Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

zentzagarri

1 adj./iz. Zentzarazten duena. Udalak isun eder eta zentzagarria ezarri die. Bazuen horrelako zentzagarri baten beharra.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulu eta kasu markarik gabe). Aterako da besteren bat, oraingo kritikari txar hauen zentzagarri.

zentzakaitz

adj. Zentzatzen zail dena. Ez nuen uste hain zentzakaitza izan zitekeela gizona.

zentzaldi

iz. Norbaiti, zentzatzeko egiten zaion agiraka edo ematen zaion zigorra. Harrituta nengoen, hain zentzaldi arinaren aurrean.

zentzarazi, zentzaraz, zentzarazten

du ad. Zentzatzera behartu. Eritasunak jendea zentzarazten du. Zentzarazteko, agintariek zigorkatzen dituztenak.

zentzarazle

adj./iz. Zentzarazten duena. Ik. zentzatzaile.

zentzarazpen

iz. Zentzaldia.

zentzatu, zentza, zentzatzen

1 da/du ad. Zentzudun bihurtu. Diruak ahitzen zaizkionean zentzatu beharko du. Ezkondu gurarekin itsutua dagoena nekez zentzatuko da beste askori gertatuarekin. Zentzatu nintzen besteren gainean. Utz ditzagun zorakeriak, zentzatzeko ordua badugu eta.

2 da/du ad. Bide onera ekarri edo etorri. Ik. zentzarazi. Fedea galdu nahi duenari, zentzatu nahi ez badu, heriotza opa izatea ez da bekatu. Eta ez ziren zentzatu, uholdea etorri eta guztiak atzitu zituen arte.

zentzatzaile

adj./iz. Zentzatzen duena. Jainkoa zentzatzailea da eta berebat urrikaltsua.

zentzatze

iz. Zentzudun bihurtzea; bide onera ekartzea edo etortzea. Zentzatze hartan zeure zentzutik ilkitzen bazara.

zentzordatu, zentzorda, zentzordatzen

da/du ad. Batez ere Zub. Nahasi, asaldatu. Zertako Birjina Saindua zentzordatu zen Aingerua ikustean?

zentzu

1 iz. Ongia eta gaizkia bereizteko ahalmena; bereziki, zuzen, zuhur edo egoki aritzen denaren, arinkeriarik gabe jarduten duenaren nolakotasuna. Nik ez dut uste euskaltzaletasuna eta zentzua elkarren etsai direnik. Zentzu gutxikoak edo Jaunaren beldur gutxikoak direnak. Zentzua du, buztana bezain laburra. Hobe izango dugu buruaz eta zentzuaz baliatu. Bere zentzuan zegoen. Zeure zentzutik ilkitzen bazara. Han dut utziko mundua, galtzen ez badut zentzua. Botilaren zolan zentzua ahantzirik. Zentzua pixka bat nahasten hasia zitzaion. Jendearen zentzua ahulduz doala. Ez dut nik uste, eta ezin dezake zentzuz jantzitako gizonek uste izan, euskalduna sortzez, izaeraz, beste inor baino gogo-meharragoa denik. Hemen indartsuak, zentzuz dihardutenak gertatuko dira garaitzaile. Zentzuz jokatu.

2 iz. Izateko arrazoia. Ba al du zentzurik, garraio publikoa izanda, jende guztiak hirian automobila erabiltzeak?

3 iz. Ideiez eta kidekoez mintzatuz, koherentzia, funtsa. Zure hitzek ez dute zentzurik.

4 iz. Esanahia. Ik. adiera. Katolikoek behintzat beste zentzu bat ezartzen diote Kristoren hitz horri. Gaizki hartu zuen Larramendik hitzaren zentzua.

5 iz. Konortea. Zentzu gabe erori zen.

zentzuzko 1 adj. Zentzuz jokatzen duena. Emakume zintzo eta zentzuzkoa.

2 adj. Arrazoizkoa. Agintariei erakutsi behar diegu gure eskaerak bidezkoak eta zentzuzkoak direla.

zentzudun

adj. Zentzua duena, zentzuzkoa, zentzuz jokatzen duena. Madariaga zentzuduna Baroja buruarinaren bideetara labaindu zaigu. Valle-Inclán, ordea, zentzudunago agertzen zaigu bere eroan gaurko gazte zoroak baino.

zentzugabe

adj. Zentzurik ez duena; zentzurik gabe jokatzen duena. Mutil zentzugabea. Edozein haur zentzugabek ere egin dezakeen gauza. Zenbaiten jokabide zentzugabea dela medio sortu dela bitasuna batasunaren truk. Uste eta itxaropen zentzugabea. A, eroa, zentzugabea, zer mintzo haiz? Dohakabe zentzugabea!

zentzugabeko adj. Zentzugabea. Zentzugabeko animalien eran.

zentzugabekeria

iz. Zentzugabea denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua; zentzugabeari dagokion egite gaitzesgarria. Ik. burugabekeria; zorakeria; erokeria. Eta hala ere nahiago duzu munduaren zentzugabekeria. Gerraren zentzugabekeria argi baino argiroago erakusteko. Aizkora latinetik datorrelako ustea niri ez zait iruditzen batere zentzugabekeria. Ez da gure artean maila honetaraino igo zentzugabekeria. Gaiztoa bazen ere, aditurik Jaunaren hitza, ezagutu zuen bere zentzugabekeria. Zentzugabekeriak esaten.

zentzugabeki

adb. Burugabeki, zentzurik gabe.

zentzugabetasun

iz. Zentzurik eza. Ik. zentzugabekeria. Zentzugabetasuna agerikoago izan dadin, bata bestearen ondoan ematen ditu Linazasorok jokaera absurdoaren adierazgarriak pasarte honetan.

zentzugabetu, zentzugabe/zentzugabetu, zentzugabetzen

da/du ad. Zentzua galdu, zentzugabe bihurtu.

zentzukide

adj./iz. Hitzez-eta mintzatuz, zentzu edo adiera berekoa. Ik. sinonimo.

zentzumen

iz. Sentipen mota jakin bat hartako den organo baten bidez hartzeko ahalmena. Gorputzaren zentzumenak. Ikusmena, entzumena, eta gainerako zentzumenak. Giza zentzumenek hauteman ezin dezaketena. Entzuna nuen, udazkenak hiru zentzumen ernarazten dituela: ikusmena, entzumena eta usaimena.

zentzun

iz. Bizk. Zentzua.

zentzunbako

adj. Bizk. Zentzugabea.

zentzutasun

iz. Zentzua.

zeozer

izord. Heg. Zer edo zer. Zeozer aditu dugu, bai. Pentsatu al duzu zeozer? Beti zeozeren falta badago.

zepa

iz. Metalen meak urtzean, harrikatza erretzean edo metalak araztean gertatzen den hondakin gotorra. Bidea zepa apur batez gogortu.

zepelin

iz. Aireontzi handia eta zurruna, von Zeppelin alemaniar kondeak asmatua. Zepelinak bonbaz beteak goiko hodeien artean.

zepo

1 iz. Atxilotuei oinetan edo eskumuturretan ezartzen zaizkien burdinak; hankak, eskuak edo lepoa sartzeko zuloak dituen ohola, atxilotuak estekatzeko eta zigortzeko erabiltzen dena. Zepoz estekaturik. Burdinazko zepo batean eskuak sarturik. Lehenbiziko pena, zepoan sartzea.

2 iz. Piztiak-eta harrapatzeko metalezko arte edo harrapagailua, zanpatzean edo bertan dagoen jakia ukitzean ixten dena. Otsoak harrapatzeko zepoak. Ez dugu ihesbiderik, zepoan harrapatuta gaude.

zer

1 det. (-r- bakunarekin. Galdetzailea). Izen baten aurrean, honen nolakotasun edo xehetasun ezezagun bat ordezkatzen duen hitza. (Dagokion izenak adierazten duena gauza bat edo gauza bat baino gehiago izan daiteke). Ik. zertzuk. Zer gauza dira aingeruak? Etxean zer lan egiten duzu? Zer adin zuen? Zer begiramen zor dio, bada, idazleak irakurleari? Zer gizon modu dugu andaluziarra? Zer bidetatik hara joan uste duzu?

2 (Izena ezabaturik; ordezkatzen duen izenak gauza bat edo gauza bat baino gehiago adieraz dezake). Zer da hori? Egia zer da? Zer da Jainkoa? Zer dugu hobe? Zer gehiago egin behar dugu? Batasun hori zer den jakin nahi zenuke. Izan duen harreraz, zer diozue? Zer behar duzu gehiago? Beste zer nahi duzu? Zer besterik egin daiteke? Zer egin? Zer aldatu da geroztik hona? Zer ari gara? Eta horiek gabe zer egingo du bekatariak? Zerk ikaratu zaitu? Zerk egiten du nobelagilea nobelagile gailen? Zeren beldur haiz, Herodes, erresuma galtzeko? Zeri begira zaude? Zertan ari gara? Zertara etorri da? Zertara gehiago behartzen gaitu aginte honek? Zertarako dira Jainkoak bidaltzen dizkigun gaitzak? (Ik. zertarako) Zertaz egina da krisma santua? Zertzaz erdiesten da Paradisuko loria? || (Berez galdetzen denaren aurretik). Zer, bada? Zer, ez duk Jainkoaren beldurrik? Zer, hori ere badugu? Zer, ez duk ezagutzen Piarres Adame?

3 (zer axola dio edo kidekoen ordain gisa). Aditzaren aldi horiek gaztelaniaz bereizten direla, eta guri zer? Bai, eta zer?

4 (Zehar-galderetan). Badakizu zer esan duen. Aditzera emango dizuet zer den agintzen zaigun aitortza hau. Zertan eta zergatik dauden kontra. Berrikuntza zertan datzan erabakitzeko. Zertaz ari garen jakin behar dugu aurrenik. Ez dakit zertaz mintzo zaren. Atzetik zer etorriko, beldur dira. Guztiok aurkituko dugu han zer ikasi. || Ik. zeregin; zeresan; zerikusi. Europan bertan badaukagu zer ikasia ugari luzarorako. Zer-erantzun handia duela halakoak. Zer-jana ahitu zitzaielako.

5 (Harridura adierazteko). Ik. zein 7. Zer bihozmin ama haientzat! Zer zoriona, zer goxotasuna, zer bakea! Zer eztarria! Zer gazteria ederra! Zer itsuskeria! Zer polita den! A!, zer ona zaren! O, Jauna, zer gaizki egin dudan! || Zer kalte, zer bidegabe ez diot egin neure buruari!

6 iz. Gauza, izakia. Munduko zer bakoitzari zor zaiona aitortu behar zaiolako. Bihotzondoa badu; egiazko lirikoa osatzen duen zera, ordea, euskaraz geroztik agertu den zer berezi hori, falta zaio. Euskal historia zertu gabeko zeren linboan-edo dagoela. Lizardik, zerak nortzean, izan du bere eredua. Bizi honetako zerek ez gaituzte asetzen. Euskal Herria maite uste dugunok ez ditugu maite horrenbestez neurri berean Euskal Herrian diren edo izan diren zer guztiak. Zerbaiten alde jokatu dut beti eta arrisku berriak ikusten ditut orain maite ditudan zer horientzat. Gure zeretan ez duzu ikustekorik.

zer edo zer Zerbait. Aipatzen dira, zer edo zer esaten zaigu haiei buruz, eta ezerezak jaten ditu. Gerta liteke, zer edo zer, gatz pixkaren batekin esatea. || Zer edo zertan hasi beharko du. Zer edo zeren susmoa laster hartu nuen. Zer edo zerekin estali behar dutela beren alferkeria.

zer ere 1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela, hura-ren saileko erakusle batekin edo kideko batekin korrelazioan). Zer ere manatu baituzu, hura egin da. Zer ere on baituzue, oro dira eneak. || Zer ere ereinen baitu gizonak, eta hura bilduko du.

2 (Perpaus txertatu baten hasieran). Betiere gure salbamenduagatik egiten du, zer ere uzten baitu guri gertatzera.

zer esanik (ere) ez Esan beharrik ez dago. Tabernariak, zer esanik ez, ez du horrelako sasi-hizkuntza bat ikasteko ez gogorik ez asmorik. || Hark, zer esanik ez dago, lehengo lepotik edukiko du orain ere burua. Bihotza zenbateraino zabaldu zuen, zer esanik ez da; baina, atsekabez bete zitzaion.

zer gerta ere Badaezpada. Hik ere hobe dun hemen gelditu, zer gerta ere. Nahi izan zituen, zer gerta ere, hiltzerako eginbideak bete.

zer-nola 1 adb. Nola. Zure etorkizuna zer-nola ikusten duzu?

2 adb. (Zehar-galderetan). Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko. Hasitako gertakizuna zer-nola amaituko itxaron gabe, beren bideari jarraitu zioten.

zer-nolako adj. Nolakoa. Ordutik hona, zenbat eta zer-nolako liburuak agertu diren euskaraz! Premiazkoa da iritzi-jokabideok zer-nolakoak ziren finkatzea. Ai, zer-nolako kirtenak! || (Izen gisa). Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa.

zertan 1 (Galdetzailea; izan, egon eta kideko aditzekin). Zer egoeratan? Gure lanak zertan diren aztertzeko. Sos batengatik, horra zertan garen! Zure gurasoak hil zirela badaki; zu zertan zauden jakin nahi luke.

2 (Galdetzailea). Zergatik? Baina, zertan sartzen haiz hi horrelako istiluetan? Zertan joan zinen bakarrik?, zertan utzi ninduzun arima herratua bezala?

3 (Erlatibozko esaldiak eratuz, ez dago zertan eta kideko esapideetan, era burutu baten ezkerrean). Ik. zergatik 3. Ez dago zertan larritu. Mendira zertan joanik ez daukat. Ez dago zertan hasi norgehiagokan.

zera

1 iz. (Mugatua). Gogoratzen-edo ez den hitz baten ordez erabiltzen den partikula. Beraz, hori zera da, hori iraunkorra da. Idatzi zerari... eskribitzeari esaten ziotek. Abaltzisketa memento honetan oso zera den, New Yorken antzekoa den, ez dakit, baina pentsatzen dut txikiagoa dela, ezta? Zer du, bada, film honek?, ezer ez; zera... zintzoro, apaingarririk gabe, darion egia usain hori. || (Erakusle edo zenbatzaile batekin, artikulua galtzen ez duela). Baina ez inondik ere zera batean, holako zentro batean gauzak nire bidetik eramateko eskubiderik ez dut.

2 iz. Zehaztu nahi ez denaren ordezkoa. Ezkondu da, jauna, zeraren... zerarekin... Zeraingo zera zeratzen omen da zereko zerarekin.

bai zera, bai, zera Zerbait guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea. —Orduan bai egingo zenukeela negar zolia. —Bai, zera! Baina ez ziren isildu: bai, zera! Etorriko zela, baina, bai, zera! Pozik?, bai, zera!, ezta hurrik eman ere! —Gorrotoa al zion? —Bai, zera! || —Ken itzak bizar horiek. —Bai zera kendu!, ondo egoki dauzkat.

ez zera, ez, zera Ezezko esaldiei erantzutean, esan dena guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea, bai horixe-ren baliokidea. Ik. bai zera. —Gaur ez da etorri. —Ez, zera! —Ez dago Historiaren kontra joaterik! —Ez zera!

zeraindar

1 adj. Zeraingoa, Zeraini dagokiona.

2 iz. Zeraingo herritarra.

zeramika

1 iz. Buztinez edo portzelanaz ontziak eta bestelako gauzakiak egiteko antzea. Ik. buztingintza. Zeramika lanak.

2 iz. Zeramikan erabiltzen den gaia. Zeramikazko gauzakiak.

3 iz. Zeramika-lanen multzoa. Galiziako zeramika.

zeramikari

iz. Zeramika-lanak egiten dituen pertsona.

zeramiko

adj. Materialez mintzatuz, ez-organikoa eta ez-metala, isolatzaile ona dena eta fusio-tenperatura eta erresistentzia-maila oso altuak dituena. Material zeramikoak.

zeratu, zera/zeratu, zeratzen

da/du ad. Aipatu edo zehaztu nahi ez den edo ezin den ekintza bat adierazteko erabiltzen den aditza. Ik. zertu. Hori, zera da, uste izatea inork bere iritzia eta jarrera zeratzen zituela; hori ez zen horrela, urteak hartzen zituen erabakiak. —Patziku, ez dakizu zer pasatzen den? —Zer, bada? —Zeraingo zera zeratzen omen da zereko zerarekin, eta haiek zeratzen badira, inola ere zereko zerera zeratuko dira. —Emakumea, zer esan nahi duzun zer horrekin ez baduzu hobeto zeratzen, nik nola zeratzea nahi duzu? Nik zeratzekotan, zer hori hobeto zeratu ezazu. —Bai, zu beti nire hutsegiteak harrapatzen zabiltza.

zerba

iz. Baratze landarea, erremolatxa barietatea, erdiko zaina zabala duten hosto handiak eta jateko onak dituena (Beta vulgaris var. Cicla). Zerbazko opil bat. Azak eta zerbak landatu dituzte loreekin batera Donostiako Bulebarreko lorategian.

zerbait

1 izord. Gauzaren bat. (Ezezkoak ez diren perpausetan erabiltzen da, mugagabean). Ik. ezer; zer edo zer. Ni, zerbait baldin banintzen, Euskal Herriko seme nintzen. Ekarri edateko zerbait. Badira hark goratu zuen zerbait begi onez ikusten ez dutenak ere. Hitzek badute beste zerbait, adimenez nolabait besarka daitekeen adieraz gainera. Horrelako zerbait. Pizkunde antzeko zerbait, nik ez dut ikusten. Gainerako seme-alabei zerbait, ez gehiegi, ematen zaiela. Zerbait hobe da beti, hutsa edo hutsaren hurrengoa baino. Guztiarekin ere, bada zerbait. Dohain emana zerbait hoberen eske dago (esr. zah.). || Europak, literaturan, beheraldia du, hala iruditzen zait behintzat; zerbaitengatik izango da. Bera baino goragoko zerbaiten alde. Beste zerbaitetan egingo du behaztopa usuenik. Gipuzkera antzeko zerbaitetan idatzia. Zerbaiti herri usaina dariola, eta, besterik gabe, kontra egin beharra.

2 izord. (Ezezko perpausetan). Ordutik zerbait ez ote da aldatu Euskal Herri fededuna? Ahoko atseginagatik soilik zerbait ez jatea. Lana egiten duen kristauak zerbait ez al du merezi?

3 izord. (Izenondo baten ezkerrean, izenondoa mugagabean doala). Zerbait goxo partekatzeko duenak. Egileagan beragan zerbait maitagarri idoro ez balute. Zerbait handiren aiduru. Zerbait berrirekin agertu zaigu Oskilaso.

4 adb. Apur bat. Jakob zerbait bizkortu zenean. Beldurrak atzeratzen ditu zerbait bide gaiztotik. XX. mendeko kristaua, batez ere zerbait ikasia bada, gaur ezin kontenta daiteke haur denboran ikasitako kristau dotrinarekin.

5 (Izen bati dagokiola). -en bat. Zerbait erremedio: erremedioren bat. Gurasoek eskugain zerbait bazuten: eskugainen bat. Ustekabeko zerbait gaitz gertatzen zaizunean. Baduketela naturaz goragoko zerbait indar, Jainkoak eman ez diena. Zerbait lani lotzea. Erasia zerbait norbaiti egin behar badiozu.

[Oharra: izenondo batek ezkerrean zerbait izenordaina hartzen badu, izenondo hori mugagabean doa; hortaz, zerbait berria badakarte eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak zerbait berri badakarte eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

zerbaitxo

izord. Gauzatxoren bat. Gertatzen ari diren jaialdiez zerbaitxo jakiteko.

zerbaixka

izord. Adkor. Zerbait. Bakoitzak ekarri zuen zerbaixka, jateko.

zerbel

1 adj. g.er. Zurbila. Laino mordo zurixkek noizbehinka estaltzen zioten ilargiari aurpegi zerbela.

2 adj. g.er. Epela.

zerbeldu, zerbel/zerbeldu, zerbeltzen

1 da/du ad. g.er. Zurbildu.

2 da/du ad. g.er. Epeldu. Ardo hau arrunt zerbeldua dago.

zerbeza

iz. Heg. Garagardoa.

zerbido

adj./iz. Zool. Ugaztun artiodaktilo hausnarkariez mintzatuz, gorputz lirainekoa dena eta urtero berritzen diren adarrak dituena; (pl.) animalia horiek osatzen duten familia. Orkatza, oreina bezala, zerbidoa da, Europako zerbidorik txikiena.

zerbieta iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zerbieta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahozapi].

zerbikal

1 adj. Anat. Garondokoa, garondoari dagokiona. Orno zerbikaletan kalterik izan duen ere aztertu nahi dugu. Kolpearen ondorioz, ezpaina lehertua du, eta bihurdura zerbikala ere badu. Bizkarrezur zerbikalak zazpi orno ditu.

2 iz. Batez ere pl. Anat. Orno zerbikala. Zerbikaletan mina du eta lepokoa jarri behar izan diote. Denbora luzez jarrera behartu batean egon behar dutenek asko behartzen dituzte zerbikalak.

zerbitu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, zerbitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zerbitzatu].

zerbitzaldi

iz. Zerbitzatzen ematen den denbora.

zerbitzarazi, zerbitzaraz, zerbitzarazten

du ad. Zerbitzatzera behartu. Bi edariak paperezko basoetan atera zizkiguten, baina nirea beirazkoan zerbitzarazi nion.

zerbitzari

1 iz. Norbaiten edo zerbaiten zerbitzuan dagoen pertsona. Ik. mirabe; morroi; sehi; mutil 4; neskame. Jainkoaren zerbitzaria. Nafar erresumaren zerbitzari leiala. Bi nagusiren zerbitzaria. Zerbitzari ona eta gaiztoa. Zure umeei eta zerbitzariei. Bazekien horrek, buruzagitza gordeko bazuen, besteren interesen zerbitzari bihurtu beharko zuela. Irakurlea da nagusi, inor izatekotan, eta idazlea zerbitzari. Nagusitarik gertatzen da zerbitzari bere sekretua agertzen diona mutilari (esr. zah.). || Erdararen zerbitzari izateari, nork bere hizkuntza aberasteko izango baldin bada, ez deritzat gaizki; baina erdararen mendean ibili, haren agindupeko izan, gure hizkuntza murrizteko...

2 iz. Ostatu, taberna edo jatetxe batean bezeroak zerbitzatzen dituen langilea. Zerbitzariak mantal zuritan, platerak eskuetan. || Mahai-zerbitzariak hasi ziren, beraz, zatiak partitzen.

3 iz. Ordenagailu sare bateko ordenagailua, beste ordenagailu batzuei hainbat zerbitzu, informazio eta baliabide eskaintzen dizkiena. Gaur egun, mahaigaineko eta zerbitzarietako aplikazio ia guztiak goi mailako hizkuntzetan programatzen dira. Ordenagailuaren eta Interneteko zerbitzariaren artean garraiatzen den informazioa zifratu gabe joaten da.

zerbitzatu, zerbitza, zerbitzatzen

1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten zerbitzuan egon, haren esanak bete. Jainkoa zerbitza ezazue leialki. Nire bizian zer egin dut?, haragia zerbitzatu, nire arima galdu. Luzaroan zerbitzatu du andre hura. Oinak zerbitzatzen du eskua eta eskuak oina.

2 du ad. Bezeroari hark eskaturikoa eman. Teresak zerbitzatzen ditu.

3 du ad. Janariez eta edariez mintzatuz, mahaira ekarri edo mahaira atera; (janaria edo edaria) platerean edo edalontzian jarri. Moldetik ken ezazu eta zerbitza. Utz ezazu su eztian, zerbitzatu arteraino. Neskame zaharrak zuen otordua zerbitzatu. Edith edariak zerbitzatzen ari zen.

zerbitzu

1 iz. Zerbitzatzea. Jaunaren zerbitzu gozoari hain errazki uko eginik. Joan zitzaion agur egitera eta bere zerbitzuak eskaintzera. Irauteko zure zerbitzu santuan heriotzako orduraino. Leial eta kartsu izanen naiz Jainkoaren zerbitzuan. Faraoiaren zerbitzuan berrogei urte egona baitzen. Deabruaren zerbitzuan jartzea. Kristautasuna eta demokrazia, bandera eder horiek, ez ote darabiltzagu klase interesen estalki eta zerbitzuko? Gure haurretarik bat edo beste Jainkoak bere zerbitzura deitzen duenean.

2 iz. Gizartearen edo erakunde baten behar jakin batzuk betetzen dituen organizazio edo talde egituratua. Posta zerbitzua. Hegoaldeko hiri askotan, eskolak itxi eta garraio zerbitzuak galarazi zituzten. Osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea. || Zerbitzu bat antolatu. Administrazio zerbitzua. Zerbitzu burua.

zerbitzu egin Zerbitzatu. Nire sorterriari zerbitzu egingo niola uste nuen. Prest naiz hemen zuei zerbitzu egiteko.

zerbitzu eginkizun, zerbitzu-eginkizun Bere lanpostuaren ohiko lanaz kanpoko zerbitzua aldi baterako betetzen duen funtzionarioaren egoera. Orain arte Haur Hezkuntzan arlo batzuk ingelesez emateko plazak zerbitzu eginkizunen bidez bete dira.

zerbitzu libre Ipar. Autozerbitzua.

zerbitzugintza

iz. Zerbitzua egitea. Ez dute artilezko jantzirik eramango, zerbitzugintzan tenpluan ari direnean.

zerbitzugune

iz. Autoak erregaiz hornitzeko instalazioa. Ik. gasolina zerbitzugune. Iruñeko harresiaren magalean bada zerbitzugune bat egunero 24 orduz irekita egoten dena.

zere

iz. Iberiar penintsulako itsasaldean ohikoa den balea mota, bizkar hegala duena (Balaenoptera sp.). Ik. zeroi.

zereal

1 iz. Laborea. Lurrak 1.000 metrotik gora egon arren, zerealetarako lantzen dituzte.

2 iz. pl. Zereal aleekin egiten den janaria, bitaminekin eta beste gai batzuekin nahasiz osatzen dena. Gosaltzeko, esnea, zerealak eta fruta jatea gomendatzen dute.

zerebelo

iz. Garuntxoa.

zerebral

adj. Burmuinekoa, burmuinari dagokiona.

zerebro

iz. Heg. Burmuina.

zeregin

iz. Lana, egitekoa. Hemen, euskara etxean, familian iraunaraztea dugu lehen zeregina. Usuago erabili da Iparraldean euskara zeregin horretan hemen baino. Ez da ordu bateko zeregina. Bistan da filosofoaren zeregina dela hori. Etxeko zereginak egiten zituen bitartean. Eguneroko zeregina noiz eta nola egin behar den. Neure ogibideko zereginetan. Luzia, eskuetako zeregina utzita, bere alabari artez-artez begira zegoen. Mendiko zeregina baino besterik ez zekien. Begira egotea beste zereginik gabe. Eta liburuak egiteaz gainera, bera dugu irakaskuntzan aritua, zeregin umilago hori besteren bizkar utzi gabe. Ibili den tokiak eta izan dituen zereginak gogora ekarriaz. Literatura-prosa sortzea, nahiz eta mailarik jasoeneko zereginetarako ez izan, ez da lan arin eta leuna.

zeremonia

1 iz. Urratsez urrats eta araututako erregelei jarraituz egiten den ageriko ekitaldi edo hotsandiko ospakizuna; ospakizun horiek egiteko modu ospetsua. Elizaren beste zeremoniak. Azalduko dizkizuet bataioko zeremoniak. Gorteko zeremonietan. Zeremonia erlijioso edo magikoekin lotzen da praktika hori.

2 iz. Norbaitekiko harremanetan hotsandiz jokatzea. Ezen ez daukat nik adiskideekin zeremoniarik.

zeremoniatsu

1 adj. Pertsonez mintzatuz, zeremonia handiz jokatzen duena. Petri IV.a edo Petri Zeremoniatsua.

2 adj. Gauzez mintzatuz, zeremonia handiz egiten dena. Alkateak esku-keinu zeremoniatsu eta koipetsuaz, hasteko agintzen dio. Izan ere, gutxi izango dira euskararen akademiarenak bezalako ekitaldi zeremoniatsuak.

3 adb. Zeremonia handiz. Zaldunagana zuzenean jo, eta, zeremoniatsu agurtu ondoren, zera esan zion: (...).

zeren

1 (Galdetzailea). Zergatik? Ene Jainkoa, zeren abandonatu nauk? Zeren, bada, ero gara, gaixo bekatariak? Ala ni malurusa!, zeren han sartu nintzen?; joan banintz aitzina, eskapatzen nintzen.

2 (Perpaus txertatuaren hasieran, dagokion aditzak bait edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Zergatikoa adierazten duen hitza. Bizio guztiek egiten dute laster alfertasunera, zeren ama baitute. Ez dira sendatzen, zeren ez baitira entseatzen. Haren aitortzak izango dira gehienetan gaiztoak, zeren ez duten asmo egiazkorik bekaturako bidea uzteko. || Arma hauekin ni ezin higi naiteke, zeren ez naiz usatua.

zeren eta Zeren. Dolore horrek izan behar du bihotzean, zeren eta bihotzak egin baitu bekatua. Zeren eta ez bainaiz egiazki deus.

zerendako

(Galdetzailea). Ipar. eta Naf. Zergatik?

zerengatik

1 (Galdetzailea). Zergatik?

2 Zeren.

zerentzat

(Galdetzailea). Ipar. Zergatik?

zeresan

1 iz. Esamesa. Lotsa gaiztoa, zeresanen beldurra. Ezkontza honekin amaitu ziren zeresanak. Zeresana eta bekaturako bidea eman lezakeen guztia.

2 iz. Esatekoa. Albiste bakoitzaren ondoren zeresan berri bat otutzen zitzaien. Ez dago zeresanik.

zerga

1 iz. Administrazioari, gastu publikoei aurre egiteko, ordaindu behar zaion diru kopurua. Zergak ordaindu ezinik. Estatuak bakoitzaren jabetzari ez dio zerga larregirik ezarri behar. Zenbateko zergak jarri behar zituzten asmatzeko. Ez duzu, beraz, zerga hori zor. Zergari erantzun. Errentaren gaineko zerga. Tabakoaren zergak igotzea proposatu du Bruselak.

2 iz. Jaunak mendekoei ezartzen zien ordaintzekoa. Ardiak zergak ordaintzeko eman behar zituztelako. Hiru behien zerga.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. fiskal1. Aberatsen aldeko zerga-politika bultzatu izana leporatzen diote gobernuari. Bergarako zerga-bulegoan. Interes-tasa txikiek eta zerga-murrizketek kontsumoa indartu dute.

zeharkako zerga Zerbitzu batengatik edo kontsumitzen den gauza batengatik ordaintzen den zerga. Sindikatuko arduradunak kezkatuta azaldu ziren zeharkako zergek berdin eragiten dietelako herritar guztiei.

zerga aitorpen, zerga-aitorpen Administrazioari zergapeko jardueren berri ematea. Lan Ministerioak, iruzur zantzuren bat izanez gero, langabeen zerga aitorpenak ikuskatu ahal izanen ditu.

zerga bilketa, zerga-bilketa Zergak biltzea. Zerga-bilketarako bulegoa.

zerga biltzaile, zerga-biltzaile Zergak biltzen dituen pertsona edo erakundea. Ik. zergalari. Zakeo zerga-biltzailearen etxera gonbidatzen du bere burua. Bilera horietan, gerratean zerga-biltzaile izandakoen aurkako kexuak ere entzun ziren.

zergak arindu Zerga gisa ordaindu beharreko zenbatekoa txikiagotu. Ik. desgrabatu. Gobernuak zergak arinduko dizkie enpresa txiki eta ertainei.

zerga oinarri, zerga-oinarri Ordaindu beharreko zerga kalkulatzeko aintzat hartzen den oinarrizko zenbatekoa, atxikipenak, kenkariak edo murriztapenak ezarri aurretikoa. 20.000 eurotik beherako zerga oinarria dutenei 400 euroko kenkaria egiten segitzeko konpromisoa hartu dute.

zerga sistema, zerga-sistema Leku jakin bateko zergak arautzen dituen sistema. Zerga-sistemaren erreforma.

zuzeneko zerga Ondasunengatik edo mozkinengatik ordaindu behar den zerga. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Ogasunek badute zuzeneko zergak arautzeko eskumena. Zuzeneko zergen bidez, % 4,5 gehiago jaso du aldundiak; zeharkako zergen bilketak, berriz, % 13,7 egin du behera.

zergadun

iz. Zergak ordaintzea dagokion pertsona. Zergadunek hogei milioi gutxiago ordaindu dutela aurten azaldu du Ogasun zuzendariak.

zergalari

iz. Zerga-biltzailea. Zergalari burua.

zergaldi

iz. Zerga jakin baten ordainketarako, kontuan hartzen den epea. Hobaria aplikatzeko epeak ezingo ditu inoiz hiru zergaldi gainditu.

zergapeko

1 adj. Gauzez mintzatuz, zerga zor duena. Zergapeko jarduerak.

2 iz. Zergak ordaintzen dituen pertsona. Ik. zergadun. Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta haren mendeko eta zergapeko egin ziren siriarrak. Ikuskaritzak iruzurra egin nahi zuten 1.329 zergapeko ikertu zituen.

zergapetu, zergape/zergapetu, zergapetzen

du ad. Zerga ezarri. Estatu guztiek zergapetzen dute tabakoa. Ehun mila eurotik beherako herentziak ez dituzte zergapetuko.

zergapetze

iz. Zerga ezartzea; horren ondorioa. Defizit publiko handiena duten hiru herrialdeek dute zergapetze txikiena. Industriaren gaineko zergapetze gogorra.

zergategi

iz. Zerga-bulegoa.

zergati

iz. Zergatikoa. Gauza hori sinesteko zergati gutxi daudelako.

zergatik

1 (Galdetzailea). Zer arrazoirengatik? Zergatik ez naiz negarretan urtzen? Zergatik, ordea, inori eman geure buruari ukatzen dioguna? Zoko garbitze hau, zergatik? Joan den mendeko bi gerrateetan euskaldunik gehienek karlistengana jo zuten; zergatik ote? Badakizu zergatik? Zergatik, bada?

2 (Zehar-galderetan). Ez dakit zergatik hain indar bortitza egozten zaion biribiltasunari. Ea zergatik dioen dioena. Bilbok kultura gaietan ez duelako berez zegokion lekurik hartu; zergatik, beste batean aztertu beharko. Nola eta zergatik ez dakiela. Hona zergatik.

3 (Erlatibozko esaldiak eratuz). Ik. zertan 3. Neure burua talde ospetsu horretan zergatik sarturik ez dut. Ez duzue zergatik haserretu. Bazuen, noski, zergatik harritu.

zergatiko

iz. Arrazoia, zioa. Ik. zergati. Azkenik, laburki, liburuaren zergatikoa eta zertarakoa azaltzen ditu. Zergatikoaren galde dabilenari arrazoi franko eman dakizkioke. Zergatiko eske hasten bagara. Zergatikoa jakin nahirik.

zergura

det. Bizk. Zernahi. Zergura esaten utzi zioten.

zerikusi

iz. Beste norbait edo zerbaitekiko nolabaiteko erlazioa. Honek ez du horrekin zerikusirik. Politikarekin zerikusi gutxi duen gaia. Gure artean sortua ez izanagatik, badu zerikusi berezia euskaldunokin. Ez du hemen zerikusirik ez gramatikak ez estetikak. Geuk ere badugu zerikusirik auzi horretan. Zerikusirik duten puntuak hauek dira: (...). Badira, elkarrekin jatorrizko zerikusirik ez duten izen bikoteak ere. Horrek zerikusi handia izan du hemengo kontuekin. || Donostian ezagutu nuen mutil batekin daukat zerikusia.

zerio

iz. Kim. Metal gris distiratsua, 797 °C-tan urtzen dena (Ce; zenbaki atomikoa, 58). Zerioa beira bereziak egiteko erabiltzen da, besteak beste.

zerizan

iz. g.er. Jas. Izatasuna.

zerki

iz. g.er. Gaia; izaki baten funts aldaezina. Zer direnetan lau zerki agertzen omen dira: ura, airea, sua eta lurra.

zerkopiteko

iz. Afrikako tximino arina, katuaren tamainakoa, ipurtaldean gogorguneak dituena (Cercopithecus sp.).

zernahi

1 det. Edozer. (Dagokion izenaren ezkerrean ezartzen da eta izena mugagabean erabiltzen da). Zernahi bide, denik malkarrena ere, biderik eza baino hobe delako. Zernahi gauzatarako aurkitzen du gaia.

2 izord. Edozer gauza. (Mugagabean erabiltzen da). Latinezko zernahi, bazter ahal bazitekeen, baztertua izan da. Zernahi gertaturik ere. Zernahi esaka. Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia: ez du deus barrenean eta zernahi izan dezake. Adimen hori zernahiz aritu zen eta zernahiri bide artean ezezagunak zabaldu zizkion. Zernahitarako joera, zernahiren maitasuna nekagarria da beti. Zernahitarako gauza gara, bai onean eta bai txarrean.

3 (Perpaus kontzesiboak eratuz). Zerbait ezagutu nahi badugu, zernahi ere den, izatez izan behar du aurrenik. Zernahi ere den, egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria. Zernahi erran dezazuen, ez dut deus ere sinetsiko.

zernahi gisaz Nolanahi ere. Zernahi gisaz, inon izatekotan, goiko jangela txiki horietan izan behar zuten biltokia. Zernahi gisaz, nabari da eliza hau ez dela kolpe batez egina.

zero

iz. Elementurik gabeko multzoari dagokion zenbakia, hutsaren adierazgarri dena; zenbaki positiboen eta negatiboen artean dagoen tarteko zenbakia. Zero bider zero berdin zero. Zero atera du matematikako azterketan.

zeroi

iz. Kaxalotea. Ik. zere.

zerok

1 izord. zuek izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zeuek; zuhauek. Har ezazue zerok eta zuen legearen arabera epai ezazue. Zerok ikus, orain, merezi onez irabazi zuen ala ez. Sartzen zaretenean, esango duzue: bakea etxe honetan; eta etxeak merezi badu, bakea sartuko zaio; bestela, zeroi itzuliko zaizue. Ez niri negarrik egin, ezpada zuek zerongatik eta zeron umeengatik. Zerona duzue gaurgero lorategia.

2 izord. (zuek-en eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Zuek, nire kristauak, zuek zerok egia honen lekuko ipintzen zaituztet.

zerori

1 izord. zu izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zeu; zuhaur. Zuk esturan ipini nauzu, eta zerori ere jarri zara. Stepen, zerorrek deitu zenuen eta orain haserretu egiten zara? Hilen naiz, eta orduan guztiak zerorri geldituko zaizkizu. Puntu horretan ez duzu zerorren iritzia azaltzen, besterena baizik.

2 izord. (zu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Eta nire ondoan egongo zarete zu zerori, zure semeak eta horien umeak. Horrela den ala ez, zuk zerorrek ikusiko duzu.

zerra1

1 iz. Zura eta metalak ebakitzeko tresna, funtsezko ataltzat altzairuzko xafla horzduna duena. Esku zerra. Zerraz zura ebakitzen. Zerra kamustu zaigu. Ur kolpe horrek zerra-fabrikan egin duen pikardia.

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zerra-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'xerra' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xerra].

zerra arrain, zerra-arrain Marrazoaren antzeko itsas arraina, muturra luzea eta zerra modukoa duena (Pristis pectinata).

zerra2

iz. Ahatearen antzeko hegaztia, mokoa mehea eta horzduna duena (Mergus sp.).

zerradura

iz. Ipar. eta Naf. Itxitura, eremu bat ixten duen hesia. Ik. zerrailu.

zerraila iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zerraila-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sarraila].

zerrailu

iz. Ipar. Itxitura, eremu bat ixten duen hesia. Ik. zerradura.

zerraketa

iz. Zerraz ebakitzea.

zerraku

iz. Ipar. Esparrua.

zerraldo

1 iz. Hilkutxa. Bere aita zetzan zerraldoan. Zerraldoa bizkarrean zutela. || Beren gorputzak hildako arimaren zerraldo dituzu.

2 adb. Hilik bezala. Mateok tiro egin zuen eta Fortunato zerraldo lurreratu zen. Lurrean zerraldo utzi zuen kordegabeturik. Jausten zaio goiko muturretik burdina astun bat eta, burua jota zerraldo erori lurrera; berehala hila zen. || Ez dira gehiegi auzi horretan batera ala bestera makurtzen ez direnak; Payne, berriz, alde batera zerraldo eroria ageri zaigu, makurtua ez ezik.

3 iz. pl. Andak. Gaizki zeudenak zerraldoetan ekartzen zituzten.

zerrama

iz. Batez ere Ipar. eta Naf. Txerrama.

zerramakina

iz. Zerratzeko makina.

zerrapo

iz. Sarraila.

zerrari

iz. Lanbidez zerratzen duen pertsona.

zerrategi

iz. Zura zerratzeko lantegia. Inguru hartan ari ziren zerrategirako zuhaitzak botatzen.

zerratoki

iz. Zerrategia. Zerratokian zur ona ematen duen zuhaitza.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper