1.
(V, G, AN, L, BN, R; -th-S; SP, Lar, Aq, Añ, Hb, Dv, H);
artei (G-azp, Ae; Lcc, H);
artai (G-nav)
Ref.:
A; Lrq (arthegi); Arin AEF 1955, 99; Iz ArOñ (artegixa), Als (artaiya); CEEN 1973, 330; ZestErret (artei). Redil, aprisco, cualquier tipo de construcción destinada a guardar las ovejas. "Aprisco de ovejas" Lcc. "Ouile, bergerie" SP s.v. ardi. "Corral para el ganado, eioa, en particular artegia, itigia, aunztegia, etc." Aq 72. "Aprisco" Ib. 986. "Bergerie" H s.v. ardia. "La cuadra" (Ae) CEEN 1973, 330. Cf. arditegi. Egiaz egiaz erraiten drautzuet, borthatik ardién arthegira sartzen eztena, baina da igaiten berzetarik, hura ohoin da eta gaixtagin. LçIo 10, 1 (LE, Ol, IBe, IBk artegi; Dv, Leon, Ker arditegi).
Berze ardirik-ere badut zein ezpaitirade arthegi hunetako: hek-ere ekarri behar ditut: ezen ene boza enzunen duté, eta eginen da arthegi bat eta artzain bat. "Une bergerie".Ib. 10,16.
Arzain onak bezala ni, ardi errebelatua, zeure arthegian sar nazazu. Harb 187.
Otói otói, Jesus, / ni bere artegían / idúki naiz rehús, / ta bere grazían / eskuiekoéki, / ta géro glorían. LEKop 133.
Esango deutsagu, otso batek artegijan baino, kalte geijago egiten dabela gaizki-esaliak. fBIc II 189.
Bildots gizen-gizen bat / dago artegian, / be egiten duela / amaren ansian. ItFab 94.
Ardi galdua, Medel, artegira zetorren. AArdi 125.
Ala bat-batez ardokian (artegia) / otsoa sartu bart, agian...?JaukolBiozk 38.
Artzakur aundi ta lilia bezain zuriek etzanda zeuden artegiaren luzeran. OrMi 99.
Artegira atetik ez, baña beste nonbaitetik sartzen dana, lapurra ta arrapatzalea da. Atetik sartzen dana berriz, ura artzaia da. IrYKBiz 334.
Neguz, ostera, nerau nire artegira baztertzen nintzan. ZaitSof 89.
Ardi atzetik aiek / an zenbat enpeño! / Eramaten zituzten / nai zan tokiraño. / Artegi baten preso / errenditzeraño...Basarri 152.
Bildu ginituen [gatuak] eta artei zahar batean hetsi. JEtchep 35.
Artegian dagoz, ta artzaiñak oi dauan lez, banan banan zuur zenbatuak, bada ezpadan bat edo bat faltau ez daiten. ErkiagBatB 193.
Asteko esan bear dizuet ardiak artegi erosoetan utzi bear dituzutela. IbiñVirgil 100.
Etxearen be-alde erdia, artegiak artzen zuan. NEtxLBB 94.
Artegian egin duzu zonbait zonbait lan berri. XaOdol 157.
Ditzak arthegi berriak / eta tresnak ezaririk. CasveSGrazi 88.
Exeri ziran, bada, aietatik sei, larru-gaiñean inguruka; artegian orduan zeuden seiak ziran. BerronKijote 123.
sense-2
2."Multitud, en composición: (V) tegia: gizontegia, artegia, multitud de hombres, carneros"Añ.
azpisarrera-1
ARTEGI-HESIGINTZA.
Fabricación de muros de redil. Gizonak ere arri aundi auek nastu eta apurtzen ibili dirala yakin diteke; ta zearo puzkatzeko, txabola ta artegi-esi gintzarako ta argintzan, eta mugan daudenean mugarritzat ere erabili dira. ArzdiLEItz 84.
azpisarrera-2
ARTEGIKOA EGIN. "Ardi-lanak egin. Ta geo biyok arteira. Ardik bildu, arkumeei edanazi, artalde handiya zetxeon orduun da. Biyk arteikua in"ZestErret.