Erakundeen arteko elkarlana oinarri hartuta, gazteek euskaraz egiten diren hainbat ahozko adierazpide ezagutzeko edota euskarazko hizkera informala lantzeko aukera bultzatu nahi da, ahozko kultura-sorkuntzaz gozatzeko aukera emanda. Horretarako honako ekimen hauek bultzatuko dira:
- Ahostegunak: 18 eta 22 urte bitarteko gazteentzat, antzerkian, bertsolaritzan, kantuan eta literaturan murgiltzeko, gozatzeko eta sakontzeko saioak.
- Ahots Baten sormen-egonaldiak: euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako egonaldia.
- Euskarazko ahozkotasuna oinarri duten barnetegi/udaleku/asteburuak: euskarazko ahozko jarioa aberastera bideraturiko ekimena.
Mintzola Fundazioak 2008-2021 aldian ahozko kultur sorkuntzen elkargunearen baitan antolatutako ekimenak ezagutu nahi badituzu, klikatu hemen.