Lastaira deabru hark ez zuen barruan ezer ere.

5 iz. (Dagokion izenaren ezkerrean). Ipar. Deabru gizona! Deabru hiritarrak, zer gauzak asmatzen dituzten!

deabruak eraman Deabruak naramala, hau egia ez bada! Nor ari da ate joka?, deabruak eramango ahal dik datorrena! Gure gariak eta gauza guztiak deabruak eraman ditu.

deabruak hartu 1 Norbait deabruaren borondatearen mende gertatu. Erruki nazazu, alaba deabruak hartuta daukat.

2 Sumindu, norbait bere onetik atera. Deabruak hartzen du, horrelakorik aipatzen diotenean.

deabruz egin (Era burutua, izenondo gisa). Deabruzkoa. Gerla jin zen, gerla ikaragarria, deabruz egina!

deabrudun

adj./iz. Deabruak hartua dagoena. Deabrudunak eta elbarriak sendatu zituen. Gizon deabrudun mutu bat eraman zioten Jesusi.

deabrukeria

1 iz. Deabruari dagokion egitea. Sorginkeria eta deabrukeriak.

2 iz. Bihurrikeria. Zatirik hoberena neureganatzeko, deabrukeria batzuk egiten nizkion. Gizonak egin ez duen deabrukeriarik ez duzu aurkituko.

deabrutto

iz. Adkor. Deabrua. Ik. deabrutxo.

deabrutu, deabru/deabrutu, deabrutzen

1 da/du ad. Deabru bihurtu; deabruak hartua gertatu. Ezagun zaizu deabruturik aurkitzen zarela. Deabruturik aurkitzen zen gizon batek.

2 da/du ad. Bihurritu, gaiztotu.

3 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Ekarri zizkioten deabrutu anitz.

deabrutxo

iz. Adkor. Deabrua. Deabrutxo bihurria, halakoa!

deabrutzar

iz. Adkor. Deabru handia. Biak berdin-berdinak ziren, deabrutzarren batek asmatuak.

deabruxka

iz. Adkor. Deabrua.

deabruzko

adj. Deabruari dagokiona; deabruaren tasunak dituena. Deabruzko mihia. Deabruzko asmaketak. Arrazoiaren kontrakoa eta deabruzkoa. Rousseau arima-galduak asmaturiko gezur deabruzkoak. Batzar deabruzkoetara joaten direnak. Mende honen deabruzko espiritua. Gure harrotasun deabruzkoaren kontra.

deabruztatu, deabruzta, deabruztatzen

da/du ad. g.er. Deabruak hartua gertatu edo gertarazi.

deadar iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, deadar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. deiadar].

deanbulatorio

iz. Arkit. Katedraletan eta zenbait elizatan, presbiterioa inguratzen duen korridorea.

debadio

iz. Ipar. g.g.er. Eztabaida, liskarra.

debalde

1 adb. Ipar. eta Naf. Alferrik. Debalde duzu deusen erratea. Lausenguz ala bortxaz, debalde dira ari.

2 adb. Heg. Lgart. Doan, urririk. Ik. dohainik; musu truk. Orduan ere ez zen ariko inor lanean debalde. Erdi-prezioan edo kasik debalde. Debalde eman. Ezta debalde ere.

debaldeko 1 adj. Ipar. Alferrikakoa. Tiroa ez zen debaldekoa izan. Orain artean debaldekoa izan da anitz garrasi.

2 adj. Heg. Lgart. Doakoa.

debaldetan adb. Ipar. Alferrik. Iker berriz eta berriz, baina debaldetan.

debalde utzi Ipar. Bazter utzi. Ene Jainkoa, zertako nauzu debalde utzi?

debaluatu, debalua, debaluatzen

da/du ad. Diru baten balioa, beste diru batzuekiko, gutxitu. 1993ko irailaren eta uztailaren artean, hainbat alditan debaluatu zituzten Espainiako pezeta eta Portugalgo ezkutua.

debaluazio

iz. Debaluatzea; horren ondorioa. Dolarraren debaluazioa. Debaluazioak esportazioak areagotzen ditu.

debar

1 adj. Debakoa, Debari dagokiona.

2 iz. Debako herritarra.

debate

iz. Eztabaida. Debate bizia. Debatea sortzen duten gaiak.

debeiagarri

adj. Zub. g.er. Aspergarria, gogaikarria.

debeiatu, debeia, debeiatzen

da/du ad. Zub. Aspertu, gogaitu.

debeiu

iz. Zub. Gogaitasuna.

debekarazi, debekaraz, debekarazten

du ad. Debekatzera behartu.

debekatu, debeka, debekatzen

1 du ad. Zerbait egiten, burutzen edo erabiltzen ez utzi, bereziki legez edo aginduz. Ik. galarazi; eragotzi. Paradisuaren erdian dagoen arbolatik jatea debekatu digu, hil ez gaitezen. Uste oker eta gezur guztiak debekatu eta gaitzetsi dituelako. Debekatu zion bere buruari bizitzeko beharren zuena. Eskean ibiltzea debekatzen duen legea. Agindu hau gordetzen ez duenari debeka dakiola elizan sartzea. Hara joatea zorrotz debekatu zion. Zer debekatzen eta zer agintzen zaigun bi aginte horietan. Elizak debekatua. Debekatua dago jokoan aritzea. Jainkoaren legean debekatutako zerbait. || Izozteak elurra debekatua du.

2 (Era burutua izenondo gisa). Lurreko atsegin debekatu igarokorren bila. Egun debekatuetan. Jaki debekaturik ez jateko. Begira ezazu, ea jai osoetan, lan debekaturik egin edo eragin ote duzun, premia estu gabe.

debekatzaile

adj./iz. g.er. Debekatzen duena. Politika zigortzaile eta debekatzailea.

debeku

1 iz. Debekatzea; debekatutako gauza. Edari biziak hartzeko debekua. Jainkoaren debekuaren kontra. Burlatu haiz nire nahiez, manuez eta debekuez. Debekua hautsi. Debeku hau hausten bazuen, bertatik heriotzapean jarriko zela. Debekua begiratu ez zutenak. Debekua ez onartzeko.

2 iz. Eragozpena, traba. Jainkoagana heltzetik gibela zezaketen debeku eta estakuru guztiak. Bere gogara eta debekurik gabe hura ikusteko. Ezin garaituzko debekuak. Debekuak gainditzeko. Euskararen alde txarrak eta debekuak bere eskas eta urritik omen datoz. Debekua du hizketan: totela da.

debeku izan da/du ad. Debekaturik egon. (da aditza denean, hirugarren pertsonako adizkiekin bakarrik erabiltzen da). Anton. zilegi izan. Zure ikasleek egiten dute larunbatean debeku dena. Besta egunean ere debeku zen, ez zen zilegi bide luzerik iragatea. Ohoinkeria debeku dela ez daki. Bazen anitz hots elkartze latinez zilegi eta gurean debeku zenik. Hauste egunetik pazko zaharreraino debeku dira ezteiak. Ardoa debeku du. Debeku zuten horditzea.

debekuzko adj. Debekuari dagokiona; debekatua dagoena. Debekuzko fruitua.

gernu debeku, gernu-debeku iz. Gernua kanporatzeko eragozpena. Gernu debekutik operatu dute.

debekualdi

iz. Aipatzen dena debekatzen den denbora edo aldia. Ehiza-debekualdia.

debelopatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, debelopatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. garatu].

deblauki

adb. Ipar. Zalantzarik gabe; erabat. Deblauki esan zion baietz. Deblauki galdua. Aitormen bat, deblauki errana. Oharrez eta deblauki egin duzu. Jainkoaren izen saindua, hain deblauki eta kontu gutxi eginik erabiltzeko usantza.

deboilamendu

iz. Ipar. Nahasmendua. Populu dohakabearen gainera etorri ziren Isaias profetak aipatu zorigaitz eta deboilamenduak.

deboilatu, deboila, deboilatzen

1 da/du ad. Ipar. Suntsitu, desegin. Ene semea bestia gaizto batek deboilatu du.

2 da/du ad. Ipar. Nahasi. Otoitzean zeuden anitz pertsona, denak harrituak eta deboilatuak.

deboto

adj./iz. Debozio handikoa. Ik. elizkoi; jainkozale. Kristau fededun eta debotoa. Ez naiz debotoa, segurki, baina utz ezazu Ama Birjina, hartaz burlatu gabe.

debox

adj. Ipar. g.er. Biziotsua, lizuna.

deboxkeria

iz. Ipar. g.er. Bizioa, lizunkeria.

debozio

1 iz. Izaki jainkozkoen edo santuen alderako atxikimendu kartsua. Ik. jaiera. Debozioan aitzinatzeko. Elizakoak debozio handiz hartuta. Debozioz beterik. Bere debozioko santuari. Jesusen Bihotzaren debozioa.

2 iz. Otoitza edo erlijiozko jardunaldia. Eguneroko debozio eta erregu-eskariak egitea.

debozioko adj. Deboziozkoa. Debozioko urratsak.

deboziozko adj. Deboziozko liburua. Deboziozko bizitza.

deboziotsu

adj. Zah. Debotoa, debozio handikoa.

debrientxo

interj. Ipar. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Ik. deabru 2; demontre. Zer debrientxo!, ez ote ditugu Euskal Herrian berean aterako gure harat-honaten gidatzeko on litezkeen gizonak!

debru iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, debru-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. deabru].

debut

iz. Batez ere Kirol. Norbait jendaurrean edo jarduera jakin batean lehen aldiz aritzea. Ik. estreinaldi. Debuta Labrit pilotalekuan izango da. Debut gogorra bada ere, lasai jokatzea gustatuko litzaidake.

debuta egin Batez ere Kirol. Norbaitek jarduera jakin bat jendaurrean lehen aldiz egin. Azpeitiko atzelariak debuta egingo du Realarekin partida ofizial batean. Hemeretzi urte zituela egin zuen debuta profesionaletan.

debutatu, debuta, debutatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Batez ere Kirol. Debuta egin. Hemezortzi urterekin hirugarren mailan debutatu zuen. 20 urterekin Londresko Covent Gardenen debutatu zuen, eta hurrengo hamarkadan ballet klasikoaren obra nagusiak dantzatu zituen.

dedal iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dedal-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. titare].

dedikatu, dedika, dedikatzen

1 da ad. Zerbaitetan ari izan.

2 du ad. Diskoez, liburuez eta kidekoez mintzatuz, eskaini; eliza edo kidekoez mintzatuz, eskaini.

3 da ad. Arduratu.

dedikazio

iz. Arduraldia.

dedu

iz. g.g.er. Ohorea. Izena, lotsa eta dedua galtzeko arriskua.

deduktibo

adj. Dedukzioarena, dedukzioari dagokiona; dedukzio bidez egiten dena. Metodo deduktiboa. Ikasleen arrazoibide deduktibo eta induktiborako trebetasunak garatzeko.

dedukzio

iz. Premisa batzuetatik abiatuz ondorioak ateratzea. Dedukzio batek eman dezakeen segurtasuna dut, ez besterik.

deduzitu, deduzi, deduzitzen

du ad. Premisa batzuetatik abiatuz ondorioztatu. Ik. atera 5.

defendatu, defenda, defendatzen

1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten alde egin; babestu. Ik. aldeztu; defenditu. Salatariaren aurrean bere burua defendatzeko aukerarik ez du izan. Azken eguna arte zaindu eta defendatu dute beren etxea.

2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, defendatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'debekatu' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. debekatu].

defendatzaile

adj./iz. Zerbaiten edo norbaiten alde egiten duena. Egiazko fedearen eta legearen defendatzailea. Defendatzaile sutsua, porrokatua, bortitza, amorratua.

defenditu, defendi, defenditzen

du ad. Lgart. Norbaiten edo zerbaiten alde egin; babestu. Ik. aldeztu; defendatu.

defenditzaile adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, defenditzaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. defendatzaile].

defentsa

1 iz. Zerbaiten edo norbaiten alde egitea; babesa. Defentsa-sistema. Defentsa-ministerioa.

2 iz. Kiroletan, aurkariari eusteko saioa. Horrek ez digu nik gustuko dudan eraso eta defentsa jokoa lantzen utzi.

defentsa egin Zerbaiten defentsa egin. Auzi batean legelariak norbaiten defentsa egin.

defentsan adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Defendatzeko. Bere buruaren defentsan esana. Hemengo euskaldunak eta hangoak denon etxearen defentsan anaiturik.

defentsari

adj. Norbaiten edo zerbaiten defentsa egiten duena. Abokatu defentsaria.

defentsiba

iz. Defendatzeko egoera, defendatzeko jarrera. (Batez ere defentsiban egon, defentsiban jarri esapideetan erabiltzen da). Alabaina, herenegun gaueko eztabaidan ez zirudien Bush defentsiban zegoenik. Defentsiban jartzen naiz, katuaren atzaparretan erortzeko arriskuan dagoen sagua baino erneago.

deferente

adj. Anat. Gorputzeko hodiez mintzatuz, barrabiletatik hazia iraizten duena. Hodi deferentea.

definitibo adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, definitibo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. behin betiko; erabateko].

definitu, defini, definitzen

du ad. Kontzeptu bati dagozkion tasunak formula zehatz baten bidez mugatu. Elektroia definitu. "Ezagutu" hitza definitzeko.

definitzaile

adj./iz. Definitzen duena.

definizio

iz. Definitzea; kontzeptu bat definitzen duen esaldia. Hiztegi honetan definizioak eratzeko erabili den bidea. Definizio moduan taxuturiko esaera. Definizioz egiazko diren perpausak.

defizit

iz. Zorra berdintzeko hartzekoari falta zaiona. Balantzaren defizita.

defizitario

adj. Defizita duena edo dakarrena. Oraindik ere, euskarazko egunkari bat egitea defizitarioa da.

deflazio

iz. Ekon. Prezioen maila orokorraren jaitsiera. Anton. inflazio. Espainiako Gobernuak berretsi du prezioek behera egin arren ez dagoela deflazio arriskurik.

deforestazio

iz. Basoa soiltzea. Mozketa hori inongo kontrolik gabe egiten ari direla, eta horrek deforestazioa eragiten duela ohartarazi zuten erakundeek. Ezaguna da, basoetan suteak eragitearen ondorioz, deforestazio handia dagoela inguruan.

deformatu, deforma, deformatzen

da/du ad. Med., Teknol. Berezko forma galdu edo galarazi.

deformatzaile

adj. Med., Teknol. Deformatzen duena. Kasu horretan, indar deformatzailea ezeztatzen denean, materialak jatorrizko itxura hartzen du berriz.

deformazio

iz. Med., Teknol. Deformatzea; horren ondorioa.

defot

adj. Batez ere Zub. Emakumeez mintzatuz, antzua. Emazte haurgabea, esterila, defota, antzua eta fruitugabea.

defuntu

iz. Zendua, hila.

degeneratibo

adj. Eritasunez eta kideko prozesuez mintzatuz, degenerazioa eragiten duena. Artritisa gaitz kroniko eta degeneratiboa da.

degeneratu, degenera, degeneratzen

da/du ad. Endekatu.

degenerazio

iz. Endekatzea.

degradatu, degrada, degradatzen

1 du ad. Norbaiti, duen gradua edo maila kendu. Ofiziala atxilotu, degradatu eta hil arteko erbesteratzearekin zigortu zuten.

2 da/du ad. Jatorrizko kalitatea galdu edo galarazi. Ekonomia-hazkunde bizkorrak lurreko basoak, ura eta airea degradatu ditu.

3 du ad. Kim. Molekulez mintzatuz, lotura bat edo gehiago hautsi, molekula txikiagoak eratuz.

degradazio

iz. Degradatzea. Ingurumenaren degradazioa. Proteinen degradazio kontrolatua.

dei

1 iz. Deitzea; deitzeko hitza edo hotsa. Artzainaren dei gozoa. Hara non datorren Txuri, Katalinen deietara. Haren deia ezagutzen dutelako. Hamabietako ezkila, nagien deia. Telefono dei bat. Batzarrerako deia hartu. Ez dago inori eskatu beharrik liburu hori irakur dezan, gogoz eta inoren deirik gabe irakurtzen baitira horrelakoak gure artean. Jesusen Bihotzaren Deia.

2 iz. Irud. Odolaren dei kartsua. Bihotzaren deiari jarraitu. Humboldt, euskara eta Euskal Herriaren deiak liluratuta, etorri zitzaigun gurera. Graziaren dei amultsua. Jainkoaren deia edo bokazioa. Jainkoaren deiari entzungor egin. Onena, lanean hastea genuke zirt edo zart, nork bere deiari erantzunaz.

3 iz. Batez ere pl. Eliz deiak. Lehenengo deia egin. Deiak bota eta Bilbon ezkondu ziren.

dei egin Deitu. Norbaiti dei egin. Dei egiozu etxera. || Artzainak dei eta ardiak harengandik ihesi.

deiez adb. Dei eginez, deika. Norbaiti deiez egon. Zuri deiez gaude Evaren ume erbestetuok. Deiez hasi. Agertu zen atso bat Eladiri deiez, zioela (...).

eliz dei iz. pl. Ezkontza baten berri ematen duen jendaurreko agiria, elizako atean ezartzen dena eta meza nagusian adierazten dena. Ik. man; deiera. Eliz deiak egin. Apaizak eliz deiak irakurri zituen.

deiadar

iz. Oihua. Infernuko deiadar eta garrasi saminak. Lurpetik entzungo du deiadar bipila: hemen dago ama bat bere haurrek hila. Erromes ezinduen auhen-deiadarrak.

deiadar egin Deiadar egin zioten: Daviden semea, erruki gaitzazu! Jo zuen atea Mirenen etxean, deiadar eginez: Miren!! Eta egiaren alde deiadar egingo duenik ez dago inor? || Deiadar bat egin zuen. Deiadar hain izugarria egin zuen, non guztiak ihesari eman zitzaizkion. Goiko zelaitik deiadar handiak egin zizkigun.

deiadarrez adb. Deiadar eginez. Ik. deiadarka. Hasten da oihuz, heiagoraz eta deiadarrez zeren bere senarrak belarrondoko bat eman dion. Ez bakarrik deiez gaude, baizik eta deiadarrez. Altxatu omen zen plazako jende guztia, deiadarrez. Jende guztia hasi zen deiadarrez, jaitsi zedila. Biriketako indar guztiaz deiadarrez abiatu zen. Negar batean zetorren, "ama, ama eta ama" deiadarrez.

deiadarka

adb. Deiadar eginez, deiadarrez. Deiadarka erantzun zion. Deiadarka ari zirela. Deiadarka hasi zen. Lehenik intzirika, gero deiadarka.

deiadarkari

adj. g.er. Deiadar egiten duena.

deialdi

iz. Azterketa edo lehiaketa batera egiten diren deietako bakoitza. Lehen deialdian onartuak izan ez direnak. Kimikako azterketa; ekaineko deialdia.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper