0

ostartx

iz. Astigar zuria.

ostatari

iz. Batez ere Bizk. Ostalaria.

ostatatu, ostata, ostatatzen

1 da ad. Ostatu hartu, ostatuz egon; norbaiten etxean lo egitera gelditu. Herriko hotelean ostatatu ziren. Arrotz bat ostatatu izan zen aberats haren etxean.

2 du ad. Ostatu eman; norbaitek beste norbait bere etxean lo egiteko hartu. Arrotzik ostatatu nahi ez duenak kendu behar du erramua bere etxetik.

3 du ad. Irud. Bere bihotzean deabrua ostatatzen duenak.

4 du ad. Inform. Webgune bat edo kideko bat sarean kokatzea bermatu. AEBko hainbat ospitaletako webguneetan helburu terapeutikoak dituzten pazienteen blogak ostatatzen hasi dira. Googlek hodeian fitxategiak ostatatzeko zerbitzua eskaintzen du.

ostatatze

1 iz. Ostatu hartzea; ostatu ematea. Aurreko taulan, ostatatze turistikoko enpresen zenbait ezaugarri zerrendatu ditugu.

2 iz. Inform. Interneteko zerbitzua, informazioa, irudiak, bideoak eta kidekoak gordetzeko aukera ematen duena; bereziki webguneak ostatatzen dituen zerbitzua. Ostatatze zerbitzurik gabe, nahiz eta domeinua eduki, ezin da inolako webgunerik ostatatu edo posta elektronikorik eskaini.

ostatu

1 iz. Diru truke jan eta lo egiten den etxea. Zaragozako ostatu batean igaro zuen gaua. Ostatu batean gela bat hartu. Ostatu batera joan beharko diat jatera. Ostatu bila hasi ziren. Ostatuko etxekoandrea. Ostatuko nagusia. Ostatuko neskarekin hizketan. Gipuzkoako ostatu garbi txukunak. Ostatu jabea. || Ikazkinaren etxea izan zen San Frantziskoren ostatua.

2 iz. Ostatu batean eskaintzen den lo egiteko tokia eta jana. Ostatu eske gabiltza, ez arren ukatu. Ostatua ordaindu gabe ihes egin zuelako. Ez da hemen zuentzat ostaturik. || Gaurko ostatu, gure etxean baduzu.

3 iz. Ipar. eta Naf. Taberna. Ostatuz ostatu horditzen. Bezperak erratearekin, elizak hutsik eta ostatuak jendez beterik.

ostatu eman Ik. ostatatu 2. Seigarren miserikordiazko obra, bidezkoari ostatu ematea. || Haren etxean emango digute gaur gaueko ostatua.

ostatu hartu 1 Ik. ostatatu 1. Ilki zen hiritik kanpora Betaniara eta ostatu hartu zuen han.

2 Irud. Jainko handiak ene baitan hartu du ostatu. Jainkoak begira zaitzala usantza gaiztoak zure baitan ostatu hartzetik.

ostatuz adb. (egon, izan, eduki, hartu, jarri eta kideko aditzekin). Ostatu harturik. Ik. ostatatu 1. Jendetza handia bildu zen apostolua ostatuz zegoen etxera. Aldi hartan bere etxean ostatuz bazituen bi ingeniari. Berak nahien zuen tokian ostatuz jartzeko baimena eman zioten.

ostaturatu, ostatura/ostaturatu, ostaturatzen

da/du ad. Ostatura joan; ostatura eraman.

oste1

1 iz. Armada osatzen duten soldaduen taldea. Orduan etorriko da Erromaren ostea, suntsitzera Judeako nazio noblea. Frantses osteak hiria hartu zuenean. || Ezarri zituzten soldadu osteak ateetan eta iragan zuten gau osoa hiriaren inguruan.

2 iz. (Gizaki) taldea. Aingeruzko oste bat ikusi zuen han. Zerbitzari leialen ostea emendatzeko. Gaiztagin oste izugarriak. Infernuko osteak. Bazen jende oste bat haren ondotik zebilena. Gizon eta emazteki oste handi bat. Ostearen erdian galduak.

oste2

1 iz. Atzea. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Mendixka batzuen ostean. Zure aurrean eta zure ostean. Gizonak meta oste batean ezkutatzeko astia izan zuen. Oraindino ez zuen eguzkiak osoro mendi osteetatik jaso aurpegia. Ate ostean zegoen. Eliz ostetik kapitaina eta bi hordiak agertzen dira. Denda osteko ate txikia. Osteko aldean.

2 (Leku atzizkiekin, singularrean, denborazko testuinguruetan). Ondoren, ondoan. Ik. bazkaloste. Lo gozoaren ostean itzartu da. Heriotza ostean. Elkarren ostean etorri ziren ekaitzak. Eguerdi osteko loa. || (Partizipio burutuaren eskuinean). Zerbait egin ostean.

3 iz. (Harridurazko esaldietan, errepikatzen den hitz baten eskuinean, entzun berri denarekiko desadostasuna edo nolabaiteko asperdura adierazteko). Ik. ondo2 3. Zer lan eta zer lan oste! Zer nahigabe eta nahigabe oste, nahigabea denok daukagu.

ostean (Dagokion sintagmak -z atzizkia hartzen duela). -z gainera, -z bestalde. Ik. osterantzean 3. Badaude beste bide batzuk, konfesioaz ostean, honelako bekatuak barkatzeko. Honezaz ostean jakin behar duzu (...).

ostegun

iz. Asteko laugarren eguna, asteazkenaren eta ostiralaren artekoa. Ostegun gaua zen. Gaur, irailak 3, osteguna. Datorren ostegunean. Ostegunetan etortzen da.

ostegun gizen Inauteri aurreko osteguna. Urte guztietako ostegun gizen egunetan egiten dute gizon dantza.

ostegun santu Aste Santuko osteguna. Olio hau urtero ostegun santuz bedeinkatzen dute.

ostegunero

adb. Ostegun guztietan, ostegun oroz. Ostegunero Hernanin izaten da feria.

osteka

adb. Ipar. Talde handietan. Osteka sartu zen jendea. Igelak ikusten ditu jauzten urera osteka.

ostendu, osten, ostentzen

1 da/du ad. Bizk. Ezkutatu. Eguzkia ostendu zenean. Hilotza basoan ostendu zuen.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Leku ostenduan zegoela.

osteopata

iz. Med. Osteopatian espezialista den sendagilea.

osteopatia

1 iz. Med. Hezurretako gaixotasuna.

2 iz. Med. Gaixotasunei aurre egiteko tratamendu sistema, barruko organoen eta eskeletoaren gaitzen arteko erlazioan oinarritzen dena.

osteoporosi

iz. Med. Hezurretako gaixotasuna, hezur ehunaren trinkotasuna galtzea ezaugarri duena. Hezurrak ahulduta izaten dituzte osteoporosiak jotakoek.

ostera1

iz. Joan-etorria. Ik. itzuli2 6; buelta 3. Parisera egin zuen bigarren osteran. Hurrengoan egin beharko zituen bost ostera Ameriketara. Montevideotik Buenos Airesera osterak egiten zituen ontzi txiki batean.

ostera2

1 adb. Berriro, berriz. Bilduko dituzu elkarrengana ostera. Ez ostera bekatura bihurtzeko. Jo atea, egin oles ostera eta ostera.

2 lok. Berriz, aldiz, aitzitik; ordea. Bera gero eta aberatsago; ni, ostera, gero eta behartsuago. Esatea ez zen gaitza izan; egitea, ostera...

3 interj. Indargarri gisa erabiltzen den hitza. Hau bakarrik balitz, ostera! Nongoa da, ostera, etxeko egin gura zaigun basapiztia hau?

ostera ere Batez ere Bizk. Berriz ere. Behin alargunduta, ostera ere ezkondu nahi duen emakumea.

osterantzean

1 lok. Bestela. Jabeari itzuli behar diozu; osterantzean, ez daukazu zerura joaterik.

2 lok. Gainerakoan. Osterantzean, Anton ona zen benetan. Jan gaizki egin dugu, baina osterantzean ondo ibili gara.

3 (-z atzizkiaren eskuinean). -z bestalde. Ik. ostean. Jainkoaz osterantzean ez zen ezer ere.

osterantzeko 1 adj. Gainerakoa. Meza eta osterantzeko elizkizunak. Igandeak izan ezik, osterantzeko egun guztiak.

2 adj. (-z atzizkiaren eskuinean). Ezerez bat bezala dira, Jainkoaz osterantzeko gauzak.

osteratu, ostera/osteratu, osteratzen

1 da ad. Itzuli. Herrira jaisten denean, ilunabarrerako beti zuzen osteratzen da.

2 du ad. Hizketaldi batean, zerbait gehitu, gaineratu. Ateraldia ez zen amaren gustukoa izan, eta osteratu zion: (...). Hark, hizkera aldatzeko ahalegin handia eginez, osteratu zion: (...).

3 du ad. Errepikatu.

osteratxo

iz. Adkor. Joan-etorria, ibilaldia. Asteburua dugu gainean mendi aldera osteratxo bat egiteko, goiz-pasa edo. Une aproposa izan daiteke Takonerako postuetatik osteratxo bat egiteko.

ostertz

iz. Puntu batetik ikus daitekeen lurrazala mugatzen duen lerroa; lerro horretatik hurbil dauden lurrazaleko eta zeruko zatiak. Ik. zeruertz; zerumuga; ortzi muga. Eguzkia ostertzean itzali arte.

osterzuri

iz. Eskarola kizkurra (Cichorium endivia crispum).

ostia

iz. Eukaristiako ogia, gaur egun gari irinezko olata txiki biribila dena. Ostia santua. Ostia sakratua. Jesu Kristo osorik dago ostia osoan eta osorik ostia puska bakoitzean. Ostia ontzia.

ostikada

iz. Ostikoa. Ostikada bat eman. Ostikada bota zion astoak.

ostikadaka

adb. Ostikoka. Ostikadaka atea apurtu.

ostikarazi, ostikaraz, ostikarazten

du ad. Ipar. Ostikopean erabilarazi. Anitzek ez zekiten ere zer zen ostikarazten zieten gurutze hura.

ostikatu, ostika, ostikatzen

1 du ad. Batez ere Ipar. Ostikopean erabili. Zure salbatzailearen odola ostikatu duzula. Hala nola urrea eta zilarra lurpean daudeno baitira ostikatuak. || Irud. Jainkoaren legea ostikatu. Euskara ostikatzen dutenen laguna.

2 du ad. Batez ere Ipar. Ostikoz jo, ostiko egin, ostikoka erabili. Zamariek ostikatua.

ostiko1

iz. Oinaz ematen den ukaldia; zaldiek eta kideko abereek atzeko hanka bat edo biak atzerantz botaz egiten duten higidura edo ematen duten kolpea. Ostiko bat eman zion. Ostiko batez itxi zuen atea. Ostikoz egotzi. Kanpoaldetik, inurrien usteak eta biziak zapalduaz datorren ostiko zentzugabea.

ostiko egin Ostikoa eman. Akuiluaren kontra ostiko egitea.

ostikoz jo Pilota ostikoz joaz. Hirurak sartu dira sukaldean, katua ostikoz joaz.

ostiko2

iz. Zutik dagoen zerbaiti eusteko jartzen den euskarria. Hormari ostikoak ipini.

ostikoka

adb. Ostikoak emanez, ostiko eginez. Hasi zen mandoa ostikoka. Txakurrak ostikoka erabiltzea. Ezinari ostikoka.

ostikolari

1 adj. Ostikoak ematen dituena, ostikoz jotzen duena. Halako mando bilau ostikolaririk munduan ez da azaldu. Jabearekin mantsoa, baina beste gainerakoekin ostikolari izugarria.

2 iz. Futbolaria.

ostikopean

adb. Oinpean, hankapean. Ostikopean erabili. Batari txapela galdu zitzaion, besteari behatza ostikopean zapaldu zioten.

ostikopetu, ostikope/ostikopetu, ostikopetzen

1 du ad. Ostikopean erabili, ostikatu. Begira zure Semea, arantzaz koroaturik eta ostikopeturik.

2 du ad. Irud. Ostikopetua izango da haien harrotasuna.

ostilamendu

iz. Etxeko tresneria. Indusketetan, 87 gorputzen hondakinak agertu ziren, gehienak ostilamendua ondoan zutela. Etxeko ostilamendua osatzen duten objektu eta lanabesak.

ostilika

iz. g.er. Ostadarra.

ostinato

iz. Mus. Musika-lan batean ahots edo instrumentu batek tonu berean behin eta berriz errepikatzen duen esaldi motz melodikoa.

ostiral

iz. Asteko bosgarren eguna, ostegunaren eta larunbataren artekoa. Ostiral arratsaldean. Ostiraletako bijilia berezia. Ostiral-larunbatetan. Gaur, urriak 9, ostirala.

ostiral santu Aste Santuko ostirala. Oroitzen naiz ostiral santu egunez nola gure agintariek esan ziguten egun hartan fusilak behera begira ibiltzeko.

ostiralero

adb. Ostiral guztietan, ostiral oroz. Baxoerdiak hartzen ditut kuadrillarekin, eta ostiralero afaria soziedadean.

ostondo

iz. g.er. Ortzia.

ostots

iz. Trumoia. Ostots izugarriak burrunba egiten. Tximista lehenago dakusagu ostotsa entzuten dugun baino.

ostra

iz. Itsas moluskua, maskorrak kanpoaldetik ilunak eta latzak, eta barrualdetik zuriak eta leunak dituena, harkaitzetan itsatsia bizi dena eta sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Ostrea edulis, etab.). Ezpainak luzatzen dituzte zenbaitek, ostra irensteko bezala.

perla ostra, perla-ostra Perlak ematen dituen ostra (Pinctada margaritifera).

ostruka

iz. Tamaina handiko hegazti lasterkaria, hankak luze eta sendoak, hegoak motzak, lepoa luzea, eta burua eta lepoa ia soilak dituena, Afrikan eta Arabian bizi dena (Struthio camelus). Ostruka lumak.

ostu, ostu, osten

1 du ad. Ebatsi, lapurtu. Begira ostu diozun nagusi edo etxekoandreari zerbait. Makila ostu ziola. Besterena ez duzu ostuko.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Oparo bizi da, ez bide baitzituen itzuli ondasun ostuak.

osziladore

iz. Fis. Oszilazioak eragiten dituen tresna.

oszilatorio

iz. Fis. Oszilaziozkoa dena. Ik. oszilatzaile. Higidura oszilatorioa.

oszilatu, oszila, oszilatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Fis. Gorputz bat bere oreka-puntutik, aldizka, alde batera edo bestera higitu. Fisikariek ahalik eta atomo gehienek oszilatzea lortu behar dute, oszilazioaren neurketa zehatzak egin ahal izateko.

oszilatzaile

adj./iz. Fis. Oszilatzen duena. Biraka dabilen elektroia sistema oszilatzaile bat da. Eremu oszilatzailea.

oszilazio

1 iz. Fis. Gorputz bat bere oreka-puntutik, aldizka, alde batera eta bestera higitzea; oszilazio baten hara-honako higiduretako bakoitza. Material hau arina da eta oszilazioak ongi indargabetzen ditu. Penduluak oszilazioak egiten dituenean, etengabe ari da energia eraldatzen.

2 iz. Zerbait, magnitude bat esaterako, muga batzuen barnean aldatzea. Prozesu honek populazioen tamainei oszilazioak ezartzen dizkie.

oszilografo

iz. Elektr. Oszilazioak aztertzen eta jasotzen dituen tresna.

osziloskopio

iz. Elektr. Oszilazioak jasotzen eta irudikatzen dituen tresna.

otabera

iz. Otearen antzeko landare arantzatsua (Genista hispanica).

otadi

iz. Otea hazten den tokia. Otadi mardul eta txilardi zabalak.

otagara

iz. Otalorea.

otaka

iz. Otea. Otaken artean sigi-sagaka doan zidorrari ekingo diogu.

otalako

iz. Ipar. Abereek jateko aska. Mariak otalakoan ezarri zuen haurra.

otalore

iz. Otearen lorea. Otalorea bakanka udaberriari deika.

otalur

1 iz. Otea eta kideko landareak dauden eremua.

2 iz. Otea egon den lurra.

otamen

1 iz. Ahamena, mokadua. Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua, kalean bertan saltzen duten otamen koxkorra.

2 iz. Jatordu nagusietatik kanpo egiten den janaldi arina.

otapur

iz. Ogi apurra. Usoa batetik bestera mugitzen da bere hanka ttipiez, otapur bila.

otar

iz. Ote mota gogorra. Oihanpean sartuta, berroz berro, otarrez otar.

otardi

iz. Otarra hazten den lurra. Nork erran du euskaldunen espirituak direla maiz, jakintza-eskasean, dena otardi eta larre?

otarrain

iz. Hamar oin dituen itsas krustazeo handia, begi irtenak, antena luze sendoak, eta aurreko hankak haginik gabeak dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Palinurus elephas). Otarraina, kolorez arre iluna izan arren, egostean gorri bihurtzen da.

otarrainxka

iz. Hamar oin dituen itsas krustazeoa, 12-14 cm-koa, oskol ahula, antena luzeak eta sabelalde luzanga dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Penaeus kerathurus). Ik. ganba; izkira. Otarrainxkak zuritu zituzten eta hozkailutik ateratako maionesarekin jan.

otarre

iz. Gauzak eramateko ontzia, saskia baino handiagoa, euskarriduna, berez zumitzez egina. Ik. saski; otzara; zare; zesto. Sagar gorri-gorriz beteriko otarre bat. Emakumeak, beso eta buru otarrez beterik. Zumezko otarrea. Otarre batean oilo loka bat arrautzen gainean. Otarre egiten duenak saskia egin dezake (esr. zah.).

otarregile

iz. Otarreak egiten dituen eskulangilea. Ik. saskigile.

otarregintza

iz. Otarregilearen ogibidea; otarreak egitea.

otarretegi

iz. Otarreak egiten eta saltzen diren etxea.

otarretxo

iz. Otarre txikia. Janari otarretxoa. Ogi edo arto edukitzeko otarretxoa. Gisa honetan atzemandako otsokumeak otarretxo batean darabiltzate herriz herri.

otarteko

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, otarteko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ogitarteko].

otartu, otar/otartu, otartzen

da ad. Ipar. Otez bete, otarrez bete. Larre mutur batzuk otartzen diren bezala.

otasa

iz. Zahia erabat bereizi gabeko irinez egindako ogia. Ik. erresa 2; tremes.

otasarde

iz. Otea jasotzeko edo biltzeko sardea.

otasega

iz. Otea ebakitzeko sega motza.

otatxori

iz. Zuhaixken adar muturretan jartzen diren txoriei, eta, bereziki, buztanzuriari, ematen zaien izena.

otatza

iz. Otadia.

ote1

iz. Ulex generoko zuhaixken izena (Ulex sp.). Otea eta txilarra sortzen diren lekuetan. Nafarroako landak, otez eta iratzez jantziak. Inguruko sasi eta oteak garbitzea. Oteak ebakitzea. Haritza adar hutsetan, otea loretan. Ez da, bada, udaberria, larre oteari su emateko? Otea, eta hura ere jo gabea, bakarrik ematen zaiela bazkatzeko. Karobirako otea.

ote beltz Ote mota, ote zuriak baino lore txikiagoak dituena (Ulex minor). Ote beltza zuria bezain abere bazkagai ona da.

ote zuri Zuhaixka arantzatsua, lore hori usaintsuak ematen dituena (Ulex europaeus).

ote2

1 Hizkl. Hiztunak, galderetan, zalantza adierazteko edo azpimarratzeko erabiltzen duen partikula. (Aditz laguntzailearen eta era trinkoen ezkerrean ezartzen da). Etorri ote da? Zer ikusi ote zuen? Ote da munduan bat ere halakorik? Ba ote da hau bezain gauza ederrik? Ez ote da gertatzen entzule batek batera eta besteak bestera aditzea? Horren sentikorra ote da oraingo jendea? Ze izen arraio ote da hori? Horrela ote da? Gurea ote dugu Baroja? Zinetan uste ote du X-k hori? Zer gertatu behar ote du? Bide zuzenagorik ez ote dago?

2 (Zehar-galderetan). Begira etsi ote duzun. Ez dakit, ordea, horien balioa goregi jasoa ez ote daukagun. Galde daiteke orain ea haren alde ote gauden ala kontra. Dudan irudia zuzena ote den, nola jakin? Beldur naiz zenbaiten gogoan ez ote dudan ez dagokidan itxurarik. || Hauetatik batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da.

3 (Aditza ezabaturik). Atsotitz horien hizkera, nongoa ote? Hitz hori, Axularrena ote? Zergatik ote? Bai ote? Zorionekoa ote, edo gaiztokoa, hori ez dakit.

otezko 1 adj. g.er. Dudazkoa.

2 iz. g.er. Duda.

oteitzar

1 adj. Oteitzakoa, Oteitzari dagokiona.

2 iz. Oteitzako herritarra.

oteka1

adb. Zub. Oteketa, ote bila.

oteka2

adb. Zalantzaz, zalantza eginez. Zalantza bat piztu zait barren-barrenean eta oteka hasi natzaio neure buruari. || Sukaldeko ate ondotik ikusmiran eta nor oteka ari ziren arrotzari buruz.

oteketa

adb. Batez ere Ipar. Ote bila. Oteketa joana zen.

oteme

iz. Arantzarik gabeko ote mota.

oti

iz. Intsektu hegalari eta jauzkaria, kolore arrekoa, oso jatuna, landetan kalte handiak egiten dituena (Fam. Acrididae). Otiz beteriko landak. Oti samaldak.

otin

1 iz. g.er. Gorrotoa.

2 iz. g.er. Arrastoa, aztarna.

otitis

iz. Med. Belarriaren hantura. Otitisik ez izateko lehortu ongi-ongi belarriak bainatu ondoren.

otoi

1 Zerbait eskatzen denean eskaria indartzeko erabiltzen den hitza. Ik. arren 4; mesedez. Zaude, bada, otoi, ene aldean, gau honetan. Ez, otoi, medikurik ekar. Otoi, Ama maitea, urrikal zakizkigu. Otoi, hel zakizkit.

2 iz. Otoitza. Done Mikeli otoia.

otoi egin 1 Arrenka eskatu, erregutu. Ik. otoiztu 1. Etxerakoan zure amari otoi egin nion etxean har nintzan.

2 Otoitz egin, errezatu. Ik. otoiztu 2. Sartzen da elizara otoi egitera.

otoika

1 adb. Otoitz eginez. Gure alde otoika ari dena.

2 adb. Erreguka.

otoitu, otoi/otoitu, otoitzen

du ad. Batez ere Zub. Otoiztu. Nola behar da Jainkoa otoitu?

otoitz

1 iz. Arima Jainkoarekin edo izaki espiritual batekin harremanetan jartzea, maitasuna edo ezagutza adierazteko, edo eskariren bat egiteko. Gogozko eta ahozko otoitza. Otoitz beroak, kartsuak. Jaunak entzun du ene otoitza.

2 iz. Otoitz egiteko erabiltzen den esapide edo esaldi saila. Aitagurea eta gainerako otoitzak. Goizeko otoitza. Meza Santuko otoitzak. Arrantzaleen otoitzak. Hileta otoitza. Otoitz hau ez da berdin esaten Bizkaiko herri guztietan. Ama Birjinari erraten dizkiozun otoitzik hoberenak.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Otoitz liburua. Otoitz aulkia. Nire etxea otoitz etxea da.

otoitzean adb. Otoitz egiten. Otoitzean ari zela. Otoitzean egon ziren elkarrekin. Denbora otoitzean iragan. Otoitzean hasi. Egunak eta gauak lanean eta otoitzean zeneramatzan.

otoitz egin Ik. errezatu; otoiztu 2. Zeruko Amari otoitz egin diezaiogun. Egin behar diegu otoitz aingeruei eta santuei. Martiri santuak, otoitz egizue gure alde. Otoitz egiteko era. Otoitz eginaz eta mezatara joanaz. || Eman zen belauniko eta egin zuen otoitz labur bat. Ez da asko elizan otoitz eta kantu egitea. Barkamena irabazteko egiten den azken otoitza.

otoitzetan adb. Otoitz egiten. Gauak eta egunak iragaten zituen otoitzetan eta barauetan.

otoitzez adb. Otoitzean. Jesus maitea, otoitzez nago gurutzearen oinean. Otoitzez nagokizu.

otoitz ordu, otoitz-ordu Batez ere pl. Eliza katolikoan, eguna zatitzen den une jakin bakoitzari dagozkion otoitzen multzoa. Ik. ordu 4; bezpera2; matutia; gorespen 2; konpleta; prima1 4. Bezperak eta gainerako otoitz orduak.

otoitzaldi

iz. Otoitz egiten den denbora; otoitz egitea. Otoitzaldi luzeetan egoten zen. Ordu jakinetan elizara igotzen ziren, otoitzaldia egitera. Otoitzaldia hasteko.

otoizgile

iz. Otoitz egiten duen pertsona. Aita Eusebe, otoizgile handi hura. Ignazio, euskaldun guztien ohorea, zeruetan izan zaitez, otoi, gure otoizgilea.

otoizka

1 adb. Otoitz egiten, otoitzean. Besoak zabalik otoizka. Otoizka zaudete, Jainkoa nahiz ospatu.

2 adb. Ipar. Erreguka. Banatorkizu otoizka fabore galdez.

otoizketa

iz. g.er. Otoitza, otoitzaldia.

otoizlari

iz. Otoizgilea. Emakume ona eta zintzoa, otoizlari zuhurra.

otoizleku

iz. Otoitz egiteko lekua. Ik. otoiztegi. Larunbatean, hiritik kanpora atera eta ibai ondora joan ginen, han juduen otoizleku bat zegoela uste baikenuen.

otoiztegi

iz. Otoitz egiteko prestaturiko tokia; bereziki, etxe batzuetan, otoitz egiteko edo meza emateko prestaturiko gela. Elizetan eta beste otoiztegietan. Jauregiko otoiztegian.

otoiztu, otoitz/otoiztu, otoizten

1 du ad. Batez ere Ipar. Arrenka eskatu, erregutu. Ignaziok otoizten ditu bakarrik utz dezaten. Jainkoa otoizten dugu, eman diezazkigun behar ditugunak. Otoizten zaitugu, Jauna.

2 du ad. (nor osagarririk gabe). Batez ere Ipar. Otoitz egin. Apaizek egunero otoiztu behar dute bezperetan.

otologia

iz. Med. Medikuntzaren adarra, belarria eta belarriaren eritasunak aztertzen dituena.

otondo

iz. Ogi apurra, ogi pusketa. Otondoak batu.

otondo belar, otondo-belar

iz. Baso landare ezpainduna, multzoetan bilduak dauden lore moreak ematen dituena (Stachys officinalis).

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper