Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 altzo.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado tanto al Norte como al Sur. Además del gral. al(t)zo , hay altsuan (det.) en Otxolua (115), Kirikiño y algunos ejs. de Lauaxeta.
sense-1
1. (V, G, L, B, BN, Ae, Sal, S, R; Lar, , Dv, H, VocB ; -lz- SP, Izt 104r, VocBN ). Ref.: VocPir 260; A (altzo, alzo); Lh (alzo); Lrq; Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg; Izeta BHizt2.
Regazo, seno que forma la persona al sentarse. "Giron" SP, Dv y H. "Siège qu'une personne fait en s'asseyant sur une chaise ou sur un tabouret, et en présentant ses deux cuisses et ses génoux en parallèle pour y recevoir des enfants, etc." VocBN. "Amatxon altzuan bizi da ume ori, dittuan urtiegaz, en el alda de la mamaíta vive ese niño [...]" Etxba Eib. "Altzuan artu, tomar al alda o sentarle en el regazo (a un niño))" Ib. "Altzuan egotia gustatzen jakue umiei" Elexp Berg. "Amain altzoan dago aurre" Izeta BHizt2. v. magal.
Birjinak lo egin zuen / Iaun onaren alzoan. EZ Noel 154. Sanson [...] emazte baten altzoan bere plazerera etzan zenean. Ax 381 (V 250). Bere buria pausatu ziala Iaunaren altzoan. Tt Onsa 60. Arthiki gaitezen haren [Birjina Mariaren] altzora momentu guziez. He Phil 146 (SP 144 haren alzopean). Eta ze larri-estuturik zeure biotza, zenkusanean zeure besarte ta altzoan illik zeure Seme bakarra. EL1 207s. Orduan lenengo gomutea ta deia da euren Amarena, ta bereala doaz bere altzora. LoraS 182. Alzoan arturik ematen ere ziozkan ogi biguñ ta okela zatitxoak. VMg 19s. Negarrez ikusi badozu zeubeen umia, altzuan artuta, palagauta, esan deutsazu [...]. fB Ic I app. 15. Batzubetan dago umia negarrez, beste batzubetan diadarrez; ija nai dau alzuan edo lepuan egon, ija nai dau batetik bestera ibili. Astar II 201. Erdu, erdu Ama maite onen alzora. Ib. 280. Neskatilla aek zoraturik / euken gizon au guztizko, / bakotxak izatea gaitik / altzoan; [...]. Zav Fab RIEV 1907, 539. Emen Yesus-en gorpu ila kurutzereanik eretzi eta Birjineari altzora emon eutsen. EL2 208. Noemik haurra harturik, ezarri zuen bere altzoan. Dv Ruth 4, 16 (Echn altzoan). Non ama samur eta apatza bere aingeru, / Biak altzoan beso artean estutzeko? AB AmaE 168. Lan egunez da, gabez lo einda, / Euskera Amaren altzuan. Ib. 423. Erregerentzat on badire / Phordoin eta khoroa, / Hobeago duk hiretako / Amattoren altzoa! Elzb Po 200. Eraitsi zienian khürützetik haren khorpitz hila, hartü zian bere alzoan, txükatü zütian haren zauri izigarriak. Ip Hil 177. Eta guk ere Aita amen ganik, hekien galtzarrean, altzoan eta besoetan, eskuaraz ikhasi ditugu gure othoitzak. Arb Igand 11. Emeki-emeki haur gaixoei altzoan jarririk eman, edo aitak belaunen artean xutik, egun guziez artarekin erranaraziz altxatzen dituzte haurrak burrasoek. HU Zez 147.
( s. XX.) Altzoan ezne-sopak emoten eukala ittandu eutsan [mutikoari] . : [...]. Echta Jos 18. Txomiñek artu eban Josetxo bere altzoan, da asi zan kopla batzuk abesauten. Ib. 19. Seaskatxoan nai ezpadezu, / Zuretzako det altzoa. Ag G 76. Asko asi aiz ta ezingo aut altzoan euki, baña bai biotzean. Ib. 77. Berehala amaren altzorat ihes egin nuen. JE Bur 17. Jagiten da bixi-bixi, altsuan daukozan gauzak lurrera bota ta artzeko asti barik. Kk Ab I 69. Ama Birjinaren altzoan lo zagon zeru lurren Jainkoa. Barb Sup 165. Hegalñoak azkartzen sendituz geroztik, / baitoazi xoriak ohantze gozotik, / halaber joan ninduzun amaren altzotik. Ox 144. Erdu ona, nire altzora, umetxu mattia! Altuna 48. Gixonak, orduban, umia artu ta emaztiaren altzuan ezarri eban. Ib. 94. Nik Elizara, Ama-Birjinaren oñetara, Amaren alzora ez ote dut ek bezain laster bide? FIr 164. Haur pestuntziak sekula ez du ikasiko bere amaren altzoan. Zub 50. Amaren altzotik aldegin nai zun. Or Mi 146s. Kendu eutsezan Areitz deunari / Ezkurrak eta orrijak, / Ta ama kutunari bere altzotik / Seme ain maitagarrijak. Enb 48. Nikodemusek eratsiten dau / Kurtzetik Josu illotza, / Ta bere Ama larrituari / Altzuan ipinten dautsa. Ib. 104. Ta emakumearen altzotik mutikoa arturik goitiko bere gelara eraman zun. Ol 3 Reg 17, 19 (Ker altzotik). Orok ezezten daben / Bijotzan malkua / altzo orretan dimintzut: / O, Miren gozua! Laux BBa 110. Neure odolak gudan gorrituko zaitu / eta nere altzuan atsedengo dozu. Ib. 94. Seme Bakarra an dago / Aitaren altzoan. Or BM 86. Ez al dugu suma Aita / altzo orren beroan? Ib. 86. Ez liburutik, amên altzoan / gerez ikasiak gera. Or Eus 258. Amatto baten altzoan goxatu zaizten guziak. Iratz 101. Zato nere altzorat, hupa, Maite, hupa! Ib. 118. Zerutar aur-loa!, / aurrak aman altzoan / ez bezelakoa. SMitx Aranz 205s. Perutxu aititearen altzoan jarri zan; bestak aulkietan. Bilbao IpuiB 40. "Jesus" erakutsi zigun lênik amak altzoan. Or Poem 546. Zure altzo beroan / azi izanen zentzunak, / nora egiñen yadanik Zu gabe? "A tus pechos criados, de ti desposeídos" . Gazt MusIx 129 (v. tbn. 135). Azkue jauna, bere amaren altzo beroan euskera ikasi ebana. BEnb NereA 194. Zonbait zapeta pare / Zaharño altzuan, / Eieri hiltze sartzen / Pipatuz gustuan. LuzKant 137. Katua altzora igon zitzaiola. Osk Kurl 55. Besteak baztartzen zutenean, amandrearen altzoa oi zuan iges-leku. NEtx LBB 37. Segur gira amaren edo Violenta izebaren altzoan ikasi zukela goizik otoitz egiten. Ardoy SFran 310. Adiarazi zerautanean odolak bere mintzoa, / berriz gogoratu zitzerautan, o ama, zure altzoa. Xa Odol 80. Erran dautzut, andrea dabil bulegoan; / ez dezazke eduki umeak altzoan. Ib. 149. Besarkatu ta titi emonik / lo amak aurra altzoan. Ayesta 137. Badaki honek [...], nola Filologia, Gramatikaren altzoan hazia izanik, luzatu gabe abiatu zela bere bidetik, gramatikarenetarik, hori bai, behar baino gehiago aldendu gabe. MEIG IV 114.

v. tbn. Gç 141. ChantP 104. Etcham 221. Mde HaurB 51. Erkiag Arran 162. Etxde JJ 198. Gand Elorri 145. JEtchep 105. Arti MaldanB 205. Zait Plat 125. BiblE Lam 2, 12.
azpiadiera-1.1
(Ref. a la falda de una montaña).
Anaia, beha nerekin Mendi haukien ederra: / Sorbaldak hezur badaude eta burua zoin gora, / Altzoan diren etxetan ezin sartua beldurra. Iratz 50. Lau probintzien erdi ta Aizkorri'ren altzo, / Arantz orixe degu euskal-kabi goxo. SMitx Aranz 35. Mendi anaiaen gañetik dago / Aizkorri, guzien buru. / [...]. / Gutxik zekiten aren altzoan / bazala antziña Arantzazu. Ib. 84.
azpiadiera-1.1.1
Talan... talan... / Aloñaren maldan, / antziña zaarraren / altzo-altzotikan. / Talan... talan... / Aloñaren maldan. / Alan, alan / Matutiak goizan / egun berrira deitzen / du esna gaitezan. SMitx Aranz 11.
azpiadiera-1.2
Golfo, ensenada.
Hiru balea mota baziren: bat, hurbil bizi zena Frantzia-behereak eta Espainia-gainak egiten duten altzo hortan. Herr 31-3-1955 (ap. DRA).
sense-2
2. (V, G, B, BN, S (+ -lz-), R-uzt; Lar, Añ, H; -lz- SP, VocBN ). Ref.: A (alzo); Iz R 392; Holmer ApuntV.
Bolsa que forma la falda al sentarse o al ser recogida. "Regazo, el enfaldo de la saya, erregazoa, altzoa, magal azitua " Lar. "Falda de guardapiés o basquiña" Ib. "Enfaldo, magaldatzea, magalak, alzoak jasotzea " Ib. "Falda en vestidos" . "Panier ou sac que les femmes forment momentanément en soulevant les bords de leurs tabliers, pour y porter leurs enfants ou autres choses" VocBN. . Cf. VocNav s.v. alzo.
Arren bada iguzkitzu frankoki ontasunak, [...]. Hartarakotz bethe zazu hetzaz gure alzoa, / Eske gaudezen guztia aithorturik frankoa. EZ Man II 108. Presentak eman dituzte / Ama onaren altzoan. EZ Noel 68. Alzoaz eta baheaz emaitea. Hori erraiten da aseki eta abondoski emaiteagati. O Pr 19. [Iudithek] Holofernes tirant hari, bere daga propiaz lepoa trenkatu zaukon, eta haren buria bere neskatoaren alzoan Bethuliala eramanik, mundu oro salbatu zian bere akzioniaz. Tt Arima 77. Emazue eta emanen zaitzue; isuriko zaitzue zuen altzorat neurri ona, ungi zapatua eta higitzean gaindiz dohana. He Lc 6, 38 (Dv, Ol, IBk, IBe altzora, Ker jantzien altzoan; TB galzarren neurri ona, Oteiza, Brunet kolkoan). Artu zituzan Jesusek loraak Amaren altzotik, eta bota zituzan Dominikaren gañera. Ur MarIl 118. [Atso zahar bat] altzoan zituen harri eta lur muilo guziak, bere madarizionekin batean, nere gainera besagainka egortzen zituena. Elzb PAd 40. Au esanaz ustu zituan altzuan zituan keixak keixondoan zegoan otxarren batera. Apaol 23. Altzoan iosteko zapi batzuk zituala. Ag AL 68. Auzoan aurkitzen zena norbeit eri edo beharretan? Bazoakon ikustera ixil, altzoa betherik. JE Bur 67. Abiatzen gira dafailako pusken biltzen. Amaxok bere taulier beheitituaz altzo, nexkek beren jaka laburrez ohantze, muthikoñoak bere besoez ustei. JE Ber 32. Zeinuketa onezaz Urkietako mirabe-morroiak pozturik, beren mandar (altzo) zuriak gora ta bera erabiliz. A Ardi 63. Altzoan dakartzit zorion-aleak. Ldi UO 21. Emazue ta emango zaitzue. Neurri ona zapatua, astindua ta dariona emango dizuete altzora. Ir YKBiz 135. Aspaldiko urtetan pillatutako pekatuak apaizaren altzo neurrigabean bana-bana kokatu zitun. Etxde JJ 221.
azpiadiera-2.1
Cantidad que cabe en un regazo. v. altzokada, altzotara. "Alzo bat espal gana, gironnée de coupeaux" SP (in m. ).
sense-3
3. Seno; interior. "Gremio de la Iglesia, Eleizaren altzoa, kolkoa " Lar.
Agur-hitz eztia da, zeinetaz Iainkoak bereganatzen baigaitu eta bere ontasunaren alzora hartzen. SP Phil 53 (He 55 bere alzora). Frutu au ekarri euskula Aita betiko edo Eternuen alzotik. Astar II 276. Doa zarataz: beste Guzmanik iñon ez dala, / Onen mallara sekula iñor igo etzala, / Leialtadeak bere altzoan goian daukala. AB AmaE 445. Eleixearen semetasuna sinistean, / Bere mendean umill bizitzen gu gareala, / Bere altzoan Asabak legez ill gaitean. Ib. 469. Elizaldeko nausiak, barne bat asko. salon bezen ederra egin du haitzaren gainean, barnez barne, adar-beso nausiak elgarretarik berexten diren sarde haren altzoan. HU Zez 117. Euki izan dogulako bere [Eleizearen] altzoan jaioteko zoriona. Itz Azald 45. Itsasoko zabaltasun aulgarriaren altzoan. Ag Kr 61. Hetsik begiak eta lokhar hadi Elizaren altzoan! JE Bur 56. Eleizak bere altzoan (regazo) ostera artzeko. J.M. Tolosa EEs 1913, 179. Eskual-herriko mendi nasaiak! Aberats, garbi, gozoak! / [...] Orduan jasan hatz on ederrik badauka zuen altzoak. Ox 29. Ikusi nuan artzai-arrizko txabola: / txoriak kabian lez sarturik barruan, / loak bere altzoan bela artu niñuan. Jaukol Biozk 95. Izaro ugartea, / Izaro, Izaro! / Laidatik ur-urrian, / luzaro, luzaro, / itxasoen altzuan / aske ta gozaro. Enb 142. Gaurko egunez, guraso-gelan, / Maitasunaren altzuan... / Mutiko gordin potolotxu bat / Billoxik agertu zuan. Ib. 153. Altzo sakonetik irasiaz olerkari emaitzak emaro eskaintzen dizkigu. "Procreando en su seno profundo" . Aitzol in Laux BBa IV. Urkiagaren neurtitzak altzotik zintzotasun lurrinkaia zabaltzen dute. Id. ib. VI. Eta aldendu gurarik jo neban lañora: / gauza oron artetik ametsen altzora. Laux BBa 68. Euzkuak soilik dabiltz altzo zabal orretan. "Tan sólo los vascos cruzan tu dilatado seno" . Ib. 138. Irrist egiñik munean / erreka altzuan ito-egin zan neska liraña. Ib. 74 (40 ur altsuan). Zerraldo orren altsuan esitu dagidan. "Dentro de ese ataúd" . Ib. 62. An dituzu oro arretaz yasorik, ez errazbidez buru aztukor-altzoan, arkatza erne ta errukigabe erabiliz, idazti-zokondo ta lerro-azpietan piloturik baizik. Markiegi in Ldi IL 10. Argi egidazu, / izarño dardarti, / gauaren altzoan / otz-ikara beti. Ldi UO 18. Amak sabelean gu suma bezala / suma zagun Iauna. Ilen garenean, / ark baino barnago altzoan gaitzala. Or BM 134. Jaunaren altzo maitagarrian / ez daiteke gorrotorik. "En el seno amoroso de Dios" . Or Eus 123. Aundizki eta txiker, guziok, / begira zagun "gerora", / munduko bizitz ezberdiñaren / mallarik ez dan altzora. EA OlBe 99. Utzagun Jaunaren altzo zabalean auzi orren lleba. Or Poem 528. Jaungoikoak bere altzoan artuko al zun! Etxde AlosT 104. Etxahunia ta Hegiaphalia! Orra bi izen, bi auzo, bi egoitz Etxahun olerkariaren ixtoriak altzo batean bildurik! Etxde JJ 91. Nire jo-muga goietan dago, izarren altzo artantxe. Gand Elorri 185. Eiagora ta asperenka dager, maite-labean murgil. Batean iru dan Jainkoak erretzen du bere altzo uler-eziñean. Onaind in Gazt MusIx 150. Zu berriz, zurbill, betiko ixill, eriotzaren altzoan. Basarri 39. Naturaren altzo utsean murgilerazi bear izango luke nork bere burua. Zait Plat 45. Donosti! / Gabaren altzoan azti! NEtx LBB 228. Neu nauk ire itsasoa; / iretzat diat altzoa; / Nork bultzatzen au? Ib. 269. Oi gure etxe maitea, / orroitzapenez betea, / zorionaren atea! / Zure altzoan iragana dut / sortzetik orai artea. Xa Odol 83. Ta itzuliko gera lurraren altzora. Azurm HitzB 65. Iturri-lore moreen / ta tximeleta askoren / altzoa nola zeraden. Zendoia 812. Jainkoaren altzo zabalean atseden hartu. MIH 264.
v. tbn. Iratz 104. Etxabu Kontu 220.
azpisarrera-1
ABRAHAMEN ALTZOA ( (H)). Limbo de los justos, seno de Abraham. "Lazaro, eskekua, ill zanian, Abraham aittajaunak bere altzora artu eban" Etxba Eib. v. ABRAHAMEN GOLKOA (s.v. 1 golko).
Laugarren lekubari dei egiten deutsa Eskritura Sagradubak Abrahanen kolkua edo alzua. Astar I 76. Abrahamen altzoa edo magala. Inza Azalp 72. Abrahamen altzo edo magalera [jetxi zan] . Ib. 73. Eskalea il zan, eta aingeruek Abrahanen altzora eraman zuten. Ol Lc 16, 22 (IBk y Ker altzora;bulharrera, TB besuetarat, Dv besoetara, Brunet y Oteiza senura, HeH y Leon galtzarrerat, IBe ondora). An bizi da orain "Abrahanen altzoan". (Lc 16, 22). Or Aitork 215.
azpisarrera-2
ALTZODUN. "Haldudo, faldudo, altzoduna, magalduna" Lar.
azpisarrera-3
ALTZO-TXAKUR. Perrito faldero (tbn. fig.).
Gogo barik eta premiña andi baga zatoz beraz? Da zer dakartzu Mendiolako altzo-txakurra? Ag AL 93. Altzo-txakurrak ezagututen ditut nik, euren bizitza guztian emakumeen eregu billa dabiltzanak. Ib. 93. Udaberriz, gaur lasai dezun sotana ori, andikien altzotxakurrak larrua bezelaxe, bete-bete-betea, lertzeko zorian izango dezu. A Ardi 94s.
altzo
<< altzairu 0 / 0 aluba >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper