Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

ordenazale

adj. Ordenaren zalea dena; bereziki, ohiko gizarte ordenaren aldekoa dena. Bestela esan, ordenazaleek sortu dute, eta ia esku-hutsik sortu gainera, desordena Txilen.

ordenazio

iz. Erl. Ordenako sakramentua hartzea edo ematea. Hona ordenazioen kopurua hamarkadaz hamarkada: 1860ko hamarkadan, 79 apaiz berri Euskal Herrian; 1870koan, 84.

ordenu

iz. Ipar. Hilburukoa, testamentua.

ordez

1 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Aipatzen denaren lekuan, ordainetan edo haren truke. Luma darabil orain armen ordez. Merezi zuen sariaren ordez, kate lodiak hartu zituen. Haren ordez mintzatu beharrean aurkitzen naiz. Euskararen ordez eta euskararen lekuan beste zerbait dugula maite. Topic eta thema-ren ordez euskaraz "mintzagai" erabil daitekeela iruditzen zait. K-ren ordez C idatziz. Ematen didazun askatasunaren ordez, zer emango ote nizuke, baina? Eman zioten libra bat txokolate, mesede horren ordez. Ba omen ziren behinola bi aita santu, baten ordez. Asearen ordez gosea. || Ordez emango digu betiko zerua.

2 adb. (Era burutuaren eskuinean). Beharrean, orde. Zer ikus eta zer suma egon ordez, bere burua Jainkoari egotz diezaiola. Nekatu ordez ihesi dabiltzanak.

ordezkaezin

adj. Ezin ordezkatuzkoa. Zuk sortutakoa zuk sortzen duzu, ordezkaezina da; aitzitik, banaketa, argitaratzea... horiek ordezka daitezke.

ordezkagarri

adj. Ordezka daitekeena. Bakarrak, ezberdinak izan nahi dugu, baina arruntak, hutsalak gara; azken batean, guztiz ordezkagarriak gara, beste edozein pertsona bezala.

ordezkagarritasun

iz. Ordezkagarria denaren nolakotasuna. Ekuazioek bi adierazpenen ordezkagarritasuna adierazten dute.

ordezkapen

iz. Ordezkatzea. Haur eta gazteekin egindako ikerketa berriek diote katalana katalan hiztunen artean baino ez dela erabiltzen eta haien artean ere ez beti; hau da, hizkuntza ordezkapena ari dela gertatzen. Ordezkapen sistema ederki ezagutzen du N. Urkolak, ikasketak amaitu zituenetik han-hemenka ibili baita eskolak ematen. Ordezkapen bat egiten ari zen lizeoan.

ordezkari

iz. Talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean ari den pertsona. Ikasleen ordezkari bat joaten da irakasleen bileretara. Euskaltzaindiaren ordezkaria Eusko Ikaskuntzan. Lehendakariaren ordezkaria. Legebiltzarrekoek beren kideen artean izendatuko dituzte ordezkariak. Hara bidali zituzten ordezkarien ustez.

ordezkariorde

iz. Ordezkariaren azpikoa den pertsona, zenbait betekizunetan haren ordezkoa dena. Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkariordea.

ordezkariordetza

1 iz. Ordezkariordearen kargua edo betekizuna.

2 iz. Ordezkariordea aritzen den tokia; toki horretako zerbitzuen multzoa. Elkarteak kontzentrazioa deitu du ekainaren 18ko eguerdirako gobernu zentralaren ordezkariordetzaren aurrean. Prestige ontziak kalte egin dien 44 arrantza-ontziren eskaerak tramitatu zituen abenduan Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkariordetzak.

ordezkaritza

1 iz. Ordezkariaren kargua edo betekizuna. Jainkoaren ordezkaritzan nor zuek baino gorago?

2 iz. Ordezkarien multzoa. Luxenburgoko ordezkaritzako burua.

3 iz. Ordezkaria aritzen den tokia; toki horretako zerbitzuen multzoa. Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaritzan.

ordezkatu, ordezka, ordezkatzen

1 du ad. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu. Ik. ordeztu 2. Batzordekideek beren lanean jarraituko dute, ordezkatuak izan arte.

2 du ad. Talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritu. Lehendakariak ordezkatuko du Bankua gai horietan. Ikasleek kide bat izendatu behar dute, irakasleen bileretan ordezka ditzan.

ordezkatzaile

1 adj./iz. Ordezkoa.

2 adj. Talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritzen dena. Ik. ordezkari. Demokrazia ordezkatzailearen akatsa dela herritarren parte hartze gero eta txikiagoa izatea esparru politikoan.

3 adj./iz. Kim. Atomoez mintzatuz, molekula batean beste atomo bat ordezkatzen duena. Nitrogeno ordezkatzailea erraz truka daiteke halogeno batekin.

ordezkatze

iz. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jartzea edo aritzea. Ik. ordezkapen. Hiriburuaren gertutasuna eragile garrantzitsua izan da hizkuntzaren ordezkatze prozesuan; gaztelaniak erraz lortu zuen berez euskararenak ziren erabilera-eremuetan sartzea.

ordezko

adj./iz. Ordez jartzen dena edo aritzen dena. Ik. ordeko. Erdaratiko hitz eta esaeren ordezko bila genbiltzanean. Apezpikua etxean ez zela, ordezko egiten zuen Jaime Verastegui jaunak. Nire ordezko bat bilatu beharko duzu. Mundutik joango balitz bihar edo etzi, bere lekuan nahi du ordezkoa utzi. Trukean hartzen den gauza nahiz honen ordezko dirua, ematen denaren ordaina baita.

ordezkotza

iz. Ordez aritzea. Ordezkotza egin.

ordezpen

iz. Ordeztea.

ordezte

iz. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jartzea edo aritzea. Ik. ordezkatze.

ordeztu, ordez/ordeztu, ordezten

1 du ad. Trukatu.

2 du ad. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu. Ik. ordezkatu. Gauak eguna ordezten duenean. Gaixo dagoen irakaslea ordezteko.

ordinal

iz. Hurrenkera edo ordena adierazten duen hitza. Zenbakiak eta ordinalak. Euskal ordinalak -garren atzizkiaren bidez eratzen dira.

ordinario

iz. Erl. Apezpikua.

ordiziar

1 adj. Ordiziakoa, Ordiziari dagokiona.

2 iz. Ordiziako herritarra.

ordoki

1 iz. Eremu laua, berdina. Ik. ordeka; zabaldi. Mesopotamiako zelai eta ordoki ederretan. Ordoki bat gaitza agertzen zaigu eskuin eta ezker. Zelaia edo malda den, mendi edo ordoki. Nafarroako hiriburua hona non dugun begien aitzinean, muino txiki bateko ordoki gainean jarria.

2 adj. Laua, berdina. Landa zabal eta ordoki batean. Mahai bat bezain ordoki da zelaia. Zola ez dute karrikek arras ordoki. Atharratzeko hiria, hiri ordoki.

goi ordoki, goi-ordoki Altitude handian dagoen ordoki zabala. Hego Amerikako goi ordokietan.

ordokitar

iz. Ipar. g.er. Ordokian bizi den pertsona.

ordokitu, ordoki/ordokitu, ordokitzen

da/du ad. Ipar. Lautu, berdindu. Mahai bat bezala ordokitzen den harkaitz gora baten gainean. Bi jaun horiek bazuten aski indar, patarrak ordokitzeko.

ordots

1 iz. Txerri arra. Ik. aketz; apote. Ordotsak eta ahardiak. Ordotsak, bost urte eginez gero, zikiratzen dira.

2 adj. Arra. Zerri ordotsa.

ordoviziar

1 adj./iz. (Izena denean, O larriz). Geol. Paleozoikoa banatzen den periodoez mintzatuz, bigarrena, duela 488 milioi urte ingurutik duela 443 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. Ordoviziarreko fosilak dituzten harriak aurkitu dituzte Donibane Garazi inguruan.

2 adj. Geol. Ordoviziarrekoa, Ordoviziarrari dagokiona.

ordre

iz. Ipar. Ordena. Ordre bat ezagutzen du munduan, baina ez zaio aski bilatzea zein den; nahi du jakin zerk egiten duen.

ordu

1 iz. Eguna (hots, batez besteko eguzki eguna) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Ik. oren. Egun edo ordu guztietan. Orduaren zatiak (Ik. minutu; segundo). Ordu eta erdi irauten zuela. Igaro dira ordubete, bi ordu... Ordu berean. Laguna hil eta hogeita lau ordu baino lehen agertu omen zitzaion. Eta egunean hogeita lau orduko askatasunak gogait eragiten dio. Ordu batez bakarrik lan egin dute (Ik. ordubete). Hiru orduz ibili ondoren. Handik ordu batzuetara. Elkarrekin igarotzen dituzten ordu luzeetan. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean.

2 iz. (Orduak adierazteko, bat eta bi zenbatzaileekin). Ordu bata da. Ordu biak dira. Ordu batean, ordu bietan eta hiruretan etortzen da autobusa. Goizeko ordu batean. Hasi gaueko hamarretan eta ordu biak bitartean. || Zer ordu da?

3 iz. Eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea. Orain eta heriotzako orduan. Bazkaltzeko orduan (Ik. bazkalordu). Etxeratzeko ordua zen. Senideak soro lanean dauden orduan. Jesusen ikasleak ordu jakinetan tenplura igotzen ziren otoitzaldia egitera. Ordu hartan behar baitut eman kontu hertsia. Lan orduetan. Atseden orduak. Badator ordua, bertan da, guztiok nor bere aldera banatuko baitzarete. Etxeko nagusiak baleki zer ordutan etorriko zaion lapurra. Ordu ez denean. Ez ordu, ez leku guztietan. Ordua baino lehen jaioa. Azken orduko albisteak. Saioa puntuan hasiko da eta orduz kanpo ez zaio inori haurren liburutegira sartzen utziko.

4 iz. Eliz otoitzaren zatietako bakoitza, egunaren une jakin batean esaten dena. Ik. otoitz ordu. Orduen liturgia.

ordu(a) izan da/du ad. (Hirugarren pertsonan erabiltzen da). Garaia izan. Ordu da ikus dezagun zer egin zuten paristarrek. Eta ordu zen, egiazki, norbait nonbait higi zedin norabait. Badugu ordu, horretan pentsatzen hasteko. Zentzatzeko ordua dugu.

ordu arte adb. Une edo garai hura arte; une edo garai hori arte. Ordu arte orok mintzaira bera zuten. Bego, beraz, eginkizun hau ordu arte. || Oihenartek ordu arteko euskal bertsoak entzunak edo irakurriak zituen.

ordu erdi, ordu-erdi Kapitulu bakoitzak ordu erdia-edo eskatzen dit.

ordu ezkero adb. Harrezkero. Ik. orduz gero; ordutik. Ordu ezkero elkarren adiskide gelditu ziren.

ordu gaiztoan adb. Aipatzen dena egin edo gertatu ez balitz hobe izango zela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. zoritxarrean; ordu txarrean. Ordu gaiztoan jan zuen Adamek arbola debekatutik.

ordu laurden, ordu-laurden Ordu laurden batean.

ordu onean adb. Aipatzen den egoera ontzat emateko erabiltzen den esapidea. Izan bedi ordu onean.

ordura arte adb. Ordu arte.

ordurik hona adb. Bizk. Ordutik hona.

ordu txarrean adb. Ordu gaiztoan. Ordu txarrean bigundu nintzen zure esanetara.

ordu txiki pl. Gauerdi osteko lehen orduak. Gaueko ordu txiki haietan, edozer gauza gerta zitekeen.

orduz adb. Garaiz. Ez da orduz etxeratzen, bidean ari dena puskak batzen (esr. zah.).

orduz gero adb. Harrezkero. Ik. ordu ezkero. Orduz gero, ez zuen harremanik izan bere errainarekin.

orduz geroztik adb. Orduz gero.

orduan

1 adb. Une hartan, garai hartan. Bai ederki bizi ginela orduan. Ez nuen uste orduan eta ez dut orain uste. Orduan integrista zeritzan alderdikoa. Lizarra aldean orduan burutzen da lehendik zetorren erdalduntzea. Haien atsegina orduan! Orduan bezain indartsu dago. Ez orduan eta ez geroago. Ez da ezer asmatu, ez orduan, ez geroztik. Orduan bertan (Ik. orduantxe). || Une horretan. Orduan ikusiko dira gauzak nola diren. Eseriko dira orduan kai ondoan dauden mahai luzeetan.

2 lok. Kasu horretan, hortaz. Ez badakizu, orduan hobe duzu isilik egotea. Hitz beharrean aurkitzen da galesa; ingelesetik hartzen dira orduan hitz zahar ahaztuen ordekoak. Hori pentsatzeak beldurtzen badu, sasi-budista da orduan, ez budista. Zer esan behar dugu orduan?

orduan eta ...-ago 1 Are gehiago. Hori entzunik, ikasleak orduan eta gehiago harritu ziren.

2 (zenbat eta ...-ago edo zenbat ere ...-ago-rekin korrelazioan, bi prozesu edo egoera konparatzeko). Zenbat eta bakezaleago agertu, orduan eta beldurgarriago izaten dira. Zenbat ere biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna.

orduan orduko adj. Uneari dagokiona. Egunero egiten dituzte eguneko beren gauza onak, orduan ordukoak eta aldiak dakarren aldian beste beren aldikoak.

orduantsu adb. Gutxi gorabehera orduan. Orduantsu asmatu zuen inprenta Pi-Cheng izeneko batek.

orduantxe

adb. Orduan bertan. Beltranek igarri zuen orduantxe zergatik aldendu zitzaion emaztea. Eta hainbeste menderen buruan, nire oinazeak orduantxe hasten balira bezala izango dira.

ordubete

iz. Ordu bateko denbora-bitartea. Ordubetean jardun zuten berbetan. Ordubetez egon ziren mendi gailurrean. Mugan ordubete edo bi itxaroten egon eta gero. Herriraino oraindik ordubeteko bidea zuela.

ordudanik

adb. Harrezkero, ordutik. Ordudanik San Lukas eguna urtero jai egiten dute.

orduero

adb. Ordu guztietan, ordu oroz. Asteburuetan orduero izaten dira autobusak.

orduka

adb. Neurritzat ordua hartzen dela. Orduka lan egin.

orduko

1 adj. Une edo garai hartakoa. Orduko eta gaurko idazleak. Orduko eta geroko gorabeherak. Horra ene orduko ametsa. Ez omen zuen, gainera, herri interesen, ordukoen eta gerokoen, alde jokatu. Pitagoras gizon handitzat zuten ordukoek.

2 (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Bezain laster. Ohean sartu orduko, loak hartzen nau. Hitz ozenak, ahotik irten orduko, lerro-lerro antolatzen zitzaizkion zein bere tokian. || Lurrean agertzen garen orduko, Jaungoikoak bakoitzari bere aingeru zaintzailea ematen dio.

3 (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Aipatzen den unea baino lehen edo une hartan bertan. Hara bildu orduko, hil hurran zen jenerala. Gaur, oilarrak jo orduko, hiru aldiz ukatuko nauzu.

4 adb. Une hartarako. Ik. ordurako. Orduko nahiko lo egina nengoen. Mariaren gurasoak, nonbait, orduko hilak ziren.

5 adb. (Lastertasuna adierazteko). Orduan, ordu bakoitzean. Ehun kilometro orduko egin. Orduko bost kilometroko abiaduran oinez doan gizona.

ordukoxe 1 adj. (orduko-ren era indartua). Une edo garai hartakoa. Kartel hau mila bederatziehun eta hogeita hamabosteko euskal jaietakoa da eta liburua ere ordukoxea.

2 (orduko-ren era indartua; era burutuaren eskuinean). Bezain laster. Ohera sartu ordukoxe loak hartzen nau.

ordukotz

adb. Ipar. Orduko, une hartarako. Ordukotz haurrak zazpi urte eginak zituen.

ordulari

iz. Erlojua. Eskumuturreko ordularia.

orduraino

adb. Ordu arte. Higuindu zituen, orduraino maitatu zituen atsegin galkorrak. Ezen orduraino dugu salbatzeko artea. Munduaren hasieratik orduraino. Gaurgero badakigu horratik, zenbait ale berezik iraungo duela orduraino.

ordurainoko adj. Hau ikusi eta ilundu zen ordurainoko haren poz guztia.

ordurako

1 adb. Une hartarako. Ik. orduko 4. Ordurako, gainera, atzerakorik ez duen pausoa emana zegoen. Jesusek ordurako erabakita zeukan zer egin. Guk badakigu astindu gaituzten lurrikarak sortuak zirela ordurako, eta ez direla berehalakoan baketuko. || Une horretarako. Ordurako harrek beren lana egina izango dute nirekin.

2 adb. (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Aipatzen den unea baino lehen edo une hartan bertan. Ik. orduko 3.

ordurarte adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ordurarte-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ordura arte; ordu arte].

ordutegi

1 iz. Gertaera jakin batzuk jazotze orduaren arabera adierazten dituen zerrenda. Sakelatik trenen ordutegia atera zuen. Eskolen ordutegia.

2 iz. Ohiko jarduera edo lan batean eman ohi den denbora-bitartea. Lan ordutegia: lan orduak.

ordutik

adb. Une hartatik; une horretatik. Oroitu nintzen hil beharra naizela eta ordutik hartu nuen lurreko gauzei ez ikusi egiteko asmoa. Ordutik hona agertu diren euskarazko liburuak. Horrela irauteko ordutik gaur arte. Legearen hitza har ezazu bere zentzu zuzen eta lañoan, eta ordutik ikusiko duzu (...).

ordutik aurrera adb. Une hartatik aurrera. Ik. harrezkero. Ordutik aurrera izan zuen beti bihotzeko bakea. Lehen pozik baziren, ordutik aurrera areago.

ordutik hona adb. Une hartatik hona. Ik. harrezkero. Hamaika zaparrada jausi da ordutik hona!

ore

iz. Hauts eginiko gai gotor bati isurkari bat gehituz eratzen den nahastura aski trinkoa baina biguna; bereziki, irinez eta urez egiten dena. Taloak egiteko orea. Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean azala egin artean. Arto orea. Ogi orea. Orea labean sartu. Ore bateko opilak dira: antz handia dute. Lur pixka bat eskuan hartu, listua bota eta orea egin zuen. Paper orea.

oregano

iz. Belar lore-ezpainduna, janari-ongarri gisa erabiltzen dena (Origanum vulgare).

orein

iz. Ugaztun hausnarkari handia eta liraina, hanka-luzea eta isats-laburra, oihanean taldeetan bizi dena (Cervus elaphus). Ik. basahuntz 2. Oreinaren arrak urtero handituz doazen adarrak izaten ditu. Orein emea. Orein taldeak. Oreinak bezala jauzi eginez. Orkatz izutiak eta orein lasterrak. Oreina larrean, pertza laratzean (esr. zah.).

orein-mihi Garoaren familiako landarea, mihi itxurako hosto luze estuak dituena (Asplenium scolopendrium).

oreinki

iz. Orein okela.

oreka

iz. Elkarren aurka ari diren gauza bi edo gehiagoren arteko indar berdintasuna; horrelako indarren eraginpean dagoen gauzaren egoera. Osagaien arteko oreka. Gorputz guztia ikaraz darabilela, oreka ezin gordez jaikitzen da. Oreka galdu dut zeharo: gorputzekoa eta arimakoa. Jokoa, azken batean, ezagunaren eta ezezagunaren artean oreka gunea aurkitzean datza. Gizarteko orekan zetorren edozein aldaketak, zenik txikienak ere, hizkuntzaren kaltean gertatu behar zuela.

orekan adb. Txoritxo gaixoa noiz harrapatuko, zeruan orekan dagoen mirotza legez. Orekan jarri.

orekari

iz. Oreka-ariketak egiten dituen artista. Bizitza arrasto bat da, klarionaz egindako marra estu zuri bat, eta gu orekari hauskorrak besterik ez gara.

orekatsu

adj. Orekatua.

orekatu, oreka/orekatu, orekatzen

1 da/du ad. Orekan jarri; oreka lortu edo sortu. Balantza bat orekatu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Orekan dagoena, oreka duena. Bien arteko elkarbizitza eta lankidetza orekatua lortzeko. Zorionez elikadura orekatua dugulako. Garapen orekatua.

orekatzaile

adj. Orekatzen duena. Indar orekatzailea.

oreki

1 iz. Pasta (egosita prestatzen dena).

2 iz. Pasta (jaki gozoa).

oren

1 iz. Ipar. Ordua. Oren bat eman zuen herrira heltzeko. Oren baten buruan. Herioak inori ez demaio oren baten epea. Ezin egon izan zarete, bada, oren batez, enekin atzarriak? Ilunpeek iraun zuten hiru orenez. Bospasei orenen bidean.

2 iz. (Orduak adierazteko). Ipar. Bihar goizean meza zortzi orenetan. Lau orenak irian agertu ziren. Hamar orenetarik oren bat arte. Goizeko bederatzi orenetarik arratsaldeko bortzak arte.

3 iz. Ipar. Unea, garaia. Heriotzako orenean. Bere orena etorria zuela.

4 iz. Ipar. Erloju handia, eskumuturrekoa edo sakelakoa ez dena.

oren erdi, oren-erdi Ipar. Oren erdi bat bazuen izerditan hola ari zela. Utz ezazu irakitera oren erdi bat su eztian.

oren laurden, oren-laurden Ipar. Oren laurden bat. Hiru oren laurden baino gehiago eman dute, ezin irekiz.

orendaindar

1 adj. Orendaingoa, Orendaini dagokiona.

2 iz. Orendaingo herritarra.

orexar

1 adj. Orexakoa, Orexari dagokiona.

2 iz. Orexako herritarra.

orezta

1 iz. Orina. Orezta bat zuen bizkarrean.

2 iz. Larruazalean, bereziki ilehori edo ilegorrien artean, ateratzen den orban txiki gorrixka, eguzkiaren eta airearen eraginez biziago egiten dena. Ik. peka. Oreztaz jositako gazte alaia.

oreztatu, orezta/oreztatu, oreztatzen

du ad. Orez estali edo bete.

orfeoi

iz. Laurogei abeslaritik gora dituen abesbatza. Azkenean gelditu nintzen gure Donostiako Orfeoi hori entzun gabe.

orfiko

adj. Antzinateko Grezian Orfeok sortu omen zuen erlijioari dagokiona, erlijio horrena. Misterio orfikoak. Dirudienez, Platonek tradizio orfikoa eta pitagorikoa baliatu zituen, gure infernu beldurgarria asmatzeko.

orga

1 iz. Bi edo lau gurpileko ibilgailua, zamak eramateko erabiltzen dena eta zaldiek, idiek edo kidekoek higiarazten dutena. Ik. gurdi. Organ zeramatzan barrikak. Egun batez, gure xaharra joan zen, behiak uztarturik orgari, oihanera oteketa. Behi edo idi orgekin. Orgak hustu. Orgaren ardatza. Orgaren galga. || Esr. zah.: Orga idien aitzinean ezarri. Orga txarrago, eta karranka handiago.

2 iz. Tresna gurpilduna, zama arinak bultzaka edo tiraka garraiatzeko erabiltzen dena. Hirurogeita bi urteko gizon bat, erosketa-orgari bultzaka.

3 iz. Orga baten edukia. Ik. orgatara. Orga bat egur. Hogei orga belar.

orgabide

iz. Orgak ibiltzen diren bidea. Ik. gurdibide. Orgabideaz beste aldeko sasi batean.

orgagile

iz. Ogibidez orgak egiten dituen pertsona.

orgagintza

iz. Orgagilearen ogibidea; orgak egitea.

organdi

iz. Kotoizko ehuna, arina eta gardena, almidoiz gogortua izaten dena. || Lehenengo jaunartzea organdi zuriz jantzita egin nuen nik ere.

organigrama

iz. Erakunde, enpresa edo kideko baten egituraren eta antolaketaren adierazpen grafikoa. Administrazioaren egituraren organigrama, —geziz, laukitxoz eta kolorez betea—, handituz doa atertu gabe.

organiko

1 adj. Izaki bizidunei dagokiena edo haietatik datorrena. Ez baikara materia elikatuko duen materia organikoa baino. Etxeko zabor organikoekin konposta egiten ikasteko sistema aurkeztu du Eguzki talde ekologistak.

2 adj. Izakiez mintzatuz, biziduna. Hizkuntzak, izaki organikoak bezala, taldeka eta azpitaldeka sailka daitezke.

3 adj. Kim. Gai konposatuez mintzatuz, karbono-karbono edo karbono-hidrogeno lotura kobalenteek osatzen dutena. Ik. kimika organiko. Konposatu organikoa.

4 adj. Organoei dagokiena. Eritasun organikoa.

5 adj. Erakunde baten eraketari nahiz funtzioei dagokiena. Lege organikoa.

organikotasun

iz. Organikoa denaren nolakotasuna. 1960 arte ez zen hasi joera hori aldatzen eta autismoaren organikotasuna osorik onartzen.

organismo

1 iz. Izaki biziduna. Organismo zelulabakarrak.

2 iz. Izaki biziduna osatzen duten organoen multzoa; bereziki, giza gorputza. Gure mende honetan maiz erabili ohi da organismoaren irudia, gizarteko gertaerak argitzeko.

organista

iz. Organo-jotzailea. Organista egon zen Aizarnan.

organizatu, organiza, organizatzen

1 du ad. Antolatu, egitura edo antolaketa jakin batez hornitu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Multzo organizatuak.

organizazio

1 iz. Erakundea.

2 iz. Organizatzea, antolaketa.

organo1

iz. Izaki bizietan, betekizun jakin bat duen zatia. Bihotza da odola gorputz osora bidaltzen duen organoa. Ikusmenaren organoa. Ahoa, mintzoaren organo gisa hartua.

organo2

iz. Musika-tresna handia, hauspoen bidez haize ematen zaien hodiez osatua, teklatu baten edo gehiagoren laguntzaz jotzen dena. Organoa jo. Organo kontzertua. || Organo elektronikoa.

organo3

iz. Erakunde edo kideko baten zatia edo atala, betekizun jakin bat duena. Elkarteak hiru organo izango ditu: Zuzendaritza Kontseilua, Aholkularitza Batzordea eta Zuzendaritza taldea. Osoko Bilkura da eztabaidagunearen erabaki organoa. Atzo prentsa oharra plazaratu zuen Bigarren Hezkuntzako Institutuko Organo Gorenak.

organogile

iz. Ogibidez organoak egiten edo konpontzen dituen pertsona.

organoleptiko

adj. Biol. Zentzumenen bidez hauteman daitekeena. Enologo frantziarrak haritzak ardo onduari eransten zion kalitate eta ezaugarri organoleptiko apartez jabetu ziren.

organulu

iz. Biol. Organo oso txikia. Zelula bizietan, nukleoa eta beste zenbait organulu, mikroskopio optikoa erabiliz ikus daitezke.

orgari

iz. Orga-gidaria. Ik. orgazain.

orgasmo

iz. Sexu atseginaren goien unea. Orgasmo batek astindu zuen, kanpo eta barren. Orgasmoa izan ondoren, lasaitasuna eta baretasuna datoz.

orgatara

iz. Ipar. Orga baten edukia. Ik. orga 2. Orgatara bat lur. Hamar orgatara egur.

orgataraka

adb. Kopuru handian. Ik. gurdika. Batzuetan, ele ederrak orgataraka, araberako urratsak titare baten bete! Orgataraka daramatzate gorputzak.

orgategi

iz. Orgak gordetzen diren tokia.

orgatila

iz. Orga txikia; eskorga. Ik. orgatxo. Supermerkatuetako orgatila plastikozko poltsaz betea.

orgatxo

iz. Orga txikia; eskorga. Eskaleak mantaz estaliriko orgatxo zikin bat zeraman arrastaka.

orgazain

iz. Ipar. Orga-gidaria. Orgazainek beren zigorrak astintzen zituzten.

orgia

1 iz. Bakoren ohoretan Erroman egiten ziren jaiak.

2 iz. Gehiegikeriak egiten diren jaia. Ez zuen hainbesteko indarrik, behinola bezala, gaueko orgietan plazer hartzeko.

oriatar

1 adj. Oriakoa, Oriari dagokiona.

2 iz. Oriako herritarra.

orientabide

iz. Bidea aurkitzen lagun dezakeen argibidea; erabaki zuzena hartzen edo behar bezala jokatzen lagun dezakeen argibidea. Ariketa hauek orientabide hutsak dira.

orientagarri

1 adj. Orientabide gisa balio duena. Ik. orientatzaile. Eskema orientagarri orokor bat bakarrik eman dute.

2 adj. Orienta daitekeena.

orientalismo

1 iz. Ekialdeko kultura eta ohituren azterketa eta ezagutza.

2 iz. Ekialdeko gauzekiko zaletasuna.

orientalista

iz. Ekialdeko kultura eta hizkuntzak aztertzen dituen pertsona. Antoine Galland orientalista frantsesari zor diogu mundu berri exotiko horien zabalkundea.

orientatu, orienta, orientatzen

da/du ad. Ostertzeko puntu nagusiekiko kokatu; norabide jakin batekiko kokatu. Itsasoan orientatzeko, iparrorratza erabiltzen da.

orientatzaile

adj. Orientabide gisa balio duena. Ik. orientagarri. Ezarritako zenbateko hori, hala ere, orientatzailea da, ez mugatzailea.

orientazio

iz. Orientatzea. Nik dagoeneko galdua dut burua eta orientazio zentzua.

original

1 adj. Jatorrizkoa.

2 adj./iz. Artelanez edo idazlanez mintzatuz, kopia, itzulpen edo imitazioa ez dena, jatorrizkoa, benetakoa. Originala eta kopiak.

3 adj. Beste ezer imitatzen ez duena, berezia eta berritzailea dena. Inolaz ere originala ez den lan akademikoak ez du balio handirik. Historiaren ikuspuntu hori ez zen oso originala.

[Oharra: bekatu originala/jatorrizko bekatua esapideen artean Euskaltzaindiak jatorrizko bekatua hobesten du].

originaltasun

iz. Originala denaren nolakotasuna. Ikasle baten idazlanari ez zaio eskatzen ikertzaile batenari eskatzen zaion zorroztasuna, originaltasuna edo sakontasuna.

orin

iz. Larruazaleko orban txikia, biribila eta ilunkara. Ik. orezta. Gorputzean orin edo orezta duen emakumea ez omen da sorgintzen.

orinal

iz. Heg. Herr. Pixontzia.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper