Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

uztail

1 iz. Urteko zazpigarren hila. Uztaileko lehen egunak ziren. Datorren uztailean. Uztail beroa, uztail ederra, guhaur ontzen gaituena!

2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Uztailaren zazpia. Iragan uztailaren 15ean. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, uztailak 25, asteartea.

uztailari

1 iz. Arkua eta gezia erabiliz borrokatzen zen soldadua.

2 iz. Arkuarekin geziak jaurtitzen dituen kirolaria.

uztaldi

iz. Uzta biltzen den aldia. Marihuanaren uztaldian, udan eta udazken hasieran, kolore guztietako poliziak kalamu landareak atzematen eta landatzaileak atxilotzen ibiltzen dira.

uztao

1 iz. Rumex generoko belar landarea (Rumex sp.). Ik. lapaitz.

2 iz. Landare sustrai-luzea, hosto zabal eta luzeak dituena, baratze eta soroetan belar txartzat hartzen dena (Rumex crispus).

uztapiku

iz. Fruituak urtean birritan ematen dituzten pikondoetan, lehen fruitua.

uztar

iz. Ipar. Ostikoa. Fereka ezak astoa, emanen dik uztar (esr. zah.).

uztar-behi

iz. Lanerako erabiltzen den behia. Zure alaba hau artizarra zen lehen; orain, berriz, uztar-behia bezala lepoa makurtzera behartu duzu.

uztardura

iz. Uztartzea; uztartzen duen lotura. Eta elkarri josiak izanen dira azpitik gaineraino, eta uztardura batek edukiko ditu guztiak.

uztargi

iz. Ostadarra. Kolore ederrez beteriko uztargia.

uztargile

iz. Uztarriak egiten dituen eskulangilea. Uztargilearen lantegian.

uztargintza

iz. Uztarriak egitea; uztargilearen lanbidea.

uztar-idi

iz. Lanerako erabiltzen den idia. Uztar-behi edo uztar-idiekin lanean dabilenari ere itzaina deitu ohi zaio. Artean ez zekien uztar-idi batekin soroko lanak egiten baizik. Bost uztar-idi erosi ditut.

uztariztar

1 adj. Uztaritzekoa, Uztaritzeri dagokiona.

2 iz. Uztaritzeko herritarra.

uztarka

adb. Ipar. Ostikoka. Mandoa uztarka hasi zen.

uztarkari

adj. Ipar. Ostikolaria.

uztarketa

iz. Uztartzea. Rock klasikoaren eta blues doinuen arteko uztarketa egiten du talde horrek.

uztarkide

iz. Abere batentzat, uztarrian kide duen aberea. Badira idi batzuk kasik ezin uztar daitezkeenak, ez baitute uztarkidearekin batean ibili nahi.

uztarko

iz. Ipar. g.er. Ostikoa, uztarra.

uztaro

iz. Uzta biltzeko sasoia. Uztaroan dator beti ekaitzik handiena.

uztarpe

iz. (Batez ere leku atzizkiekin, singularrean). Uztarriaren azpia; mendekotasuna. Idiskoak lepoa uztarpean gatibu zuen. Uztarpeko aberea. Emazu lepoa uztarpera, eta alboan jarriko dut nik ere nirea. Uztarpetik askatu. Deabruaren uztarpe gogorrean.

uztarperatu, uztarpera/uztarperatu, uztarperatzen

du ad. Uztarpera eraman, uztarpetu. Uztarperatu eta gero, bere mendean jopu eginda dauka.

uztarpetu, uztarpe/uztarpetu, uztarpetzen

du ad. Uztarpean ezarri; menderatu. Hobe genuke ikasiagoengandik ikasi, asmatu berri ditugun legeen azpian arrotzak uztarpetzen saiatu baino.

uztarrarazi, uztarraraz, uztarrarazten

du ad. Uztartzera behartu.

uztarri

1 iz. Zurezko atal sendoa eta landua, idi, behi edo kidekoei, lanerako lotzeko, lepo gainean ezartzen zaiena. Uztarria lotzeko larruzko lokarria. Bota zuen uztarria, uhalak urraturik. Zure uztarri bigunari lepoa uzkurtzeko. Ez gara uztarri bereko eginak.

2 iz. Irud. Legearen uztarria. Uztarriaren azpian (Ik. uztarpe). Ezkonduak, beren borondatez, uztarri baten azpian jartzen dira. Nire uztarria biguna baita, eta nire zama arina.

3 iz. Elkarrekin uztartzen diren abereen bikotea. Uztarri bi ari ziren lanean Eperzelaietako soroan.

uztarri motz Abere bakarrarentzako uztarria.

uztarroztar

1 adj. Uztarrozekoa, Uztarrozeri dagokiona.

2 iz. Uztarrozeko herritarra.

uztartu, uztar/uztartu, uztartzen

1 du ad. Uztarrian lanerako lotu. Ez zaitut nik uztartu gurdia erabiltzeko, eta bai bakarrik hezteko zure lepo gogorra. Badira idi batzuk kasik ezin uztar daitezkeenak, ez baitute uztarkidearekin batean ibili nahi. Egun batez gure xaharra joan zen, behiak uztarturik orgari oihanera oteketa. Sokrates sofistekin elkartzea idia astoarekin uztartzea litzateke.

2 du ad. Irud. Ezkontzaz uztartutako senar-emazteak. Sinestea eta jakintza uztartzea.

uztartze

1 iz. Uztarrian lotzea. Musiken eta hizkuntzen uztartze horrek giro ezinago goxoa sortzen du.

2 iz. Errugbian, bi taldeetako jokalarien aurrez aurreko lehia, elkarri sorbaldetatik heldurik eta aurrerantz makurturik jarri, eta bultzaka, bi taldeen erdian lurrean dagoen baloia eskuratzean datzana. Uztartze batetik irtenda lortu zuen lehen entsegua Galesek.

uztatu, uzta/uztatu, uztatzen

du ad. Ipar. g.er. Uzta bildu. Batek ereiten du, besteak uztatzen.

uzte

iz. utzi aditzari dagokion ekintza. Haragi uzte eta barauak. —Zergatik agindu zigun, bada, Moisesek, emazteari uzte-agiria eman eta bidaltzeko? —Zuen bihotz-gogortasuna dela-eta eman dizue Moisesek nork bere emaztea uzteko baimen hori.

uztondo

1 iz. Garia ebaki den soroa. Ik. galondo. Uztondoan arbia erein dugu.

2 iz. Uzta bildu ondoren lurrean gelditzen den zurtoin hondakina. Nekazariek uztondoa baimenik gabe erretzen dutenean gertatzen dira suteak, batez ere.

uzu

adj. Bizk. g.g.er. Abereez mintzatuz, izua, hezigaitza. Piztia uzuak.

v

1 Ik. uve.

2 (Letra larriz). volt-en nazioarteko sinboloa.

VA

voltampere-ren nazioarteko sinboloa.

vaduztar

1 adj. Vaduzkoa, Vaduzi dagokiona.

2 iz. Vaduzko herritarra.

valletar

1 adj. Valletakoa, Valletari dagokiona.

2 iz. Valletako herritarra.

valoniar

1 adj. Valoniakoa, Valoniari dagokiona.

2 iz. Valoniako herritarra.

valtierrar

1 adj. Valtierrakoa, Valtierrari dagokiona.

2 iz. Valtierrako herritarra.

vanuatuar

1 adj. Vanuatukoa, Vanuaturi dagokiona.

2 iz. Vanuatuko herritarra.

var

iz. Fis. Korronte alternoko zirkuituen potentzia erreaktiboa neurtzeko unitatea. Ik. voltampere erreaktibo.

varsoviar

1 adj. Varsoviakoa, Varsoviari dagokiona. Varsoviar agintariak.

2 iz. Varsoviako herritarra.

vatikanoar

1 adj. Vatikanokoa, Vatikanoari dagokiona.

2 iz. Vatikanoko herritarra.

vatu

iz. Vanuatuko diru unitatea.

vedette

1 iz. Ikuskizun bateko artista nagusia. Ugariak ziren han yiddish antzeztokiak; hango vedetteek —Maurice Schwartz, Jacob Adler, Molly Picon— jendetzak erakartzen zituzten.

2 iz. Giro eta alor jakin batean oso ezaguna den pertsona. Zientzian baino ez du lortu euliak vedette bilakatzea.

vediko

1 adj. Veda Indiako liburu sakratuei dagokiena. Erritu vedikoa.

2 iz. Veda-k idatzita dauden hizkuntza.

vendera

iz. Hegoafrikan mintzatzen den hizkuntza.

veneziar

1 adj. Veneziakoa, Veneziari dagokiona.

2 iz. Veneziako herritarra.

venezuelar

1 adj. Venezuelakoa, Venezuelari dagokiona. Venezuelar agintariak.

2 iz. Venezuelako herritarra.

venus

iz. Estatua mota, emakume bat, bereziki gorpuzkera edo ezaugarri oso markatuak dituena, irudikatzen duena. Ezagunak dira Historiaurreko venus mamitsuak, ugalkortasunari loturiko ezaugarriak (bularrak eta aldakak) azpimarratzen dituztenak.

verismo

iz. Liter. XIX. mendearen amaieran Italian sorturiko literatura-mugimendua, Frantziako naturalismoan inspiratua, Italiako hegoaldeko arazo sozialei arreta berezia jartzen diena eta errealitatea idealizaziorik gabe erakusten duena. Giovanni Verga eleberrigile, antzerkigile eta kontakizun laburren idazle gisa nabarmendu zen, eta Italiako verismoaren edo errealismoaren jarraitzaile nagusia izan zen.

versus

Aipatzen diren bi kontzeptu edo hitzak aurrez aurre jartzen dituen hitza. Vizcaya versus Bizkaia: Vizcaya Bizkaia-ren aurka. Publikoa versus pribatua.

vianar

1 adj. Vianakoa, Vianari dagokiona.

2 iz. Vianako herritarra.

vibrato

iz. Mus. Ahotsaren bitartez edo musika-tresnen bitartez egiten den soinuaren ondulazioa, tonu aldaketa laster eta txikiek eragina dena. Welker baritonoak uhin luzeko vibratoa erakutsi zuen.

victoriar

1 adj. Victoriakoa, Victoriari dagokiona.

2 iz. Victoriako herritarra.

vienar

1 adj. Vienakoa, Vienari dagokiona. Vienar musikariak.

2 iz. Vienako herritarra.

vientiandar

1 adj. Vientiangoa, Vientiani dagokiona.

2 iz. Vientiango herritarra.

vietnamdar

1 adj. Vietnamgoa, Vietnami dagokiona. Vietnamdar nekazariak.

2 iz. Vietnamgo herritarra.

vietnamera

iz. Vietnamen mintzatzen den hizkuntza ofiziala.

viktoriar

adj. Ingalaterrako Viktoria erreginarena edo haren erreinaldi edo garaikoa, erreinaldi edo garai hari dagokiona. Viktoriar garaiko Europan. Gizarte viktoriarra.

villa

iz. Hist. Antzinako Erromako etxalde aberatsa; bereziki, Erromako aristokrata eta enperadoreek, aisialdirako eta atseden hartzeko erabiltzen zuten etxea edo etxe multzoa, hiritik kanpo eraikitzen zena. Hadrianoren villa.

villabuenar

1 adj. Villabuenakoa, Villabuenari dagokiona.

2 iz. Villabuenako herritarra.

villamayortar

1 adj. Villamayor de Monjardingoa, Villamayor de Monjardini dagokiona.

2 iz. Villamayor de Monjardingo herritarra.

villatuertar

1 adj. Villatuertakoa, Villatuertari dagokiona.

2 iz. Villatuertako herritarra.

vilniustar

1 adj. Vilniuskoa, Vilniusi dagokiona.

2 iz. Vilniusko herritarra.

virgo

1 iz. (V larriz). Astron. Zodiakoko konstelazioa. Ik. birjina 2. Virgo konstelazioa. Handik ez oso urruti Virgoren irudia azaltzen da, eskuineko sorbaldaren gainean izar txit distiratsua duena.

2 iz. Astron., Astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako seigarrena, eguzkia Virgo konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (abuztuaren 23tik irailaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. birjina 3.

3 iz. Astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Virgo: nahi duzun hori eskuratu ahal izateko, utzi alde batera gauzak lortzea oztopatzen dizuna.

vodka

1 iz. Errusiar jatorriko edari bizia, zekale edo garagar alez egiten dena. Botila bat vodka hustu.

2 iz. Edontzi bat vodka. Vodka bat hartu.

volapük

iz. Schleyer apaizak, XIX. mendearen amaieran, hizkuntza unibertsal bihur zedin, asmatu zuen hizkuntza.

volt

iz. Elektrizitate tentsioa neurtzeko unitatea (V). 32 urteko langileak 380 volteko deskarga elektrikoa jaso zuen eta unean bertan hil zen.

volt metroko Eremu elektrikoaren intentsitatea neurtzen duen unitatea (V/m).

voltaiko

adj. Elektr. A. Voltaren pila elektrikoarena, A. Voltaren pila elektrikoari dagokiona; pilaz sorturiko elektrizitateari dagokiona. Voltak asmatu zituen beste tresna batzuk, baina pila voltaikoak bide berri garrantzitsuak zabaldu zizkion zientziari.

arku voltaiko Potentzial diferentzia bat ezartzen zaien bi elektrodoren artean sortzen den deskarga elektriko argitsua. Paul Jablochkoff fisikari errusiarrak kandela formako arku voltaikoa asmatu zuen, beirazko tutu baten barnean sartua zegoena.

voltampere

iz. Fis. Korronte alternoko zirkuituen itxurazko potentzia neurtzeko unitatea (VA).

voltampere erreaktibo Fis. Korronte alternoko zirkuituen potentzia erreaktiboa neurtzeko unitatea. Ik. var.

voltmetriko

adj. Elektr. Elektrizitate tentsioari eta haren neurketari dagokiona. Haril voltmetrikoa.

voltmetro

iz. Elektrizitate tentsioa neurtzeko tresna.

voyeur

iz. Ikuskizun edo eszena erotikoei ezkututik begiratzen zalea den pertsona. Ikuslea voyeur gisa dago hoteleko logelan gertatzen denari begira.

w

1 Ik. uve bikoitz.

2 (Letra larriz). watt-en nazioarteko sinboloa.

wagnertar

1 adj. R. Wagner musikagilearena edo haren lanarena, musikagile hari edo haren lanari dagokiona. Lauritz Melchior, wagnertar tenorea. Tuba wagnertarra.

2 iz. R. Wagnerren musikaren zalea.

wahabismo

iz. Islamismoko mugimendu fundamentalista, Islamaren legea oso-osorik betetzearen eta berritasunik ez onartzearen aldekoa dena. Wahabismoaren arabera, heriotzaren aurrean musulman guztiak berdinak dira.

wahabista

1 adj. Wahabismoarena, wahabismoari dagokiona. Erregimen wahabista.

2 iz. Wahabismoaren jarraitzailea.

walkie-talkie

iz. Irrati uhinak bidaltzeko eta jasotzeko tresna txiki eta eramangarria. Helikopteroko gidariei aginduak ematen dizkie walkie-talkie bidez.

walkiria

iz. Europako Iparraldeko mitologiako jainkosa, guduan hil behar duten heroiak izendatzen dituena. Walkiriek gudariei edateko ezti-ura zerbitzatzen zieten.

walkman

iz. Kaseteak entzuteko tresna eramangarri entzungailuduna.

washingtondar

1 adj. Washingtongoa, Washingtoni dagokiona. Washingtondar langileak.

2 iz. Washingtongo herritarra.

waterpolo

iz. Ur kirola, eskubaloiaren antzekoa, zazpina jokalariko bi talderen artean igerilekuan jokatzen dena. Waterpoloan jokatu.

watt

iz. Potentzia-unitatea (W). 15 watteko 2.500 bonbilla banatu dituzte. Lotan, 80 watt ingurukoa da gorputzaren energia-gastua.

wattmetro

iz. Potentzia elektrikoa neurtzeko tresna.

Wb

weber-en nazioarteko sinboloa.

web

1 iz. Informazioa argitaratzeko eta eskuratzeko Interneten erabiltzen den sistema nagusia. Aplikazio horiek webera bideratuta daude. Aplikazio hori XML hizkuntzan oinarritutako programa da, eta web zerbitzuak sortzeko balio du.

2 iz. Webgunea. Euskal etxeak badu weba, eta badu bloga. Interneten sexuari buruzko web bat ikustea kiosko batean aldizkariak ikustea bezala da.

web kamera, web-kamera Ordenagailu bati konektatua dagoen kamera, irudiak hartzeko eta Internet bidez hedatzeko erabiltzen dena. Ordenagailu bat, web kamera bat eta doako aplikazio bat nahikoa dira bideozaintza sistema bat etxean edo lanean instalatzeko.

web orri, web-orri Web orrialdea.

web orrialde, web-orrialde Webgune bat osatzen duten HTML edo XHTML fitxategietako bakoitza, irudiak, testua eta beste web orri edo webgune batzuetarako loturak izan ohi dituena. Nabigatzaileen arrakasta nagusietariko bat HTMLa (HyperText Markup Language) izan da, erabiltzaileari web orrialdeak sortzeko aukera ematen diona.

weber

iz. Fis. Fluxu magnetikoaren unitatea (Wb).

webgune

iz. Interneteko gune birtuala, erakunde edo kideko batek bere buruari buruz edo gai jakin bati buruz informazioa emateko duena, web orriz osatua dena eta, askotan, beste webgune batzuetarako lotura ere eskaintzen duena. Durangoko Azokak urte osoan zehar ateak zabalik ditu durangokoazoka.com webgunean. CIA informazio eske dabil bere webgunean. Webguneko eduki ia guztiak euskaraz idatzita daude.

wellingtondar

1 adj. Wellingtongoa, Wellingtoni dagokiona.

2 iz. Wellingtongo biztanlea.

western

iz. Ameriketako Estatu Batuen mendebaldeko konkista edo konkista garaiko gorabeherak gaitzat dituen filma. Telebista piztu eta The Outriders izeneko film bat ikusten hasi ginen, 1950eko westerna.

whiski

1 iz. Zekale, garagar edo arto alez, batez ere Britainiar uharteetan eta Ipar Amerikan, egiten den edari bizia. Eskoziar whiskia.

2 iz. Baso bat whiski. Lehendabiziko whiskia bi zurrutadatan edan nuen.

whiskitegi

iz. Whiskia eta beste edari batzuk zerbitzatzen diren edaritegia.

wifi

iz. Gailu elektronikoen arteko haririk gabeko konexioa, Internet sarera sartzeko erabiltzen dena. Interneteko wifi konexioa. Wifi sareak sortzeko gailuak. Ordenagailuak bideokamera, mikrofonoa eta bozgorailuak ditu eta wifi bidez konektatzen da Internetera. Wifi publiko bat erabiliz gero, hobe datu garrantzitsurik ez bidaltzea.

wiki

iz. Web aplikazioa, erabiltzaileei elkarlanean edukiak sartzeko, aldatzeko edo ezabatzeko aukera ematen diena. Wiki espazioak sortu nahi ditugu, sarean elkarlana sustatuz. Mikel Iturbe blogariak wiki bat sortu zuen Hitzokei hiztegia biltzeko.

windhoektar

1 adj. Windhoekekoa, Windhoeki dagokiona.

2 iz. Windhoekeko herritarra.

windsurf

iz. Ohol beladun baten gainean egiten den kirola.

woleaiera

iz. Mikronesian mintzatzen den hizkuntza.

wolfram

iz. Kim. Metal astuna, gogorra eta zuria (W; zenbaki atomikoa, 74). Ik. tungsteno.

wolofera

iz. Senegalen eta Mauritanian mintzatzen den hizkuntza.

won hegokorear

iz. Hego Koreako diru unitatea.

won iparkorear

iz. Ipar Koreako diru unitatea.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper