Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aspaldi.
sense-1
1. (gral.; VocBN , Gèze, vEys, Dv, H, VocB ). Ref.: A; Lrq; Etxba Eib ; Iz Ulz, ArOñ ; Asp Gehi ; Elexp Berg.
(Adv.). Hace (hacía) tiempo; desde hace (hacía) tiempo. "Il y a longtemps" VocBN, H. "Depuis longtemps" Gèze. "(G, V, L, BN) il y a longtemps" vEys. "Antiguamente" VocB. "Aspaldi ez zara azaldu onutz" Etxba Eib. "Aspaldi pas(a)tu ziren Trinteteko béstak" Iz Ulz. "Hace mucho. Ori aspaldi pasau zan. Eztakitt azkenengoz noiz ikusi neban, baiña aspaldi" Elexp Berg.
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. En DFrec hay 268 ejs.

Zein gure merezituaren araura punitu nahi ukhan bagentuk, sekulakotz damnatu direnekin aspaldi ginandela. ABC A 7v. Ezen baldin Tiren eta Sidonen egin izan balirade zuek baithan egin izan diraden berthuteak, aspaldi zakurekin eta hautsekin emendatu ziratekeen. Mt 11, 21. Alabañan manua da ia aspaldi emana. EZ Man II 83. Profetak hala zuela / ia aspaldi kantatu, / iudu guztiak sinheste / hartan bethi egotu. EZ Noel 66. Ilhunbepera errendarazi nau eta ia aspaldi hila bezala non naizen ez naiz ageri. Harb 350. Aspaldi neure gogara, / Libertatez biz' izanik, / Orai dakusat harzara / Neure buru' atzamanik. O Po 20. Aspaldi nola zuen norhabe / Izan bainaiz, zuek ene iabe. Ib. 47. Obligatu nau eremuen eta leze ilhunen bilhatzera, non iduritzen baitzait aspaldi hil direnak bezala ehortzirik nagoela. 50. Egun hau aspaldi zuten Gure Aitek desiratu. Ib. 65. Badakit ordea erranen darotazula, hainak aspaldi hillak direla. ES 116. Aspaldi nabil nola Euskal Erriak edertu, ta jasoko ditudan. Lar Cor 300. Orra lendanik eta aspaldi Jangoikoak esanik zedukana. Mb IArg I 292. Tisoren seme Jean hori, / Aspaldi erretor nahia, / Bardotzen dugu bikari. Monho 38. Alaere zu, aspaldi konfesio ta komunio gaiztoak egiten dituzun Kristaua, etzera batere izutu. AA I 427. Aspaldi aztu ziran anziñako idoloak. AA II 20. Gizontxo bat ezkondu zen, / Nahitua aspaldi baitzen. Gy 129. Baldar aphez Askainen Hirigoien handi, / Zuhurki dakharkena kargua aspaldi. Hb Esk 102. Aspaldi ohartua naiz etxalde guti dela halako ephaitzetan. Dv Lab 91. Ori guzia aspaldi dakite. Arr GB 71. Larre-beien bat Aranburutik / aspaldi zuan erosi. Ud 65. Alabaña, irurogei ta amarrean aspaldi igaro zan. Zab Gabon 26. Nere baithara bihurtu nintzenean, atsoa eta nere lagunak ere aspaldi guanak behar zituan izan eskolatik. Elzb PAd 51. Eta andikan laster jarri nuen nere oña, aspaldi ikusi ez nuan lur legorrian. Apaol 58. Hirekin bizitzeak / ase naik aspaldi. Zby RIEV 1909, 105. Aspaldi bizi gare Kristoren legean. Arb Igand 138. Aspaldi ohartua zen, non eta nor ziren egiazko bakezko gizonak. HU Aurp 121. Hura zuen Jakobek semerik maitena; bainan galdua zaukan, eta aspaldi hila. CatJauf 25. Ez ginian aspaldi holako predikurik entzun! JE Bur 104. Kauteraren bertz gorria merkatutik itzalia zen aspaldi. Barb Sup 167. Asmoetan nenbillen aspaldi aren bizitza euskeraz argitaratzeko. Or SCruz 7. Doixtar itxaspekuak, / egunez ta gabez, / aspaldi ainbat ontzi / ondoratu dabez. Enb 194. Ajol-gabe bat zerala oso / aspaldi nago igarrita. Tx in Imaz Auspoa 24, 159. Aspaldi alkarrekin ez genuen itzegiten eta... gaur... Lab EEguna 113. Ondamenerako epaia aspaldi idatzia zaien gizon deunge batzu. Ol Iudae 4 (Lç y Ker aspaldian, Dv aspalditik). Sor zait barruan larrera-miña; / ta, aspaldi ez-ta, mendi-aldi. "Y, tras una larga ausencia, vuelvo al monte" . Ldi BB 110. Zuek, errez-zaleok, aspaldi darabiltzuten zirikabideaz mindu-ta, berrizaleok zapuztuko bagiña. Ldi IL 108. Aspaldi igurikitzen dugun Mesia au baldin bada. Ir YKBiz 244n. --Bai, dio zârrak, apustuetan / zikin zebiltzak aspaldi. Or Eus 304. Gaupe hotz huntan aspaldi beha nagozu, maitea. Iratz 174. Bagire hamabi anaia: bat aspaldi hila dugu. Zerb IxtS 28. Virgile pertsulariak latin ederrenez aspaldi erran zuen . "trahit sua quemque voluptas" . Ib. 5. Aspaldi nagokizu gogoetan ene barreneko mingostasuna uste osoko lagun bati agertzeko. Etxde JJ 104. Aspaldi nere inguru egan zebillan Zure urriki ziña. Or Aitork 56. Gizon egiñak, garatuak, agiñak aspaldi bardindutakoak. Erkiag Arran 14. Aspaldi al zabiz geixorik? SM Zirik 102. Au agerian dago, alegia, antze batek ezta agintaritzak ere eztuela beretako irabazgarririk egokierazten, baizik, aspaldi genionez, agindutakoari egokierazten eta ezartzen diola. Zait Plat 139. Lengo zarrak aspaldi / eman zuten parte, / Zurrutak ba-duala / makiñabat kalte. Basarri 147. Oñatin izan zan aspaldi apaiz bat Segura apellidatzen zana. And AUzta 80. Nikanor, aspaldi ezaguna eban. Erkiag BatB 98. Hil zan saltzailea aspaldi. Osk Kurl 154. Baditutzu hemen aspaldi zu ikusi nahituak! Larz Iru 74. Badut nik zazpi odi ezberdiñez egindako txirula bat, Dametak eskusariz, aspaldi emana. Ibiñ Virgil 35. Iri gertatzen zaikana, aspaldi ikusten nian etortzen. NEtx LBB 126. Aspaldi astindu zituan gaitzak. Ib. 170. Berarengatik balitz aspaldi kalera bota nindun! Lab SuEm 179. Eta gaur kunpli bearko degu / len egiña zan promesa, / desio gendun aspaldi baña / eztegu izan erreza. Uzt Noiz 122. Beharrik, aspaldi ikasi nuen hobe zela horrekin ez gaitzituarena egitea. Xa Odol 51. "Auspo" onak dauzkala Euskal-herriak bere bertsolariak, aspaldi daki hori A. Zabalak. Larre ib. 11. Apirillerako belazetako gorotzak aspaldi atereak izaten ziran. JAzpiroz 74. Guzurra dala esan leiteke / gerta diranak aspaldi. Ayesta 90. Azkeneko baldintza honi, inoiz, ez hain aspaldi, euskotar izatea deitzen zitzaion. MEIG VI 51. Letradua izan balitz egin zuen gureak aspaldi. MEIG I 180.
v. tbn. Volt 175. Hm 173. Bv AsL 17. Elsb Fram X. AzpPr 29. StPierre 26. Etcham 128. JAIraz Bizia 36. Mde Po 102. Gand Elorri 187. Mattin 67. Etxabu Kontu 88. Ataño TxanKan 69.
sense-2
2. (SP, Lar, , H).
(Sust.).
"Le longtemps" SP. "Tiempo pasado bastante largo, aspaldia " Lar. "Diuturnidad, aspaldia " Ib. "Siglo, tiempo larguísimo, aspaldia " Lar, Añ. "Temps passé" H. "Tiempo atrás hasta lo presente" A. Cf. infra s.v. ASPALDIAN ejs. del tipo apaldi honetan, apaldi luzean, etc.
Gerthatu ziranean, aspaldia 'orai' zanean, suak egun bezela erretan zuan. Osk Kurl 81. Urthe asko beranduago 'aspaldia' gogoratzen digunean, alde pozgarria bakharrik erakusten digu. Ib. 81. Amets lainoz inguraturik agertzen zaigun aspaldi ilun hartan, euskal jatorriaren iturburuan, jarri nahi luke [Escudero-k] bere musikaren oinarria. MIH 157.
azpisarrera-1
ASPALDIAGO (Forma con suf. comparativo). Hace más tiempo.
Biraoa, berriz, aspaldiago zabaldua zinan [Erriberan] . Emazteak ere ikusi zetunat biraoka.Or QA 82. Ezagutzen dudan azken saioa ere, Etxeberriarena, hortik barrena dabil, aspaldiago Jon Bilbao, behin esan zidanez, ibili zen bezala, bibliografia lanean zeharo murgildu baino lehen. MEIG IV 95.
azpisarrera-2
ASPALDIAN. (V-arr-gip, G, AN-5vill-larr, BN, S; Lar, Añ, Lecl, vEys, Dv, H). Ref.: A; Lrq; Etxba Eib; Asp Gehi; Gte Erd 32, 240; Elexp Berg. Hace tiempo; desde hace tiempo; en los últimos tiempos, últimamente. "Aspaldian ikusi eztet, mucho ha que no le he visto" Lar s.v. tiempo. "Ez dut aspaldian ikhusi" Dv. "Días ha" Añ. "Il y a longtemps" vEys. "Aspaldixan lanari igesik dabill" Etxba Eib. "Aspaldian etzütüt ikusi (BN-arb, S)" Gte Erd 32. "Aspaldixan gerriko miñez dabill. Eztot aspaldixan ikusi" Elexp Berg. v. ASPALDION.
Erroi atsa, aspaldian egotzirik ago alkea. (Pamplona, 1538). ReinEusk 31. Ohi nola aspaldian nahi etzait minzatu, / zerk anderehantu duien behar dizit galdatu. E 161. Ezen ixilik sarthu izan dirade gizon batzu, lehen ia aspaldian damnazione hunetakotz enrolatuak. Lç Iudae 4 (Dv aspalditik, TB hainitz denbora lehenago, Ol aspaldi, Ker aspaldian, IBe aspaldidanik). Aspaldian nabila / Hor, hebe, laztan bila. O Po 30s. Mezako gihaurek aspaldian üskaraz egin deriziegün pronoaren ondoan. Bp I 19. Eta hori eginen da hanbatenaz gehiago fruturekin, zenbatenaz baita desiratia aspaldian arzaiñez eta populiez. CatLan 4. Hil ezpaladi gizona, hil nahi lizatekiala, aspaldian brobatürik dago, argia bezala ageri denian Ekhia. Egiat 165. Enizala kanbiatüren / aspaldian derat erraiten. Xarlem 690. Aspaldian desiratzen / Zuten haur dibinoa. Monho 150. Non diran orain ta aspaldian Anas, Caifas, [...], ta deadarrez Jesusen odola eskatzen zuten anbeste jende deabrua baño gaiztoagoak? Mg CC 254. Batezere aspaldian ordikeriako oitura erremediatu bage daukatenak. Gco II 65. Aspaldian ebili hiza dendariaren ondun? / Gantza loditzen hasi ziok, gaxua, sabel ondun. Etch 416. Nahi duenak aditu / Luzaideko berria, / Esku txarretan dabila / Aspaldian erria. Bordel 87. Aspaldian, maitea, ez zaitut ikusten. It Fab 258. Aspaldian eremuan zeraman bizitza isilla eta bakarra utzita. Lard 371. Hau guzia badakit aspaldian; entzun eta ikusi dut. Dv LEd 174s. Aspaldian aditu nahia nintzen ardiaz mintzatzen. Dv Lab 267. Aspaldiyan ikusi / ez zindutalako, / ura bildurra nekan / min zenuelako! Bil 98. Maiteki besarkatzen du, eta segurtatzen dio aspaldian ahantzia duela haren hutsa. Laph 107. Aspaldian ez da sartu gure errian orrelako ardorik. Zab Gabon 35. Gizon jakinduri aundiko ta birtutetsu au aspaldian arkitzen zan Franziskorekin egon naiaz. Bv AsL 175. Arteetan bere, ez dira azken zure semeak, / Industrietan aurrera doaz aspaldian. AB AmaE 192. Birjinaren bultu beltz bat, / hor baitzen aspaldian, / Atxeman zutela xutik / harroken agerian. Zby RIEV 1908, 295. Jitez hazkarra zen eta osasun onekoa, bainan bihotzmin bat handia garraiatzen zuen aspaldian berekin. Arb Igand 136. Ez ginuela aspaldian, hoin denbora gutiz, hoinbertze ele makur eta zozokeria alde orotarik aditu. HU Zez 48. Nire biotza illunpetan da gaixorik euki dot aspaldian. Ag AL 116. Ermoken da emasteak, bekien ondo Eladi aspaldian buru-austen ebillena. Echta Jos 291. Aspaldian daukat nik zuri agertzeko uste bat, ames bat. Ag G 196. Hortan, bertze askotan bezala, gure auzo Alemanek aspaldian aitzinduak gituzte. JE Bur 49. Aspaldien Ezkurre / ta Urtxupi ori / desafioz zebiltzen / Juan ta Lazarori. EusJok 78. Kristau-Ikasbidearen azalpen baten bearra sumatzen da, ba, aspaldian gure artean. Inza Azalp 5. D'Esquer ülüntto zen aspaldian. Const 25. Dena den, huna zer dion aspaldian Bidarrin kokaturik den Fermin harotzak. Ox 193n. Manfrudi tzar batekin baitabila aspaldian. Barb Sup 54. Errazu, barkamendurekin, aspaldian hemen ari zare lanean? Barb Leg 142. Eta terziopelozko toxa bat aurkitu neutson izur izur egiña, ez txuri, ta aspaldian egondako zantzu be barik. Or Tormes 83. Eta lerro hoen ondotik erran behar dut aspaldian gogoan nuena Irular gure adixkide idazleaz. Zub 94. Ez gera asi ausardiyan, / gu zai gaude aspaldiyan. P. Zabaleta in Tx B 134. Ez dakite ni aspaldian lurra jota nagoala... alperkeri goxoan. Lab EEguna 65. Aspaldian ixilik du gure euskel-ataletan egunkariarekiko asmoa. Ldi IL 81. Leitza-larreren berri aspaldian ez du. Or Eus 28. Aspaldian nere lagunik aundiena aiz ta. ABar Goi 22. Nor heldu zaiote zubitik zazpi astorekilan? Aspaldian asmatua duzue: gure ezagun xaharra, Pauloeneko Kixkil... Lf Murtuts 21. Emakume gaixo arrek ez zuan aspaldiñ alako alaitasunik izan. JAIraz Bizia 119. Aspaldian eri uan eta bart eman dik azken atsa. Etxde JJ 47. Aspaldian barruan eban [asmoa]. Erkiag Arran 90. Aspaldian ez dut hitzik igorri Mayalen gaixoari. JEtchep 71s. Lenago Catcheko borrokari oietakoa izana eta orai "golfokerian" zabillela aspaldian. Izeta DirG 59. Olertiketa ezezagun ontantxe du sustraia aspaldian Teresa deunari erantsi izan zaion kopla onek. Gazt MusIx 162. Orenak eta orenak urrunerat beha, noiz agertuko zitzaion aspaldian igurikatzen zuen untzi xar hura. Ardoy SFran 263. Denbora hartan Baigorriko apez nagusi sartu zen Olagaraiek altxatu zuen, aspaldian lurreratua zagoen Oilandoiko kapera. Xa Odol 88. Eüskal-jentia mündian / Hedatürik aspaldian. Casve SGrazi 166. Ondamendirako epaiaz aspaldian izentatuta. Ker Iudae 4. Aspaldian ez dut heien berririk. Etchebarne 68. Aspaldian ezagutzen nuan gizon batekin topo egin nuan. BAyerbe 173. Garate jauna eta ni mokoka ari gara aspaldian. MIH 355. Salgai daukagu aspaldian buruz eta jakitez hornitutako hiztegi bat. MEIG II 104.
v. tbn. Etchart 4.1r. Tt Onsa 119. LE Ong 66v. Añ MisE 78. Arch Fab 99. ChantP 164. Ud 39. Bil 153. Moc Damu 11. Iraola 38. Goñi 78. Urruz Zer 93. Balad 110. Muj PAm 42. Alz Ram 108. Kk Ab II 55. Otx 122 (aspaldijan). Lek EunD 36. Eguzk GizAuz 31. TAg Uzt 175. Iratz 52. Munita 9. Basarri 115. Anab Poli 134. SM Zirik 43. Osk Kurl 97. Alzola Atalak 67. Mattin 84. Azurm HitzB 28. Ataño TxanKan 128.
Aspaldin: Etch 552. Balad 110. EusJok 104. JAIraz Bizia 119. Uzt Noiz 79.
(Con reduplicación intensiva).
Batzuek diote, beraz, Sarkalde Europan aspaldi-aspaldian bizi omen ziren Lapon ala Mogol antzeko gizenden arrastoak direla. Mde Pr 271.
(Con demostrativo, bat, guz(t)i, handi o luze delante del sufijo inesivo; con demostrativo de primer grado tiene un sdo. próximo al de 'tiempo reciente, este último tiempo'). "Aspaldi handian, il y a très longtemps" Dv. "Aspaldi huntan (L), en esta temporada" A.
Amoria, nor izan da gure bion artian? / Muthaturik bazabiltza ia aspaldi handian. E 163. Zu gabetarik / Dohatalarik / Aspaldi hontan denbora, / Banaiz iaikiten, / Banaiz etziten, / Zu zatozt beti gogora. O Po 12. Hau da aspaldi guzian nik egin beharra. Mb IArg I 175. Orra nos agertuten natxatzun aspaldi onetan eskatuten zendubana emotera. Mg CO III. Jesüs-Kristen beztimenten beren hunkitziak, aspaldi hartan eri zen emazte bat sendo erazi ziala. UskLiB 93. Zeinak, behar bada, arras urrunduak baitaude Jainkoa ganik aspaldi handian. MarIl 9. Teatroko dendan, / zeña ikusten dan / aspaldi guziyan / kale nagusiyan. Bil 93. Zerorrek ere ongi dakizu / aspaldi ontan nagola, / zuregatikan penak sufritzen / bañan ordia au nola. Ib. 106. Zeña aspaldi artan arkitzen zan Santuaren itza aditzeko desio aundietan. Bv AsL 105. Naikunde ori erabilli det / Iya aspaldi guztian. AB AmaE 142. O! ze meza ederra izan zan benetan! / Oberik ez dot entzun aspaldi onetan. Ib. 218. Zazpiak bat nahian / Bagaude aspaldi handian. Zby RIEV 1909, 399. Aspaldi artan beldurrez eta izardi otzez bete oi zuten begirakuna aietako bat. Apaol 112. Aspaldi onetan joan zaizkidak kantatzeko gogoak. Ib. 67. Bazuela azkenekotz aspaldi hartan bilhatzen zuena. Jnn SBi 112. Aspaldi hartan ez zezaken den gutieneko janharirik har. Arb Igand 116. Heien eskuz artatzen zituen ere aspaldi huntan eriak. HU Aurp 78. Igurikia zen aspaldi huntan gertakari hori. HU Zez 93. Zer etorri da neure ganera? / zek nauko ni onan azpian? / aldia alda, galdu nabena / indar aspaldi guztian. Azc PB 350. Aspaldi guzi onetan zuk eta zure lengusina Isabelek eta izeba zanak Leonentzat eskuartea bear izan dezute. A Ardi 2. Ara, gertu naiagok euk eskatzen daustakana emoteko, aspaldi baten etxuat euki eu lako mutillik eta... Kk Ab I 75. Aspaldi huntan ez zintudan ikusi. Barb Sup 10. Baiña eziñ etsi, aspaldi luze ontako eresi gozoari asea eman gabe. Mok 16. Eta, berehala erran zioten, nola Erregina gaztea eta haren bi haurrak hilak ziren aspaldi hartan. Barb Leg 69. Eta esan didate, ez daudela oso seguru, baño aspaldi artan noski, umerik etzula. Or SCruz 82. Eskale bat nintzan ni aspaldi batean: / aterik-ate ibilli oi-nintzan eskean. Jaukol Biozk 95. Aspaldi ontan beso-zabalik ne-zai zeundela / ba-dakit ziñez, Aizkorri. Ib. 57. Aspaldi ontan arkitzen zera / nitzaz gaizki itzegiña. Tx B I 62. Suak artzeban barrez gure neskak aspaldi onetan darabillezan yantzikerak eta orrazkerak ikusita. Kk Ab II 53. Aspaldi ontan, berrizale geralako gizagaxook makina bat erauntsi artu diagu. Ldi IL 108. Aspaldi artan ura ikusi naiez baitzegon, artaz gauza asko entzun zituelako. Ir YKBiz 488. --Aspaldi ontan [...] / elkarri itzemanak gera. Or Eus 229. Malentxoren ondoren zebillek aspaldi ontan emakume purtzil orren semea-ta. TAg Uzt 141. Banoa, maite, sarri or nazu, ez iñora joan, / aspaldi ontan luzetsita ni zure zai negoan. EA OlBe 67. Ez al didazu igarri aspaldi ontan zure maitasun egarriz irrikitzen naukazula? Etxde JJ 110. Nihauk ez dizut aspaldi huntan ilusimendurik haboro batere Uskalherriaz eta Uskaldunez. Mde Pr 60. Lili haur ene landetan ere / aspaldi huntan ezin hila dut. Mde Po 67. Butronen odola deadarka zegoen aspaldi ontan. NEtx Antz 15. Zer zabiltza aspaldi onetan...? Anab Poli 126. Belbil batekin nabil / aspaldi guztian, / eta aguazil bat / beti dot jarraian. BEnb NereA 202. Aspaldi aundian, ikaslanak asi ta laister, baitara nintzan euskera bere zarpillean areago zoala iakingai batzuetan inguruko erderak baiño. Or in Gazt MusIx 12. Aspaldi batean kanpoan egona zan, baiña arrezkeroko urteetan antxe, ta moduetan ganera, bizi zana. Erkiag BatB 83. Alako oe zuririk ez dau mutillak aspaldi luzean ikusi. Ib. 109. Aspaldi ontan baserri-tresna / bikaiñak dira agertu. And AUzta 130. Aspaldi ontan ura garesti / dabil esne ta ardotan. NEtx LBB 369. Aspaldi artan gaixo egonda / nolabait jarria txutik, / artian ere ez nengon ondo / burutik edo petxutik. Uzt Sas 251. Aspaldi ontan badakit nola / daukazun bat begiz jota. Olea 86. Ba zan andik bertako erri-koxkor batean baserriko neska bat, itxuraz agitz ederra, aspaldi batean maite izan zuana. Berron Kijote 39. Nagoan legez gaizo bategaz / nago aspaldi guztian. Ayesta 113. Ni ere izan nintzan mutiko, aspaldi batean, adiskide. Zendoia 11. Hedatuago zebilen aspaldi batean gure egunotan baino. MEIG VI 158. Ez baitzuen aspaldi hartan txori-xintarik aditu bere lorategian. MEIG IX 103.
v. tbn. Aspaldi batean: MAtx Gazt 13. A. ontan: Basarri 128. Izeta DirG 104. Mattin 73. Xa Odol 333.
(Con demostrativo pl.).
Aspaldi auetan ez dizkik malkor auek igo ta jetxi. Ataño TxanKan 249 (73 aspaldi ontan). Esan nioken aspaldi aietan nola nebilkiten. Ib. 264.
(En expr. de tipo joan den aspaldian, igaran a..).
Gaiski mintzo düzü / igaran aspaldian. Xarlem 652. Gerletan giradiela / igaran den aspaldian. Ib. 377. Urrikiturik gaude / joan dan aspaldiyan. FrantzesB II 63. Laguntzalle ditugu joan dan aspaldian. Echag 255. Orlako konturikan / juan dan aspaldiyan / ez dala pasa nago / gure probintziyan. Xe 199. Orlako juntziyorik / juan dan aspaldiyan / apenas izandu dan / gure alderdiyan. Ud 120. Kartarik artu gabe juan dan aspaldian. Balad 231. Zure erronkak entzuten gaude / jun daneko aspaldiyen. EusJok 97 (EusJok II 158 juan dan aspaldiñ). Bere ametsez nago / juan dan aspaldian. Auspoa 39, 133. Ioan daneko aspaldian etzan esanera sakonak eta izkirimiak eioten orrelakorik izan. Zait Plat 17. Kantu berri kantatzen / Orai naiz abian, / Hasi nahia nintzen / Gan den aspaldian. Larz Senper 96. Pertsu kantatzen hastera noa / pilotarien gainian, / suieta baten beira nindagon / joan deneko aspaldian. Mattin 59 (Ib. 91 gan den aspaldian). Tamaña artako sustorik ez det / artu juan dan aspaldian. Uzt Sas 266. Frantses eginak gira joan den aspaldian. Xa Odol 179. Ez dakit noiztik den bainan, bai iragan aspaldian. Ib. 102. Orai joan deneko aspaldian eskola laikoa zerraturik dago haurrik ez izanez. Etchebarne 103.
Bertsolariya txit ondo dabill / juan dan aspaldi guziyan. Tx B I 189.
azpisarrera-3
ASPALDIAN ERE. Hace tiempo; desde hace tiempo. v. ASPALDIAN.
Ordea ai, nere gorputza aspaldian ere basa-bazterren batean deseginda dagoelakoan zaute. Arr GB 76. Zor diogu aspaldian ere, bainan behinere baino gehiago aste huntan ohore berezi hau gure Eskualdun zenator ohoragarriari. HU Aurp 141. Kai bakotxeko arrantzaleak aspaldian be euren anaidea dauke. Eguzk GizAuz 193. An erlemandoak dira aspaldian be nagusi ta iñok ezin ditu kendu. Ib. 110. Illero-illero egiten eben batzarren bat nire ipuiñeko zangurruek. Goiz aretakoa baiño luze ta burubide andiagokorik ez, ostera, aspaldian be. Bilbao IpuiB 59.
azpisarrera-4
ASPALDI BAINO ASPALDIAGO. Hace mucho tiempo.
Sorgindua dago, inoiz, aspaldi baino aspaldiago, Donostiako Louvren ostegunetan ematen zizkigutenak bezalaxe. MEIG I 170.
azpisarrerakoSense-4.1
Hizkuntza bakoitzean aurki daitezkeen formulak inoiz aspaldi baino aspaldiagokoak direla frogatzeko modua. MEIG IV 98.
azpisarrera-5
ASPALDI DA (Lar, Añ), A. ZEN. (Con oración completiva). Hace (hacía) tiempo (que). "Días ha, aspaldi da" Lar. v. infra ASPALDI DU.
Sandiarekin egoten naiz, baña aspaldi da gure artean gauz okerrik gertatu ez dala. AA III 489. Aspaldi da noaski, guraso biraugillea, igesi zabiltzala konfesatzetik. Ib. 594. Eta eguzkia Otoioren atzean ostendu eta itsasoan murgildu zala, aspaldi zan. Erkiag Arran 46. Bai, ba duk aspaldi ohartu natzaiola zuen elkarrekilakoari. Mde HaurB 42. Eta "aspaldi da ikusi ez dedala" eta "elezati onek bi iraute ditu bakar laburraren aldean". Ola diogu, ola dantzugu, ta ulertzen dugu ta ulertzen gaitute. Or Aitork 326.
azpisarrera-6
ASPALDIDANIK (G-goi, L-sar, AN, BN, Ae, S, R; VocBN ( A), Dv, H). Ref.: EI 156. Desde hace tiempo. "Depuis longtemps" VocBN, Dv, H. v. ASPALDITIK.
Halako maneraz non abariziaz enganiotako hitzez merkatalgoa zuzaz eginen baitukeite: zeinén gainera kondemnazioneak ia aspaldidanik ezpaitu beranzen, eta zeinén perdizionea ezpaitatza lo. 'Iam olim' . Lç 2 Petr 2, 3. Lehen aspaldi danik haren baitan debozionerako antze hainitz ikusirik. SP Phil XXII. San Mark eguneko eta Rogazionetako Prozesioneak aspaldidanik othe dire? CatLav 454 (V 212). Kongregazione bera ezarri du lehen zen bezala, fraide hekien eskuetan, bere aspaldidanik dituen grazia guziekin. JesBih 391. Aspaldi danik bihotzean nakharken zure ohoretan zerbeit egitea. MarIl XXI. Eskaldun zure herritarrek aspaldidanik dakite berei ekhartzen diozuten amodioa. Dv Lab pról. Aspaldidanik ohartu ziren arbola baten erroak eta adarrak, batzu bertzeen arauka direla. Ib. 347. Bainan heldu da hekientzat aspaldidanik dagoen kondenamendua. Dv 2 Petr 2, 3. Aspaldi danik zaudena, / Berriz orduan zinena? Ox 174. Zuen aitona ezagun diat, aspaldidanik adiskide. Or Mi 46. Aspaldidanik eta askotan nere baitan egona naiz Bonaparte jakintsuak orren maite zuen izkelgiak, ez ote zuen eta ez ote du zerbeit besteeri nagusitzen duena? FIr 177s. Beñat aspaldidanik ari zen gogoetan Iruñeko hiri haundia ikusi behar ziela. Zub 69. Batzuek badakarte orratza bezain zorrotzeko buru bat; bertze batzuek moztua dute aspaldi-danik, lurrerat eroria. JE Ber 42. Aspaldidanik ezagutzen gera ta onirizten badiozu nere bizia eskeintzen dizut. Lab EEguna 106. Aspaldidanik / ixil zen olerkari yaun Kilkerra. Ldi BB 128. Gizon ori iltzeko beldurrez igeska ari da Oidipu aspaldidanik. Zait Sof 83. Aspaldidanik zeruko atean joka ari ziran. Etxde JJ 230. Baina aspaldidanik berriz ere hasi zen laket zitzaion neurtitzaren marmaraka errepikatzen. Mde Pr 86. Iainkoagana biurtzea aspaldidanik luzatzen nuan. Or Aitork 146. Zuriñeren barruan aspaldidanik izetu ta itzali, ager ta oste ebillen itxaropen-izpia. Erkiag Arran 196. Aspaldidanik sentitzen ez nuen gogoak ikutu nau gaur. Txill Let 142. Hola zeraman bere bizia aspaldi danik. JEtchep 34. Aspaldidanik ontzat artutako egiak aztertzen ari baitzan Sokrate. Zait Plat 103. Bestela, ahanzgarria balitz, ahantzia legoke aspaldidanik, zeren askorentzat aspergarri ez-ezik iguingarria ere baita. Vill Jaink 24. Bere Jainkoa eta bere Herria itsutuki maite zituelakotz, aspaldidanik bera ere itsutua? Ardoy SFran 22s. Jakin dezazun hargatik aspaldidanik ez ditudala bertze hizkuntzak ere gutiesten. Xa Odol 28. Baina aspaldidanik badatorkie beren aurkako epaia. IBk 2 Petr 2, 3. Aspaldidanik Liburu Santuek kondenatutzat emanak. IBe Iudae 4. Irakurri ahala, esaera txanbelinak eta hitz ezezagunak kuadernoetan biltzeko ohitura izan dut aspaldidanik. MEIG I 90. Arozamena idazle ezaguna da aspaldidanik. MEIG III 134.
azpisarrerakoSense-6.1
(Con reduplicación).
Aurrez ikusia zegona aspaldi-aspaldidanik eldu da azkenerako patuaren izenean. Lab SuEm 215.
azpisarrera-7
ASPALDIDANIKO, ASPALDIDANIKAKO (Adnom. de aspaldidanik).
Emen ere, beste gauzetan bezala, ainitz eta on ezin biak baten izan, aspaldidaniko esanak dionez. Zait Plat 6. Luzaro iraun du; aspaldidanikoa da, zalantza gabe. Lek SClar 116. Geroagoko sugarrek ez zuten aspaldidaniko egitekotik baztertu. MEIG VI 185. Atzenduxe dugu aspaldidanikako ezaguera zabaldu hura. Ib. 171. Zenbait lekutako hizkera galzorian dugulako, aurrenik, eta aspaldidaniko bereizkuntzak galtzen ari direlako, bestetik. MEIG VIII 101. Ez da horrela, beharbada, baina badirudi lehenagokorik ez dugula usnatu ere gogo: ez arestikorik, ez oraintsukorik, ez lehenagokorik, ez aspaldidanikorik. MEIG VII 38. Borroka-bideak aspaldidanikakoak ditugula esan dut. Ib. 28.
azpisarrera-8
ASPALDI DU (AN ap. A; SP, vEys, Dv), ASPALDI ZUEN () (Con oración completiva). Hace (hacía) tiempo (que). "Aspaldi du, il y a longtemps" SP, Dv. "Aspaldi du etorria nintzela" vEys. "Aspaldi du eztudala ikhusi, il y a longtemps que je ne l'ai pas vu" Dv. "En esta temporada, hace ya tiempo" A. "Badü aspaldi etzütüdala ikusi (S)" Gte Erd 32. v. supra ASPALDI DA.
Ezi aspaldi du haren / Merezi handiaren / Ezagutza dudala, / Et' en' eskasgoaren. O Po 39. Aspaldi zuen liburu saindu hau bere bihotzerat eta akzionetarat ekharri zuela. J. Aspaldi du naizela / Etorri mundura. Bordel 107. Alabainan aspaldi zuen haren ikhusteko lehian zagoela. Dv Lc 23, 8. Maithatü züntüdala badizü aspaldi. ChantP 46. Betirisantsez aspaldi dik / Ez zela deus berri handirik. Zby RIEV 1909, 227. Aspaldi du Jainkoak jakinarazi zarotala desertu huntan zinaudela. Jnn SBi 117. Aspaldi du elgarrekin dabiltzala. HU Aurp 211s. Ez du aspaldi [...] gizon batzu soloasean zagozila. HU Zez 137. Erretorika egin nuenean, helas aspaldi du!, ikhasi nuen. Elsb Fram 165. Aspaldi du etzinuela holako zakur onik eskuratu. JE Bur 17. Etzuen aspaldi bazabilala eskualde hotan. Ib. 156. Aspaldi du naizela sor-etxetik joana. Ox 145. Zer nahi duzu, aspaldi du Horace pertsulariak erran zuela: . "Paupertas impulit audax ut versus facerem" . Zerb Azk 25. Aspaldi du ez dutala aphez baten elerik entzun. JEtchep 74. Aspaldi du beste itsaso batean, beste Herri bati buruz abiatua dela! Ardoy SFran 23.
v. tbn. AstLas 59. Elsb Fram 165. Xa Odol 102.
azpisarrerakoSense-8.1
(Con reduplicación).
Aitek erainik, badu aspaldi-aspaldi, / Hazi ona ez dauke alfer bethi geldi. Ox 175.
azpisarrerakoSense-8.2
( Aspaldi dute ).
Badute aspaldi erailketa horiek. Egilea urrun dakete engoiti. Mde Pr 155.
azpisarrera-9
ASPALDI DUELA, ASPALDI ZUELA, DUELA ASPALDI (H). Desde hace (hacía) tiempo. "Duela aspaldi, il y a longtemps" H.
Ezen aspaldi zuela, haren ikhusteko desira zuen. Lc 23, 8 (Dv aspaldi zuen haren ikhusteko lehian zagoela). Maitheak, derroie, duela ia aspaldi, / Nik ongi badakit zuen bien berri. Gy 325.
azpisarrerakoSense-9.1
(Con negación).No hace mucho.
Hizkuntza zahar hori oraino ez duela hain aspaldi herri guztian erabiltzen zela oroitzen bagara. Mde Pr 239. Badu nora jo, Berriotxoa anaiak aspaldi ez duela argitara duen irakurgai zerrendara. MIH 283. Aspaldi ez duela, kontuak hartu dizkidate. MEIG III 83.
azpisarrerakoSense-9.2
( Duela aspaldi-aspaldi ).
Duela aspaldi, aspaldi, iguzki-aldetik ethorri zen berri handi bat. Barb Leg 163.
azpisarrera-10
ASPALDI ETA ASPALDI (Con reduplicación).
Azkainen bada haatik bertze izen frango aspaldi eta aspaldi aditzen denik. Zerb Azk 30.
azpisarrera-11
ASPALDIETAKO, ASPALDITAKO (Adnominal de aspaldietan). v. ASPALDIKO.
Autortu euskun aspaldietako gudak prankotarrakgaitik izan zirala. Ag AL 73. Aspaldietako adiskideak alkarregaz aserratu zirean. Ag Kr 172. Gazte biak ate aurreko larrañean zebiltzan, batera ta bestera, astiro astiro, ezetz ta baietz, lelo arduratsuagorik etzeukaten ta, aspaldietakoa berriro azterzten. Ag G 173. Oni aspalditako euskaldunak su-lezea esaten zioten oso ondo. Inza Azalp 72. Soñua aspaldietakoa duk, baño zer ziok? Or Mi 10. Sekule alako erromeriyaik etzan ezautu an, aspaldiyetako urtietan beintzat. Kk Ab II 40. Nere aspalditako / lagun zar bateri. Yanzi 87. Aspaldietako gizaldietati ona, sinismen eta itxaropen sendoz onan kantetan deutsie. Akes Ipiñ 20. Ugolde batek uxatu digu aspalditako legorra. Basarri 102. Euskalerrian nola izan dan / aspalditako oitura, / Garagarrillen ogei ta iruan / egin izan dan su ura. Uzt Sas 212. Aspaldietako illabeteetan baiño obeto nengoala. AZink 107. Ez da gurea izan ezik aspaldietako hizkuntzarik mintzaira indoeuroparren bultzadaz, eta latinarenaz azkenik eta batipat ito ez denik. MEIG VI 49.
azpisarrera-12
ASPALDIETAN ( (H)), ASPALDITAN. Hace tiempo; desde hace tiempo; en los últimos tiempos. "Aspalditan ez zuten Usoa ikusi (AN-gip, AN-5vill)" Gte Erd 240.
tradizioa
Tr. Documentado exclusivamente en textos meridionales.

Begira aspaldijetan pekatuan bizi zariana. Ur MarIl 33. Oiek aspaldietan beren Libratzalle andiaren zai zeuden. Lard 466. Aspaldietan bizi zerana proximoarekin oztua. 'Depuis long temps' . (Citado por H) Arerioakandik aspaldietan arturiko destaiña ta urruiñ guztiak gaurtik aurrerantzean aztu egizuez.Ag AL 161. Antxiñatik begiratuten neutsun ondo, luzaroan zaukadaz neure biotzean sartuta, aspaldietan nerabillen zeugaz egoteko gogoa. Ag Kr 118. Aspaldietan eztegu zuen albisterik, baña eroso izango zeratela deritzot. Ag G 367. Eta Jaungoikoaren laguntza berezi-berezirik gabe [Eleiza] galdurik ta atzendurik egon bear zuan aspaldietan. Inza Azalp 89. Ikusi dogu aspaldietan / Itxaroten zan jaiotza. Enb 53. Aspaldiyetan kanpuan nitzan, / oraintxe nator etxera. Tx B II 168. Bazkaltzekoan, agotan dute / il bear duten âria: / --aspaldietan ganbelan arren, / ez du geitu aragia. Or Eus 226. Dantzariak berak ere kantari ari zitxinan, arnasik galdu gabe, gure muxikolariak aspaldietan bezala. Or QA 193. Aspaldietan era bardiñean egozan. Erkiag BatB 43. Zurekin amets ere egin det / nik makiña bat alditan, / esna naizela ezin ikusi / zaitut baña aspalditan. Uzt Sas 278.
v. tbn. Aspalditan: Casve SGrazi 72.
azpisarrera-13
ASPALDIETARIK, ASPALDITATIK. Desde hace tiempo. v. ASPALDITIK.
Motel, ori lan zailla / aspalditatik dek. Zendoia 203. Eta hori da, hain juxtu behar duguna: bizi dadin, nahiz odol zaharrez, nahiz berriz, nahiz, hizkuntzaren haria beti baita zahar eta berri, aspaldietarik datorrelako, zahar-berriz. MEIG VIII 45.
azpisarrera-14
ASPALDI EZ DELA. No hace mucho. v. ejs. de aspaldi ez duela s.v. ASPALDI DUELA.
Le Play jaun jakintsuak [...] oraindik aspaldi eztala gugatik esaten zuana. Ag Serm 430. Bertso-paper horiek ez dute, noski, orain aspaldi ez dela zuten emanik eta eskerik. MEIG III 134.
azpisarrerakoSense-14.1
Lehen, hain aspaldi ez delarik, eliz-gizonak genituen, mundu guztiak dakienez, latinez mintzatzeko gai zirenak.MIH 211.
azpisarrera-15
ASPALDI GABE. No hace mucho.
Aspaldi gabe, Alfonso Loiolako etxea ikuskatzen ari zala, artaz itzegitea gertatu omen zan. Or SCruz 16. Ikus zer dion, aspaldi gabe ala ere, bere azken-urteetan egindako karta batean. Ib. 139.
azpisarrera-16
ASPALDIKO. (gral.; SP, Lar, Añ, Dv, H, VocB). Ref.: A, A Apend; Lrq; Etxba Eib; Elexp Berg.
a) (Lo) que viene desde antiguo; antiguo. "Aspaldiko gizona, homme qu'il y a longtemps qu'on n'a pas vu" SP (cf. infra (b)). "Antiguo", "diuturno" Lar, Añ. "Ancien" Dv, H. "De esta temporada" A. "Antiguo. Aspaldiko adiskidea, amigo antiguo" VocB. "Aspaldikoa naiz, soy antiguo" A Aezk 289. "Veterano. Aspaldikua nok ni auzo onetan" Etxba Eib. "Oin ia eztago aspaldiko jaigiroik. Lola Flores be aspaldikua dok pa" Elexp Berg.
O aspaldiko edertasuna, nolatan horrein beranduan ezagutu zaitut? SP Phil 506. Ah, bai aspaldiko Jaun ona / Ederra eta berria, / Sainduen eta aingeruen / Koroa eta gloria! Gç 183. --Othoitz hoiek aspaldikoak direia? --Bai, zahar dira. Bp II 65. Ea beraz mintza zaitea zu ere, gure hitzkuntza zahar aspaldikoa. ES 87. O aspaldiko eta bethitikako edertasuna! He Phil 513. Aspaldikoa da errana, esparantzen erregia hil zela hospitalian. Egiat 244. Bero adi, bero, / Bordaleko hiria / hanitx khiristien / Aspaldiko üthürria. Xarlem 446. Atso bat ere melatu saltsa huntan zauku sartu, / Aspaldiko ofizioa trakaseria du borondate tzarra badu. AstLas 70. Bada, zahar eta aspaldiko egin dena, indargabetua izaiterat hurbil da. TB He 8, 13 (Lç zahartzen eta anzianotzen, He antzutzen eta zahartzen, Dv zahartzen eta noizbaitkotzen, IBe zaharturik eta zaharkiturik). Gurekin dator aita Josephe, / agure gordiñ maitea, / maisu aditu aspaldikoa, / langille pare bagea. Echag 141. Eskandalak daramate or / Aspaldiko denbora. Bordel 94. Bidarten alkate da Bascary handia, / Aspaldiko langilen urre ithurria. Hb Esk 132. Aspaldiko ausardi hura beregan bizturik. Aran SIgn 34. Aspaldiko egia da. Prop 1881, 62. Baionan, Miarritzen eta Donibane-Lohizunen, khendurik karrika batzueri beren aspaldiko izenak, berriz bathaiatu zituzten deithuz karrika Gambetta. Elsb Fram 145. Othoi lagun zazu Eskualdun jendea; / Iduk dezan bethi azkar bere Fedea, / Aspaldiko bere ohorea. Zby RIEV 1908, 417. Jandarme harrek hartu zuen aspaldiko ezagun xahar bat bezala. Jnn SBi 158. Aspaldiko gure mintzaia, oraino ere miliun bat herritarrek gutartean mintzatzen duguna. Arb Igand 35. Hau aspaldiko ametsa, erranen ote dut? HU Aurp 220. Eztakit zer dan, neure maitea, / neure aspaldiko bizia, / koipea sutan urtuten danez / urtu iat gorputz guztia. Azc PB 121.
(s. XX) Aspaldiko ohitza delakotz hori Eskual-herrian. JE Bur 127. Aspaldiko zauri sendakaitzaren irudira. Ag G 208. Gizasemea edonun edozerk aspertzen du [...]. Gizasemeak arpegi alaia jartzen dio gauza berriari edo aspaldikoari. Ib. 159s. Aspaldiko adixkideak ziren herri hartako Jaun Erretora eta Jaun Errienta. Barb Sup 1. Entzun izan det, aspaldiko Fueroetaz bizkaitarrak darabilten marmaria ta bildurra. Or SCruz 34. Alkarri zirika beren aspaldiko ezaguera erakusten zuten. Anab Usauri 45. Aspaldiko adixkidea dut guarden aitzindaria. JE Ber 95. Aspaldiko eztabaida bat bazan Yuduen ta Samariarren artean. Ir YKBiz 69n. Orixe izan da sozialisten aspaldiko leloa. Eguzk GizAuz 32. Gaur ere ez dio uka aspaldiko / begi-ukaldi leguna. Or Eus 235. Aspaldiko adiskide izan bailitu, agur maitekorra egin zien. TAg Uzt 241. Haatik biziki aspaldikoa du Itsasuk eskualde pollit eta fruitutsu baten fama. Lf Murtuts 1. Etxe orrek badauka / aspaldiko fama. Yanzi 180. Ez litzateke beraz handi aspaldiko euskaldunek Kelten erlisioa parteka jasan balute. Mde Pr 189. Aspaldiko otsein batek duen familiaritate zaputzarekin. Mde HaurB 6. Lurra eta gizonak gazteago ziren aspaldiko adin horietan ailira bizi izan biok! Ib. 64. Bere aspaldiko apen-egarria betetzeko garaia eldu zitzaion, beraz. Etxde JJ 185. Auxe da nere aspaldiko arantza, ta zu nere biotzeko Arantza. NEtx Nola 33. Makila eskuan, aspaldiko makila, elhorri zurizkoa, bazoan. JEtchep 55. Etorri ere ezpaikatoz larru gorritan ludi ontara, aspaldikoen soinekoetan iantzita baizik. Zait Plat 72. Aspaldiko alkar-artuemonetako itxaso barean, urak irakiten asiak egozan. Erkiag BatB 89. Historirako dokumentuak erderaz idatzi ohi zuten aspaldiko euskaldunek. Osk Kurl 211. Joera jakin bat nabari zaigu aspaldiko aro aietan. Vill Jaink 31. Ez ote da hori haren aspaldiko amentsa? Ardoy SFran 140. Ondarroako kaiaren sartu-urtena aspaldikoa da. Etxabu Kontu 138. Jose Estornes aspaldiko adiskidea dut. MEIG III 47. Aspaldiko eta ez hain aspaldiko gertakarien oihartzun soil direla. MEIG IV 94. Egia esan ez dira hain aspaldiko arazoak. MEIG VIII 64.
v. tbn. Goñi 24. STPierre 26. Enb 164. Txill Let 49. Gand Elorri 208. Izeta DirG 43. Azurm HitzB 46. Casve SGrazi 17. Ataño TxanKan 196.
(Con reduplicación intensiva).
Guk dakiguna da, aspaldi-aspaldiko mintzaia zaharra dela gutartean eskuara. Arb Igand 17.
Aspaldi bateko joan-etorri bada-ezpadakoez zintzoro damuturik. Mok 6. "Gipuzkoarra zara?" galdatuko balidate aspaldi bateko dotrinen gisan. MEIG IX 149.
(En expr. de tipo aspaldiko denbor(et)an, a. urte(e)tan...). Último, de hace un tiempo (unos años, etc.).
Ahalkez gordearazi / naute zokho illhunetan, / allegia ia ni hilla / aspaldiko urthetan. EZ Eliç 341. Aspaldiko urteetan ekin diot nere euskeraren bear ta lan oni. Lar, carta a Gandara 162. Aspaldiko denboran / ündügün persegitzen. Xarlem 634. Bai alan jazoten da aspaldiko urteetan. Mg PAb 94. Aspaldiko egunetan ondo bizi izan aiz nere Ollo ta Usoakin. VMg 37. Zenbat bider ukitu dizun zure biotza aspaldiko denboran? AA III 530 (I 459 aspaldiko denboretan). Aspaldiko urteetan lurrikara andiak gañera erori izan zaiozkalako. Izt C 58. Kardinale zinatian aspaldiko denboran / Eta bentüraz jarririk, aita saintiren kaideran. Etch 606. Badakizu, aspaldiko denboretan euririk ez du egiten. Prop 1876-1877, 78. Aspaldiko urteetan / Gorrotoan sarturik. AB AmaE 358. Horra zertako, ezin bertzez, aspaldiko denboretan Inkarnazion bereak golkhoan zagon. Elzb PAd 59. Eta aspaldiko urthetan egün oroz erran ditit kunderak. Ip Hil 75. Aspaldiko gudea edo gerria dala-ta, saneurri (prezijo) andijak artu dabez zur ta egurrak. ForuAB 125. Aspaldiko urtiok eta urtiotan beste jantzirik eztogulako erabilli soñian. Otx 118. Alkarrekin ezpaitzuten itzik ere egiten aspaldiko denboretan. Etxde JJ 120 (ib. 39 aspaldiko urtetan). Baita aspaldiko urteetan itsu egona, irian oso ezaguna. Or Aitork 224. Azkeneko gai auek dira nik aspaldiko urteetan emen Arantzatzun esplikatzen ditudanak. Vill Jaink 10. Aspaldiko mendetan. Ardoy SFran 49. Len goi xamar giñanak / azkar guaz bera, / aspaldiko urtetan / oso larri gera. Basarri in Uzt Noiz 39. Aspaldiko urte auetan piñu-sailletan izan oi dira suak. Ostolaiz 18. Ez dut uste aspaldiko urteetan liburu honen baliokorik asko izan dugunik. MEIG III 89. Hori ez da nik edo besteek asmatu duten kntua, hori aspaldiko urteetan datorren kontua da. MEIG IX 78.
v. tbn. A. denboretan: ChantP 252. Moc Damu 33. Mde Pr 292. A. urtetan: Lap 297 (V 135). HU Aurp 135. Eguzk GizAuz 163. Berron Kijote 27. A. urteetan: Lap 310 (V 141). EusJok 53. Barb Sup 149. Kk Ab II 77. Anab Usauri 23. Ataño TxanKan 230.
Aspaldiko urteotan alkarregaz bizi izan da bere, ezetedogu, bada, alkar ezautu? A BeinB 73.
Antiguo, de hace muchos años.
Urruñako habitantak aspaldiko urtetan / Ilunbean bizi ziren, bainan hekin onetan. Monho 48. Lurra eta gizonak gazteago ziren aspaldiko adin horietan ailira bizi izan biok! Mde HaurB 64. Aspaldiko denboretan jendeak hiltzen zituztelarik jainko faltsoeri atsegin egiteko. Larz in Zerb Azk 22. Erromarrek aspaldiko urteetan egindako putzu aundia. Anab Aprika 47. Ziberoko pastoraletan Turkak arrunt gaitzetsiak dira, etsai gaixtoenen lerroan ekarriak, aspaldiko denboretan bezala. Lf in Casve SGrazi 10. Erreka orreitan [...] egingo zituen euren garbiketak aspaldiko ondarrutar andrak. Etxabu Kontu 190. Aspaldiko gauzak nola baidiran, aztu egin zaizkidak. Ataño TxanKan 182. Aspaldiko bertsoak dira oek, 1880garren urtean-edo soldadu zegoanen batek jarriak. BAyerbe 76.
Aspaldiko gizaldietatik onera. Muj PAm 21. Beheretik gaineraino egiten duten harri pikatu gorratsak iguzki-sistek eta euriteek aspaldiko urthetarik hunat histu dituztelakotz. JE Ber 53.
b) (V, G...). Ref.: A; Elexp Berg. Expresión con la que se saluda a una persona que no se ha visto en mucho tiempo. "Hor zare aspaldikoa (idiotisme)" Dv. "Persona ausente por algún tiempo" A. "Kaixo aspaldiko, zer moduz?" Elexp Berg. Cf. VocNav: "Voz vasca que significa 'el de siempre' y se usaba en Pamplona, referida a personas. Ya está ahí el aspaldicua".
Bazter guztietatik entzuten zan oo ta aida, arre ta iso, jeup ta kaixio, alajaña ta arraiopola, aspaldikoa ta lagun zarra. Ag G 83. Aspaldiko Austiñ! Urteak dira ba alkar ikusi eztegula. Ib. 191. To! Aspaldikoa! Oraino bizi? StPierre 11. --Agur Sabas aspaldikoa. --Agur Dari, zelan bizi zara? Echta Jos 312. Kaixio, aspaldiko Txomin, lagun zarra! Enb 176. Arraiye pole! Fernando aspaldikoe! Alz Bern 61. Kaixio Yonandon aspaldiko! Kk Ab II 139. Agur, Asun aspaldiko ori! Ba-naieunkana eu ikusteko gogua! Otx 145. Aspaldikoa!... irea oraintxe jasotzea egin diat. Ez dakik nolako pozez irakurri dedan. Izan ere, sei urte elkar-ikusi gabe... Ldi IL 15. Gaztanbide, berehala, / prefosta hait ezagützen; / aspaldikua, halere, / hitzait hunat arrajiten. Casve SGrazi 34.
Datozala aurrera... O, aspaldiko neure Joanis! Bizi zara? Ondo etorria izan zaitiala. Mg PAb 153.
azpisarrera-17
ASPALDIKO ORDEZ. Por primera vez desde hace tiempo. v. ASPALDIKO PARTEZ.
[Ioan zan] plazara, aspaldiko ordez gona-dantzea ikusteko asmoaz. A BGuzur 115. Aspaldiko ordez, alaba ikusi zun irriz. "Después de tanto tiempo" . Or Eus 53.
azpisarrerakoSense-17.1
Aspaldi artako ordez lo gozo batek begiak itxi ziozkan.Arr GB 47.
azpisarrera-18
ASPALDIKO PARTEZ. a) Por primera vez desde hace tiempo. "(L, BN, S), aspaldiko partez agur ederrik egin diote, à titre de vieille dette, il leur a fait de beaux compliments" Lh. v. ASPALDIKO ORDEZ.
Atoz lenbait len laztantzera aspaldiko partez. Izt C 8. Bentako iturriyan / illunabar batez, / neskatx ori ikusi det / aspaldiko partez. Tx B II 163. Aspaldiko partez, juan zan bertara Sagua ikazgiña. SM Zirik 15. Abiatu nintzan, aspaldiko partez, baño eliza itxia. Anab Aprika 94. Arro dago bere buruaz Nikanor, aspaldiko partez, bere logela txukun apala ta oe biguna daukazala ikusirik. Erkiag BatB 133. Jaten ditu (aspaldiko phartez!) bi opiltxo. Etcheb MGaric 76. Aspaldiko partez agertu bat eiñ biar leukiala bere lurretara. Etxba Ibilt 463. Ementxen besarkatu giñan biok aspaldiko partez eta itz aspertu bat artu genduan. Uzt Sas 25. Kaixo, osaba! Aspaldiko partez, noizbait azaldu al da. Ataño TxanKan 225. Olako zorionik: aspaldiko partez danak etxean! TxGarm BordaB 95. Baita kafesne on ederra ere, aspaldiko partez. AZink 106s. Gaur biotzetik agurtzen zaitut / juan dan aspaldiko partez. Uzt Sas 280.
b) Desde hace tiempo.
Promesa kunplitzera / gatoz borondatez, / ondo deseatuta / aspaldiko partez. PE 106. Jendeak bazun beraz, aspaldiko partez biotzetan gordeta zeramaten zitalkeria, atsegiñez ustutzeko abagune egokia. Etxde JJ 176.
azpisarrera-19
ASPALDIKOZ. Desde hace (hacía) tiempo.
Emaztia zian ere sortzepenaz ta berthüde güzietzaz ezin konplitiago, aspaldikoz Indietan, nahiz beren herria ikhusi Cochin-en ziradian enbargatü. Egiat 157.
azpisarrera-20
ASPALDION (V, G, L, B, Sal; H). Ref.: A; Gte Erd 32. "Oixtion, 'tout à l'heure'; ordion, 'alors'; aspaldion, 'il y a longtemps', sont des vestiges d'un temps où la langue avait un article en o dont on voit des traces dans les vieux auteurs" Lf Gram 138. "Ola, zer diozu, aspaldion ikustekoa! (B)" Gte Erd 32. v. ASPALDIAN.
tradizioa
Tr. En algunos autores meridionales como Eguzkitza se refiere a un pasado reciente (cf. aspaldi honetan ).

Bañan indazu frankoki eskatzen natzaitzuna, / Eta aspaldion dudan desira ontasuna. EZ Man II 115. Aspaldion zegoena / guztientzat azpiko / Etxeberrik altxaturik / gorena da iarriko. E. Zureganik sorthu zaiku / Jainko Haur prometatua, / Mundu huntan aspaldion / Ontasun desiratua. 145. Pasione deserregelatu bat baizen, aspaldion zure-gañik khendu nahi ziñdukena. He Gudu 100. Aspaldion etzen etxetan bizi, hobitan, sepulturetan egiten zuen bere egoitza. Lg II 138. Gazteluko yendeak Arkangos handitzen, / Nahiz den aspaldion bertzetan higatzen. Hb Esk 140. Aspaldion ahal bezala bizi ziren bi senhar emazte zahar eta prestu. Hb Egia 19. Etzuela zeren egon gehiago Errege Magoen begira, joanak zirela aspaldion etxerat. Jnn SBi 18. Nire lepotik aspaldion barriketan da zurrumurru diarduenak. A BeinB 67. Adiskidea, jakizu aspaldion nabillena ezkontza asmoetan Sabasen alaba zarrenaz. Echta Jos 320. Gutun orritsu bat (liburu andi bat) egin lezake nik aspaldion entzun izan dedana iratsi nai banu. A Ardi 31. Aphezak eta aztiak ez dire adixkide, aspaldion. Barb Sup 79. Aspaldijon barruban darabildan gurarija. Otx 179. Aspaldion errietako agintari nagusiak eurenak eztiran arazoetan sartzen dira larregi. Eguzk GizAuz 166. Aspaldion opa nuna, / ondasunen ondasuna. Or Poem 555. Eta gauza uren urenak entzun zituzten aspaldion Dodona aldean ikaratzen ziren osto ilunek. Mde Pr 121. Aspaldion pozik joana nintzateke [...] Lur irrikatu hartara. Mde HaurB 94. Emen duzu eskuetan, aspaldion ametsetan zenerabillana. Or Aitork 5. Aspaldion ez yoat nik dirurik onen errez irabazi. Erkiag BatB 181. Zeruko ate ondoan naiz ni / aspaldion zai egoki, / ta San Pedrori atia jo diot / ustez puliki puliki. Mattin 130.
v. tbn. Lap 17 (V 10). Kk Ab II 126. Bilbao IpuiB 268. Casve SGrazi 17.
azpisarrera-21
ASPALDIRANTZAGO. Más hacia el pasado.
Biologia askotaz ere urrutiago, aspaldirantzago heda daiteke hizkuntzalaritza baino. MEIG VI 85.
azpisarrera-22
ASPALDIRIK. "Aspaldirik gertatu ze, sucedió hace mucho tiempo" A Aezk 289.
azpisarrera-23
ASPALDITAKO, ASPALDITAN. v. ASPALDIETAKO, ASPALDIETAN.
azpisarrera-24
ASPALDITIK (gral.; Dv). Ref.: EI 156; Elexp Berg. Desde hace (hacía) tiempo. "Depuis longtemps" Dv. "Aspaldittik naiz ni amen zure zaiñ" Etxba Eib. "Aspaldittik dare piszinak Mondrauen" Elexp Berg. v. ASPALDIDANIK.
tradizioa
Tr. Documentado a partir de mediados del s. XIX.

Zeintzuk aspalditik onara altxatu diran ez arian pitinka Uliako aldean. Izt C 148. Zakizkien arneguak / Aspalditik yakinduak, / Eta orai egiñ berriak / Erran ondoan guziak. Gy 132. Maldetako sorhoak izanen dira agorrak, zeren aspalditik uharrek larrutu baitituzte beren onkhailu guzietarik. Dv Lab 105. Juiziyoko eguna / egun bat larriya, / aspalditik oi nago / bildurrak jarriya. Ud 110. Hain aspalditik, erakusterat emaiten zuen bazakiela ja egietan handiena. JE Bur 176. Isaias Igarle edo Profeta santuak esan zuan aspalditik gertatu zan mirari ori. Inza Azalp 56. Aspalditik nerabillen buruan asmo auxe. Muj PAm 7. Akeitetxian auzokuak ziralako aspalditik. Kk Ab I 19. Alper-alperrik, bai, ugarazijua aspaldittik juan zan-eta. Altuna 81. Usotegi bat ere, aspalditik ba-daukat / nere baratzean. Jaukol Biozk 61. Erdarari emana zikeian aspalditik etxean bere mihia, eskuaraz ari bazian ere auzoekin. JE Ber 38. Mesia, Yuduai aspalditik ainbeste aldiz agindu ta iragarri zitzaien Mesia ura. Ir YKBiz 397n. Aspalditik Malentxo egunero ikusten oitua nago-ta. TAg Uzt 194. Aspalditik nere aurka esamesaka marmar yardun eta ezkutuan euren buruakin burbuñoka ari ziran. Zait Sof 169. --Eta noiztik dabiltza orrela? --Aspalditik, zu jaio aurretixe, Maider. Etxde JJ 229. Gero bakoitza bere etxera itzuli zen, batak ain aspalditik zuzendari zituenak pentsu, besteak ipurdia igurtziz. Mde Pr 33. Gu bien artean aspalditik lokarri gorde batzu ukan ditugu. JEtchep 75. Gure maisua izan da / esperantza gaiztoa. / Aspalditik da hori / gure amonatxoa. Arti MaldanB 213. Aspalditik zekizkian Patxik Gure Aitea, Credoa, eta beste othoitz nagusiak amak erakatsi-ta. Osk Kurl 56. Aspalditik daude, Kesar, zurekiko bekaitzez zeru-iauregikoak erretzen. Ibiñ Virgil 79s. Giristino omen ziren aspalditik ala Frantzia ala Espainiako eskualde frango. Ardoy SFran 11. Lazkao-Txikik oien berriak / aspalditikan zezkian. Uzt Sas 270. Umezurtz gelditurik gurekin hazia, / aspalditik han gaindi damana bizia. Xa Odol 231. Itxura daduka fiña; / baña izena aspalditikan / jarri zioten sorgiña. Zubikoa in Mattin 73. Kanpai bi dira aspalditik Antiguan dagozanak. Etxabu Kontu 91. Aspalditikan nago gero ta goibelago / auxe pentsatzen jarririk. MMant 50. Euskarak (aspalditik, gero!) hitz asko hartu ditu bere inguruko hitzkuntzetatik. PMuj in MEIG I 92. Askotan aipatzen duzu matematikak oso gogoko dituzula aspalditik. In MEIG IX 66.
v. tbn. Lap 177 (V 78). JAIraz Bizia 80. Munita 16. NEtx Antz 34. Basarri 9. Larz Senper 118. Alzola Atalak 103. Berron Kijote 19. Ataño TxanKan 128.
azpisarrerakoSense-24.1
(Con reduplicación).Gure lur-aldean zerbait loratu izan bada, latin-ikasketak loratu izan dira aspaldi aspalditik. Ibiñ Virgil 22.
azpiadiera-1.1
Egun, bakea, zutaz kantatzerat noa, / iragan aspalditik banuen gogoa.Xa Odol 250. Nik gizon ura ezagutzen det / juan daneko aspalditik. Lizaso in Uzt Noiz 97.
azpisarrerakoSense-24.2
Nere buruaren eder-itxusi bizia izan diñat aspaldi artatik. Or QA 41.
azpisarrera-25
ASPALDIXE (Aprox. de aspaldi).
Barandiaranek ondoan, zorionez, duen sigizio ugariai gogorazi nahi nioke, aspaldixe argitara emanak saiets ez ditzaten berriagoen segidan dabiltzalarik. MEIG VIII 64.
azpisarrerakoSense-25.1
Dena dela, ororen buruan aspaldixe huntan osasuna higatua zuen eta Parisen bizi zen, bere misionest fraide lagunekilan.HU Aurp 97.
azpisarrera-26
ASPALDIZ. Desde hace tiempo.
Bijotz orretan aspaldiz dauko / bere obi oso illuna. Laux BBa 48. Yainkoei ori atsegin izan zitzaieken, gure etxekoen aurka erabakitzea, aspaldiz minberaturik ausaz. Zait Sof 134.
azpisarrerakoSense-26.1
Gizadiari aspaldi batez / emandako Zoriona / gutxi bailitzan, Arantzazura / agertu zitzaigun ona.SMitx Aranz 176.
azpisarrera-27
ASPALDIZ GERO, ASPALDIZ GEROZ (H), ASPALDI EZKERO, ASPALDI EZKEROZTIK. Desde hace tiempo.
Osakintza Ikastola eratzeko aspaldi ezkeroztik Bilbaoko uria gertutzen aritu dala. EAEg 2-10-1936, 29. Zergatik luzatzen dugu yoatea? Aspaldiz geroz berandutzen bai-diarduzu. Zait Sof 151 (ib. 177 aspaldiz-gero). Nere senideak, berriz, aspaldi ezkero saldu naute. Ib. 190. Aspaldi ezkero esan baitizut baietz, eman niola. Ib. 90. [Giza-jakitearen] mugak ditugu damurik, aspaldiz gero, lehen hauzia eta arazoa. MIH 265. Badut aditzea baduela honezaz esankizunik, aspaldiz gero gainera, Aita Justo Mokoroak. MEIG I 237.
azpisarrerakoSense-27.1
Orrexegatik, aspaldi luze ezkero, ez naiz Korintora yoan.Zait Sof 84.
azpisarrerakoSense-27.2
" Aspaldizgeozti, depuis longtemps" Lrq. " Aspaldiz gerozti (Arch), desde hace tiempo" DRA .
azpisarrera-28
DUELA ASPALDI. v. ASPALDI DUELA.
azpisarrera-29
ORAIN ASPALDI. Hace tiempo.
Garai artako debildariak orain aspaldi joan zian. EusJok II 72. Nere bi aitaxoak hil izan dira, batto --amaren aita-- ehun eta sei urthetan, han Ameriketan, bertzea --aitaren aita-- ehun eta hirur urthetan, orai aspaldi, Doniane Garazin. Barb Sup 171. Orai aspaldi, duela zortzi bederatzi ehun urthe. Barb Leg 126. Gastela-mutilla euzkotar eredu agiri-agirikua zan, orain aspaldi galdu dana. Kk Ab II 163.
azpisarrerakoSense-29.1
Orain ez aspaldi arte, eliz-gaiei lotuxegi egona dan gure elederrari oñarri sendo bat aukeratzea.Gazt MusIx 5.
azpisarrerakoSense-29.2
( Orain duela aspaldi ).
Orai duela aspaldi, lehenagoko mendeetan [...], lanho itsusi bat hedatu zen, egun batez. Barb Sup 141. Orai duela aspaldi, Hergaraiko gain horietan, omen zen beraz ithurri bat hauta. Barb Leg 140.
aspaldi
<< asotza 0 / 0 aspalditxo >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper