Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

deseroso

1 adj. Erosoa ez dena. Ik. ezeroso. Burdinazko aulki txatxar deserosoak.

2 (Adizlagun gisa). Noraezean eta deseroso, lekuz kanpo sentitzen zen. Gau hura, irteera aurrekoa, deseroso pasatu zuen.

deserosotasun

1 iz. Deseroso dagoenaren egoera; deserosoa denaren nolakotasuna. Ik. ezerosotasun. Deserosotasuna begitartean, bizargina isil-isila geratu zen.

2 iz. Batez ere pl. Deseroso sentiarazten duen gauza. Ez zaude hemengo deserosotasun hauekin ohituta.

deserri

iz. Erbestea. Deserri honetatik Zerura igotzeko. Luzatu da deserri honetako nire bizitza. Hemengo deserri hau uzten duzunean. Deserrietara bidali zuen.

deserriratu, deserrira, deserriratzen

da/du ad. Atzerriratu, erbesteratu. Ik. deportatu.

deserriratze

iz. Atzerriratzea, erbesteratzea. Ik. deportazio.

deserritu

adj./iz. Bere herritik kanpo bizitzera behartu dena. Evaren ume deserrituak. Errukia deserritu pobre honezaz!

deserrotu, deserro, deserrotzen

1 da/du ad. Norbait edo zerbait bizi den lekutik edo bere girotik atera.

2 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Istorio eta pertsonaien artean ugari dira etorkinak, iheslariak, deserrotuak. Gerra baino ezagutu ez duen belaunaldi deserrotua.

deserrotze

iz. Norbait edo zerbait bizi den lekutik edo bere girotik ateratzea. Deserrotzearen eta zorionik ezaren kronikaria.

deserta

iz. Ipar. Bazkari-afarietan zerbitzatzen den azken jakia, gehienetan gozoa izaten dena. Ik. postre. Bazkaltzeko: piperrada, zikiroa, gasna, deserta eta kafea.

desertatu, deserta, desertatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Armadatik ihes egin. Armadatik desertatu zuen 1965ean.

desertifikazio

iz. Basamortutzea. Ik. basamortutze. Europako Hegoaldeko herrialdeetan, desertifikazioaren lehen zantzuak hasi dira nabaritzen.

desertore

iz./adj. Armadatik ihes egiten duena. Milaka soldadu epaitu dituzte desertore izateagatik.

desertu

iz. Basamortua.

desertzio

iz. Desertatzea. Desertzioa gogor zigortua dago.

desesperantza

iz. Itxaropenik eza. Ik. etsipen. Desesperantzazko basamortu zuria.

desesperatu, desespera, desesperatzen

da ad. Etsi, itxaropena galdu. Ez zaitez, otoi, desesperatu.

desesperazio

iz. Etsipena; ernegazioa.

desespero

iz. g.er. Desesperazioa. Desesperoak ematen duen deliberamenduarekin oldartu zitzaion.

desestali, desestal, desestaltzen

du ad. g.er. Agertu, estalkia kendu. Belarriak esku-ahurrekin estali eta desestali ditu umeak. Bere bularra desestaltzen zuelarik, titietarik bat erakutsi zion.

deseuskaldundu, deseuskaldun/deseuskaldundu, deseuskalduntzen

da/du ad. Euskara galdu edo galarazi. Ik. erdaldundu. Ipar Euskal Herrian bazterrak abiada bizian deseuskalduntzen ari ziren bitartean hasi zen ernetzen eta gotortzen abertzaletasuna.

desfasatu, desfasa, desfasatzen

da ad. Fis. Desfasea izan. Beren artean 90° desfasatuta dauden seinale harmonikoak.

desfase

iz. Fis. Maiztasun bereko bi fenomenoren arteko fase diferentzia, graduetan adierazten dena. Hiru tentsioak 120°-ko desfaseaz ekoitzi behar dira.

desfibriladore

iz. Deskarga elektrikoak ematen dituen tresna, bihotz taupaden erritmo normala berrezartzeko erabiltzen dena. Randriana zerraldo erori zen lurrera herenegun, eta medikuek desfibriladore bat erabili zuten jokalaria suspertzeko, zelaian bertan.

desfiguratu, desfigura, desfiguratzen

da/du ad. Zah. Desitxuratu, itxuragabetu.

desfilatu, desfila, desfilatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Pertsona-talde bat jendearen aurretik ilaran igaro; bereziki, soldadu-talde bat agintarien aurretik ilaran igaro. Azaroaren erdialdean Bilboko kaleetan desfilatu zuten batailoiek. Dantzariek eta musikariek kalerik kale desfilatzeari ekin zioten plazako bidean.

desfile

iz. Pertsona-talde bat jendearen aurretik ilaran igarotzea; bereziki, soldadu-talde bat agintarien aurretik ilaran igarotzea. Inauterietako desfilea ikusi nahi zuten. Madrilen egindako desfile militarrean.

desgaikuntza

iz. Zuz., Admin. Norbait, legez, kargu bat betetzeko edo eskubide bat erabiltzeko gaitasunik gabe uztea. Zigor astunak hauek dira: bost urtetik gorako espetxealdia, erabateko desgaikuntza eta bost urtetik gorako desgaikuntza bereziak.

desgaitu, desgai/desgaitu, desgaitzen

1 da/du ad. Istripu edo eritasun baten ondorioz, norbaitek ezintasun fisiko edo psikikoak izan.

2 du ad. Zuz., Admin. Norbait, legez, kargu bat betetzeko edo eskubide bat erabiltzeko gaitasunik gabe utzi. Debekua hausten dutenak desgaituta geratuko dira euren karguan aritzeko.

3 du ad. Inform. Gailu bat ez erabiltzeko moduan jarri; programa bati funtzio jakin batzuk exekutatzea galarazi. Lehenengo eta behin wifi gailua desgaitu behar dugu. Aukera hori aktibatuz, gure sisteman sartu nahi duen hackerrari lanaren erdia eginda ematen diogu; hori dela eta, guztiz gomendagarria da aukera hori desgaitzea. Desgaitu ondoren artxibo-postontzia gaitzen baduzu, artxibo-postontzi berri bat sortuko da, eta postontzi horrek ez du aurreko artxiboko edukia izango.

4 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Adingabeen eta desgaituen beharrak.

desgarai

iz. Garai desegokia, desordua. Atarira joan zitzaizkiola gauaz, desgaraian eta deiadarka.

desgaste iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, desgaste-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. higadura].

desgisatu, desgisa, desgisatzen

da/du ad. Zah. Mozorrotu, desitxuratu. Ik. itxuragabetu. Zertako desgisa nork bere aurpegia?, zertako har beste baten irudia?

desgogara

adb. Gogoz kontra. Desgogara dagoena. || (-en atzizkiaren eskuinean). Jainkoaren desgogara ez egiteagatik.

desgogarako adj. (Gehienbat -en atzizkiaren eskuinean). Ez baita beldur haren desgogarako gauzarik eginagatik.

desgrabatu, desgraba, desgrabatzen

du ad. Heg. Ekon. Zergak arindu, zerga gisa ordaindu beharreko zenbatekoa txikiagotu. Ez zaie aparteko zergarik jarriko, eta ez dute errenta aitorpenean desgrabatzeko zailtasunik izango.

desgrazia

iz. Ezbeharra. Gizajoak badu beregan, makina bat desgrazia.

deshidratatu, deshidrata, deshidratatzen

1 da ad. (Gorputz edo gai batek) ura galdu. Kutsatutako urak beherako gogorrak eta okadak eragiten dizkie edaten dutenei, eta, ondorioz, haietako asko deshidratatu egiten dira.

2 du ad. (Gorputz edo gai bati) barnean duen ura kendu.

3 (Era burutua izenondo gisa). Danimarkatik belar deshidratatu pixka bat ekarri zuen.

deshidratazio

iz. Deshidratatzea. Erietxera eraman behar izan zituzten, deshidratazio arazoak zirela-eta.

desilusio

iz. Zerbait edo norbait uste bezain ona ez dela ikustean izaten den sentimena. Lehenengo aldiz egin genuenean, desilusio handia hartu nuen; beste zerbait espero nuen.

desinentzia

iz. Hizkl. Deklinatzerakoan edo jokatzerakoan erroari eransten zaion morfema. Ik. hondarki. Deklinabide honetan kasu bakoitzari desinentzia bat dagokio.

desinfektatu, desinfekta, desinfektatzen

du ad. Infekzioa sor dezaketen organismoak suntsitu edo haien garapena eragotzi. Etxaldeko inguru guztiak desinfektatu zituzten.

desinfektatzaile

iz./adj. Desinfektatzen duena.

desinfekzio

iz. Desinfektatzea.

desinformazio

iz. Informaziorik eza. Munduko herri gehienetan edo guztietan bezalaxe, Afganistanen ere desinformazioa da nagusi. Hiesari buruzko desinformazio handia dago.

desintegratu, desintegra, desintegratzen

da/du ad. Zerbait zatietan edo osagaietan erabat banatu. Errazagoa da atomoa desintegratzea, aurreiritzi bat desintegratzea baino. Meteoritoa atmosferan desintegratu zen, 6.000 metroko altueran.

desintegrazio

iz. Desintegratzea.

desinteresatu

adj. Bere interesak eraginik jokatzen ez duena. Ik. eskuzabal.

desintoxikatu, desintoxika, desintoxikatzen

da/du ad. Gorputz bateko toxinak suntsitu edo kanporatu. Organismoa desintoxikatu duenean, pertsonak osasuna berreskuratzen du.

desio

iz. Heg. Desira.

desio izan du ad. Batez ere Gip. Desira izan; desiratu. Desio zuen gauza bakarra gure herrirako bakea zen. Bistan da gero eta gehiago desio zuela haur bat izatea. Bera zen, bera, espero nuena, desio nuena.

desira

iz. Nahia. Ik. nahikari. Ondasun desirak. Zerbait egiteko desira. Desira handia, kartsua.

desira izan Nahi bizia izan. Ik. desio izan. Entzun, ene bihotz umilak nola desira zaituen. Noizbait iritsi da desira genuena.

desiragarri

adj. Bereganako desira sortzen duena. Gau beltzaren hurbilak eguna inoiz baino desiragarriago bihurtzen duenean.

desirarazi, desiraraz, desirarazten

du ad. Norbaitengan desira sorrarazi.

desiratu, desira/desiratu, desiratzen

1 du ad. Desira izan, nahi izan. Ik. gutiziatu. Besteren ondasunak desiratzen dituena. Baldin desiratzen baduzu galdegin duzuna erdiestea (...). Ezin daitekeen gauza desiratzen du. Zoriona desiratzen diogu. Gogo onez desiratu. Kartsuki, lehiaz desiratu. Azkenean etorri duk desiratu orena. Desiratzeko den gauza.

2 (Era burutua izenondo gisa). O gau desiratua!

desirkunde

iz. Ipar. Nahikundea. Mundu honetako desirkunde orotarik urrun. Desirkunde lizunak.

desitsatsi, desitsats, desitsasten

da/du ad. g.er. Itsatsirik zegoena banatu, askatu. Orea moldetik desitsasten denean, prest dago.

desitxuratu, desitxura, desitxuratzen

1 da/du ad. Zerbait, bere itxura aldatuz, ezin ezagutuzko bihurtu. Ik. itxuragabetu; itxuratxartu. Aurpegia baztangak erabat desitxuratua. Udazkenak desitxuratu duen lorategia. Inork idatzia desitxuratu edo itxuragabetu dute.

2 du ad. Zerbaiten azalpen faltsua eman. Egia desitxuratu. Gertatu zena desitxuratuz.

desitxuratze

iz. Zerbait, bere itxura aldatuz, ezin ezagutuzko bihurtzea. Adam Smithen obraren desitxuratzearen lekuko ona da aipu hau.

desizoztu, desizotz/desizoztu, desizozten

da/du ad. Izoztuta egoteari utzi, izozturik dagoena bere ohiko egoerara etorri edo ekarri. Desizoztu den janari bat ez da berriro izoztu behar. Hozkailutik txahal birika batzuk atera ondoren, urki batetik zintzilikatu ditu eguzkitan desizoztu daitezen.

desjabetu, desjabe/desjabetu, desjabetzen

du ad. Norbaiti, legez, ondasun baten jabetza kendu. 2005ean 40 milioi nekazari desjabetu zituzten. Abokatu gisa elkarte ugari defendatu ditu, tartean grebalariak eta desjabetutako herritarrak. || (Aditzak, osagarritzat, kentzen den ondasuna bera hartzen duela). Oraingoz ez dituzte Elorrioko, Atxondoko eta Abadiñoko lurrak desjabetuko. Desjabetu behar dituzten eremuetan etxeak, alorrak eta lantegiak ere badaude. Gure birraitonari desjabetutako lurretan zegoen egina aireportu zaharra.

desjabetze

iz. Norbaiti, legez, ondasun baten jabetza kentzea. Aurkeztu duten desjabetze planak ez du zuzenean hartzen bere etxea. Desjabetze agiria sinatu.

deskafeinatu

1 adj. Kafeinagabea. Kikara bat kafe deskafeinatu.

2 iz. Kafe kafeinagabea. Deskafeinatu bat eskatu zuen, sakarinarekin.

deskalabru

iz. Heg. Beh. Kalte edo hondamen handia. Deskalabrua franko gertatu zait niri.

deskalifikatu, deskalifika, deskalifikatzen

1 du ad. Kirol. Arau-hauste bat egiteagatik norbait lehiaketa batetik kanporatu. Batzorde Teknikoak deskalifikatu egin du Pedreña Hondarribiko estropadan.

2 du ad. Norbaiti edo zerbaiti izen ona, itzala edo aginpidea kendu.

deskalifikazio

1 iz. Kirol. Deskalifikatzea.

2 iz. Norbaiti edo zerbaiti izen ona, itzala edo aginpidea kentzea.

deskantsatu, deskantsa, deskantsatzen

1 da ad. Atseden hartu.

2 da/du ad. Ipar. Lasaitu.

deskantsu

1 iz. Atsedena. Ik. pausu.

2 iz. Lasaitasuna.

deskantsuan adb. Lasai, bakean. Inondik ezer ageri ez eta, ez nengoen deskantsuan. Mintza zaitez deskantsuan; hemen erranak hemen egongo dira. || Deskantsu ederrean hitz egiten du.

deskantsu hartu Atseden hartu.

deskantsuz adb. Lasai, deskantsuan. Deskantsuz nengoen neure etxean. Zaude deskantsuz, etxeko jauna.

deskapitalizatu, deskapitaliza, deskapitalizatzen

da/du ad. Enpresa, banketxe edo kideko bat kapitalik gabe edo kapital gutxirekin gelditu edo utzi. Urteetan inbertsio txikiena egin gabe, erabat zaharkitua eta deskapitalizatua zegoen enpresa.

deskarga

1 iz. Karga kentzea.

2 iz. Elektrizitate deskarga. 3.000 volteko deskarga jaso zuen.

3 iz. Eduki bat sistema informatiko batetik beste batera mugitzea edo kopiatzea. Kantuen doako deskarga legezkoak eskainiko dituela iragarri du.

deskarga elektriko Elektrizitate deskarga. Harryk ere salto egin zuen, deskarga elektriko bat hartu izan balu bezala. Zigortzeko, deskarga elektrikoak ematen zitzaizkien animaliei, eta, saritzeko, berriz, janaria.

elektrizitate deskarga, elektrizitate-deskarga Karga elektriko bat eroale batetik beste batera bat-batean igarotzea. Castejon-Iruñea trenbide sareko mantentze lanetan ari zen langile batek elektrizitate deskarga jaso zuen, eta hil egin zen.

deskargatu, deskarga/deskargatu, deskargatzen

1 du ad. Zerbaiti karga kendu edo arindu. Ik. hustu. Portuan lan egiten dute, ontziak deskargatzen. Idi orgek deskargatzen dituzte hondartzan burdin mineralaz betetako ontziak.

2 du ad. Nonbaitetik karga bat kendu. Arraina deskargatzen eta saskietatik ateratzen ari ziren. Kontu handiz jardun behar izaten zuten txatarra ontzietatik deskargatzean. Pirita deskargatzen ari ziren.

3 du ad. Eduki bat sistema informatiko batetik beste batera mugitu edo kopiatu. Uda honetan egindako argazkiak deskargatu ditut. Mundu osoko musika, saretik zuzenean, ordenagailura deskargatu gabe eta doan entzuteko aukera ematen zuen.

deskargu

iz. Zuz. Norbaitek, salaketa baten aurrean, bere burua defendatzeko edo zuritzeko ematen duen arrazoia. Idazkiari, Trafikoko Zuzendaritza Nagusian aurkeztutako deskargu orria gehitu zion.

desklasifikatu, desklasifika, desklasifikatzen

1 du ad. Sekretupean zegoena eskuragai ipini. Argazkiok berriki desklasifikatu dituzte eta ikusgai jarri.

2 (Era burutua izenondo gisa). Dokumentu desklasifikatu baten zatiak.

desklasifikazio

iz. Desklasifikatzea.

deskodetu, deskode, deskodetzen

du ad. Mezu bat kodetzeko erabili den kodea alderantziz erabiliz, mezu horren jatorrizko forma lortu. Ik. deszifratu. Mezu sekretuak deskodetu zituen John Wallisek.

deskodifikatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskodifikatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. deskodetu].

deskolonizazio

iz. Herri batek beste baten kolonia izateari uztea; kolonia bat independente bihurtzeko prozesua. Nazio Batuen Erakundeak 1960ko hamarkadan bultzatu zuen Afrikako herrialdeen deskolonizazioa.

deskomekatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskomekatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eskumikatu].

deskonektatu, deskonekta, deskonektatzen

da/du ad. Heg. Konexioa eten. Telefonoa deskonektatu du. Gaixoa bizirik mantentzen duen makina deskonektatzea legezkoa da Alemanian.

deskonexio

1 iz. Deskonektatzea. Deskonexio automatikoaz gain, etengailuak eragingailu bat dauka, erabiltzaileak eskuz korrontea eten ahal izateko.

2 iz. Irud. Gazako deskonexio plana israeldarren bake urrats bat dela aditzera eman dute hedabideek.

3 iz. Telebistan eta irratian, seinale bat deskonektatzea, kate berak aldi berean saio bat baino gehiago igorri ahal izateko. RTVEk Euskadirako egiten dituen deskonexioetan euskara ere erabil dezan eskatu du EAJk Gasteizko Legebiltzarrean.

deskonposaketa

1 iz. Fis., Kim. Osagaietan banatzea. Ik. deskonposizio.

2 iz. Mat. Gaietan banatzea. Polinomio baten deskonposaketa.

deskonposatu, deskonposa, deskonposatzen

1 da/du ad. Fis., Kim. Osagaietan banatu. Oxigenoa ezinbestekoa da elikagaiak kimikoki deskonposatzeko. Argi zuria kristalezko prisma batez deskonposatu. Izpi hori zazpi koloretan deskonposatzen da.

2 da/du ad. Mat. Gaietan banatu. Zenbaki oso guztiak deskonposatzeko era.

deskonposatzaile

iz. Kim. Landare eta animalia hilez elikatzen den izakia. Bizidunak hiru ataletan sailka daitezke: ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak. Nolako ondorioak ekarriko lizkioke ekosistemari deskonposatzaileak desagertzeak?

deskonposatze

iz. Fis., Kim., Mat. Deskonposizioa.

deskonposizio

1 iz. Fis., Kim. Osagaietan banatzea. Ik. deskonposaketa; deskonposatze. Bikarbonatoaren deskonposizioa. Uretako landaretzak konposatu organikoen deskonposizioan duen eragina aztertu dute zientzialari estatubatuarrek.

2 iz. Mat. Gaietan banatzea.

deskontatu, deskonta, deskontatzen

du ad. Ekon. Deskontua egin. Eusko Jaurlaritzak 32,5 milioi euro deskontatu zituen Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko Kupotik.

deskontu

iz. Kopuru batetik kentzen den zatia; bereziki, saltzaileak zerbaiten prezioan egiten duen merkatzea. Testuliburuak erostean zenbait lekutan deskontuak egiten dira. Prezioa eskura ordaintzen da, deskonturik gabe. Deskontu bereziak.

deskribaezin

adj. Ezin deskribatuzkoa. Keinu deskribaezin batek desitxuratzen zuen haren aurpegia.

deskribapen

iz. Deskribatzea.

deskribatu, deskriba, deskribatzen

du ad. Zerbaiten ezaugarriak azaldu. Ez dugu hau guztia beharrezkoa den zehaztasunez deskribatu.

deskribatzaile

adj. Deskribatzen duena. Agian gertuago leudeke sofista batzuk estilo deskribatzailetik arauemailetik baino. Hizkuntzalaritza deskribatzailea.

deskripzio

iz. Azalpena, deskribatzea. Oraingo hizkuntzaren deskripzioa. Deskripzio hutserako joera.

deskubrimendu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskubrimendu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurkikuntza].

deskubritu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskubritu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurkitu].

deskuidatu, deskuida, deskuidatzen

1 da ad. Herr. Arreta galdu, oharkabetu. Edozertan deskuidatzen zena galduta zegoen.

2 da ad. Herr. Norbait nahasi. Hau nire irudipena da, baliteke ni deskuidatuta egotea.

deskuidu

iz. Heg. Beh. Arreta falta; nahastea.

deskuiduan adb. Beh. Oharkabean; menturaz. Deskuiduan inork ikusi bazaitu, jende artean ikusiko zintuen.

deslai

adb. Lotu edo elkartu gabe; alde batera utzita. Liburutxo batean batzeko liburu askotan zabaldurik eta deslai legez dauden adibideak. Ardi galdu bat deslai zebilena. Hor-hemen zabaldurik, nonahi deslai dabiltzalako zure zentzuak.

deslai utzi Babesik gabe utzi. Ik. deslaitu. Gu hemen deslai utzirik, umezurtz gisan.

deslaitu, deslai/deslaitu, deslaitzen

1 du ad. Bizk. g.er. Deslai utzi; askatu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Zure taldeko ardi galdu deslaitu hau.

desleial

adj. Leialtasunik gabea, leialtasunik ez duena. Guraso desleial eskergabeen umeak garela. Zerbitzari desleial gaiztoa. Emakume desleiala izan zara zeure bizilagunarentzat. Jainkoaren aldera osoki desleiala izan dena. Desleial agertzen zen erregeren manuetara. Edozeinek ikusiko du honelako desleiala zein beldur izatekoa den.

desleialkeria

iz. g.er. Desleialtasunezko egite gaitzesgarria. Babiloniara eramango dut eta han zigor epaia emango nire aurka egindako desleialkeriagatik.

desleialtasun

iz. Leialtasunik eza. Lagunen aldetik bekaizgoa, adiskideen aldetik desleialtasuna. Mendekoen desleialtasuna.

deslokalizatu, deslokaliza, deslokalizatzen

1 du ad. Ekon. Enpresez edo industria-ekoizpenez mintzatuz, eskualdez edo herrialdez aldatu, bereziki enpresa-kostuak murrizteko asmoz. Ekoizpena deslokalizatzeaz gain, langileek diote enpresak lantokiarekin espekulatzeko nahia ere baduela. Helburua ez da enpresak deslokalizatzea.

2 (Era burutua izenondo gisa). Fis. Elektroiez mintzatuz, molekula batean bi atomok baino gehiagok partekatzen dutena. Elektroi deslokalizatuak.

deslokalizazio

1 iz. Ekon. Enpresa baten industria-ekoizpena eskualdez edo herrialdez aldatzea, bereziki enpresa-kostuak murrizteko asmoz egiten dena. Deslokalizazioak ia bi mila lanpostu deuseztatu ditu azken hilabeteotan Euskal Herrian.

2 iz. Fis. Molekula batean elektroiak atomo baten nukleotik beste atomo batenera mugitu ahal izatea. Lewisen egiturak erabiliz, egonkortasun hori erraz azal daiteke elektroien deslokalizazioaren bidez.

deslotu, deslot, deslotzen

da/du ad. Loturik dagoena askatu. Adats horia, gauerako deslotua, erortzen zitzaion sorbaldara. Deslotzen zaizkit hezur guztiak, urtzen ari zait gorputza.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper