Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

iritsarazi, iritsaraz, iritsarazten

du ad. Iristera behartu. Ik. helarazi. Behartsuen deiadarra harenganaino iritsarazi dute, eta hark entzun egin du dohakabeen oihua.

iritsezin

adj. Ezin iritsizkoa. Gazteluak iritsezina zirudien urrutitik, eta hala izaten jarraitzen du iparraldetik begiratuta. Ez zen helburu arrotza, ezta iritsezina ere.

iritsi, irits, iristen

1 da ad. Toki batera heldu. Ik. ailegatu. Arratsaldean iritsi ziren Tolosara. Itsasoz iritsi ziren. Ez ziren garaiz iritsi. Lurretik zeruraino iristen zen zurubi bat. Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana. || du ad. Mendi gaina iritsi zuenean.

2 da ad. Denbora, maila edo egoera jakin batean egotera igaro. Azken eguna iritsi zen, guretzat egun goibela. Esan dudan sasoira iristean. Hamabi urteetara iritsi zenean. Gotzain izatera iritsi zen. Zerbait jakitera iritsi.

3 du ad. Nahi den zerbait lortu. Eskatu zutena iritsi arte. Betiko bizitza iritsi nahi baduzue. Etxean sartzea ezin iritsirik. Erregeganik iritsi zuen baimena. Kristok iritsi dizkigun zeruko ondasunei esker. || Ikusi izan dut han haritza, bost gizonek eskuak elkarri eman eta besoak zabaldurik, beraren gerriko ingurua ezin iritsi dutela.

4 du ad. Aurrean norabide berean doanarengana heldu. Ik. atzeman; harrapatu 3. Nagusiaren morroiak bidean iritsi zituen eta itzultzeko eskatu zien.

iritsiera

iz. Iristea. Ik. helduera; etorrera. Erresuma Batuko soldaduen iritsieraren 300. urteurrena.

iritzi1, iritz/iritzi, irizten

dio ad. Uste izan, irudi. Zer deritzak (horri)? Nik gaizki deritzat etxea saltzeari. Zer irizten diozu?

iritzi2

iz. Zerbaitez edo norbaitez, eta, bereziki, gai edo arazo eztabaidagarri batez, pentsatzen dena. Gure asaben bizimodu, uste, iritzi eta sinesteak. Ez ditu bere usteak, iritziak eta joerak ezkutuan gorde sekula. Iritzi batek, buruan ernatzen denean, berehala sartzen ditu sustraiak bihotzeraino. Gizon jakintsu askoren iritzia da, euskaldunen artean ez zuela idolatriak lekurik izan. Erabateko iritzia emana dago. Zalantzazko puntuetan X jaunarengana jo dugu iritzi eske. Ez dut uste iritzi hori zuzena denik. Nork bere iritzia agertu. Nolanahi ere, ez dut iritzia aldatu. Funtsean bat datozen iritziak. Horri buruz ez gara biok iritzi batekoak. Gure iritzi berekoak dira haiek ere (Ik. irizkide). Nire iritzikoak badira. Baroja ez zen iritzi horretakoa. Badakizue zein iritzitakoak diren horri dagokionez. Gehienen iritzia onartzeko.

iritzian adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Bizk. Iritziz. Jakintsu gehienen iritzian, arrisku handia da hori.

iritzi batean adb. Bizk. Dirudienez.

iritzi emaile, iritzi-emaile Zerbaiti buruzko iritzia ematen duena; bereziki, komunikabideren batean albiste eta gertakarien inguruko iritzia ematen duen pertsona. Eta trantze horretan ugaltzen dira, hain zuzen ere, era guztietako aditu, iritzi-emaile, bitartekari, tertuliakide eta gainerakoen mezu, iragarki, kontseilu eta aginduak, argia baino maizago iluntasuna ekartzen dutenak. Eta euskal nobeletan narratzaile orojakile eta iritzi-emaileak non edo non topa baditzakegu ere, orojakile eta emakumea denik bat ere ez, edo oso-oso gutxi.

iritzira adb. Behar adina pentsatu gabe, beharrezko argibideak izan gabe, gutxi gorabehera. Ez dakigu, iritzira ari gara.

iritziz adb. (-en atzizkiaren eskuinean erabiltzen da). Ik. iritzian. Haren iritziz, bide zuzenetik zebiltzan. Nire iritziz, hori ez da horrela. Euskaltzaindiaren iritziz.

irizkera

iz. g.er. Pentsaera, iritzia.

irizkide

iz. Norbaitentzat, bere iritzi berekoa den pertsona. Horien irizkide ez naizenez gero.

irizpen

iz. Gai edo arazo bati buruzko aditu baten iritzia, bereziki izkribuzkoa. Industria-batzordeak oniritzia eman dio Industriaren Legea aztertu duen lantaldeak igorri duen irizpenari.

irizpide

iz. Zerbait epaitzeko araua; epai edo erabaki baten oinarria. Hitzen jatortasuna erabakitzeko irizpideak. Aukeratzeko erabili duen irizpidea. Estiloa ez da idazlan bat epaitzeko irizpide bakarra.

irla

iz. Ipar. Uhartea.

irlandar

1 adj. Irlandakoa, Irlandari dagokiona. Ik. eiretar. Irlandar folklorea.

2 iz. Irlandako herritarra.

irlandera

iz. Irlandako gaelikoa. Irlandera zaharreko testuak.

irmo

1 adj. Kanpoko eraginari erraz amore ematen ez diona, koloka edo zalantzan ez dagoena. Ik. errime; fermu; sendo. Haitz irmoak. Setingo zur irmoekin egina. Oinarri irmoen gainean jasoa. Borondate irmo eta sendoa. Gehiago bekaturik ez egiteko asmo irmoa. Urrats irmoa batasuneranzko bidean. || Gerrari indartsu eta irmoak. Gizon irmoz beteriko itsasontziak.

2 adb. Irmotasunez. Ik. irmoki. Irmo egon harturiko asmoan. Adarretatik irmo eutsiz. Hain irmo eta sendo Jainkoaren kontra eraso baduzu. Begiak ernai eta besoak irmo dituela.

irmokeria

iz. g.er. Intrantsigentzia.

irmoki

adb. Irmotasunez, irmo. Ik. sendoki. Irmoki eutsi zion bere eskubideari. Irmoki lotua. Irmoki sinetsi.

irmotasun

iz. Irmoa denaren nolakotasuna. Ik. sendotasun. Ezkontzako lokarriaren irmotasuna. Neskatxaren irmotasunaz harriturik. Irmotasun sendoa.

irmotu, irmo/irmotu, irmotzen

da/du ad. Irmo edo irmoago bihurtu; irmo ezarri edo finkatu. Ik. sendotu. Erregetzan irmotu zenean. Hiria alde guztietatik ongi irmotu eta gotortua zen. Oina lurrari bortizkiago irmotzeko.

iron

adj. Bizk. g.er. Egokia.

ironia

iz. Adierazi nahi denaren kontrakoa esatean datzan hitz egiteko edo idazteko era, sarritan, zerbaitez edo norbaitez iseka egiteko asmoz erabiltzen dena; zerbait esatean erabiltzen den isekazko moldea. Ironia apur batekin esana. Ironia darion esaldia. Ironia mingarria. Voltaire-ren ironia. Ironiazko irriñoa.

ironiko

adj. Ironiazkoa; ironia adierazten duena, ironiaz baliatzen dena. Irribarre ironiko batekin agurtu zuen. Esaldi ironikoak. Agure eszeptiko eta ironikoa zen.

irozgarri

iz. Euskarria, indargarria. Etxeari irozgarriak ipini. Egiaren irozgarri sendoa.

irozkai

iz. Euskarria. Nire neguetan ez dut irozkai bat baino: Jainkoa.

irozo, irozo, irozotzen

du ad. Eutsi, jasan. Herriak ezin irozo duen karga. Ohitura zaharrak irozotzeko. Irozo dezakeen baino gastu gehiagotan sartzen bada. Gurasoak baduela zerekin gastuak irozo, edo behintzat arindu. Kaltea erdi bana irozotzeko. Senarraren grina txarrak ezin irozo dituela. Gurutze txit samina eta ezin irozo daitekeena.

irozoarazi, irozoaraz, irozoarazten

du ad. Bermatu. Ez du irozoarazten bere doktrina jakintsuen jakintzan, behartsuen apaltasunean baizik.

irrada1

iz. Erradiazioa. Irradak igorri. Mesmer-entzat, fisikak jardungai dituen beste irradak bezalakoak ziren bizi irradak.

irrada2

iz. Bizk. Besagainka ereitea; besagainka ereitean botatzen den eskutada. Irradan ereiten.

irradaka

1 adb. Biribilean dantzan.

2 adb. (erein eta kideko aditzekin). Besagainka. Irradaka erein.

irradiatu, irradia, irradiatzen

du ad. Fis. Argia, beroa edo beste energiaren bat hainbat norabidetan igorri. Galaxia zaharrek baino askoz argi ultramore gehiago irradiatzen dute galaxia gazteek.

irradiazio

iz. Fis. Irradiatzea. Datuek diotenez, eguzki irradiazioen heren bat haurtzaroan hartzen da.

irrati

1 iz. Uhin elektromagnetiko bidez soinuak igortzeko sistema. Irrati bidezko mezuak.

2 iz. Irrati bidez entzuleei zuzendutako saioak igortzea. Irratirako antolatutako antzerkia. Irrati emanaldiak (Ik. irratsaio). Adierazpen horiek atzo egin zituen Marotok SER irrati katean.

3 iz. Irrati igorgailua. 102 MHz-eko maiztasunean igortzen duen irratia. || Loiolako Herri Irratia. Euskal Irrati Telebista.

4 iz. Irrati hargailua. Irratia itzali zuen. Irratian entzuna.

irrati faro, irrati-faro Uhin hertziarrak igortzen dituen gailua, itsasontziak eta hegazkinak seinale bidez orientatzen dituena.

irrati hargailu, irrati-hargailu Uhin elektromagnetikoen bidez igorritako hotsa hartzen edo jasotzen duen tresna. Garai horretan irrati hargailu gutxik ematen zuten FMko seinalea hartzeko aukera.

irrati igorgailu, irrati-igorgailu Uhin elektromagnetikoen bidez hotsa igortzen duen tresna. Haririk gabeko mikrofonoek irrati igorgailu txiki bat izaten dute.

irratigintza

iz. Irratsaioak egitea, jarduera gisa hartua. Garai horretan aplikatu zen teknologiak estereofoniaren garapena ekarri zuen, eta horrekin batera irratigintzaren lehenengo espezializazioa etorri zen: irrati musikalarena, alegia. 34 urteko getxotarra duela 11 urte hasi zen irratigintzan.

irratsaio

iz. Irrati emanaldia. Goizeko hamarretako irratsaioan. Gaueko hamabietan bukatzen ziren irratsaioak. Ordu erdiko irratsaioa ematen dute egunero frantsesez. Irratsaio batzuk prestatu ditu sukaldaritzaz.

irrazional

1 adj. Arrazoiaren araberakoa ez dena.

2 adj. Mat. Zenbakiez mintzatuz, bi zenbaki osoren zatidura gisa ezin eman daitekeena eta ez osoa ez arrazionala ez dena. Zenbaki arrazionalak eta irrazionalak.

irrazionalismo

iz. Filosofia-jarrera, arrazoia edo arrazoimena alde batera utziz, senari, intuizioei eta sentimenduei lehentasuna ematen diena. Arrazionalismoaren eta irrazionalismoaren arteko gatazka Erdi Aroan agertzen da lehenengo aldiz argi eta garbi, eskolastikaren eta mistizismoaren arteko gatazka gisa.

irrazionaltasun

iz. Irrazionala denaren nolakotasuna. Erlijioaren irrazionaltasuna.

irreal

adj. Erreala ez dena. Cortazarren eleberrietan, ustekabean txertatzen dira elementu fantastiko eta irrealak errealitatean. Paisaia irrealak margotu ditu; paisaia errealek iradoki dizkioten barne paisaiak, alegia.

irrealtasun

iz. Irreala denaren nolakotasuna. Bat-batean denak irrealtasun airea hartu zuen.

irregular

1 adj. Gorabeheratsua; koskatsua. Ik. desberdin 4.

2 adj. Arauaren edo ereduaren araberakoa ez dena. Aditz irregularra.

3 adj. Mat. Simetriarik erakusten ez duena. Poligono irregularrak.

irregulartasun

iz. Irregularra denaren nolakotasuna; gauza edo egite irregularra. Aldaketa fonetikotik sorturiko irregulartasunak. Zuzendariak museoaren kudeaketan antzeman diren irregulartasunen berri eman beharko du.

irri

iz. Barrea, irribarrea; isekazko barrea. Irri eta barre alaiak. Baketik gerla eta irritik negarra. Lanak zituen irria ezin atxikiz. Irri gozoak, eztiak. Irria zeriola. Irri gaizto batez. Beltzak irri maltzur batekin entzuten zion. Irri faltsu bat ezpainetan duelarik. Etsaien oihu, irri zikinak Jesusek ditu entzuten. Haren irri eta algarak ez ziren neska apal batenak. Irain, irri eta isekak. || Irri bertsoak asmatzen.

irri antzerki, irri-antzerki Irri egiteko antzerkia, komedia.

irri belar, irri-belar Urrebotoiaren familiako landare lore-hori pozoitsua (Ranunculus sceleratus).

irri dantza, irri-dantza Jolas eta irri egiteko dantza.

irri egin Barre egin. Neronek ere irri egin dut frankotan, horren ateraldiak entzun eta. Nitaz egiten duk irri? Erlijioaz eta elizgizonez irri egiten dutenei. Onezko aholku guztiez irri eginez. Ez da jostatuko mundua, ez dit eginen irririk. Zergatik irri egin soineko zarpaildunari? Irri egiteko solasak. Irri egitetik gelditu gabe. || Urrikaltzen ziren nitaz lehen, eta orain irri eta irri egiten didate. Irri eta iseka egiten ziotelarik. Irri ederrik egiten diten, noski, hire lepotik.

irri eginarazi Ez dut gogoan beste deusik, baizen zuri irri eginaraztea.

irri-egingarri 1 adj. Ipar. Irrigarria. Entzungo du bertan euskara bitxi eta irri-egingarria.

2 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Ipar. Ororen irri-egingarri bilakatzen ari zara.

irri eragin Irri eginarazi. Irri eragiten diguten ipuinak.

irri karkaila, irri-karkaila Barre algara. Irri karkailetan zeuden denak.

irri karkailaka, irri-karkailaka adb. Irri karkailaz.

irri karkailaz, irri-karkailaz adb. Karkailaz. Irri karkailaz abiatu zen.

irri murritz Irribarrea. Ik. barre murritz. Irri murritza ezpainetan, kontent, hura ere bukatu genuelako.

irri solas, irri-solas Irri egiteko solasa. Irri solasetan pasatu genuen arratsalde guztia.

irri zuri Irri faltsua. Lausengu galgarriz eta irri zuriz.

irri-zuri Ik. irrizuri.

irriabar

iz. Irribarrea. Irriabar gozo eztitsua.

irribarre

iz. Barre xumea, begitartearen keinu sotil batez adierazten dena. Ik. irriño. Irribarre gozo eta hitz samurrak. Irribarre herabeti batekin. Ezpainetan irribarrea duela. Algara baino nahiago dugu irribarrea. Irribarre maltzurra. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia.

irribarre egin Irribarre eginez erantzun zion. Aitak eta amak irribarre egin zioten, alai.

irribarrez adb. Irribarre eginez. Xabier irribarrez gelditu zitzaion.

irribarreka

adb. Irribarre eginez, irribarrez. Irribarreka hartu zuen zaldunak. Irribarreka hasi.

irribarretsu

adj. Irribarre egiten duena, irribarrez dagoena. Beti alai, beti irribarretsu. Izozki dendako emakume irribarretsua.

irribarretxo

iz. Adkor. Irribarrea. Irribarretxo herabetia egin zidan.

irribera

adj. Irrikorra, alaitasuna adierazten duena. Aurpegi irribera. Zoragarria da bazter hau, baketsu eta irribera. Orain irribera dago goiza. Gizon irribera, edo ergela edo alferra (esr. zah.).

irrigai

adj. g.er. Irrigarria.

irrigarri

adj. Irri eragiten duena, bereziki bere bitxikeriagatik. Ik. barregarri. Iritzi bitxi eta irrigarria. Hizkuntza arrotzetako hitzak irrigarri iruditzen zaizkigu. Jakizu haserre zarenean itsu zarela, hordi bat bezala irrigarri zarela.

irrigarrikeria

iz. Egite edo esan irrigarria, gaitzesgarritzat hartua. Zer irrigarrikeria!

irrika1

iz. Zerbaitetarako grina edo nahi bizia. Ik. joran; irrits. Irrika biziz irakurritako liburua. Harekin egoteko irrika gorrian. Askatasun irrika. Irrikaren sukarrak zoraturik.

irrikan adb. Irrikaz. Hitz egiteko irrikan zegoen. Jakin minez irrikan nauzu.

irrikaz adb. Gogo biziz. Alexi ederraren irrikaz erretzen zegoen Koridon artzaina. Hark irrikaz begiratzen didanean.

irrika2

adb. Irri eginez, irriz. Ik. barreka. Irrika eta kantari. Haren kontra irrika ari zirela.

irrikaitz

iz. Irribarre maltzurra. Elissamburuk zangopean darabiltza framazonak, irrikaitza eta mespretxua merke.

irrikatsu

1 adj. Irrikaz betea. Begirada irrikatsua.

2 (Adizlagun gisa). Irrikatsu itxaroten nuen eguna iritsi da.

irrikatu, irrika/irrikatu, irrikatzen

du ad. Irrikaz desiratu edo nahi izan. Paper haiek zer ote zioten jakiteko irrikatzen zegoen. Bekatuaren ilunpea utzirik betiko bizitza irrika dezagun. Nire barneak gauaz irrikatzen zaitu.

irrikizio

iz. Gip. Irrika.

irrikor

adj. Alaitasuna adierazten duena. Ik. irribera. Begitarte irrikorra. Lizardiren gogo erne, beratz eta irrikorra.

irrimarra

iz. Karikatura.

irringarri

adj. Ipar. Irrigarria, irri-egingarria.

irrintzi

1 iz. Zaldiaren oihua. Irrintzi zolia. Behor irrintziak. Moxalaren irrintzi larria.

2 iz. Euskal oihu berezia, zolia eta luzea, batez ere dei gisa edo alaitasun adierazpen bezala egiten dena. Irrintzi bat entzun da mendi tontorrean. Barrendik ateratzen zitzaizkion irrintzi haiek. Ez da sortu irrintzi botatzen eragotziko didanik. Irrintzi luze bat jo iezaiezue han doazen neska-mutilei. || Harrokerian ez naiz hasiko irrintzi eta algara. Herrian sartzen dira, irrintzi eta oihu.

3 iz. Gurdiaren gurpilak ardatzaren inguruan biratzean egiten duen zarata zolia. Zintzarri soinu eta gurdi irrintziak.

irrintzi egin Zaldia ostikoka hasten da, irrintzi eginez. Joan ziren kantariak irrintzi eginez auzoko etxera.

irrintzika

adb. Irrintzi eginez. Behorrak hasi dira irrintzika. Irrintzika eta oihuka sartu ziren herrian. Irrintzika doa gurdia.

irrintzilari

adj./iz. Irrintzi egiten duena, irrintzika ari dena. Ugatza eragotzi dioten moxal irrintzilaria. Gurdi irrintzilaria. Dantzariak, pilotariak eta irrintzilariak. Irrintzilari lehiaketa.

irrintzina

iz. Ipar. Irrintzia. Irrintzina ikaragarri bat aurtikiz. Irrintzina txapelketa.

irriño

iz. Ipar. Irribarrea. Irriño bat ezpainetan zuela. Irriño batekin ihardetsi zion. Iruditu zitzaion aita besoetakoari bazela halako irriño bat haurraren begietan. Udaberriaren irriño gozoa.

irris

iz. Ipar. Arroza.

irris hauskin, irris-hauskin Arroz zahia.

irrisku iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, irrisku-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrisku].

irrist

onomat. Irristadaren onomatopeia.

irrist egin Irristatu. Ik. labaindu; laprast egin. Biak irrist egin eta biak lurrera doaz. Halako batean oinak irrist egin eta jausi da mendian behera. Irrist eginda, eskutik kalera erori zitzaion.

irrista

iz. Irristatzea. Ik. irristada. Ontzia ur gainean irrista isilean zihoan.

irristan adb. Irristaka. Aldapa elurtuan behera irristan datorrena bezala.

irristada

1 iz. Irristatzea. Ik. irristaldi; irrista; laprastada.

2 iz. Arreta-faltaz egiten den hutsa. Irristadaren bat gertatzen bazaizu, zoaz lehenbailehen aitor-entzulearen sendagaia hartzera.

irristagarri

adj. Irristarazten duena; zerbait irristarazteko erabiltzen dena. Ik. irristakor. Jarri zuten, ohi bezala, ontziaren atzeko muturrean ohol luzea irristagarri.

irristailu

iz. Irristatzeko tresna, atal labainkorra edo gurpilak dituena, oinetara egokitzen dena. Neguan eskietan edo irristailuetan ibiltzen ziren.

irristaka

adb. Irrist eginez. Ik. irristan. Irristaka joan zen harrizko txirristan behera. Malko lodi bat sentitu zuen masailetik behera irristaka. Elurraren gainean irristaka.

irristaketa

iz. Irristatzea. Izotz gaineko irristaketa.

irristakor

1 adj. Erraz irristatzen dena; bertan irristatzea erraza gertatzen dena. Ik. irristagarri; labain; lerrakor. Bide irristakorrak.

2 adj. Huts egiteko bidea ematen duena. Inprenta-hutsak badira; bat edo beste ipiniko ditut, irakurlearentzat irristakorrak izan daitezkeelakoan.

3 adj. Irristatuz itzurtzeko joera duena. Aingira irristakorrak.

irristakortasun

iz. Irristakorra denaren nolakotasuna.

irristalari

iz. Irristailuekin, izotz gainean edo lur gogorrean, irrist eginez ibiltzen den pertsona.

irristaldi

iz. Irristada. Ik. laprastada. Askotan, aurrera lehentxeago egin urratsak irristaldi batez galtzen dituzte.

irristarazi, irristaraz, irristarazten

du ad. Irristatzera behartu. Ik. labainarazi; lerrarazi. Enborrak aldapan behera irristaraziz.

irristatu, irrista, irristatzen

1 da ad. Gainalde leun batean herrestan joan. Irristatu eta amildu zen. Ez naiz irristatzen aldapa labainean bezala. Oinak lurrean irristatu zitzaizkion. Ontzia, ur barean, gogoz irristatzen zen. Estalpe itzaltsuetara irristatuz. Gizonen begiak irristatu egiten dira gauzen axaletik. || Eskuetatik irristatu zitzaion ontzia eta hautsi egin zen.

2 da ad. Arreta-faltaz hutsen bat egin. Gerta daiteke adin zoroarekin irristatzea hutsegiteren batean. Gehitxo sinetsi nion maite ninduela; irristatu ginen eta gero ezkontzerik ez: gizon hura ezkondua zen.

irristatze

iz. irristatu aditzari dagokion ekintza. Irristatze larririk izango ez balu.

irrits

iz. Grina bizia, batez ere haragizkoa. Ik. irrika1. Bizi!: horra gizonaren irritsa, egarri aseezina. Dena jakiteko irritsa. Gorputzeko irrits apalak. Gizonaren irritsik beroena, gurarik biziena ez dela baitezpada emakumea. Teresaren gorputzarenganako irritsari eutsi ezinik. Haragi irritsa darion soa. Amodioa haragiaren irrits bat da dena, eta haragiak berak asetzen du.

irritsu1

adj. Irriz dagoena. Aurpegi goxo irritsua. Begi irritsuak.

irritsu2

adj. Irritsez betea; irritsa adierazten duena. Begiak sabaira jasorik, uzten zuen emakume irritsuak haragi zainildua laztan ziezaion. Begi irritsuak.

irritu, irri/irritu, irritzen

1 da/du ad. Bizk. g.er. Haserretu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Andre irritu eta bake gutxikoak.

irriz

1 adb. Barrez. Irriz lehertu, urratu. Leher egiten zutela haiekin irriz. Jende guztia irriz urraraziz. Irriz ase bat egin. Irriz zeudenei. Irriz zegoen bere buruarekin. Liliak irriz, txoriak kantuz eskerrak bihurtzen zerura. Askotan esan zion, ez irriz, benetan: "ez diat lanik egin nire egunetan". Gizon zuhurra baitzen, irriz hartuz zorigaitza zorion bilakatzen.

2 adb. Isekaz. Irriz ari zaizkit. Irriz edo trufaz ari zirela. Batzuk irriz hasi zitzaizkion, besteak galdez. Hogei urteko neskato bat geroari buruz irriz zegoelarik istripu batek eramana.

irrizko adj. Irrizko bertsoak.

irrizale

adj. Irri egitea atsegin duena.

irrizuri, irri-zuri

adj. Pertsonez mintzatuz, faltsua. Sobera ageri da zein irrizuria den.

irteera

1 iz. Irtetea. Eguzkiaren irteera. Egiptoko gatibutasunetik israeldarren irteera. Maltatik Erromarako San Pauloren irteera. Irteera hamarretan izango da. On Kixote Mantxakoaren bigarren irteera (Ik. irtenaldi).

2 iz. Pertsonak edo gauzak irteten diren tokia edo gunea. Hernaniko sarreran eta irteeran. Autobidearen irteeretan. Irteera gabeko kale itsu batean bezala. Arazoak badu irteera bat (Ik. irtenbide).

irten, irten, irteten

1 da ad. Norbait toki batetik kanpora joan. Ik. jalgi; ilki; atera 2. Kalera irten da. Hainbat egun etxetik irten gabe igaro ondoren. Lau urte hauetan ez omen da ia kanpora irten. Sartu eta irten ibili. Herritik irtetea debekatu ziolako. Arimak gorputzetik irten eta berehala Jainkoari kontu ematera joan behar du. Nor edo zer ikustera irten zarete eremura? Plazara irten: jendaurrera irten. || Lapurrek, bidera irtenda, zeraman guztia kendu eta erdi hila utzi zuten. Samuel Saulen bidera irten zen.

2 da ad. (Gauzez mintzatuz). Eguzkia irten aurretik. Haur bati hortzak irteten hasi. Odola irteten zitzaion zauritik. Hitzak ahotik irten orduko. Argitara irten den liburua.

3 da ad. Toki batetik beste baterako bidea hartu. Ik. abiatu. Goizeko trenean irten gara. Arratsaldeko bostetan irten ziren. Ihesi irten zen.

4 da ad. Zerbait, egon behar lukeen tokitik kanpora joan. Beribila bidetik irten da. Ibaia txit bizia eta neurrietatik irtena zetorren.

5 da ad. Toki edo egoera jakin batean egoteari utzi. Espetxetik irten zirenean. Eskolatik irten eta lanean hasi zen. Israeldarrei bere mendetik irteten uzteko. Behartasunetik irten ezinik. Zer egingo dute arima argal eta bekatutik irten berriek? Arriskutik irteteko. Baina Balaan, aingeruak erakutsi zizkion esanetatik ez zen irten. || Ez haiz hortik onik irtengo.

6 da ad. Gertatu, aipatzen den ondorioa izan. Haren laguntza gabe bizirik nola irten? Galduan irten. Garaitzaile irtengo balira. Usteak ustel irten zaizkio.

7 da ad. (Alde, aurka) azaldu, agertu. Moises neskatxen alde irten zen eta lagundu zien. Jabin-en aurka irten ez zelako damuturik.

8 (Era burutua izenondo gisa). Begiak biziak, sudur-kakoa irtena.

9 (Era burutua izenondo gisa). Ausarta, lotsagabea. Irtenegiak datoz semeak.

bere (neure...) onetik irten Bere (neure...) onetik atera. Bere onetik irtenda, horman zegoen ezpata bat hartzera joan zen.

irtenaldi

iz. Irtetea; norbait edo zerbait irteten den aldia. Ik. irteera. Efeson hiru urte hurrean bizi izan zen, irtenaldiak auzoetara egiten zituela. Bigarren irtenaldian. Eguneroko irtenaldia.

irtenarazi, irtenaraz, irtenarazten

du ad. Irtetera behartu. Han zeuden guztiak irtenarazi zituen. Hark onen eta gaiztoen gainera irtenarazten baitu eguzkia.

irtenbide

1 iz. Irteteko bidea. Ik. aterabide. Ate eta irtenbide guztiak itxi zituen. Zenbait lani irtenbide bat bilatzeagatik pentsatu genuen argitaletxe bat sortzea. || Merkataritzarako eta itsasketarako jaio zen hiria, inoizko portuaren ertzetan, lur barrukoen sar-irtenbide izan zedin.

2 iz. Arazo, auzi eta kidekoei bukaera emateko modua. Bere estutasunari ez zion irtenbiderik aurkitzen. Euskal arazoaren irtenbide bakarra. Eta nekerik handienean zebiltzan unean, irtenbide ustez ustekabekoa sortu zitzaien. Ez dago beste irtenbiderik.

irtengune

iz. Azal baten planotik kanpora irteten den aldea edo zatia. Itsasertzeko irtenguneetan. Hormako irtenguneez baliatuz.

irtete

iz. irten aditzari dagokion ekintza. Aitaren irtete hura heriotza baino garratzagoa izan zen.

irudi1

1 iz. Izaki edo gauzaki bat adierazten edo gogorarazten duten lerroen, koloreen edo formen multzoa. Ik. iduri1. Santimamiñeko hartzuloan dauden irudiak. Oteizaren irudiak. Esku trebez margoturiko irudia. Harrizko irudiak. Gehienak abere irudiak dira. Ama Birjinaren irudi bat (Ik. imajina). Zertarako daude aldarean irudiak? Irudi batek mila hitzek beste balio du. || Orixek bere idazlanetan eman digun euskal bizitzaren irudi garbia.

2 iz. Idazlan batean testuaren argigarri edo apaingarri ezartzen den marrazkia. Hirugarren irudian ikus daitekeenez. Irudiz apainduriko liburua. Irudi liburua.

3 iz. Gauza edo ideia bat gogorarazten edo iradokitzen duen gauza. Egun bateko lorea, giza bizitzaren laburtasunaren irudi bezala. Gurutzea Jesus gurutziltzatuaren irudia delako. Ogi eta ardoaren irudien azpian. Etxe hori infernuaren irudi benetakoa da. Lizardiren olerki biribilena eta irudiz aberatsena. Gure irudi bat ikusi dugu irudi samin horretan.

4 iz. Itxura. Hartu zuen aingeru hark gizon baten irudia. Lehoi irudia hartuz.

5 iz. Objektu batetik irteten diren argi izpiak optika-sistema batetik igaro ondoren biltzen diren puntuen multzoa. Zinema-irudi soila. || Telebista-irudiak.

6 iz. Mat. Irudi geometrikoa. Poligonoak eta irudi lauak.

irudia egin Itxura egin. Gauza agerikoetan on irudia egiten zuten. Damu irudia egin bazuen ere. Eskaintzak ontzat hartzen zituztelako irudia eginez. Ez ikusi irudia eginik.

irudian adb. -en itxurarekin, -en itxuraren azpian. Ik. irudipean. Espiritu Santua uso(aren) irudian. Bizarretik heldu zion, laztantzeko irudian. Hatzak gurutze irudian jarririk.

irudi geometriko Mat. Puntu, lerro, kurba, gainazal edo bolumenen irudikapena, plano batean edo espazioan egiten dena. Atzean geratu dira lehengo logotipoan agertzen ziren irudi geometrikoak.

irudi izan 1 du ad. Aipatzen denaren itxura izan, hura izango balitz bezala azaldu. Ik. iduri izan; iruditu1 1. Hazi ona erein zuen gizon bat irudi du zeruko erreinuak.

2 zaio ad. Iruditu, uste izan. Irudi zait emaztea dela gauza eztia. Zer irudi zaik? Guri on dela irudi zaigunaren arabera.

irudipean adb. -en itxuraren azpian, -en itxurarekin. Ik. irudian. Ogi eta ardoaren irudipean.

irudira adb. -en itxura eredutzat harturik. Gizonak bere irudira, poema epikoetan eta kontakizunetan, sortu dituen errainu iraunkorrak. Jainkoak bere irudira egin zuen gizona. || Bira-biraka goru ardatzaren irudira.

irudiz adb. Itxuraz, itxuren arabera. Atera zitzaion arrain ikaragarri bat, irudiz bederen, irentsi nahi zuena. Jainkoaren legea irudiz kordokatzera eta erortzera zihoanean.

irudizko 1 adj. Irudi baten bidez zertua. Hitz baten berezko eta irudizko adierak.

2 adj. Irudimenak sortua. Ik. irudipenezko. Etengabeko joan-etorrian, mundu errealaren eta irudizkoaren artean.

irudi2

Bezala. Ezkutatu ziren, sugandila izutuak irudi.

irudialdatu, irudialda, irudialdatzen

da/du ad. Itxuraldatu, antzaldatu. Aurpegi ederra irudialdatu zaio, eta gorputz eta arima igeri dago Jainkoari begira.

irudiarazi, irudiaraz, irudiarazten

du/dio ad. Zerbait uste izatera bultzatu. Irudiarazi zieten haien alde zeudela. Moabtarrek uste izan zuten ur hura odolez gorritua zela; eguzkiaren izpiek hala irudiarazten zien. Ez, Mariak ez zuen irudiarazi zen baino aberatsago zela. Ea irudiarazi nahi zuen bezain azkar zuen gogoa. Eta hila bahintzen, zergatik nahi didak irudiarazi bizi haizela? Zerbait susmatzen nuenik ez nuen deus irudiarazi, ordea.

irudidun

adj. Aldizkariez eta kidekoez mintzatuz, irudiak dituena. Aldizkari irudiduna.

irudigile

iz. Irudiak, bereziki liburuetakoak, egiten dituen pertsona. Komiki-irudigilea.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper