1.
(G, AN, L, BN ap. A; SP, Urt, Lar, Lar in Aq, Añ, VocBN , Dv, H, Foix ap. Lh);
azaldatu (G-to, L-ain ap. A). Turbar(se), perturbar(se); irritar(se), enfurecer(se), alborotar(se)."Fâcher, irriter, détourner, importuner"SP.
"Afferre molestiam, asaldamendua ematea, asaldatzea, asaldatu"Urt I 388.
"Alborotar, arazotu, asaldatu, autsi abartzatu [...]. Alborotarse, los mismos, con las terminaciones del neutro"Lar.
"Alborotar, asaldatu. Alborotó a toda la vecindad, auzo guzia asaldatu zuen"Lar in Aq 1312."Se fâcher avec émotion, trouble, violence"VocBN.
"Troubler, se troubler, s'émotionner"H.
"Turbarse"A.
"Incomodarse"Ib."Azaldatu (G-to, L-ain), revolver, enredar personas pacíficas"A.
"(Foix), incommoder, importuner"Lh.
"Oso asaldauta dabil (G-azp)"GteErd 18 (s.v. "arazoak zeuzkan").
Tr. Se documenta en textos septentrionales (no suletinos) y guipuzcoanos, desde Haramburu.
Zure baithan baldin bada gure pausua, zerk asaldatuko gaitu?Harb 397.
Bere soseguan bizitzeko, asaldatu gabe, eta haserretu gabe bizitzeko. Ax 311 (V 207).
Hagin batetako minak, hain penatzen eta asaldatzen zaitu, non gau guztian lorik egin gabe edukitzen baitzaitu. Ib. 590 (V 379).
Eztadilla nehor hargatik asalda. Ib. 228 (V 151).
Nihauren askazi hurrenak / Dira poxelatzen dutenak, / Eta nutenak nihaur er' asaldatzen, / Zergati baitut hura hanbat maitatzen. OPo 22s.
Ez gindezke horrein errazki asalda eta trubla gure guthiziak gure kontra iarriak gatik. SPImit I 14, 2.
Bai ere nik batzutan hitzez, eginez, neakiela edo eneakiela haserretu, asaldatu, damuztatu edo eskandolizatu ditudan guziak gatik. SPImit IV 9, 6.
Batean alegera, bertzean triste, batean sosegatua, bertzean asaldatua, batean debozionetsu, bertzean debozionegabeko. SPImit III 33, 1.
Eztut erran nahi ansigabeki, baina khexatu eta asaldatu gabe. SPPhil 462.
Guziagatik ere etzen David aserretu, ez eta asaldatu ere. MbIArg I 196.
Baña fededun on bera ere noizbait anitz asaldatu oi da bere gain ikusi ezkero beharra, gabenza, eritasuna. Ib. 229.
Zertako asaldatu duzu ene deskantsua, ni hunat erakharririk?Lg I 295.
Ezagutu behar izan zuen haur bat aski zela asaldatzekotzat haren barnea. Lg II 122.
Soseguaz gabetua, / Asaldatua, / Soseguaz gabetua, / Haiz aurkitzen / Gatibo bilakatua, / O zer ez duk sofritzen!Monho 112.
Beste batzuek sartzen dira Meza entzutera ollo, ollasko, edo beste egaztiak otarran dituela, eta oen otsarekin asaldatzen ditue Elizan daudenak. AA I 530.
Arratsean lotan asaldatu zuan aditu zituan gauzen oroipenak. AA II 144.
[Bekataria] azaldatzen du alabaña bere ilbearrak. AA III 572.
Hain ardura haserregoak asaldatzen nau. Dh 83.
Hori aditzean, Herodes erregea asaldatu zen, eta Ierusalemeko hiri guzia harekin batean. HeHMt 2, 3 (Dv asaldutan sarthu zen, Ur izutu zan, Ip izutu zen).
Yauna, zuk zer duzu horla asaldatzeko?Gy 11.
Ordaiñez han ezta deusik, / Asaldatzen ni nauenik. Ib. 36.
Luziferrek emanik / Bere zimendua, / Asaldatu bai zuen / Lehenik zerua. Bordel 109.
Berri oiek artutakoan, Israeltarrak asi ziran beti bezala gaizki-esaka, eta asaldatzen. Lard 90.
Tesalonikarrak jakin zutenean, auzo-erri Berean zebilzala, joan ziran; jendea asaldatu zuten. Ib. 513.
Bainan gaxtoek asaldatzen diote izpiritua, eta hortarik heldu dire hunen gorphutzeko ikharak. Laph 156.
Eta naibagerik gitxiena ikusi orduko eroa bezala asaldatzen zerala. EE 1883a, 237. Franzisko jaio zanian, nola jaio baizan Jesusen antzera, lenago esan detan bezela, asaldatu zan infernu guzia. BvAsL 40.
Bainan, nola ez da harritzen Piarres, ikusten duenean nagusi hori, asaldatzeko ordean, ez dela den gutiena ere tuntitzen?ElzbPAd 75s.
Piarresek Fedea / hain zuen hedatu, / Nun Enperadorea / baitzen asaldatu. ZbyRIEV 1908, 413.
Frantziako dantzak han gaizki ikusiak eta debekatuak ere litezke; jende xehea bera asalda laite. Ib. 85.
Zituztenean [klubek] egun guziez yendeak tronpatzen, izpirituak asaldatzen, hitz batez, opinione yenerala erreelarazten. ElsbFram 70.
Hitz horiek entzutearekin, asaldatu ziren Apostoluak, eta galdegin zuten, zoin zen bada Nausia salduko zuena. Lap 239 (V 107).
Horrela ditu etxekoak asaldatzen eta zorigaizten, Bezperetara jarraiki behar orde Igandea ostatuan iragaiten duen gizon zintzurkoiak. ArbIgand 132.
Eta gorri gorrienak hain ziren orduan asaldatuak, non erranen baitzinuen puskatu behar zutela. HUAurp 64s.
Nahiz hura duten azkenik eginen, jendea goizegi asalda beldurrez. HUZez 157.
Etsaia oharturik hiria biziki asaldatzera zoala. Ib. 159.
Eta gudulariak eskualde artako arrotzak zirela, berriki asaldatuak Madero delakoaren aitzi. FIr 142.
Badakit gure artean menditar bat, odola gogorki asaldatu zaiona. JEBer 93.
Sendatze ori yakin-araztea debekatu zion Yesusek, yendea orrenbesteko miraria ikusi-ta asaldatu etzedin. IrYKBiz 142n.
Gudariak asaldatu edo nastu bai ditezke. Eta jendea izutu ere bai. "Provocar alarmas".EAEg 5-1-1937, 729.
Geiegiko pozez ez zan asaldatu. OrAitork 126.
Itz oek entzutean arrotza ziaro asaldatu (sobresaltar) zan. EtxdeAlosT 44s.
Eta asaldatu egin nintzan itoketa agertuko zalakoan. TxillLet 104.
Simon Haranek iragan astean bazterrak asaldatu ditu guti edo aski (artikulu batekin). ArrayaHerr 5-11-1959 (ap. DRA).
Orduan bildur izugarri batek asaldatzen gaitu: komeni den konponketa hautatuko dea?ArtiTobera 273.
Asaldau samar ta erdi kezkaz, esan eban orduan neskatoak. ErkiagBatB 77.
Eta errurik etzuen norbait ikusten badugu zoritxarrak artua, orduan ere asaldatu egiten zaigu biotza eta goialderantz jasoten ditugu begiak. VillJaink 98.
Soro guztiak erabat asaldaturik daude! 'Turbatur agris'.IbiñVirgil 31.
Jende guzia asaldatua / baitago gure herrian, / esperantza dut sosegatuko / direla denak agian, / bozak pasa direnian. Mattin 91.
Ene falta da hau hautatu badut, / etzaiteztela asaldatu, / bide txarrian sartu naiz eta, / orai ez naike aldatu. XaEzinB 91.
Izutia zan mandoa ta asaldatu egin zan gida-ualetik eldutakoan. BerronKijote 210.
Ez bedi inor asalda. MIH 297.
Haurtxorik beldurtiena asaldatuko ez duten Robinsonen ibilerak. MEIG I 153.
v. tbn. Arriaga Lekob 38. Anab Usauri 69. Lek EunD 50. Gazt MusIx 79. Larz Iru 104.
azpiadiera-1.1
(Part. en función de adj.). Egiazko urrikimenduan eta bihotzeko humiltasunean iaiotzen da barkhazinoaren esperantza, konszienzia asaldatua sosegatzen da. SPImit III 52, 3 (Ch altaratua, Mst, Ip nahasia).
Jangoikoaren legeak diona egite bera nekea ta neke ona da; ta neke, gure grin ta pasione asaldatu guziak eskuratzen dituena. MbIArg I 303.
Hau da gure aragiari ta pasione asaldatuei su ta gar ematen diena. Ib. 312.
Erran diren borroka suerte hoik guziek ekharri behar dute jendearen asaldatuegi izatea, gure Fedearen prezatze eta besarkatzearen egiten ahal izateko. Prop 1908, 14.
Hemen zegoen egon gizona / txaplata beltz iduria / errukigabeko eguzkipean / bidexiorrean kixkaldua / ari litsetan xahutzen ari den / marrazki beltz asaldatua. LasaPoem 66.
azpiadiera-1.2
(Ref. al mar, las olas...). Itsasoa etzen aldi artan arkitzen asaldatua. MbIArg I 193.
Ezin geiagoraño asaldatua arkitzen zen itsasoa. MbIArg II 351.
Asaldatuko da aizea eta erasoko die bekatariai turmoiakin, tximista, oñaztar, eta arri ikaragarriakin. AA III 477.
Tiraiñak borroka zabiltzan oraiño hasaldatuak. Atheka 128.
Itxasua asaldaurik eguan. Otx 37.
Urian, itxaso asaldauaren marru asarrearen antzekoa sentidu da. ErkiagBatB 147.
Bere barruko itsaso asaldaua baretu egikiola eskatu eutsan. Ib. 157.
azpiadiera-1.3
(G ap. A);
azaldatu (A). Levantar(se), rebelar(se)."Amotinarse, rebelarse"A.
Tr. Empleado sobre todo por autores guipuzcoanos.
Amabi bider baño geiagotan asaldatu ziran bidean: ta Canaango lurrean sartu ziranean, an lenagotik bizi ziran jendeak galdu lekuan [...] aekin bat egin ziran. Ub 32.
Judutarrak asaldatu ziran Erromatarren kontra. Ib. 111.
Jainkoak debekaturik dauka, Prinzipe edo Buru agintari nagusien kontra asaldatzea, naiz dala edozein aitzakirekin. Ib. 119.
Etziran orduan lotsagabetzen gizonaren eta emakumearen gura eta griñak: etziran asaldatzen borondatearen kontra, eta prest zeuden onen aginduak egiteko. AA II 129s.
Asaldatuko da aizea, eta erasoko die bekatariai turmoiakin. AA III 477.
Segitzen badute orregatik ere zu gatik gaizki esaten, etzaitezela iñolaz ere asaldatu, edo alborotatu. EchveDev 127.
Asaldatu ziran, eta ogeita geiago milla Judu il, eta bizirik utzitako banakak ere itsas-ertzetara bialdu zituzten. Lard 539.
Golo eta gonbidatu guziak asaldatu, eta izu-zaparrean maitik altxa ziran. ArrGB 94.
Gudulariak eskualde artako arrotzak zirela, berriki asaldatuak, Madero delakoaren aitzi. FIr 142.
Hori aditzean, populu guzia asaldatu zan Moisen kontra. ZerbIxtS 40.
Erri etsai guztiak, asaldatuta, zure aurka eraikiko dira. ZaitSof 191.
Eta, batzuk batzuk, erantzunbearrik geiena duten nagusiak, nola bizirik utzi? Erria bera asaldatuko litzakela. Ola ari ditxin esaten. OrQA 92.
Bidegabekeriak asaldatu egiten gaitu. VillJaink 98.
Gure sena, gure irritsa asaldatu egiten da bukatu-bear onen kontra. Ib. 112.
Bada beste demagojia mota bat ere, [...] herria eta baserria jende ikasiaren kontra asaldatu nahi luketenena. MIH 229.
azpiadiera-1.3.1
(Part. en función de adj.). Kaleb eta Josue-k jende asaldatu hura gozatu eta paketzeko, lengo al-egiñak berritu zituzten. Lard 91.
azpiadiera-1.4
azaldatu. "Entusiasmarse, exaltarse"A.
sense-2
2.Asaltar, atacar."(S, Foix), attaquer"Lh.
Cf. 1 asaldu (2). Datorrena datorrela nondik nai Probinzia au asaldatzera, mendi gogorrean izango du, nai ta nai ez, lenengo aztapoa. IztC 33.
Murruak desegin, porrokatu, eta egun batez zortzi aldiz asaldatu bazuten ere, ez zieten barrena sartzen laga Ondarrabitar leialak. ZabGabon 94.
Ta orra non [...] eskutuak zeuden gizon batzuk ustekabean neskatxa gaztea asaldatzen duten. LhYol 34.
sense-3
3.Suscitar. Agindu onen bideak makiñabat eztabaida eta auzik asaldatu dituzte."Ha dado lugar".EAEg 13-11-1936, 285.
sense-4
4.Agitar (un objeto, etc.). Prozezioan etorri oi zan / bide-betean jendea. / Urte guziko meza aundiena / ta urrengo banketea. / Ezker-eskuan lizar-arbazta, / gora asaldatuz bestea, / konde ta kondekumeen kontra / mintza oi zan alkatea. SMitxAranz 100.
azpisarrera-1
ASALDATU ERAGIN.
"Somnos auferre, loa eramatea, khentzea, [...] asalderagitea" Urt III 163.
azpisarrera-2
ASALDATUXE(Con suf. aprox. -xe). Errankisun horiek gobernadorea asaldatuxe ere bazuten. Prop 1911, 212.
(ap. DRA)