0

zahato

iz. Zahagi txikia, madari formakoa, ardoa eramateko, gordetzeko eta bertatik zuzenean edateko erabiltzen dena. Ardo onez betetako zahatoa. Zahatoa gora jasotzen. Kantari, dantzari —eta zahatoari eragiten— ari direno.

zahi

1 iz. Eho ondoren irinarekin nahasirik gertatzen den ale azal xehatua. Zahi larria, birzahia eta tremesa. Zahi xehea. Zahi ogia. Alea eta zahi orea sarriago izan ohi dute askan Dorronsoroko behiek belarra eta arbia baino. || Esr. zah.: Zahietan zuhur, irinetan ero. Hobe da zahi hutsa, ezen ez aho hutsa.

2 iz. Buruko larruazalean sortzen diren ezkata xehe zurien multzoa. Ene orrazi polita zure buruko zahiaz zikindu didazu.

zahitsu

adj. Zahi asko duena. Bihia irindu denean ageri da irintsu den ala zahitsu.

zai

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, zai-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zain3].

zaia

iz. Ipar. Gona. Ik. kota1 2. Zaiak estekaturik goraxko gerrian. Neskato gazteak, belaunetarik goiti zaiak. Zaia hegala. Joanetak zaia oihal mehez, jakia egoskariz, salda ehez (esr. zah.). || Zaiapean gorderik eraman.

zaiazpiko

iz. Azpiko gona. Zaiazpikoa aldatu.

zaidi

1 adj./iz. Musulmanez mintzatuz, xiismoaren adar baten jarraitzailea dena. Zaidiak gutxiengo dira Yemenen.

2 adj. Talde islamiar horretakoa, talde islamiar horri dagokiona. Gerrilla zaidietan parte hartzeagatik zigortu dituzte.

zail

1 adj. Erraza ez dena, eragozpen handiak dituena, nekeza, gaitza. Maisua izan da beti gairik zailenak azaltzen. Kontaketan, gutxirentzat den egiteko zail horretan. Ez da gauza zaila zuhaitz horretara igotzea. Euskal liburuak zailak aurkitzen dituzte askok. Eta euskararen batasuna, zaila izanik, ia irispidean daukagu. Bizkaiera ez da zailagoa giputzentzat gipuzkera bizkaitarrentzat baino. Zail eta buru-nekagarri diren esaldiak. "Euskara erraza" ez dela zail ez dena, baizik zaildu gabe dagoena, "oinarrizko" lerroan baizik higi ez daitekeena.

2 (Predikatu-osagarri gisa, subjektuak -tzea edo -tzen hartzen duela). Zail da harekin bat ez etortzea. Nor diren bereiztea ez litzateke zaila. Zail da adierazten hitz bitan.

3 (Predikatu-osagarri gisa, dagokion aditzak -tzen edo -tzeko hartzen duela). Hau zaila da ondo egiten. Ez dira hitz arraro horiek, gogoratzeko zailenak.

4 adj. Haragiaz eta kidekoez mintzatuz, samurra ez dena. Gaurko okela zaila dago. Tripakiak ere zail xamarrak zeuden. || Azal zaila dute Lizardiren olerkiek. Larru-zail zen atsoa, orain ipurdiz harroa. Hedea baino zailagoa zen haren idaztankera.

5 adj. Gogorra, nekez urratzen dena. Zur zail eta iraunkorra. Sapar zailari, aihotz zorrotza (esr. zah.).

6 adj. Pertsonez mintzatuz, lana aise pairatzen duena, amore ematen ez duena. Ik. saiatu 6. Behargin zail eta zintzoa. Gizon jatorra, lan-gosea eta zaila.

zaildu, zail/zaildu, zailtzen

1 du ad. Zailago edo nekezago bihurtu, erraztasuna kendu. Ez du inork ukatuko hizkuntza klasikoei gorde nahi zaien leialtasunak ez duela gure irakurleen eginbidea erraztuko, zailduko baizik.

2 da/du ad. Haragiaz eta kidekoez mintzatuz, samurtasuna galdu edo galarazi. Aberea zahartuz doan eran, bere haragia zailduz doa. Sukaldean esekiko dituzu egur hauek, keak zaildu ditzan.

3 da/du ad. Pertsonez mintzatuz, lan gogorretarako gaitu. Gizonak borrokan zaildu ohi dira. Mendi ibilaldietan zaildu gabe zegoen. || Hizkuntzak itzul-lanean zaildu eta gaitu egiten dira. "Euskara erraza" ez dela zail ez dena, baizik zaildu gabe dagoena, "oinarrizko" lerroan baizik higi ez daitekeena.

4 da ad. Ahalegindu eta ahaleginean iraun. Zaildu zen, baina besteak irabazi zion.

5 (Partizipio burutua izenondo gisa). Nekazari zaildua, gizon argi, sotil eta langilea.

zailki

adb. Zailtasunez. Hemen, zailki saihets daitekeen iruzur bat dago.

zailtasun

1 iz. Erraza ez denaren nolakotasuna. Irakurgai bat zailtzat jotzen dugunean, gerta daiteke zailtasun horren hobena idazlearena ez izatea. Zaitegiren mintzaerak badu beti trinkotasun sendoaren ume den zailtasuna.

2 iz. Zaila edo gogorra denaren nolakotasuna. Lurrek alde handiak dituzte samur eta zailtasunean. Haritzaren zailtasuna. Gure lanaren zailtasuna arintzeko.

3 iz. Oztopoa, eragozpena. Alderdi guztietan dauzka hizkuntza idatziak zailtasunak.

zailtxo

adj. Adkor. Zaila; aukeran zailegia. Ilbeheran, lan zailtxoenak ere, errazago menderatuko dituzu. Amestutako gauzak zailtxo direla harrapatzen.

zailu1

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, zailu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zalu].

zailu2

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, zailu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zoli].

zain1

1 iz. Sustraia, erroa, bereziki azalekoa. Haritz tantai baten zainetan jarrita. Harrarazten zaio abereari belar horren zain haustua. || Irud. Karitatea baita bertute ororen zaina. Zuhaitz honen zaina aita santua da. Gezurrak zainak laburrak ditu. Destaina honi hasieratik zainak ebakitzeko.

2 iz. Odola dabilen hodia. Ik. odol hodi. Nire zainetako odol guztia. Zainetatik odola isurtzen. Eskugain argaletan zainak agerian zituen, zuhaitz-zuztarrak bezalaxe. Lotan zegoela eman zion eztulak hain gogorki, non eten zitzaion bularreko zain bat eta geratu zen hila. Lepoko zain guztiak odolez hantuak. Zainak odolusturik. || Med. Odola ehunetatik bihotzera itzularazten duen hodia. Zainak eta arteriak.

3 iz. Giharra hezurrari itsasteko egitekoa duen zuntz sorta. Zainak indartsuak dituen harri-jasotzailea. Izter zaina ihartu zitzaiolako, herrenka zihoan. Mutilzahartuta, egina dauka hanka-zainetan herdoila. || Irud. Quevedoren tankerako zain eta hezur besterik ez zuen prosalaria.

4 iz. Nerbioa. Ematen dio ezpata kolpe bat zezenari eta non botatzen duen hankaz gora, dar-dar; zainen bat ukitu zion eta, horrela elbarritu zuen. || Irud. Zain hileko gizona: motela. Maisu bi hauek azaldu dute barruan daukaten zaina. Ehizarako grina handia zainetik dutelako.

5 iz. Hostoa zeharkatzen duen nerbio modukoa, hostoaren azpialdetik gainaldetik baino irtenagoa dena, eta landareak lurretik ateratzen duen izerdia banatzen duena. Hosto eroriaren zainek osatzen zuten hieroglifoan neure heriotza irakurri nuen.

6 iz. Zerbaiten azalean gertatzen den zerrenda mehea, beste kolore bat edo beste tasun batzuk dituena. Harri arras gogorra, horia, eta zainak arrosa kolore dituena. Gurutzearen besoan pitzadura luze bat zegoen, zuraren zain batetik irekia.

7 iz. Meategi, harrobi eta kidekoetan, harrian txertatua ageri den mea zerrenda. Mea zain bat aurkitu zuen, baina ez zion inori deus esan. Zilar eta urre zainak diren lekuan.

zain2

iz. g.g.er. Zaintzailea. Ik. jagole. Ni ote naiz ene anaiaren zaina? Otsoa ardien zain (esr. zah.).

zain3

adb. Itxaroten. Ik. aiduru. Begira nor dudan, aterpean zain. Peñafloridak eta beste zalduntxoek hasi zuten lanbidea zain daukagu oraindik, ez baitu bestek geroztik gehiegi aurrerarazi. Zain gelditu.

zain egon 1 Itxaroten egon. Hainbeste hilabetean zain egonda. Ez dugu luzaroan zain egon beharrik, zein bidetarik dabilen antzemateko. Han zeuden zain.

2 (Ezkerrean duen izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Etorkizunaren zain gaudelako. Esaten digutenaren zain itsu-itsuan bagaude. Ez egon nire zain.

3 (Osagarritzat zehar-galderazko mendeko perpaus bat hartzen duela; mendeko aditza geroaldiko forman doa, eta laguntzailea ezabatu egin daiteke). Linboan-edo dagoela, nork handik aterako duen zain. Udaberria noiz etorriko zain daude artzain guztiak.

4 (Osagarritzat -tzeko atzizkia hartzen duela). Ordaina hartzeko zain nago, hara joateko.

5 (Osagarritzat partizipio burutua hartzen duela). Besteak etorri zain geundela.

zainarazi, zainaraz, zainarazten

du ad. Zaintzera behartu. Bera nola errotazaina baitzen, mutilez zainarazten zituen bere artalde handiak.

zainart

adj. Ipar. Kementsua, indartsua. Bere esku zainartak gurutzatuz.

zainartatu1, zainarta/zainartatu, zainartatzen

da/du ad. Ipar. Gihar, zain edo giltzadura batean bihurdura izan. Uste nuen zangoa hautsi nuela; halere, ez dut zainartatu baizik.

zainartatu2

iz. Zaintiratua.

zain belar, zain-belar

iz. Belar landarea, hosto handi luzaranak dituena eta sendagintzan erabiltzen dena (Plantago major). Ik. plantain. Suge nahiz txakur amorratuaren ausikia osatzeko, zain belarra motrailu batean jo eta ateratzen zaion uretik koilaratxo bete eman edateko.

zainbide

iz. g.er. Zaintzeko bidea edo modua.

zainbihurtu

iz. Zaintiratua.

zaindari

1 iz. Herri, elkarte, anaidi edo kideko batek babesletzat hartzen duen santua edo Ama Birjina. Done Mikel aingerua, Euskaldunen zaindaria. Arrateko Andre Mariari, txistularien zaindariari. Jaiak zaindariaren egunean egiten dira herri gehienetan. || Tenpluaren erdian Zesar ezarriko dut zaindari.

2 iz. Zaintzailea. Ik. jagole. Haur garbi horiek aingeru bana dute zaindari eta lagun. Baselizatxoa, eta bertan Santa Agata, guztien zaindari.

3 (Izenondo gisa). Lukine, artaldeen jainkosa zaindaria.

zaindaritza

iz. Zaindariaren betekizuna. Zure eskuetan ipintzen dugu etxe honen zaindaritza. || Euskal Herria Aralarko Mikel santuaren zaindaritzapean dugu.

zaindegi

iz. Geltoki, aireportu eta kidekoetan, bagajea aldi baterako gorde edo utz daitekeen tokia. Ik. kontsigna. Geltokiko zaindegian utzi zuen maleta.

zaindu, zain/zaindu, zaintzen

1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten arta hartu, kalterik edo ezbeharrik gerta ez dakion. Ik. jagon. Abereak zaindu, esneak batu, gaztak eginarazi. Soroa zaintzen baduzu, soroak zainduko zaitu. Zaindu etxea, hazi eta hezi umeak. Supazterrean afaria zaintzen, ama-alabak txerriei jaten ematen dauden bitartean. Beraz, zuk ere zaintzen zaituen aingerua baduzu? Zain ezazu zeure burua.

2 du ad. Norbaiti edo zerbaiti adi eta erne begira egon, egiten duen edo gertatzen zaion guztiaren berri jakiteko, edo komeni edo nahi ez den gauzarik jazo ez dadin. Ateak zaintzen. Mugak zaintzeko. Txakur onak etxea ederki zaintzen du. Nork zainduko ditu ohoin edo hiltzaileak? Zaintzen dituzu zuk zeure begiak, horietatik sar ez dakizun atsegin lizunik?

3 du ad. Galtzetik edo hondatzetik begiratu, bere hartan gorde. Ik. atxiki1 2. Segurtasun tartea zaindu behar da errepideetan. Berezitasun hau, aldaketa batzuk gorabehera, geroztik ere ondo zaindu zuten.

4 du ad. Babestu. Zaindu gaitzazu arerioengandik. Halako mihi gaiztoagandik norberaren ondra zaintzeko. Gure aingeru jagoleak zaindu gaitzala!

zaineldu

iz. Arranpa, karranpa. Ik. harpa2. Zaineldua egin zait.

zaingabetu, zaingabe, zaingabetzen

da/du ad. Ipar. g.er. Indargabetu, ahuldu.

zaingela

iz. Zaintzaileen gela.

zaingo

iz. Zaintza.

zaingorri

iz. San Robertoren zaingorria.

San Robertoren zaingorri Belar landare zurtoin-gorrixka, sendagintzan erabiltzen dena, perrexilak bezalako hostoak dituena eta lore txiki arrosak ematen dituena (Geranium robertianum). Ik. kurlo belar.

zainildu, zainil, zainiltzen

1 da/du ad. Ipar. Ahuldu, indargabetu. Kabalak gizenarazten ditu zolda-belarrak eta ez, beste bazka berdeak bezala, zainiltzen eta ahultzen.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Begiak sabaira jasorik, uzten zuen emakume irritsuak haragi zainildua laztan ziezaion.

zainketa

iz. Zaintzea. Ik. zaintza. Erietxeko zainketa berezien gelan jarraitzen du bihotzekoa izan zuenetik.

zainpeko

adj. Norbaitek zaintzen duena. Zainpeko aparkalekua.

zaintiratu

iz. Gihar baten luzatze bortitz eta mingarria. Ik. distentsio. Zaintiratua sendatu zaizula ikusten dut. Zaintiratua izan dut ezkerreko hankan.

zaintoki

iz. Zaintzeko tokia, zaintza postua. Malkar hura ez zen ikusten alemanen zaintokietatik.

zaintsu

1 adj. Zain asko dituena; zainak eta giharrak larruazalean nabari zaizkiona; indartsua. Gorputza luze, besoa zaintsu. Zaintsua zela eta bolbora bezain bizia. Pilotari handiak zaintsu izan behar; edozeinek jo duke pilota poliki, baina flakoak ez du iraunen luzeki.

2 adj. (Landareez mintzatuz). Zuhaitz gerri-lodi zuztar-zaintsua. || Hariz eta begiz betetako zur zaintsua.

zaintza

iz. Zaintzea, begiratzea; zaintzailearen egitekoa. Ik. zaingo. Sukalde zaintza bi mutilek egin behar izaten zuten. Euskaltzaindiak axola handiz hartu behar du euskararen zaintza. Gurasoek seme-alaben zaintza partekatzeko aukerari atea zabaltzen dio lege berriak. O, Aizkorri, erne zaude baserritxoen zaintzan. Oporretara joateko egunak dira, eta zaintza berezia jarri dute bideetan. || Ardiak ez dira beti artzainen zaintzapean egoten. Espetxe zigorra etxean beteko du aurrerantzean, Poliziaren zaintzapean. Haurra gurasoen zaintzapetik urrundu zen memento batez, eta etxe inguruko errekatxo batean ito zen.

zaintzaile

1 iz. Zerbait edo norbait zaintzen duen pertsona. Ik. jagole. Zeruko izarren egile eta zaintzaile dena. Hertsatua da zerri zaintzaile jartzera. Ermita-zaintzaileari. Gazteluaren zaintzaileek ikusten ahal zuten eremua. Beti beldurrez zaintzaileren batek ikusiko ote zuen. Harria zigilatu zuten eta zaintzaileak hilobi aurrean jarri zituzten. Hamar zaintzailek inguraturik zeramaten. Gipuzkoak itsasorantz zaintzaile eta murrutzat dauzkan mendi eta haitzak. Ahoz eta izkribuz jaso zuen ondarearen zaintzaile leiala izan zen. Ez dugu etimologiaren zaintzaile izan behar horrelako hitzetan, baizik eta mendeen joanak errotu dituen hots legeen aldeko.

2 (Izenondo gisa). Ikaratu ziren han zeuden soldadu zaintzaileak. Aingeru zaintzailea.

zaintzailetza

iz. Zaintzailearen egitekoa. Indiarren zaintzailetzaren ardura hartu zuen.

zaintzaldi

iz. Norbait edo zerbait zaintzen den aldia; zaintza. Hilean sei egunez, 17 orduko zaintzaldiak egin behar ditugu eta, askotan, atsedenik ez dugu hartzen horiek egin eta gero.

zaintze

iz. zaindu aditzari dagokion ekintza. Zaintze lanak.

zainzuri

1 iz. Baratxuriaren familiako landarea, urtero muskil mamitsuak eta jateko guztiz onak ematen dituen lurpeko zurtoina duena. Ik. frantses porru.

2 iz. Landare horren muskil mamitsua. Barazki zopa eta zainzuriekin egindako arrautzopila prestatu zuen.

zaire

iz. Zaireko diru unitatea (1967-1997).

zakar1

1 iz. pl. Botatzeko diren hondakinak, batez ere garbiketa bat egin ondoren sortzen direnak. Ik. zabor. Zakarrak erre. Zakarrak botatzeko ontzia (Ik. zakarrontzi). Zakarretara bota: zakarrontzira edo zakarrak dauden tokira bota. Genovan, zakar pilaz, krakaz, izuz eta nahigabez orakatua agertzen digun hiri hartan.

2 iz. Fitsa. Ama Birjinari begian zakarra sartu omen zitzaion.

3 iz. Zarakarra.

zakar2

1 adj. Inolako gozotasunik agertzen ez duena. Ik. takar. Hizkera zakarra. Esaera minak, birao zakarrak. Gure gainera erori zaigun eraso gogor, zakarra. Zama zakarra ezin jasorik. Gaztelurako bide zakarra. Itsaso zakarra. Ekaitz haize zakarrak. Erdarakada zakar hau gure basetxeetaraino sartuta dago.

2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Ik. gozakaitz. Mutil zakarra. Nire jokabidean zakar samarra naizela? Euskal gazteria Marte zakarrarengandik baztertzeko eta Minervaren lan atseginetara erakartzeko.

3 (Adizlagun gisa). Zakar erantzun.

4 adj. Latza, lakarra. Lau ohol zakar, asto biren gainean. Oihal lodi zakarra. Txilar lehorra eta ote zakarra.

zakarkeria

iz. Zakartasun gaitzesgarria; pertsona zakarrari dagokion egitea edo esana. Arao, birao eta zakarkeriarik zatarrenak esaten. Neure iritzia agertzen dut, den bezalaxe; eta barka, agertzekoan, zakarkeriarik izan bada. Bere zakarkeria leundu nahian. Zakarkeriaz ekin zion senarrari.

zakarki

adb. Zakartasunez. Hark biguntasunez eta esku atseginez; nik zakarki, herri xeheak bere arteko ohi duen hizkeran. Besotik heldu eta atzera eragin zion zakarki.

zakarraldi

iz. Zakarkeriazko unea edo aldia. Izadiaren zakarraldiak jasan ohi ditugun bezala. Zakarraldiak hartu zuen Saul.

zakarreria

iz. Zakar pila. Sasiz, laharrez eta belar gaiztoz beterik dagoen soro batean lehenengo lana da ongi garbitzea zakarreria horietarik. Erromeria bukatu zenean, bazen zakarreria ugari lurrean.

zakarrontzi

iz. Zakarrak botatzen diren ontzia. Zakarrontzira bota du.

zakartasun

iz. Zakarra denaren nolakotasuna. Ik. zakarkeria. Haizearen zakartasunagatik.

zakartegi

iz. Zabortegia.

zakartsu

adj. Zarakarrez betea. Haur zakartsua. Abere belarri-luze, zakartsu eta zorriduna.

zakartu, zakar/zakartu, zakartzen

1 da ad. Zakar bihurtu. Edan eta arras zakartzen denetarik da. Askotan zakartzeko joera duzu. Urola erreka oso zakartuta zegoen. Ari zen haizea zakartzen eta nahasten.

2 da ad. Zaurian zarakarra eratu.

zakatz

1 iz. Brankia. Itsas kabrari amua ateratzen eta zakatza hausten.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. brankial. Bibalbioek zakatz barrunbe zabala dute.

zakel

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakel-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xakel].

zakil

1 iz. Hazia nahiz gernua kanporatzeko organo zutikorra, gizonaren eta abere arren ernalkinaren zatia dena eta sabelpean kokatua dagoena. Ik. buztan 3; pitxo; pitilin. Idi zakila.

2 iz. Lihoaren, kalamuaren eta kidekoen zurtoinaren zati gogorra. Garbatzearen ondotik, txarrantxatzea, zakila azaletik bereizteko.

zakil zorro, zakil-zorro Gizonezkoen genitalak bakarrik estaltzen dituen oihal zati estua edo kidekoa. Brasilgo herri indigena horretan gizonek eta emakumeek erabiltzen zuten jantzia murritza zen, baina gizonezko guztiek erabiltzen zuten zakil-zorroa.

zakote

iz. Aldi baterako janari kopurua; mendira edo bidaia batera eramaten den janaria. Ik. anoa; puska lehor.

zaku

1 iz. Ehun edo paper latz eta gogorrez eginiko zorroa, gehienetan handia eta sakona, goialdean itxi daitekeena; zorro horren edukia. Ikatz eta patata zakuak. Irin zakuak jasotzen. Zaku gisako soineko latz bat. Nire andreak badirudi zaku gaizki josia. Zaku bat baba. Zaku lasterketa. Zakutik bihia gal edo zorrotik irina, da galtze berdina (esr. zah.).

2 iz. (Esapideetan). Zaku irina bezain zuri egina. Ez dira denak zaku berean sartzekoak: ez dira denak berdintzat jotzekoak. Nola uztariztar batek ingelesak zakuan sartu zituen: ingelesak engainatu zituen. Behar bildu bizitzekoa nonbaitetik, zakutik edo zorrotik.

zaku handi Abere hausnarkarien urdaila osatzen duten lau zatietako lehena.

zaku txiki Abere hausnarkarien urdaila osatzen duten lau zatietako bigarrena.

zakuka

adb. Zakuetan, kopuru handian. Ik. zamaka. Zakuka biltzen genituen barraskiloak.

zakukada

iz. Zakuaren edukia. Hiru zakukada patata.

zakuki

iz. Zaku ehuna. Zakukia zeraman soinean, eta gainetik alargun-jantzia.

zakur

iz. Lap. eta Naf. Txakurra.

zakurkeria

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurkeria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurkeria].

zakurki

iz./adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurki1; txakurki2].

zakurkume

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurkume-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurkume].

zakurtegi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zakurtegi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txakurtegi].

zakurtzar

iz. Adkor. Zakur handia. Zakurtzarraren hortzak ikusi dituenean.

zakuto

iz. Zaku edo zorro txikia, bereziki bidaietan-eta erabiltzen dena. Ez zakutorik bidean, ez bi jantzi, ez oinetakorik. Zakutoan zeramatzan oinetakoak eskatu zizkion.

zakutxo

iz. Zaku txikia. Ik. zakuto. Euskaldunok bi hitz zorro ditugu aldamenean, hizketan ari garelarik; hobeki esan, zakutxo bat alde batean eta zaku sakon-zabala bestean.

zalamandrana

iz. Ipar. Lgart. Emakume itsusia eta zikina.

zalantza

iz. Zerbaiten egiatasun edo ziurtasunaz seguru ez dagoenaren, edo zenbait aukeraren artean norantz makurtu ez dakienaren egoera; egoera hori sortzen duen gauza. Ik. duda. Bat nator, zalantzarik gabe. Lege zaharreko kristaua zen, batere zalantzarik gabea. Badugu, halere, zalantza bat. Duda-mudak, zalantzak, kezkak. Gizonak zalantza egin zuen une batez, eta segundo batzuetan zutik geratu ziren biak, elkarri begira. Zalantzako galdera bat azkenik.

zalantzan 1 adb. Zalantza egiten; zalantza-egoeran. (izan, egon eta kideko aditzekin). Mutilaren alde jarri, ez jarri, zalantzan zeuden. Alde batera edo bestera egiteko zalantzan. Zalantzan gelditu, ibili.

2 adb. (jarri, ipini eta kideko aditzekin). Ongi dagoen ala ez, zalantzan jarri da. Batzuek geroago zalantzan jarri zuten egiazko piztuera izan zen edo ez.

zalantzazko adj. Zalantzazko une labur baten ondoren, Lauaxetak ere lasterka jarraitu zidan atzetik. Laino artean dabilen hegaztiaren oreka zalantzazkoa.

zalantzakor

adj. Zalantzaz betea. Begirada zalantzakorra.

zalantzaldi

iz. Zalantza egiten den unea edo aldia. Zalantzaldi honetan, hainbeste eta hainbeste haztamuka ari garen bitartean, bera lasai doa bere bidetik.

zalantzati

1 adj. Zalantzak dituena. Gure aldi aldakor eta zalantzati honetan.

2 (Adizlagun gisa). Zalantzati agertuko litzaizkiguke baita baikorrenak ere.

zalantzatu, zalantza/zalantzatu, zalantzatzen

da ad. Zalantza egin, duda egin. Ik. durduzatu. Fede gutxikoa, zergatik zalantzatu zara?

zalaparta

iz. Zarata, iskanbila. Arrotzen aurrean zalaparta bizian aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Tiro jasarekin berebiziko zalaparta ateratzen zutela, izutu eta haizatu zituzten liberalak. Trumoi zalaparta darion hodei beltza. Oihu eta zalaparta dabiltzanak.

zalapartan adb. Zalaparta ateraz. Ik. zalapartaka. Heldu dira zalapartan. Oilategi guztia hego zalapartan.

zalapartaka

adb. Zalaparta ateraz, zalapartan. Zer ari zarete zalapartaka eta negarrez? Zaldizko andana bat zalapartaka harat-honat zebilela. Oihuz, zalapartaka eta ostikoka.

zalapartari

adj./iz. Zalaparta ateratzen duena. Ik. zalapartatsu; zalapartero. Ikasle zalapartariak. Urruntzen hasi ginen, kaio zalapartariengandik iheska. Gar biziek txinpartak zerabiltzaten sutegian, alai eta zalapartari. Guardia zibilak ohartzen direnerako, ezkutatu zaizkie zalapartariak arin.

zalapartatsu

adj. Zalaparta ateratzen duena. Ik. zalapartari. Enara-aldra handia kirrinka zalapartatsuan zebilen. Trumoi zalapartatsua. Ahaztu mundu zalapartatsu hau.

zalapartero

adj. Heg. Beh. Gizonezkoez mintzatuz, zalapartaria.

zaldabai

iz. Panderoa. Zaldabaia jotzen.

zaldain

iz. Oinezkoentzako zubi estu eta arina. Jendearen kargak ikaretan dauka zaldaina.

zaldale

iz. Abereei ematen zaien bazka lehorra. Ik. pentsu2. Mandoari zaldalea ematen.

zaldaleak irabazi Astoez, zaldiez eta kidekoez mintzatuz, lurrean iraulkatu. Ik. garagarrak irabazi. Dantzan ongi dakiena ez da behin ere hasiko aztalka eta puzka, astoak udaberrian zaldaleak irabazten ohi dabiltzan bezala.

zaldar

iz. Larruazal azpiko zelulak zoltzean sortzen den pikorta. Zaldar itsua. Zaldarrak ez dira heldu baino lehen lehertu behar. Ez da zaharra duena zaldarra (esr. zah.).

zaldi

1 iz. Ugaztun handia, zurdazko adatsez hornitua, hanka lirain apodunak dituena, eta zama eta garraio abere gisa erabiltzeko gizakiak etxekotua; abere horren ar heldua (Equus caballus). Ik. behor; moxal; zaldiko. Zaldiak eta behorrak. Zaldien irrintziak. Igo zen bere zaldi ederraren gainera eta etxeratu zen. Zaldizko armada. || Ik. zaldiz. Zaldi gainean etorri ziren. Zaldi gainean zihoala. Zaldi gainetik jaitsi zenean.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Zaldi taldearen hanka hotsa. Zaldi ferrak. Zaldi lasterketan garaile atera zen.

Aurizko zaldi Jatorriz Nafarroa Garaiko mendietakoa den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, garai batean, baserri lanetarako erabiltzen zena eta, gaur egun, haragitarako hazten dena.

Euskal Herriko mendiko zaldi Euskal Herriko mendietan bizi den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, tamaina ertain edo txikikoa, gorpuzkera gihartsu eta trinkoa duena, haragitarako hazten dena.

zaldi arabiar Jatorriz arabiarra den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, azkar, indartsu eta zaildua, mundu guztian oso aintzat hartua dena.

zaldi azienda, zaldi-azienda Zaldia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Zaldi aziendaren feria.

zaldi-baba Ipar. Baba mota.

zaldi-orrazi Zamariak garbitzeko erabiltzen den burdinazko orrazi modukoa. Ik. karatoxa.

zaldi potentzia, zaldi-potentzia Potentzia-unitatea, 745,7 watten baliokidea dena, segundo batean 75 kg metro bateko garaierara jasotzeko behar den potentzia adierazten duena. Gizakiak 6 zaldi potentziako indarra egin dezake segundo batean edo bitan (pisu-jasotzen, esate baterako), eta atleta batek 2 zaldi potentzia inguruko potentzia manten dezake 100 metroko lasterketan. 105 zaldi potentziako autoa.

zaldiz adb. Zaldi gainean. Atera zen herritik zaldiz. Asis inguruko zelai batean zaldiz zihoala. Toki hotz eta beroetan zaldiz asko ibilia naiz.

zaldibartar

1 adj. Zaldibarkoa, Zaldibarri dagokiona.

2 iz. Zaldibarko herritarra.

zaldibiar

1 adj. Zaldibiakoa, Zaldibiari dagokiona.

2 iz. Zaldibiako herritarra.

zaldiketa

iz. Zaldi gainean ibiltzea; zaldi gainean ibiltzeko antzea. Ik. hipika. Zaldiketa-erakustaldiak amaiera ezin ederragoa eman zion egunari. Mendi elkarteak eta zaldiketa-klubak.

zaldiki

iz. Zaldiaren okela. Kontsumitzaileen elkarteak salatu zuen behiki hanburger batzuek zaldikia zutela.

zaldiko

1 iz. Zaldi gaztea. Ik. moxal. Zaldiko edo behoka bat sortzen denean.

2 iz. Zurezko tresna, oinaze emateko erabiltzen zena.

3 iz. Lanzko inauterietako pertsonaia, aurpegia zapi batez estalirik eta zurezko zaldi irudi bat gerri inguruan duela, jendea bultzatzen eta uxatzen ibiltzen dena; Iruñeko jaietan, erraldoi, kiliki eta buruhandiekin batera ateratzen den pertsonaia, gerri inguruan zaldi irudi bat duena. Gaztetxoenak erraldoien, buruhandien eta zaldikoen zain ziren.

zaldiko-maldiko Jolas parkeetako plataforma biribil birakaria, gainean zaldiak, autoak eta bestelako jarlekuak dituena eta jostagarritzat erabiltzen dena. Ik. tiobibo.

zaldikume

iz. Zaldiaren umea.

zaldiño

iz. Zaldi txikia. Zaldiño, moxal eta behoka asko eramaten dituzte probintzia honetatik Arabara.

zalditegi

iz. Zaldiak gordetzeko tokia. 1792an apaizak kanporatuak izan ziren, elizak zalditegi edo belartegi eginak.

zalditeria

1 iz. Zaldi taldea, zaldi multzoa.

2 iz. Zaldizko soldadu taldea; armadaren saila, lehen, zaldizkoz eta, gaur egun, batez ere ibilgailu blindatuz osatua. Karlisten zalditeria.

zaldito

iz. Bizk. Zaldi handia.

zalditxo

iz. Zaldi txikia. Atera zuen kortatik zalditxo polit bat.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper