Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

xelebrekeria

iz. Heg. Herr. Bitxikeria. Ik. zelebrekeria. Xelebrekeria xelebrea gertatu zait.

xemeindar

1 adj. Xemeingoa, Xemeini dagokiona.

2 iz. Xemeingo herritarra.

xenda

iz. Naf. eta Zub. Xendra, bidezidorra.

xendra

iz. Ipar. Bidezidorra. Ohoin handiak errege bidez, ttipiak xendraz.

xenofobia

iz. Atzerritarren eta atzerriko gauzen kontrako joera edo gorrotoa. Etorkinen sarrera kontrolatu nahi dute arrazakeria edo xenofobia arazoak saihesteko.

xenofobo

1 adj. Xenofobia adierazten duena, xenofobiak eragina. Eraso xenofoboak izan dituzten etorkinak. Jarrera xenofoboak eta arrazistak areagotu dira azkenaldian. Sarritan, ordea, erakunde publikoetatik mezu xenofoboak igortzen dira, etorkinak delituekin lotuz.

2 adj. Pertsonez, taldeez eta kidekoez mintzatuz, xenofobia duena. Ez ditugu gazteak arrazista eta xenofobo bihurtu behar.

xenon

iz. Kim. Gas geldoa, airean oso proportzio txikietan dagoena, intentsitate handiko lanpara elektrikoetan eta kidekoetan erabiltzen dena (Xe; zenbaki atomikoa 54). Xenona gas anestesikoa da.

xentimo

iz. Heg. Adkor. Zentimoa.

xera

iz. Bizk. Txera.

xerka

adb. Ipar. Bila. Gure xerka dabil.

xerkatu, xerka/xerkatu, xerkatzen

du ad. Ipar. Bilatu. Galde ezazue eta izanen duzue; xerka ezazue eta atzemanen duzue. Munduko goseari aterabideak xerkatzeko bilkura.

xerlo

iz. Ipar. Zah. Besteetatik bereizten den ile multzoa. Juduek bizarra buruko xerloekin batean atera zizutenean.

xerografia

iz. Baliabide elektrostatikoen bidez fotokopiak egiteko teknika. Selenioaren zenbait konposatu ere katalizatzaile egokiak dira; horiek xerografian eta fotokopiagailuetan erabiltzen dira gehienbat.

xerpa

iz. Nepalgo herri bateko kidea; Himalaiako espedizioetan gidari eta zamaketari lanetan aritzen den pertsona, Nepalgo herri horretako kidea dena. Xerpa talde batek sokaz finkatu du Everest tontorrerainoko bidea. 1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaleta eta bere xerpa Everesten gailurrera iritsi ziren.

xerra

1 iz. Zerbaitetatik, bereziki jaki batetik, ateratzen den zati zapala eta mehea. Haragi xerra bana. Hiru xerra ogi txigortu. Arrautza bat eta erremolatxa xerra bi jan ditu.

2 iz. Haragi xerra. Bazen urte pare bat xerrarik jaten ez zuela. Xerra patatekin.

xerrada

iz. Gip. Xerra.

xerraka

adb. Xerrak eginez. Xerraka-xerraka ebaki.

xerrama

iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Txerrama.

xerrenda iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xerrenda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zerrenda].

xerri

iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Txerria.

xertatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xertatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txertatu].

xerto iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xerto-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txerto].

xexto

iz. Gip. Saskia. Ik. zesto.

xextra

iz. Eztabaida, kalapita. Gure artean hainbeste xextra eta eztabaida izan ez bagenitu.

xhosa

iz. Hegoafrikako ekialdean eta hegoaldean nekazaritzatik eta laborantzatik bizi den herri bateko kidea. Haiei esker ezagutu zituen xhosen historiako erregeak eta heroiak.

xhosera

iz. Hegoafrikan mintzatzen den hizkuntza.

xi

iz. Alfabeto grekoko hamalaugarren letra (ξ, Ξ).

xibarta

iz. Itsas ugaztuna, 16 metro luze izan daitekeena, bularraldean luzetarako marra nabarmenak dituena (Megaptera novaeangliae). Xibartak betiko galtzeko zorian egon ziren 1986an.

xiberera

iz. Zuberera.

xiberotar

adj./iz. Zuberotarra.

xidor

iz. g.er. Adkor. Zidorra.

xifritu, xifri, xifritzen

1 da/du ad. Ipar. Kezkatu, larritu, bere onetik atera. Aita-amak herstura handian zeuden, xifrituak.

2 (Era burutua izenondo gisa). Gazte xifritua, hasperenka.

xigor iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xigor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txigor].

xii

1 adj./iz. Musulmanez mintzatuz, Mahometen suhi Aliren jarraitzailea dena. Ondoren xiien eta sunien arteko ika-mika eta borroka izan zen. Bonba-autoen leherketa errepide ertzean izan da, milaka erromes xii Karbalara bidean zihoazenean.

2 adj. Xiismoarena, xiismoari dagokiona. Basorako santutegi xii batean.

xiismo

iz. Musulmanen adarra, xiiak biltzen dituena. Hussein hirugarrena, imam xiia, Mahomet profetaren biloba eta Ali xiismoaren sortzailearen semea zen.

xiita

adj./iz. Xiia.

xikigarri adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xikigarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txikigarri].

xikiro iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xikiro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zikiro].

xilibitu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xilibitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txilibitu1].

xilina iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xilina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txilin].

xilintxa

iz. Ipar. Txilina, txintxarria. Xilintxa hotsa. Xilintxa aditzean.

xilko

iz. Zilborra. Ik. zil. Xilkoa agerian zuela.

xilkoheste

iz. Zilbor hestea.

xilofono

iz. Musika-tresna, bi mailukaz jotzen diren eta luzera ezberdina duten zurezko edo metalezko xaflaz osatua. Xilofono-jotzailea.

xilografia

iz. Zurezko xafla baten gainean irarririko marrazkiak edo izkribuak inprimatzeko artea; era horretan lorturiko kopia. Wolf Hamm artista alemaniarraren xilografian, bere seme nagusia, emaztea eta txakurra ageri dira.

ximaur iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximaur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. simaur].

ximel

adj. Adkor. Zimela.

ximeleta iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximeleta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tximeleta].

ximen

adj. Ipar. Txukuna, garbia. Hain artoski bazkaria moldatu dutenei esker bero bat, ahantzi gabe sukaldari ximenak.

ximenki

adb. Ipar. Txukunki, artaz, arduraz. Hango zizelkaririk hoberenari galde egin zioten landu zezan ahal bezain ximenki zurezko potret bat.

ximiko

iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Zimikoa.

ximino iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximino-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tximino].

ximist iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximist-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tximista].

ximitx iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximitx-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zimitz].

ximixta

iz. Lap. eta Naf. Adkor. Tximista.

ximur

adj./iz. Adkor. Zimurra.

xinaurri

iz. Lap. eta BNaf. Inurria. Hegaldunak dantzari, xinaurriak lanean, lerro-lerro xendrari bero gogorrenean.

xinaurritegi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xinaurritegi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. inurritegi].

xingar

iz. Ipar. eta Naf. Urdaiazpikoa; urdaia. Xingar azalak. Ez du mehe egunean sartuko, ustekabean, xingar hezurrik eltzean. Arratseko talo eta xingar horrek arrakasta gaitza ukan du. Xingarra piperradarekin. Fama handia du Baionako xingarrak.

xingarki

iz. Txerri haragi ondua. Salda gizena eta xingarkia.

xingola

1 iz. Oihal edo ehunezko zerrenda luze eta mehea. Ik. zinta. Zetazko xingola. Atorra bat, gainetik dena xingola, urre eta girgileriaz apaindurik. Errienta, bere paperak eskuan, antzoki zolan izanen da, beltzez bezti, xingola bat seinale, eginkizunen kudeatzeko. Adats horail distiratsua, xingola batek lepondoan batua. Xingola darie makila multzoei. Bidea eta ibaia, bi xingola mehar irudikoak.

2 iz. (Ohore gisa ezarria). Ohorezko medaila eta gurutze, xingola eder eta holako sari horietarik. Emazte bati eman diote "Légion d'honneur" xingola.

xingolarrain

iz. Ur sakonetan bizi den itsas arrain luze eta zapala (Cepola macrophtalma).

xinple

adj. Adkor. Sinplea, bakuna.

xintximari

1 iz. Ipar. Izaina.

2 iz. pl. Larrialdiak, estutasunak. Ura delakoan trago bat irensten du eta han dira orduan xintximariak!

xipa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xipa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txipa].

xipi adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, xipi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txiki].

xiri

iz. Adkor. Ziria. Aritzen ginen ere, pentzeetan, xiri batekin ttirrittak beren zulotik aterarazten.

xirimiri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirimiri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zirimiri].

xirimola

iz. Ipar. Adkor. Zirimola.

xiringa

iz. Gorputzean isurkariak barneratzeko erabiltzen den ponpa txikia. Xiringaz ziztatu.

xiringatu, xiringa/xiringatu, xiringatzen

du ad. Xiringa bat erabiliz isurkari bat gorputzean barneratu. Egungo egunean, eskuz xiringatuz ematen zaio behiari zezenaren ume-hazia.

xirio

iz. Ipar. Kandela. Aldarean suak urtu xirioaren pare. Geldirik, iduri zuen xirio bat; zebilenean, xarlango bat.

xirla iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirla-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txirla].

xirmi-xarma

iz. Ipar. Aztikeria. Ez dugula gutartean sorginik, xirmi-xarmaz dirua sortzeko.

xirribika

iz. Ipar. Arrabita. Gotzon Garatek dio euskaraz idaztea xirribika jotzea bezala dela.

xirrika iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirrika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txirrika].

xirringa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirringa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txirringa].

xirripa

iz. Batez ere Ipar. Ur-laster txikia; errekastoa. Zelaian zehar doan ur xirripa. Xirripa baten hegian. || Negar xirripak.

xirula iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirula-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txirula].

xisma iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xisma-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zisma].

xispildu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xispildu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zizpildu].

xistera1

iz. Pilota-jokoetako tresna, eskuari lotzen zaion zumitzezko saski estu eta luze baten modukoa; tresna horrekin egiten den jokoa. Ik. zesta-punta; erremonte. Eskuz, eskularruz eta xisteraz berdin trebe zen. Xisteraz pleka ari direnak. Non eta noiz sortu zen xistera?

xistera2

iz. Heg. Zilindro itxurako kapela altua, hegal estua eta gainalde laua duena. Untxi bat atera zuen xisteratik.

xisteradun1

adj. Pilotan, luzeko jokalariez mintzatuz, xistera duena.

xisteradun2

adj. Heg. Buruan xistera daramana. Noiz edo noiz gizon xisteradunen bat maletatxo batekin ikusten dutenek ez dezatela pentsa kobratzaile guztiak horrela joaten direnik.

xisteragile

iz. Pilota-jokorako xisterak egiten dituen pertsona.

xistu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xistu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txistu].

xit adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, xit-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txit].

xita iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xita-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txita].

xitu, xit, xitzen

du ad. Ipar. Zah. Gainditu, garaitu. Ik. nagusitu. Eguzkiak beste izarrak xitzen dituen bezala.

xixa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xixa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ziza].

xixare

iz. Zizarea.

xixel

iz. Teknol. Gubila, zizel txikia.

xixelaketa

iz. Xixelatzea.

xixelatu, xixela/xixelatu, xixelatzen

du ad. Xixelaz landu.

xixpa

iz. Ipar. Adkor. Zizpa.

xixt

1 iz. Ipar. g.er. Mementoa, une laburra.

2 onomat. Higitze lasterraren onomatopeia. Ik. zizt. Semea xixt iragan zen, txoria bezala, eta gehiago ez zuen ikusi.

xixta

1 iz. Adkor. Zizta. Elorri xixta baten beldur zara.

2 iz. Medikuntzako lanabesa, ebaki txikiak egiteko erabiltzen dena, bi ahoko xafla punta-zorrotza duena. Ik. lantzeta. Xixtaz odola atera.

xixtako

iz. Adkor. Ziztakoa.

xo

interj. Ipar. Ixo. Xo, xo, mihitzarra!

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper