Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

punpuila

iz. Ipar. Burbuila. Ozpinak irakiten badu edo botatzen baditu punpuilak, gisua badagoela ageri da.

punpuilaka

adb. Punpuilak eginez. Erreka haitz baten gainetik punpuilaka erortzean.

punta

1 iz. Mutur edo buru zorrotza. Arantza-puntak hezurrean barrena sarturik. Pika baten puntan. || Burdinazko puntak dituzten azoteekin.

2 iz. Irud. Sudur punta. Mendi punta. Anbotoko punta. Adarraren puntan.

3 iz. Gauza meheen muturra edo burua; muturra. Makilaren puntan. Ziri punta-zorrotzak. Zapata punta-luzeak zituen. Oin puntetan. Bi zangoen puntetan gorputza luzatuz.

4 iz. Zerbaiten zati txikia. Ik. mutur 5.

puntada

iz. Heg. Jostean orratzaren bi zulatzeren artean gertatzen den hari zatia. Puntada luzeak, laburrak. Puntadak eman. Puntada xehearekin modara egina. || Hamar puntada eman zizkioten han, zauria ixteko.

puntadun

adj. Punta duena, puntaz hornitua. Makila puntaduna.

puntako

adj. Heg. Oso ona. Ik. puntarengo. Txahal ona da; puntakoa ere ez, baina txarra ere ez.

punta-puntako adj. Oso ona. Punta-puntako dantzariak dira. Hemendik aurrera zesta-punta jaialdiak urriagoak izango dira, eta punta-puntako puntista gehienak AEBra begira jarrita daude jada.

puntapax

iz. Iltze mota txikia. Ik. parispunta.

puntarengo

adj. Bizk. Gailena. Ik. puntako. Puntarengo limaria izan nahi baduk, heu tapatzeko adina hauts atera beharko duk limarekin.

punteria

iz. Heg. Tiro edo jaurtiketa batez helburua jotzeko edo baloia edo pilota atean edo saskian sartzeko trebetasuna. Indartsua da gizona, eta punteria onekoa; pilota urrutira botatzen ederki aski daki. Aita ehiztari ona zen eta punteria izugarria zuen.

puntilla

iz. Heg. Parpaila.

puntista

iz. Heg. Zesta-puntako pilotaria. Hemendik aurrera zesta-punta jaialdiak urriagoak izango dira, eta punta-puntako puntista gehienak AEBra begira jarrita daude jada.

puntta

1 iz. Adkor. Punta. Mihiaren punttara datorkigunari eutsirik.

2 iz. Adkor. Zerbaiten zati txikia. Ik. mutur 5. Ondo frijituz gero, piper puntta batekin, a zer mokadua!

punttu

iz. Adkor. Zenbait ezaugarri, sentipen edo emozioz mintzatuz, kopuru txikia. (Batez ere hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Ik. puntu 3. Zuritasun hori da karduari ahosabaia kitzikatzen duen mikatz punttu fina eransten diona. Halako museotan ez genuen sartu nahi izan, turistaz mukuru zegoelako (hondar esaldian, irakurle maitea, nazka punttu batekin ahoska ezazu turista hitza). Dotorezia punttua. Begietako distiran haserre punttua nabari zitzaion.

puntu

1 iz. Dimentsiorik gabeko espazio gunea. Bi punturen arteko distantzia. Bi lerrok elkar ukitzen duten puntuan.

2 iz. Marka edo seinale guztiz txikia. Puntu argitsu bat ikusten zen zeruan.

3 iz. Zenbait ezaugarri, sentipen edo emozioz mintzatuz, kopuru txikia. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Ik. pixka bat; ukitu2 2. Heldutasun puntu bat falta zaie. Txokolate beltz-beltzak duen garratz puntua. Krisia dela-eta, nabaritzen da inguruan tentsio puntu bat. Aitortuko dut amorrazio puntu bat eragin zidala haren keinuak. Listu-bide guztiak jario batean ditudala, berehala naiz gose puntu gozoan.

4 iz. Puntuazio-marka, perpausak bereizteko erabiltzen dena (.). Puntuak eta komak beharrezkoak dira ongi irakurtzeko. || i eta j letren gainean jartzen den marka.

5 iz. Eskala bateko maila berezia. Punturik gorena.

6 iz. Fis., Kim. Gertakariren bat jazotzen den egoera zehazten duen aldagai baten balioa. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Izozte puntua. Metal baten urtze puntua.

7 iz. Mintzaldi, eztabaida, arrazoibide, auzi edo kideko bateko gaietako bakoitza. Eztabaidan darabiltzagun zenbait puntu garbitzeko. Dotrinaren puntu bakoitzean. Ez dira bat etorriko puntu guztietan. Hau da ukitu nahi nukeen puntua. Hiru punturen inguruan mintzatuko naiz.

8 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzaren emaitzak mailakatzeko erabiltzen den eskalako unitate bakoitza. Ik. tanto. Lau puntuz galdu du. Huts bakoitzeko puntu bat kendu.

9 iz. Zenbait karta-jokotan, karta bakoitzari ematen zaion egiunezko balioa.

10 iz. Musean, jokalariek jokorik ez dutenean egiten den apustua.

11 iz. Jertseen, galtzerdien eta kidekoen ehuna osatzen duten begizta edo korapilo txikietako bakoitza. Puntuzko galtzerdiak. Puntuzko jertsea. Puntuzko ehuna.

12 iz. Euskal bertsoetan, oinetik oinerako esaldia. Bederatzi puntuko bertsoa. Bertsolari bati puntua jarri: gai-jartzaileak lehen bi bertso-lerroak kantatu bertsolariak bertsoa osa dezan. Lehen puntua emanda, zortziko txikian, bi bertso bota. Puntu luzean, hots, zortziko handiaren neurrian. Puntu motza edo zortziko txikia.

13 iz. Denbora-une mugatua eta berezia. Heriotzako puntua. Orain, puntu honetan herioak arima ateratzen balit.

14 iz. Mus. Musika-notaren eskuinean jartzen den puntua, hari bere iraupen eta balioaren erdia gehitzen diona.

bi puntu Puntuazio-marka, esaldi bukaeran jartzen dena eta ondoren datorrenaren berri (hala nola zerrendatzeak, adibideak edo hitzez hitzeko aipuak) ematen duena (:).

puntua egin Eskuz, orratzak erabiliz, edo makinaz puntuzko ehuna egin. Ik. trikotatu. Ilunabarrean puntua egiten eta elkarri esamesak kontatzen egoten ziren emakumeak.

puntuan 1 adb. Orduez mintzatuz, adierazten den ordu zehatzean. Hamaiketan puntuan etorri ziren. || Puntu-puntuan iritsi zen.

2 adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Zorian. Hura preso hartzeko puntuan zeudenean. Erotzeko puntuan jarri du. Irriz leher egiteko puntuan.

3 adb. Bizk. Lehentxeago, duela oso gutxi. Puntuan ikusi dut zure ama.

puntu eta amaitu Azken paragrafoaren bukaeran jartzen den puntua, idatziari amaiera ematen diona.

puntu eta bereiz Paragrafo bat ixten duen puntua, hurrengo lerroan datorren paragrafoari bidea ematen diona.

puntu eta jarrai Esaldi baten bukaeran jartzen den puntua, jarraian datorren beste esaldi bati bidea ematen diona.

puntu eta koma Puntuazio-marka, perpausak bereizteko erabiltzen dena eta puntuak baino eten txikiagoa adierazten duena (;).

puntu kardinal Ostertza lau zati berdinetan banatzen duten lau puntuetako bakoitza.

puntuagarri

adj. Joko, kirol proba, azterketa eta kidekoez mintzatuz, puntuak lortzeko balio duena. Bizkaitarra ontziak KAE ligako lehen multzoko bosgarren estropada puntuagarria irabazi zuen atzo Santurtzin. Hamar proba puntuagarri izango ditu txapelketak, eta pilotuek zazpi aukeratu beharko dituzte.

puntual

1 adj. Toki batera garaiz edo hitzartutako orduan iristen dena. Neure burua madarikatu nuen puntualegia izateagatik.

2 adj. Jakina, zehatza, puntu edo egoera jakin eta berezi bati dagokiona; behin edo noizean behin bakarrik gertatu edo gertatzen dena. Harreman eta ekimen horiek puntualak izan dira, jarraipenik gabeak.

puntualtasun

iz. Puntuala denaren nolakotasuna. Alemanek ordena, puntualtasuna eta lana maite omen dituzte.

puntuatu, puntua, puntuatzen

1 du ad. Proba edo azterketa batean, puntuak emanez zerbait kalifikatu. Sei erabiltzailek lehorgailuak probatu eta hainbat alderdi puntuatu zituzten batetik hamarrera.

2 du ad. (nor osagarririk gabe). Sailkapen baterako puntuak lortzeko balio izan. Ohikoa den legez, umoretik jo zuten Donelutxikoek lehiaketan puntuatzen duen agurra egiteko garaian.

3 du ad. (nor osagarririk gabe). Sailkapen baterako puntuak lortu. Bigarren B Mailan eta 1. multzoan Real Union izan da puntuatu duen euskal talde bakarra.

puntuazio

1 iz. Testu idatzi bat antolatzeko eta argitzeko erabiltzen diren marken sistema. Itzulpen lanean, zailena, puntuazioarekin asmatzea egin zaio Errastiri.

2 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzak lortzen duen puntu kopurua. Ikasle horiek lortu dituzten puntuazioak. Goizeko puntuazioa kontuan izanik erabakiko da txapelketa.

puntuazio marka, puntuazio-marka Hizkl. Ortografia-marka, pausaldiak edo doinu aldaketak non egin adierazteko, testua antolatu eta argitzeko, eta aipuak, elkarrizketak edo kideko pasarteak markatzeko erabiltzen dena. Mendeko esaldiak eta erlatiboak saihesteko, jatorrizko testuan baino askoz ere puntuazio-marka gehiago erabili dut.

puntuka

1 adb. Puntuz puntu, puntuen arabera. Testu ondo taxutua, puntuka ordenatua.

2 adb. Bertsolari bakoitzak puntu bat kantatuz, denen artean bertsoa osatzen dutela. Azken jardunean puntuka aritu ziren hiru bertsolariak.

puntukari

adj. Hizkl. Aspektuaz mintzatuz, ekintza, gertatzen ari den une batean, azaltzen duena. Aspektu puntukaria dute ari da, ageri zen eta bizi da formek.

puntzoi

iz. Teknol. Zulo txikiak egiteko erabiltzen den lanabes punta-zorrotza. Puntzoi batekin idazten zen harrian hildakoaren izena.

puñal

iz. g.g.er. Sastakaia.

pupu

iz. Haur. Mina. Nork egin dizu pupua? || Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua (esr. zah.).

pure

iz. Barazkiak, egoskariak, patatak edo beste zenbait elikagai egosiz eta birrinduz prestatzen den janaria. Patata purea.

pure egin Patata zurituak hartu eta pure egiteko tresnatik pasatzen dira.

pure-egiteko iz. Pure egiteko tresna. Ik. puregailu.

puregailu

iz. Pure egiteko tresna. Ik. pure-egiteko.

purga

1 iz. Hesteak arintzeko hartzen den sendagaia. Purga hartu.

2 iz. Arrazoi politikoak direla eta, pertsona bat edo batzuk kargu edo postutik kentzea.

purgatorio

iz. Garbitokia. Purgatorioko arimen alde. Purgatorioko sua.

purgatu, purga/purgatu, purgatzen

1 da/du ad. Hesteak arindu; purga hartu edo eman. Jakin behar luke zer belarren ura den ona purgatzeko.

2 du ad. Garbitu, xahutu. Haren Semeak purgatzen gaitu bekatu orotarik.

3 du ad. Hoditeria batetik airea edo funtzionamendu egokia oztopatzen duen hondakinen bat kanporatu. Berogailu guztiak noizean behin purgatu egin behar dira.

purifikatu, purifika, purifikatzen

du ad. g.g.er. Araztu. Moisesen legearen arabera purifikatua izateko.

puri-purian

adb. Boladan, modan; denen ahotan. Puri-purian dagoen gaia. Ordura arte puri-purian zegoen lan mota, bat-batean, zaharkiturik geratu zen.

purismo

iz. Garbizaletasuna; garbizalekeria.

purista

iz. Garbizalea.

puritanismo

1 iz. Puritanoen doktrina. John Milton, puritanismoaren poeta handia.

2 iz. Erlijio eta moral gaietan puritanoa denaren nolakotasuna; erlijio eta moral gaietan puritanoa izatea. Indian, musulmanek, gizaldiz gizaldi, beren musika ez ezik beren puritanismoa ere zainetaraino txertatu zioten gizarteari.

puritano

1 iz. Ingalaterrako protestanteetatik bereiziriko talde bateko kidea, kristautasunik garbienaren eta zorrotzenaren aldekoa dena. XVII. mendean puritano askok Ameriketara ihes egin behar izan zuten.

2 iz./adj. Morala begiratzeari eta erlijioaren oinarriak gordetzeari buruz zorroztasunik itsuena erakusten duena. Heziera puritanoa.

purpura

1 iz. Koloregai gorri bizia, Murex brandaris moluskutik ateratzen dena. Purpuraren kolorea.

2 iz. Purpuraz tindaturiko oihala, antzinakoen artean aberatsen eta goi kargudunen adierazgarri zena. Erregeen purpurak. Tiro-ko purpurak eta zetak.

3 iz. Kolore gorri iluna, morerantz jotzen duena.

purpurina

iz. Metal zuri edo brontze hauts xehea, zilar edo urre kolorea emateko, pinturei gehitzen zaiena; hauts horiekin prestatzen den pintura. Erakusketaren izenburua, urre kolorekoa, purpurinaz idatzia dago.

purra

interj. Oiloei deitzeko erabiltzen den hitza. Ik. urra. Ireki zuen oilategiko atea purra-purra deika. Artalea harturik eta purra esanaz.

purrust

1 iz. Purrustada.

2 iz. Irria, iseka.

purrust egin Purrustada egin.

purrustada

iz. Haserrea edo atseginik eza adierazten duten hitzak, hotsak edo putzak. Papera erakutsi zionean purrustada bat egin eta mailadian behera jaitsi zen. Beren oihu, marmario eta purrustada tzarrekin. || Gisa horretako purrustadetan nondik datozen jakiteak du axola, ez zer dioten.

purrustadaka

adb. Purrustadak eginez, purrustadak egiten. Hitz erdi bat aditu orduko, sutuak eta purrustadaka genbiltzan. Erraten dizkizuten gauzak egin beharrean, errietan eta purrustadaka gelditzen zara.

purrustaka

1 adb. Purrustadaka. Hasi zen purrustaka, behin batari imurtxi, gero bestea zimikatu.

2 adb. Batez ere isurkariez edo diruaz eta kidekoez mintzatuz, ugari. Ik. purrustan. Horretarako behar duzun eskuartea oparo eta purrustaka bidaliko dizut. Euria purrustaka ari da.

purrustan

adb. Ipar. Jario ugarian. Ik. turrustaka; zurrutaka; purrustaka 2. Eta odola purrustan zain orotarik doakio.

purtzil

adj. Txikia, kaskarra, arbuiagarria. Ik. ziztrin. Ume purtzilak. Ez zaitez neska purtzil horrekin ibil. Holako zaldia, gero, ez da abere purtzila. Ohe purtzil bat epeltzen gauero. Orexa halako herri purtzila zela zioten.

purtzileria

iz. Balio gutxiko gauzen multzoa. Ik. xeheria.

purtzilkeria

iz. Purtzila denaren nolakotasuna; purtzila denari dagokion egite gaitzesgarria. Utzi politikazko purtzilkeria horiek.

puru1

adj. Hutsa, garbia.

puru2

iz. Heg. Zigarroa.

puru3

lok. Zub. Behintzat, gutxienez.

purutasun

iz. Garbitasuna, bereziki nahasketarik edo arrotz zaion gauzarik ez duenaren nolakotasuna. Urrearen purutasuna kilatetan adierazten da. Purutasun handiko uranio aberastua erabiltzen da arma nuklearrak egiteko. Dogmaren purutasuna aldarrikatu du beti.

pusaka

adb. Ipar. Bultzaka. Ateari pusaka ari zen.

pusako

iz. Ipar. Bultzada. Pusako bat eman.

pusatu, pusa, pusatzen

du ad. Ipar. Bultzatu. Gizon gazteak pusatzen du haurra uretara. Honek tira, hark pusa. Deabruak pusatzen gaitu egitera gaizki.

puska

1 iz. Gauza edo gauzaki batetik bereizia izan den zatia. Harri puska bat. Gizajoa, ogi puska baino hobea da. Gorputza lur zati bat, simaur puska bat baino ez da. Arrain erre puska bat eskaini zioten. Paper puska batean. Ai, nire sabeleko puska! Arropa mila puska egina soinean. Izan zen masakratua eta pusketan emana.

2 iz. Beh. Zatia; kopurua. Bide puska bat urrunago. Aritzen dira denbora puska batean karta-jokoan. Ardo puska bat ez da faltako horren izterrak jatean. Beren jan-edanerako zuten diru puskatik. Neke puska hau nik ere pozik hartu dut.

3 iz. pl. Ipar. Bidaztiak eramaten dituen arropak eta tresnak. Ik. hatu. Neska gazteak bere puskak mahai gainean pausatu zituen. Ostalerrari eman zizkion bere puskak, gau hartan gakoturik atxiki litzan.

4 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, lehen osagaia neurriz gainekoa dela adierazteko). Lgart. Ik. ale 11; garau 6. Hori buru puska, gizona! Ikusgarriena mendi puska haiek ziren!

puska lehor Ibilaldi luzeetan eramaten den janaria, hotza jaten dena. Ik. anoa; zakote. Iturri txiki bat topatu du bide erdian, puska lehorretik janez atseden egiteko leku egokia.

puskaka

adb. Hainbat puskatan. Ik. zatika. Mihia usteldu zitzaion eta puskaka erori. Liburu hau, ez osoan ez puskaka, ez da itzulia izango gure baimenik gabe.

puskakatu, puskaka/puskakatu, puskakatzen

da/du ad. Ipar. g.er. Puskatu, zatikatu.

puskaketa

iz. g.er. Puskatzea.

puskatu, puska/puskatu, puskatzen

da/du ad. Hautsi; zatitu, puskak egin. Ik. apurtu. Kateak puskatu. Bi harlauzak lurrera bota zituen eta puskatu ziren. Bedeinkatu zuen ogia, puskatu zuen eta eman zion bakoitzari bere zatia. Gorputz guztia haginka eta atzaparka puskatzen zioten. Han, kanoiz, lehenik, hiltzen zituzten eta, gero, ezpata-kolpeka puskatu.

puskatxo

iz. Puska txikia; (Adkor.) puska. Berrehun denarioren ogia ez litzateke aski izango bakoitzari puskatxo bat emateko ere.

puskatzaile

adj./iz. Puskatzen duena. Ik. apurtzaile.

puskatzar

iz. Adkor. Puska handia.

puskatze

iz. Haustea; zatitzea, puskak egitea. Herriaren batasunik ezak ekarri zuen hizkuntzarentzat desberdintzea, puskatzea eta, azken-azkenean, baita apurtzea, birrintzea eta xehakatzea ere. Epe horretan berean departamendu batzuk puskatu dira, puskatze horiek zailtasun handirik ekarri gabe!

pusketa

iz. Gip. Puska, zatia. Ahora daramagun ogi pusketa. Gazta pusketa edo haragi xerra bat.

pusketaka

adb. Gip. Puskaka. Pusketaka doaz galtzen bizitza.

pusketatxo

iz. Gip. Puskatxoa, zatitxoa. Mosaiko bateko pusketatxoak. Baserriren batzuetan eman nahi zizkioten pusketatxoak janaz.

pusla

iz. Bizk. Larruazaleko handitu urtsua. Ik. baba 3.

puslatu, pusla/puslatu, puslatzen

da/du ad. Puslaz bete. Gizonaren itxurarik ez du; aurpegi dena puslatu zaio, ura eta zornea dario.

puta

iz. Arrunk. Prostituta. Gauez, lana bukatuta, puten kaletik igarotzen nintzen.

putakume

iz. Arrunk. Pertsonak iraintzeko erabiltzen den hitza. Ik. putaseme. Putakumea hi!, nora hoa gure diruarekin!

putar

iz. Ipar. Zaldiaren edo astoaren ostikoa. Putar ukaldia. Zaldiaren laster eta putarrak orduan!

putarka

adb. Ipar. Ostikoka. Ik. putinka.

putaseme

iz. Arrunk. Gizonezkoak iraintzeko erabiltzen den hitza. Ik. putakume. Putasemea, on bada, menturaz; gaizto bada, sorkuraz (esr. zah.).

putazale

adj./iz. Arrunk. Prostituten lagunartea atsegin duena, prostitutekin ibiltzen dena.

putetxe

iz. Arrunk. Prostituzio etxea. Putetxeetara joateko ohitura zuten.

putiko

iz. Ipar. g.er. Mutikoa.

putinka

adb. Zaldiez eta kidekoez mintzatuz, ostikoka, jauzika. Putinka ari zen zaldi hezigaitza.

putre

iz. Saia. Hiriaren gainean biraka ari ziren, putreak bezalaxe, gizon kondenatuen haragiaren zain.

putz

1 iz. Arnasa indarrez botaz sortzen den haizea. Ik. ufako. Su mehe bat, putz bat edo arnasa bat zen haien ustez arima. Putz batez itzal zitekeen gar txikia. || Putzezko pilota.

2 iz. (Haizearen) higidura. Haize bigunaren putzera ikaratzen dira uztak.

3 iz. Puzker isila. Horrek ez dik balio txakurraren putza. || Esr. zah.: Putza izan ez eta uzkerra izan nahi. Haizez izorratu zena putzez erdi zen.

putzak eduki Haserre egon. Ez dakit zer pasatzen zaion, baina gaur egundoko putzak dauzka.

putzak eman Norbait zerbait egitera kilikatu. Ebasteko putzak eman.

putzak hartu Harrotu.

putz egin Airea ahotik halako indarrez irtenarazi. Kandelari putz egin. Behatzei putz eginaz.

putzontzi

adj. Adkor. Harroputza.

putzu

1 iz. Lurpeko urak ateratzeko lurrean egiten den zulo sakon, estu eta biribila, ertzak harriz edo adreiluz jantzirik dituena. Ik. osin. Ur putzuak. Putzu asko zituen oasi batean. Putzu batetik ura ateratzen. Putzu handi batera erori eta ito zen. Putzu zulo agor batera bota zuten.

2 iz. Lurreko zulo edo sakonuneetan biltzen den ura, bereziki bideetan edo espaloietan biltzen dena. Ik. istil 2. Putzuetako ur ustela. Putzuan plisti-plasta.

putzuratu, putzura/putzuratu, putzuratzen

1 da ad. Putzura joan. Ahari larruz egindako zahagi bat urez betetzera putzuratu zen.

2 da/du ad. Putzura erori; putzura bota. Emaztea, aditu zuenean harriak uretan atera zuen zalaparta, irten zen etxetik lasterka, usterik bere senarra zela putzuratu zena.

puxantza

iz. Ipar. g.g.er. Ahalmena; indarra. Jainkoaren puxantza subiranoa.

puxika

1 iz. Bizk. Maskuria.

2 iz. Gomazko zorro txiki biribila, airez betetzen dena, jostailu bezala edo festetako apaingarri gisa erabiltzen dena. Ik. globo 2. Puxika laranjek zerua estali zuten Zeledon agertzearekin batera, eta, salto eta dantza, festa hasi zen plazan.

puxtarri

1 iz. Haurren jolasetan erabiltzen den bolatxoa, gehienetan beirazkoa edo buztinezkoa. Paperezko pilotatxo bat, puxtarri baten neurrikoa.

2 iz. Lgart. Puntua, tantoa. Hiru puxtarri hiretzat!, portatu haiz!

puzgailu

iz. Gomazko gurpilak eta kidekoak puzteko aire ponpa.

puzgarri

1 adj. Puztu daitekeena. Txalupa puzgarria. Eta kanpoan, berriz, igerileku puzgarria, mahai handi bat eta aulkiak. 16:00etan, plaza nagusian, herriko gaztetxoentzat zezen mekanikoa eta gaztelu puzgarriak jarriko dira.

2 iz. Olanaz edo bestelako gai sintetiko batez eginiko egitura puzgarria, gaztelu baten edo txirrista erraldoi baten itxura hartzen duena eta barnean haurrak saltoka edo jolasean ibiltzeko puzten dena. Gazteluko plazan haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte, eta 11:00etan erraldoiak aterako dira kalera. Puzgarri erraldoiak eta pailazoen emanaldiek harrera ezin hobea izan zuten txikien artean.

puzka

1 adb. Putz eginez. Aho beroarekin puzka hoztu nahi duzu ardo beroa. Aldapan gora puzka, arnasestuka, izerdi patsetan. Sutegiko hauspoen antzera puzka. || Tramankulu handiaren motorrak puzka ziharduen.

2 adb. Haizeaz mintzatuz, higitzen. Beti negu, beti haize hotza puzka.

3 adb. Putzak botaz.

puzker

iz. Uzkitik behingoan kanporatzen den haizea, bereziki zarata egiten duena. Puzkerrak bota. Hiru puzker egin arte.

puzkerti

adj. Puzker asko botatzen dituena. Ik. uzkerti. Badira panpina abeslariak, negartiak, puzkertiak, kakatiak...

puztu, putz/puztu, puzten

1 da/du ad. Zerbait airez edo beste gasen batez bete, handiturik eta tinkaturik utziz. Ik. hanpatu; buiatu. Puxikak puzten. Gurpilak puztu. Belak puzten dituen haizea. Masailak puztu. Alkateen handikeria puzten duen hauspoa.

2 da/du ad. Handitu, hanpatu. Mihia berehala puztu zitzaion, ahoan ezin kabitu zitzaion eran. || Errekastoak, oso puzturik, irakiten eta apartsu zihoazen ibarretara.

3 da/du ad. Harrotu. Zergatik harrotzen eta puzten zara, hautsa eta hutsa? Zure jakinduriak harrotu eta puztu zaituelako.

4 (Era burutua izenondo gisa). Jakintsu puztu batzuek gure erlijioaren aurka zalaparta ateratzen dutenean. Txoriburu puztuak. Hantua, puztua zen haren idazkera.

puzzle

1 iz. Joko mota, modu egokian elkartu ondoren irudi bat eratzen duten atal txikiz osatua dena. Kostatu egiten da puzzle egitura horretan idazleak oinarri moduan erabili duen istorioa harrapatzea.

2 iz. Joko horretako atal txikien multzoa; atal horiekin eratzen den irudia. Piezak elkartuz eta aldenduz, buru-belarri puzzlea osatu nahian.

q

Ik. ku.

qatartar

1 adj. Qatarkoa, Qatarri dagokiona. Qatartar agintariak.

2 iz. Qatarko herritarra.

quad

iz. Lau gurpileko motozikleta antzekoa, eremu malkartsuetan ibiltzeko prestatua dena. Bidexka batean barrena gindoazela, gazte batzuk pasatu ziren quadetan, zarata batean, abiada bizian.

quantum

iz. Fis. Kuantua.

quark

iz. Fis. Oinarrizko partikula mota teorikoa, beste partikula batzuen osagai dena. Quarka da orain arte ezagutzen den materiaren osagairik txikiena. Ustezko quarkak, elkarrengandik oso gertu daudenean, partikula libreen gisan jokatzen dira; aitzitik, quarkak elkarrengandik urrunago, eta elkarrekintza handiagoa da.

quasar

iz. Astron. Izar moduko astroa, espektroan gorriranzko lerradura nabaria duena. Quasarrak astronomoek ezagutzen dituzten gorputz argitsuenak dira; argia eta bestelako erradiazio elektromagnetikoa igortzen dute.

quebectar

1 adj. Quebecekoa, Quebeci dagokiona.

2 iz. Quebeceko herritarra.

quitoar

1 adj. Quitokoa, Quitori dagokiona. Quitoar idazlea.

2 iz. Quitoko herritarra.

quorum

iz. Biltzar batean, erabakiak hartu ahal izateko, egon behar duen gutxieneko kide kopurua. Ezkerreko alderdiko diputatuek bertan behera utzi nahi izan zuten eztabaida, quorumik ez zegoela argudiatuz.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper