Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

pagatu, paga/pagatu, pagatzen

du ad. Ordaindu. Errenta pagatu. Hamarrenak Elizari pagatzea. Zorrak aitortzea eta ezagutzea dagokio zordun onari, pagatuko ez baditu ere.

pagatxa

iz. Pago ezkurra.

pagatzaile

iz. Pagatzen duen pertsona. Ik. ordaintzaile. Pagatzaile ona. Zitala delako, zor-pagatzaile txarra delako. Pagatzaile gaiztoagandik olo (esr. zah.).

pagatze

iz. Ordaintzea.

pagauso

iz. Uso handi basatia, burua, bizkarra eta isatsa gris urdinxkak, sabelaldea zurixka eta hankak moreak dituena, eta habia zuhaitz altuetan eta landetan egiten duena (Columba palumbus). Usoetan handiena pagausoa da.

pago

1 iz. Basoko zuhaitz handia, enborra zuzena, azala leuna eta iluna, hostoak erorkorrak eta zura zuria, arina eta sendoa dituena (Fagus sylvatica). Arboletan den ederrena, oihan beltzean pagoa. Pagoak lur lehor eta soilik ez du nahi. Pago itzaltsua. Pagoaren egurra, ikatza edo sua egiteko, onenetakoa da. Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira (esr. zah.).

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Pago hostoak. Pago landareak aldatu. Txabola bat hiru pago adarrekin egina.

3 iz. Pagokia, pagoaren zura. Pagozko goporrak.

pago ezkur, pago-ezkur Pagoaren fruitua. Ik. pagatxa.

pago motz Pago lepatua.

pago-uso iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pago-uso-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pagauso].

pagoda

iz. Ekialde Urruneko herrietako tenplua. Pagodetako idoloak.

pagoki

iz. Pagoaren zura. Ardatza pagokizkoa da, leuna, distiratsua.

pagolar

1 adj. Pagolakoa, Pagolari dagokiona.

2 iz. Pagolako herritarra.

pagolizar

iz. Pago tantaia, lepatu gabea. Pago lepatuak eta pagolizarrak.

pagondo

iz. Pagoa. Bi pagondo hostotsu. Pagondo zabalaren itzalpean etzanda.

pagotxa

1 iz. Hirusta lore-gorria, bazka-landare gisa ereiten dena eta abereek berdetan jaten dutena (Trifolium incarnatum). Ik. hirusta; sekula-belar. Arbia eta pagotxa abuztuko andremarietan ereiten dira. Zerrientzako pagotxa ebakitzen duen agurea. Pagotxa baino berdeagoa. Ardi gaiztoak pagotxa jaten, onak goseak larrean.

2 iz. Erraz edo merke lortzen den gauza ona. Ik. mauka1. Hau duk, hau, pagotxa!

pagu

iz. Ordainketa; ordaina, saria. Mundukoen pagu gaiztoa. Egin dituzuen falten ordainezko pagua. Merezi duten pagua eman diezulako. || Esr. zah.: Nolako nagusia, halako pagua. Ondo eginen pagua, ate ostean palua.

pailazo

iz. Zirkuko artista, itxura, janzkera eta keinu bitxiz irri eragiten duena. Gelsomina gogoangarria, aingeru itxurako pailazo edo pailazo itxurako aingeru hura. Pailazoz jantzia.

pailazokeria

iz. Pailazoari dagokion ekintza bitxia. Pailazokeriak egin. Antzeztokirako utzi ditu pailazokeriak.

paintball

iz. Bi talderen arteko estrategia-jokoa, leku itxi batean edo baso moduko eremu batean jokatzen dena, pinturaz beteriko bolatxoekin aurkariak tirokatuz, guztiak kanporatzean edo helburu bat erdiestean datzana. Paintballean aritzeko material ugari dago merkatuan.

pairabide

iz. Pairatzeko zioa.

pairaezin

adj. Ezin pairatuzkoa, jasanezina. Ik. pairagaitz. Beroa pairaezina zen.

pairagaitz

adj. Ia ezin pairatuzkoa, jasangaitza. Ik. pairaezin.

pairakor

adj. Eramankorra, jasankorra. Ik. pairutsu. Jesu Kristo bezala pairakor izan direnak. Bizitza pairakorra. Bizitza hau purgatorio ona baita gizon pairakor batentzat.

pairakortasun

iz. Pairakorra denaren nolakotasuna. Ik. jasankortasun; pairu. Pairakortasunez jasan. Jainkoak eman die beren gaitzetan pairakortasunaren grazia.

pairamen

iz. Pairatu edo eraman behar dena, eramankizuna. Ik. sufrimendu; sufrimen; nahigabe; nekaldi; oinaze. Neke, oinaze eta pairamenak. Jesu Kristoren pairamenak. Jasan dituzun laido eta pairamen lazgarriak. Ez banu pairamenik, nire gorputz ezdeus honetan baizik.

pairarazi, pairaraz, pairarazten

du/dio ad. Jasanarazi, eramanarazi. Juduek Jesu Kristori pairarazi zioten heriotza. Penitentzia bat anitz pairarazten ziona. Etxekoei pairarazteaz dut bakarrik damu.

pairatu, paira, pairatzen

du ad. Ezbeharrak, kalteak, minak eta kidekoak sentitu edo bizi; ezbeharra, kaltea edo gogoko ez dena amore eman gabe edo etsi gabe eraman. Ik. jasan 3; nozitu; eraman1 11. Atsekabeak, oinazeak, bidegabeak pairatu. Zuregatik pairatu dudan laidoa. Pairatu zuen Pontzio Pilatoren manuaren azpian. Jasankortasunez pairatu. Zure lekua hartu duen andereak gurekin behar ditu pairatu bereak.

pairatze

iz. Ezbeharra, kaltea edo gogoko ez dena amore eman gabe edo etsi gabe eramatea.

pairu

iz. Ipar. Eroapena. Ik. pairakortasun; jasankortasun; egonarri. Jasan zuelako pairurik handienarekin belztua izatea mihitzar baten solasarengatik. Pairu handiko gizona.

pairutsu

adj. Ipar. Eramankorra. Ik. pairakor; jasankor. Jesus guztiz pairutsua, urrikal zakizkigu.

paisaia

1 iz. Behatzailearen aurrean agertzen den ikuspegia. Paisaiari begira geratuko zara. Paisaia ederra. Gaztelako paisaia.

2 iz. Paisaia bat irudikatzen duen marrazki edo margolana, bertan ager daitezkeen irudi edo eraikinak bigarren mailakoak dituena. Margolan gehienak xumeak ziren, tamaina txikiko paisaiak edo erretratu errealistak.

paisajismo

1 iz. Paisaiak margotzea. Manetekin izandako harremanak aire zabaleko lanetan eta paisajismoan barneratzeko nahia eragin zion artista gazteari.

2 iz. Paisaiaren azterketa eta diseinua, bereziki parke eta lorategietakoa. Espainian ez dago paisajismo ikasketa ofizialik.

paisajista

1 iz. Paisaiak magotzen dituen margolaria. XIX. mendeko paisajista onenetakotzat jotzen dute adituek William Turner.

2 iz. Paisajismoan aditua den pertsona, parke eta lorategietako paisaiaren azterketa eta diseinuak egiten dituena. Arkitekto batek ez du zertan jakin adreilu bat bestearen gainean jartzen; baina paisajista ona izateko lorezaina ere izan behar da.

paita

iz. Bizk. Ahatea.

paje

iz. Jaun baten zerbitzaria, morroia. Madrilera joan zen Espainiako Filipe II.aren paje izateko.

paka

iz. Fardoa.

pakatu, paka/pakatu, pakatzen

du ad. Zub. Ordaindu. Ik. pagatu.

pake

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pake-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bake].

pakebote

iz. Posta eta bidaiariak garraiatzeko itsasontzia. Baporeek erdi hutsik nabigatzen zuten eta pakebote berriak, berriz, kaitik atera gabe zeuden.

paketatu, paketa, paketatzen

du ad. Paketeak egin.

pakete

iz. Babesteko edo garraiatzeko, paperean bildu eta lotu den gauza edo gauzen multzoa. Ik. fardel; bilgo 2. Amak ekarritako paketeak zabaldu zituzten. Soldaduak ateko leihatilatik pakete txiki bat eman zidan.

pakistandar

1 adj. Pakistangoa, Pakistani dagokiona. Pakistandar agintariak.

2 iz. Pakistango herritarra.

paktu

iz. Ituna, hitzarmena. Hemen hitzarmen bat egon da, enpresariak eta banketxeetako buruak ez ukitzeko paktu bat.

paku

iz. Zub. Ordainketa; ordaina. Ik. pagu.

pala

1 iz. Gider bati loturiko zurezko edo metalezko xafla zabala duen lanabesa. Aitzurra eta pala. Su pala. Labe pala. Okinaren pala. Gisua eta lurra palaz hedatzen dituzte alde orotara.

2 iz. Pala baten edukia. Ik. palakada. Pala bat lur.

3 iz. Hainbat tresnak dituzten atal zapal eta zabaletako bakoitza. Errota mugitzen zuen gurpilaren paletan trabatu zen.

4 iz. Pilotan jokatzeko zurezko tresna, heldulekuaren muturrean mehea eta bestean aski zabala dena; tresna hori baliatuz egiten den kirola. Pilota eta pala. Pala txapelketa. Palan jokatu.

paladio

iz. Kim. Metal zilarkara, platinoaren antzeko egitura kimikoa duena (Pd; zenbaki atomikoa, 46). Paladioa, platino meetan aurkitu zen 1803an eta izena Pallas asteroidearen omenez eman zitzaion.

palakada

iz. Pala baten edukia. Palakada bat hondar bota zuen.

palanka

1 iz. Puntu batean bermatzen eta haren inguruan biratzen den burdinazko barra, gauza pisuak jasotzeko edo higitzeko erabiltzen dena. Ik. burdinaga; altxaprima. Palankaren bi besoak. Makila bat palanka gisa erabili.

2 iz. Palanka-jokoan erabiltzen den burdinazko barra. Arroako palanka. Zortzi librako palanka, oraingo legean.

palanka joko, palanka-joko Burdinazko barra bat ahalik eta urrutiena jaurtitzean datzan jokoa. Mendatan jokatu zen palanka jokoa, hura ikusten joan zen laguna nahikoa.

palankana

iz. Heg. Garbiontzia. Ik. terreina.

palankari

iz. Palanka-jokoan aritzen den pertsona.

palar

iz. Ilargi erdi baten forma duen aitzur mota, hainbat gai biltzeko edo zabaltzeko erabiltzen dena.

palari

iz. Palan jokatzen duen pilotaria.

palasta

iz. Likido kopurua, ontziaren gainetik isurtzen dena edo uhin gisa higitzen dena. Neurria bete eta gero, palasta bat esne isuri zuen neskatxaren ontzian. Uraren palasta hotsa belarriratu zitzaidan.

palastaka

adb. Plisti-plasta arituz. Urpeko harriek baziruditen palastaka uraren ibilerarekin.

palatal

adj. Hizkl. Sabaikaria. Kontsonante palatalak.

palatalizatu, palataliza, palatalizatzen

da/du ad. Hizkl. Sabaikari bihurtu, palatal bihurtu. Ik. busti1 2.

palatalizazio

iz. Hizkl. Palatalizatzea. Ik. bustidura. Palatalizazioa euskaraz.

palauar

1 adj. Palaukoa, Palauri dagokiona.

2 iz. Palauko herritarra.

palauera

iz. Palauko uharteetan mintzatzen den hizkuntza.

palaxu

iz. Landarez eginiko itxitura. Ik. hesi. Bi mutiko txiki eguzki berotan zebiltzan jolasean palaxuaren inguruan.

palazio

iz. g.er. Jauregia.

paldo

iz. Ipar. Makila, zutoina. Mahastiko paldoak egitea. Ezar zezala guztien ikusmenean, paldo edo zutoin handi baten puntan.

paleoantropologia

iz. Antropologiaren eta paleontologiaren adarra, gizakien fosilak aztertzen dituena. Gaurko gizakiaren genealogia-zuhaitza osatzea da paleoantropologiaren eginkizuna.

paleogeno

1 adj./iz. (Izena denean, P larriz). Geol. Zenozoikoa banatzen den periodoez mintzatuz, lehenbizikoa, duela 65 milioi urte ingurutik duela 23 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. Paleogenoan lurra hoztu egin zen, batez ere lurburuen inguruetan.

2 adj. Geol. Paleogenokoa, Paleogenoari dagokiona.

paleografia

iz. Antzinako idazkiak eta idazkerak aztertzen dituen jakintza. Paleografia-ikerketak.

paleokristau

adj. Arteaz, arkitekturaz eta kidekoez mintzatuz, lehen kristauek egina, VI. mendea artekoa. Arkitektura paleokristaua.

paleolitiko

adj. Hist. Paleolitokoa, Paleolitoari dagokiona. Aro paleolitikoa: Paleolitoa. Arte paleolitikoan arrunta ez den teknika batez eginak dira irudi horiek.

Paleolito

iz. Hist. Harri Aroaren lehen zatia. Paleolitoko harpeetako biztanleak.

Behe Paleolito Hist. Paleolitoa banatzen den hiru zati nagusietako lehena, historiaurreko aldietan luzeena, duela 2,5 milioi urte ingurutik duela 300 mila urte inguru arteko garaia hartzen duena. Handik 200 metrora Irikaitzeko aztarnategia dago, Behe Paleolitoko altxorra, eta haranean barrena sartuta, berriz, Ekain.

Erdi Paleolito Hist. Paleolitoa banatzen den hiru zati nagusietako bigarrena, duela 300 mila urte ingurutik duela 40-30 mila urte inguru arteko garaia hartzen duena. Haitzuloko tresnak Erdi Paleolitoko tekniken bidez moldatuak zeuden.

Goi Paleolito Hist. Paleolitoa banatzen den hiru zati nagusietako azkena, duela 40-30 mila urte ingurutik duela 12-10 mila urte inguru arteko garaia hartzen duena. Lascauxko margoak Goi Paleolitokoak dira. 1975etik aurrera egindako indusketek informazio ugari eman digute Goi Paleolitotik Neolitorako igarotzeaz.

paleontologia

iz. Historiaurreko izaki biziak fosilen azterketaren bidez ikertzen dituen zientzia. Paleontologia-ikerketak.

paleontologiko

adj. Paleontologiarena, paleontologiari dagokiona. Ondare geologiko eta paleontologikoaren mapa.

paleontologo

iz. Paleontologian aditua. Duela 130 milioi urte inguru bizi izandako dinosauro baten hezur bat aurkitu dute paleontologoek.

paleozeno

1 adj./iz. (Izena denean, P larriz). Geol. Paleogenoa banatzen den hiru epokez mintzatuz, lehenbizikoa, Eozenoaren aurrekoa, duela 65 milioi urte ingurutik duela 54 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. Paleozenoaren amaieran, CO2-aren kontzentrazioa oso azkar handitu zen atmosferan, eta egun baino bost aldiz altuagoa izatera iritsi zen.

2 adj. Geol. Paleozenokoa, Paleozenoari dagokiona.

paleozoiko

1 adj./iz. (Izena denean, P larriz). Geol. Fanerozoikoa banatzen den erez mintzatuz, lehena, mesozoikoaren aurrekoa, duela 542 milioi urte ingurutik duela 251 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. Ik. Era Primario. Paleozoikoko fosilak. Paleozoikoan hasi eta gaur egun arte luzatzen den historia geologikoa du Euskal Herriak.

2 adj. Geol. Paleozoikokoa, Paleozoikoari dagokiona.

palestra

iz. Antzinatean borroka-joko eta kideko norgehiagokak egiten ziren gunea.

palet

iz. Oholez eginiko plataforma, salgai astunak jasogailu mugikorren bidez biltegiratzeko edo garraiatzeko erabiltzen dena. Lauzaz beteriko palet bat.

paleta

1 iz. Ohol txikia, erpurua bertatik pasatuz eusteko zulo bat duena, eta margolariek margoak jartzeko eta nahasteko erabiltzen dutena. Bere paletako kolore guztiak agortu zituen.

2 iz. Igeltseroen lanabesa, kareorea hedatzeko erabiltzen dena, metalezko xafla batez eta kirten batez osatua. Ik. palote.

3 iz. Pilota-jokoan erabiltzen den pala zabala. Paleta txapelketa.

paliera

iz. Indian mintzatzen zen hizkuntza.

palikirtar

1 adj. Palikirkoa, Palikirri dagokiona.

2 iz. Palikirko biztanlea.

palindromo

iz. Eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia. Euskaraz bai arra bai eme palindromoak dira.

palio

iz. Heg. Lau hanka edo hagako egitura duen ehunezko sabai modukoa, Eukaristia, santu edo kidekoen irudi bat edo pertsona garrantzitsuren bat estalpean joan dadin erabiltzen dena. Diktadoreak palioaren azpian desfilatu zuen.

palista

iz. Heg. Palaria. Aritz Altadill palista profesionala da.

palko

1 iz. Heg. Antzokietan, ikusleentzako balkoi modukoa, eserlekuak dauzkana. Bere palkoa eskaini dio antzerki lan berri bat ikusteko.

2 iz. Heg. Ikuskizunetarako prestaturiko eraikuntzetan, gainerako eserlekuetatik bereizirik dagoen gunea. Zezen-plazako agintarien palkoa.

palma

1 iz. Palmondoaren adarra. Martirioaren palma eta koroa.

2 iz. Palmondoa. Palma-adarrak eskuetan. Palma landareak.

palmares

1 iz. Lehiaketa edo kideko bateko irabazleen zerrenda. Zinemaldiko epaimahaiburuak Sail Ofizialeko palmaresa jakinarazi du.

2 iz. Kirolari edo kirol-talde baten garaipenen edo sarien zerrenda. Sara Carracelas da Euskal Herriko kirolarietan palmares handienetariko bat daukana, elbarritua izanagatik ere.

palmatu

1 adj. Bot. Hostoez mintzatuz, esku-ahur irekiaren itxurakoa. Astigarrek aurrez aurre jarritako hostoak dituzte, gehienetan gingildun eta palmatuak.

2 adj. Zool. Behatzez mintzatuz, mintz batez elkarri lotuak daudenak; oinez mintzatuz, behatzak mintz batez elkarri lotuak dituena. Itsas hegazti honek oin palmatuen bidez mugitzen duen urak bere gibelean hiruki mugikor bat marrazten du.

3 adj. Zool. Animaliez mintzatuz, oin palmatuak dituena. Uhandre palmatua.

palmeta

iz. Fruta-arbolak inausteko era, adarrei palmaren itxura emanez egiten dena.

palmipedo

adj. Hegaztiez mintzatuz, oinetako behatzak mintzez lotuak dituena.

palmirar

1 adj. Palmirakoa, Palmirari dagokiona.

2 iz. Palmirako herritarra.

palmondo

1 iz. Eskualde beroetako zuhaitza, enbor luze, latz eta soilekoa, enborraren buruan hostoz osaturiko adaburua duena eta loreak mordoetan dituena (Phoenix dactylifera, etab.). Palmondoak eta kokondoak. Palmondo basoa. Gizon zuzena loratzen da nola palmondoa. Lizarrak eta palmondo nanoak burumakur zeuden.

2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Belauniko zegoen datil palmondo baten azpian. Azukre palmondoa. Olio palmondoa.

palo

iz. Heg. Karta espainolak banatzen diren lau sailetako bakoitza. Ik. urre 3; kopa 5; ezpata 4; bastoi.

palotara

iz. Ipar. Paloteak hartzen duen mortero kopurua. Bi palotara mortero han ezartzeko.

palote

iz. Ipar. Harginak edo igeltseroak erabiltzen duen lanabesa, xafla batez eta eskutoki batez osatua, kareorea hedatzeko erabiltzen dena.

palto

iz. Berokia, soingainekoa. Eskua palto azpian zeramaten, pistolen gainean, zer gerta ere! Larruzko paltoa.

palu

iz. Bizk. Lgart. Makila-ukaldia. Ondo eginen pagua, ate ostean palua (esr. zah.).

paludismo

iz. Med. Malaria.

pan

onomat. Tiro baten edo eztanda baten onomatopeia. Ik. pun. Pan-pan!, lau tiro eman eta seko utzi zuten.

pana1

iz. Heg. Belus ildaskatua, jantziak egiteko erabiltzen den ehuna.

pana2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pana-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'matxura' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. matxura].

panal

iz. Zuhaitzetan, bota behar direnak ezagutzeko, aizkoraz egiten den marka.

panamar

1 adj. Panamakoa, Panamari dagokiona. Panamar agintariak.

2 iz. Panamako herritarra.

panarabismo

iz. Arabiar herrialdeen batasuna eta elkartasuna bultzatzen dituen mugimendua. Baxar al-Assad presidentearen esanetan, Siriak panarabismoaren hauspoa izaten jarraituko du.

panda

1 iz. Karniboroen ordenako ugaztuna, hartzaren antzeko itxura duena, ilea zuria eta gorputz adarrak, belarriak, buztana eta begien ingurua beltzak dituena eta banbu hostoz elikatzen dena (Ailuropoda melanoleucus).

2 iz. Karniboroen ordenako ugaztuna, igokaria, gaztaina koloreko ile leuna eta sarria duena, banbuz elikatzen dena (Ailurus fulgens).

pandemia

iz. Med. Gaitz epidemikoa, eskualde oso bateko edo lur eremu zabal bateko ia biztanle guztiei eragiten diena. Ez dago jakiterik zenbat jende hilko den gripe pandemia gertatzen bada. Gaitza pandemia bihurtzeko arriskua dagoela ohartarazi dute.

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper