Ikastolen Elkarteak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak (HUHEZI) eta Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bitartez, abian jarritako egitasmo honek, ikasleei
hizkera informalak euskaraz garatzeko, tresnak eta estrategia eman nahi dizkie.
Hori horrela, ekintza-ikerketa izango da egitasmoa ardaztuko duena. Bertan, ikastetxeko eremu formalean zein aisia esparruan, esku-hartze sistematizatu eta iraunkorrak egiteko material didaktikoa diseinatuko da; ostean, material hori inplementatu eta inplementazioak ikasleen arteko hizkuntza-ohituretan eraginik izan duen aztertuko da. Hartara, ikerketatik ateratzen diren emaitzetatik abiatuta, etorkizunean testuinguru berrietan egikaritzeko beharrezko moldaketak egin ahalko dira materialean.
Euskal Herri osoko 10 ikastoletako etapa zehatz batzuetako ikasleek osatuko dut lagina: 2022-23an LH4koek, 2023-24an LH5ekoek eta 2024-25ean LH6koek. Honakoak dira ikastola horiek (bi Hego Euskal Herriko lurralde historiko bakoitzean eta beste bi Ipar Euskal Herrian): Gipuzkoan, Haurtzaro eta Irura; Bizkaian, Abusu eta San Nicolas; Nafarroan, Jaso eta Lizarra; Araban, Assa eta Laudio, eta Ipar Euskal Herrian, Kimua eta Garaziko ikastola.
Helburuak
- Esku-hartzeen aurreko diagnosia egitea (0 puntuaren neurketa deritzona): aztergai izango ditugun hamar ikastoletan ikasleek hizkera informala noiz eta nola erabiltzean duten jasoko dugu datu kuantitatibo (zenbat aldiz gaztelaniaz, zenbat euskaraz) nahiz kualitatiboak (zein esamolde darabilten) bilduz.
- Diagnosian jaso diren erdarazko esapidek inguru soziolinguistiko horretan (edo gertukoetan) nola esaten diren biltzea.
- Testuinguru informaletarako hizkuntza-estrategiak eta esamoldea garatzeko material didaktikoa sortzea (testuinguru bakoitzak bere aldaera izango du). Material horrek bi alderdi izango ditu; batetik, irakasleek ikasgela barruan lantzeko materiala sortuko dugu, eta bestetik, bazkal garaian hezitzaileek lantzeko materiala.
- Materiala inplementatzea.
- Inplementazioaren eragina neurtzea (azken egoeraren neurketa).
ARIKALA egitasmoaren barne-muinetan: ikastolen esperientzia
ARIKALATARREN topaketa Altsasun