0

kahaka

iz. Ipar. Mozoloa, gau hegaztia.

kai

1 iz. Portuetan, pertsonak eta zamak ontziratzea eta lehorreratzea errazteko prestatzen den eraikuntza. Donostiako kaia. Kai gainean. Marinelak kai lanean ari zirela.

2 iz. Portua, bereziki eraikia dena, hots, berezkoa ez dena. Kaian sartu.

3 iz. Irud. Jainkoaren Ama, bekatarien kaia eta gordelekua.

kaialde

iz. Kaia dagoen aldea. Kaialdeko etxeetan.

kaier

iz. (-r- bakunarekin). Ipar. Liburu modura jositako paperezko orri multzoa. Ik. koaderno. Eskuetan dituzten kaierak beltzak dira.

kaiku

1 iz. Ardi esnea biltzeko erabiltzen den zurezko ontzia, euskarri bakarrekoa eta goporra baino handiagoa; ontzi horren edukia. Ik. abatz. Kaikuak urki zurez egiten dira. Kaiku bat esne hartu zuen.

2 adj./iz. Lgart. Ergela, adimen laburrekoa. Ik. kirten 3. Baserritar kaiku pila handia dago gizontxoari begira. Hago isilik, kaikua! Kaiku zaharra! Kaiku handienak ere uler ditzake hitz horiek.

3 iz. Puntuzko euskal jaka urdin edo beltza, artilezkoa, irudi gorriz apaindua eta aurrealdean lokarri borladunez lotzen dena. Ik. mendigoizale 2.

4 iz. Artilezko ehunez eginiko euskal jaka urdin, beltz, zuri, berde edo gorria, kolore bakarrekoa edo bi koloretan laukiak eratuz egina. Ik. lekeitiar 3.

kaikukeria

iz. Kaikuari dagokion egite edo esan gaitzesgarria. Ik. ergelkeria. Kaikukeriak esan, aditu, egin.

kaikutzar

iz. Adkor. Kaiku handia, ergel handia. Kaikutzar hori!

kaila

iz. Ipar. Galeperra. Kailaren kantua.

kailatu1, kaila/kailatu, kailatzen

da ad. Ipar. Gatzatu. Gatzagia botatzen zitzaion esneari koilarakada bat eskas, eta uzten zen, haurrek eskolako lanak egin bitartean, kailatzera.

kailatu2

iz. Ipar. Gatzatua. Erdiratzen ditugu kailatua bezain aise, haiek herri honetara agertzen badira.

kailu

1 iz. Azal gogorra, azaleko gogorgunea. Bere esku kailuz beteak agertzen zituela. Zuhaitz adar bihurdikatuak, dena konkor eta kailu.

2 adj. Ipar. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, hezur eta azal dena. Gizon kailua.

kaiman

iz. Krokodiloaren familiako amerikar narrastia, muturra zabala eta motza duena (Fam. Alligatoridae). Kaiman larrua.

kainabera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kainabera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanabera].

kainoi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kainoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanoi].

kainu

iz. g.g.er. Hodia; txorrota. Berrogei bat metrora, kainu txiki bat zegoen harritik ateratzen zena; kainupean busti zuen burua.

kaio

iz. Itsasbazterreko hegazti palmipedoa, taldeetan bizi dena, handia, luma-zuria, eta bizkarra eta hegoak hauskarak dituena. Ik. antxeta. Kaioen garrasiak.

kaiola

1 iz. Animalia txikiak, eta, bereziki, txoriak, bertan itxirik edukitzeko, burdin hariz edo zotzez egiten den kutxa modukoa. Burdinazko, kanaberazko kaiola. Kaiolako atea ireki zion.

2 iz. Animalia basatiak giltzapean gordetzeko, burdin barraz eta xaflaz egiten den barrutia. Lehoien kaiola.

3 iz. Irud. Edozein bazterretan jartzen dute txabola; jan eta lo egiteko, han dute kaiola.

4 iz. Pilota-jokoan, lau eta erdikoa. Oso trebea da kaiolako jokoan. Kaiolako txapelketa.

bular kaiola, bular-kaiola Bizkarrezur, bularrezur eta saihets hezurrek eratzen duten barrunbea, bihotza, birikak eta beste organo batzuk dauzkana.

kaiolatu, kaiola/kaiolatu, kaiolatzen

1 da/du ad. Kaiolan giltzapetu. Kaiolatutako piztia amorratu baten moduan. Orain, denon ardura da, txoria kaiolatzea.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Katamotz izu kaiolatua.

kairotar

1 adj. Kairokoa, Kairori dagokiona. Kairotar kantaria.

2 iz. Kairoko herritarra.

kaiser

iz. Alemaniako enperadorea. Gilen II.a kaiserra.

kaixo

interj. Heg. Lgart. Adiskide bati, ikustean egiten zaion diosal hitza. Kaixo, Bruno, zer moduz? Kaixo, aspaldiko! Kaixo, adiskide.

kaixo motel interj. Esaldi amaieran, zerbait, besterik gabe, horretan bukatzen dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. eta kito; listo; akabo; hor konpon. Horrek berea egin du, eta orain kaixo motel! Kuartelera deitu zidaten, eta kaixo motel!, hurrengo egunetik, instrukzioak egiten jarri ninduten.

kaixoka

adb. kaixo esanez. Elkarri kaixoka eta agurka.

kaizu

iz. Neurria, tamaina. Ik. izari. Haurtxoen kaizu txikia ipini zenuen eredu.

kajoi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kajoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tiradera].

kaka

1 iz. Beh. Uzkitik iraizten den digestio hondakina. Ik. gorotz; iraizkin. Kaka mokordoa. Kaka pila bat. Kakaz beterik. Txori kaka. Kaka usaina. Kaka ontzia.

2 iz. Beh. Inongo baliorik ez duen gauza. Utzi diat kaka bezain merke. Kaka baino errazago.

3 interj. Beh. Nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den hitza. Ik. kaka zahar. Kaka, alferrik galdu diat oraingoa ere! Berak egin behar zuela dena eta, azkenean kaka! —Nik konponduko diat dena; —Bai, kaka!

kaka egin Beh. Uzkitik digestio hondakinak iraitzi. Ik. libratu. Kaka egiteko gogoa. Kaka galanki egin dut, eder eta lodi.

kaka nahaste, kaka-nahaste Beh. Kontu edo arazo nahasi eta itsusia. Beka horien banaketa dela eta, sekulako kaka-nahastea izan da.

kaka-ume Beh. Hazi gabeko umea, haurra. Gaurko egunean edozein kaka-umek ditu hirurogei urte.

kaka zahar 1 Beh. Inongo baliorik ez duen gauza. Mundu hau kaka zaharra duk!

2 interj. Beh. Nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den esapidea. Kaka zaharra!, hau ere niri gertatu behar!

kakagale

iz. Beh. Kaka egiteko gogoa edo premia. Ik. kakagura; kakalarri. Egundoko kakagalea sartu zitzaidan.

kakagura

iz. Beh. Kakagalea.

kakahuete

1 iz. Urteroko landare herrestaria, lurpean sortzen diren fruitu oliotsuak ematen dituena (Arachis hypogaea).

2 iz. Landare horren fruitua, jateko ona. Kakahueteak zuritzen. Kakahuete-saltzailea. Mahai gaineko kakahuete azalak kendu zituen.

kakajario

1 adj. Beh. Kakatia, kakontzia.

2 iz. Beh. Beherakoa.

kakalardo

1 iz. Scarabaeidae eta beste familia batzuetako hainbat intsektu gorotz-jaleri ematen zaien izena (Fam. Scarabaeidae, Fam. Dytiscidae, Fam. Hydrofilidae eta Fam. Gyrinidae). Ardi gorotza den lekuan, ez da urrun kakalardoa.

2 iz. (Irain hitz gisa). Gezurti!, kakalardo!, labezomorro!

kakalarri

iz. Beh. Sabela husteko premia handia.

kakamarlo

iz. Ipar. Kakalardoa.

kakanarru

iz./adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, tamaina txikikoa. Beldur ginen zein ikusi behar genuen eta kakanarru bat agertu zen. Mutiko kakanarru lotsagabe bat.

kakao

1 iz. Kakao arbolaren hazia. Kakaoa xehatu.

2 iz. Kakao haziaren hautsa, izen bereko edaria prestatzeko erabiltzen dena. Koilarakada bat kakao bota zion esneari.

3 iz. Kakao hautsa uretan edo esnetan urturik prestatzen den edaria. Kikara bat kakao.

4 iz. Kakao arbola.

kakao arbola, kakao-arbola Ameriketako zuhaitza, txokolatea egiteko erabiltzen diren haziak ematen dituena (Theobroma cacao).

kakaraza

iz. Karaka. Oiloak kakaraza egin du.

kakarraldo

iz. Bizk. Kakalardoa.

kakategi

iz. g.er. Beh. Komuna.

kakati

adj. Beh. Sabela maiz husten duena. Ik. kakontzi. Haur kakatia.

kakatsu

1 adj. Beh. Kakatia.

2 adj. Beh. Egitekoez, arazoez edo pertsonez mintzatuz, guztiz gogaikarria gertatzen dena. Lan kakatsua eta irabazi laburrekoa.

kakatua

iz. Ozeaniako hegazti igokari zuria, moko motz sendo kakotua eta luma luzez osaturiko mototsa duena, giza ahotsa imitatzeko gai dena (Cacatua sp.).

kakatza

1 iz. Lokatza, basa; lokaztia.

2 iz. Beh. Gorotz asko dagoen tokia.

kakaztu, kakaz/kakaztu, kakazten

1 da/du ad. Beh. Gorotzez bete; guztiz zikindu. Ontzi bat euliek dena kakaztua.

2 da/du ad. Beh. Galarazi, hondarazi, nahasi. Gizalegea ahazturik, bazterrak kakazten. Gizon biraolariak bere burua kakazten du. Kontu horrek guztiok kakaztuko gaitu.

kakazu

adj. Ipar. eta Naf. Kakatsua.

kakegile

iz. Ipar. Beh. Kakagalea. Kakegile handia. Kakegileak nago. Kakegile naiz.

kakeri

iz. Beh. Beherakoa. Hasi zitzaidan kakeri bat, iturriko ura bezain argia.

kakeritu, kakeri/kakeritu, kakeritzen

da ad. Beh. Beherakoak joa gertatu. Ez zaio utzi behar aratxe ttipiari nahi duen esne guztia, kakerituko baita.

kakerre

adj. Beh. Ipurterrea.

kaki1

iz. Kakiondoaren fruitua, tomatearen itxura eta laranjaren kolorea duena.

kaki2

adj. Koloreez mintzatuz, berde grisaxkaren eta okrearen artekoa. Soldaduen praka eta alkandora kakiak.

kakiondo

iz. Sagarrondoaren itxurako zuhaitza, jatorriz Sortaldekoa, fruitutzat kakia ematen duena (Diospyros kaki).

kako

1 iz. Pieza okertua eta, askotan, punta-zorrotza, zerbait zintzilikatzeko, edo zerbaiti eusteko edo heltzeko erabiltzen dena. Kakoan eseki. Harako kako hartatik zintzilika ezazu jaka. Kakoa sartuz, orbela du ateratzen. Bastako kakoak. Olagarroetarako kakoak. Burdin kakoa: burdinazko kakoa.

2 iz. Haga kakoduna, gaztainak eta kidekoak eraisteko erabiltzen dena.

3 iz. Su armetako katua. Fusila jasota, hatza kakoan zuela.

4 (Izenondo gisa). Kakoaren itxurakoa. Aurpegi zurbila, sudur kakoa.

kako-mako Amarruzko itzulinguruak. Gezur zuriz eta kako-mako bihurriz bereganatu zuen.

kakodun

adj. Kakoa duena, kako itxura duena. Makila kakoduna. Sudurra kakodun eta bizarra motz.

kakofonia

1 iz. Hots multzo ezatsegina. Garrasika hitz egin behar genuen, mota guztietako karranka, burrunba eta txistuen artean; infernuko kakofonia zen hura.

2 iz. Hizkuntza-hotsen errepikatze ez-atsegina. Wilde jostalariak hizkuntzarekin jokatzen du, hitzen kakofonia eta polisemia baliatuz.

kakola

1 adj. Ipar. Okertua; traketsa. Adar kakolak. Karrika makur, luze, kakola. Ele kakolak: hitz moldakaitzak, baldarrak.

2 iz. pl. Ipar. Aberearen gainean, zama eramateko ezartzen diren kakoak.

kakolakeria

iz. Ipar. Egite edo esate bihurria, moldakaitza edo ez bururik ez hankarik ez duena. Euskarak poxelu egiten diola erdaraz eskolatzeari!, nork atera du kakolakeria hori? Kakolakerietan ari zela.

kakolatu, kakola/kakolatu, kakolatzen

da/du ad. Okertu, bihurdikatu, itxura kakola eman edo hartu. Nola kakolatu den gure gizona!

kakontzi

adj. Adkor., Beh. Kakatia, bereziki haurrez mintzatuz. Horixe ume kakontzia!

kakotu, kako/kakotu, kakotzen

1 da/du ad. Kako itxura hartu edo eman. Burdina kakotu. Gerriko minaz gizon bat gaztetandik zahartzeraino kakoturik eta makurturik egon bada, nola zahartzean zuzenduko da? Bizkarra goldearen gainean kakotua. Besoa kakotuz egin zituen sakeak, indar gabekoak, baina efektua lortuz horma nagusian.

2 du ad. Kakoen bidez lotu. Zaldiak kakotzera noa. Begizta begiztari kakotuz.

3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Azazkal luze kakotu zorrotzak.

kakotx

iz. Koma.

kaktus

iz. Landare enbor-mamitsua, hostoen lekuan arantzak dituena (Cactus sp.). Egun batez, belea da zurituko, itsasoa lehortuko, kaktus lorean eztia da aurkituko.

kala1

iz. Heg. Itsas zabaleko arrantza-lekua. Txalupak kalan zeuden.

kala2

iz. Belar landare bizikorra, gezi itxurako hosto zabal handiak, eta hagatxo moduko bat eratzen duten lore hori txikiak dituena; hagatxo horrek eta inguruan duen kono formako hosto zuriak osatzen duten lore modukoa (Zantedeschia aethiopica).

kalabaza

iz. Heg. Kuia. Kalabaza purea.

kalabaza(k) eman Heg. Lgart. Maitasun eske edo kideko eskariren batekin datorrenari ezezkoa eman. Oraindik amorratuta zaude kalabazak eman nizkizulako, ezta?

kalabazin

iz. Heg. Kuiatxoa.

kalabozo

iz. Heg. Ziega. Hamar egun egin zituen kalabozo estu eta txiki hartan.

kalainka

iz. Lap. eta Naf. Idiei bizkarrean jartzen zaien tapakia.

kalaka

1 iz. Ipar. eta Naf. Errotarriaren gainean dilindan dagoen oholtxo txikia, hura dabilenean etengabeko zarata ateratzen duena. Emazteki horiek, hil ondoan ere, tal, tal, tal ariko dira, errotako kalaka bezala.

2 iz. Berriketa, bereziki gogaikarria dena. Kalaka ez ote da emazteen josteta?

3 (Izenondo gisa). Kalakaria, berriketan aritzen dena. Emazte kalaka.

kalakan adb. Berriketan. Gizonak aritzen ziren maizenik musean eta emazteak kalakan. Zenbait, otoitzean; beste batzuk, ahapetik kalakan.

kalakari

adj./iz. Ipar. eta Naf. Berritsua, berriketan jarduten duena. Pello, amari esan diot eskolako kalakari handiena zarela. Nehork ezin isilarazizko kalakari batzuen erasiak. || Txoriño kalakariak.

kalamatrika

iz. Hizkera nahasia eta iluna. Jendea gero eta gogaituagoa dago errealismoaren aitzakiaz irentsi behar izan duen kalamatrika horrekin.

kalamitate

iz. Zoritxarra. Mila kalamitate eta miseria artean.

kalamu

1 iz. Cannabaceae familiako landarea, lurralde epeletan hazten dena (Cannabis sativa). Kalamu-hazietatik ateratako olioa. || Ik. marihuana. Kalamuaren erretxinarekin prestatzen da haxixa. Kalamuak oinazea arintzen du. Gure arbasoek kalamua erretzen omen zuten.

2 iz. Kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza, oihal sendoak eta sokak egiteko erabiltzen dena. Ik. kalamuki. Espartin zola egiten da kalamuarekin. Kalamuzko sokak.

kalamuki

iz. Kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza, oihal sendoak eta sokak egiteko erabiltzen dena; zuntz horrekin eginiko oihala. Ilekia ez da kalamukia.

kalanbre

1 iz. Heg. Arranpa, zaineldua. Kalanbrea izan zuen hankan.

2 iz. Heg. Elektrizitate deskarga txiki bat jasotzeak gorputzean eragiten duen inarrosaldia edo arranpa modukoa. Kalanbrea eman.

kalangera

iz. Zimbabwen eta Botswanako Errepublikan mintzatzen den hizkuntza.

kalapita

iz. Ipar. eta Naf. Iskanbila, eztabaida zaratatsua. Bazen asko solas eta kalapita ere, batzuk Ameriketara joatearen alde, beste batzuk kontra. Kontseilua bildurik, hango kalapita! Kalapitak edariaren ondorio baitira maizenik.

kalapitan adb. Modu iskanbilatsuan. Oihuz eta kalapitan ari ziren. Kalapitan mintzo direla. || Kalapita gorrian ari ziren.

kalapitari

1 adj./iz. Ipar. eta Naf. Kalapitan aritzeko joera duena, eztabaidazalea.

2 adj. Ipar. eta Naf. Zaratatsua.

kalatu

iz. Itsasontzi batek urpean duen zatiaren sakonera. Itsasontziaren kalatua.

kalatxori

iz. Antxeta mota txikia. Kalatxori eta kaioak.

kalaxka

iz. Joare txikia; joare horren hotsa. Herriko eliza ttipiaren ezkila, ardien kalaxka, artzain zenbaiten kantuak.

kalbario

1 iz. Gurutze bidea.

2 iz. Oinazealdi gogor eta luzea. Laster hasi zen Lizarragaren kalbarioa.

kalbinismo

iz. Kalbino erreformatzailearen doktrina. Kalbinismoaren hedapena Frantziatik at.

kalbinista

1 adj. Kalbinori edo haren doktrinari dagokiona. Apaiz kalbinista.

2 iz. Kalbinoren jarraitzaile den pertsona. Ik. higanot. Frantziako kalbinistak. Kalbinistak eta luteranoak.

kaldar

adj. g.er. Doilorra.

kaldear

1 adj. Kaldeakoa, Kaldeari dagokiona.

2 iz. Kaldeako herritarra.

kaldera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kaldera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. galdara].

kalderoi

iz. Mus. Geldialdia adierazten duen ikurra.

kale

1 iz. Hiri edo herrietan, etxez inguraturiko bidea. Ik. karrika. Parisko kale batean. Goiko kalean eta Beheko kalean. Foru(en) kalea. Enparan kalean. Bilboko kale eta plazetan. Kale zabala (Ik. hiribide). Kale meharra. Kale estu eta ilunetatik joan zen. Kale artean. Kalearen erdian. Kutxarekin eta maletarekin gelditu zen kale erdian. Kale izenak. Kalez kale, kalerik kale ibili. Kalez kaleko prozesioa. Kalean gora, kalean behera. Kalean barrena, kalean zehar zihoala. Kaleko argiak. Kale indarkeria eta alderdien kontrako erasoak onartezinak eta larriak direla salatu zuen zinegotziak. Kale txakurra: kalean bizi den txakurra, jaberik ez duena. || Bat-batean adiskide batekin topo egiten dut kale-kalean.

2 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Hirigune edo herriguneetan, etxe barnea ez den eremua. Kalera irten, atera (Ik. kaleratu 1). Etxean ere egon ezinik, kalera alde egin nuen berriz. Leihotik kalera begira. || Presoak kalera.

3 iz. Euskal gizarte antolaketan, elizaren inguruan biltzen diren etxeen multzoa. Anton. baserri. Amezketako kalean. Baserrian jaio zen, baina aspaldidanik kalean bizi da. Kalera jaitsi meza entzutera. Nahiago du kalea baserria baino. Larre hizkuntza dena kale hizkuntza bihur dadin. || Aizarnako kale-kalean zegoen etxe hori; plazan bertan. Kale-kalekoa naiz ni, kalean jaio eta kalean hazia; gurasoak, berriz, baserrikoak biak.

kale agerraldi, kale-agerraldi Manifestazioa. Milaka polizia aurrean zituztela egin zuten kale agerraldia.

kale antzerki, kale-antzerki Kalean antzezten den antzerki mota. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia.

kalean utzi 1 Lanetik bota; etxetik bota, etxerik gabe utzi. Lanera itzultzen ez badira kalean utziko dituztela jakinarazi die ugazabak.

2 Espetxeraturik edo atxiloturik zegoena aske utzi. Kalean utzi dute emazte ohia jipoitu zuen gizona.

kale-argi Hiri eta herrietako kaleak argitzeko jartzen den argia. Ik. farol 2. Askotan, kale-argiek, kalea argitu beharrean, inguruko eraikinak argitzen dituzte. Autoak bidetik irten eta kale-argi bat jo zuen.

kale baserri, kale-baserri Kalean, herrigune barruan dagoen baserria. Itzuli zenean, eraitsia ikusi zuen bere kale baserria. Kale-baserri txikia zen, lurrik gabekoa.

kale-baserri pl. Kalea eta baserria. Aski zuten kale-baserrietako arazoak astintzearekin.

kale bazter, kale-bazter 1 Kalearen bazterreko aldea. Ik. espaloi. Aita ikusi nuen kale bazterrean zain. Han utzi zuen, kale-bazter ilunean etzanda, luze.

2 Kale kantoia.

kale egin Huts egin. Kale egin du pilotariak. Ez, gero, niri kale egin. || Asko hitz egin eta azkenean kale.

kale ertz, kale-ertz Kale kantoia. Gizon burusoil bizarzuri bat bi makuluren gainean, kale ertzean ikusi nuen inora ezin joanean.

kale garbitzaile, kale-garbitzaile Kalea garbitzen duen pertsona. Goizean goizetik hasten dira lanean Bilboko kale garbitzaileak.

kale gorri Adkor. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da). Kale gorrian geratu, gelditu: lanik gabe edo etxerik gabe gelditu, gabezia edo premia gorrian gelditu. Kale gorrian utzi gaituzte (Ik. kalean utzi). Ez joan kalera ihesi; kale gorrian gauza guztiak behar dira erosi. Behar beltzak eta kale gorriak eman dioten hazibide latza.

kale itsu 1 Alde batetik irekia den, baina beste aldetik irteerarik ez duen kalea. Kale itsu batean harrapatuta sentitzen naiz.

2 Irtenbiderik ez duen edo irtenbide zaila duen egoera. Europar Batasuna kale itsutik irten ezinean dabil. Momentu honetan, auzia irteerarik gabeko kale itsu batean dago.

kale kantoi, kale-kantoi Bi kaleren arteko ertza. Ik. kale ertz; kale bazter 2. Kale-kantoi batean bilatu dut. Jarri zuten bandoa kale kantoi guztietan.

kale nagusi Herri edo hiri bateko kale garrantzitsuena edo, izena jarri zitzaionean bederen, garrantzitsuena zena. Kale nagusian behetik gora gindoazela.

kalera bota Kanpora bota, bereziki etxetik edo lantokitik bota. Ik. kaleratu 5. Adin batetik beherako langile guztiak kalera bota zituzten. Hiru aste dira emazteak kalera bota ninduela.

kaledoniar

1 adj. Kaledoniakoa, Kaledoniari dagokiona.

2 iz. Kaledoniako herritarra.

kaleidoskopio

iz. Hodi baten forma duen tresna optikoa, irudi simetriko aldakorrak agerrarazten dituena.

kalejira

iz. Jaietan kalerik kale musika joz egiten den ibilaldia. Kalejira gaur hamarretan, Lizarrako soinu-jotzaileekin.

kalekume

iz. Adkor. Kaletarra, baserriko bizimodua arrotz egiten zaiona; kalea atsegin zaiona. (Maiz gutxiespenezko ñabarduraz erabiltzen da). Kalekumeok ezjakinak gara kontu horietan. Bego kalea kalekumeentzat! Makina bat barre egin ohi du mendiko jendeak, gai hauetan kalekumeok ohi dugun ezjakinaren kontura.

kalentura

iz. Heg. Sukarra.

kaleratu, kalera/kaleratu, kaleratzen

1 da ad. Kalera irten. Gosaldu ondoan kaleratu zenean.

2 du ad. Jendartera atera, argitaratu. Haren idazlanak Egan-en hasi ziren kaleratzen. Bi eleberri kaleratu ditu azken urteotan.

3 da/du ad. Espetxean daudenez mintzatuz, aske utzi edo atera. Azken presoa kaleratu zenean.

4 du ad. Baserritik kalera eraman. Esnea kaleratu behar zenean, astoa hasiko zen lehenbizi lanean.

5 du ad. Kalera bota. Ik. despeditu. Hamar langile kaleratu zituztelako.

kaleratze

iz. kaleratu aditzari dagokion ekintza. Oporretatik itzuli zenean kaleratze gutuna jaso zuen.

kalesa

iz. Bi edo lau gurpileko zalgurdia, aurretik irekia dena eta larruzko gain tolesgarria duena. Kalesa txiki bat zetorren nekez eta astiro, hutsik, lau zaldi ile-luzek tiraturik.

kaletar

1 iz. Kalean, ez baserrian, bizi den pertsona. Ik. kalekume. Anton. baserritar. Hiritarrak edo kaletarrak. Kaletarrok ere euskaldun gara, batzuk behintzat. Baserrietako mutikoak ez dira kaletarren antzekoak. Kaletar-jantzian.

2 (Izenondo gisa). Mutiko kaletarrak. || Hizkera kaletarra: kaletarren hizkera, kaleko hizkera.

kaletartu, kaletar/kaletartu, kaletartzen

da/du ad. Kaletar bihurtu, kaleko ohitura edo eretara egokitu. Ik. hiritartu. Kaletartu diren baserritarrei.

kalezulo

1 iz. Kale meharra, eta, bereziki, kale itsua. San Karlos eta Ospitale Nagusia bereizten zituen kalezulo batean bizi zen. Kalezulo ilun batean sartu zen.

2 iz. Kalea (baserria-ren aurrez aurre, gehienetan gutxiespen balioarekin). Kalezulotik iheska jaiero haize osasuntsu bila Arratera jo ohi dute eibartar askok.

kali

iz. Ipar. Kali jokoan bola jotzeko erabiltzen den makila. Bi eskuz atxikitzen zuten kalia, aitzur giderra bezalatsu, eta kali kakoaz jotzen zuten pilota gogor ttipi bat.

kali joko, kali-joko Golfaren antzeko euskal jokoa.

kalibragailu

iz. Neurgailuak edo sentsoreak kalibratzeko tresna. Zarata neurtu aurretik eta ostean, neurgailua ondo dabilen egiaztatuko da soinu-kalibragailu baten bidez.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper