Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 arrasta.
sense-1
1. (SP, Urt), arrast, arresta (SP), arrest ( VocBN , Gèze).
Disposición, decisión, sentencia. " Arrasta edo arresta, arrêt" SP. "Arrestum, dekrétua, arrásta, senténtzia, jujamendua, ordéna, ordenántza " Urt II 346. "Arrêt" VocBN . "Arrêt, jugement" Gèze.
Hunek dakarke ezen [...], ez iujemendurik, ez arrestik, ez ediktik [...] batre etzaiola Skriptura diogun huni neholetan-ere, ez deusetan-ere kontrariatzeko. Ins G 1v. Iujamendu handiena uki dugun bezala, / Emanen zaikun guztiei da Arrast jenerala. EZ Man I 61. Iongoikoak ematen du aiphatu den arrasta, / Zeña erregeek ezin baitirote kontrasta. Ib. 48. Beharriez entzun behar du Arrasta gogorra. Ib. 85. Iujea gaixtoei zaie mintzaturen hunela / Zeñen Arrastatik ezin baitaitezke apela. Ib. 87. Arrasta eman bezala / soñera gurutzea / eman zioten, orduko / nola baitzen legea. EZ Noel 97. Debotak hobiratzeko / Emana da arrasta. Arg DevB 145s. Eman zen aresta, pronunziatu sentenzia. Tt Onsa 132. --Zer da hilzia? --Azken bethiereko arresta, zein Jinkoak emanen baitu jente honen althe eta gaistoen kontre. Bp I 58. Ez dire beldur izanen adi dezaten Jainkoaren iuiamenduan kondemnazionezko arrasta ikharagarri hura. Ch II 12, 1 (SP damnazioneko hitza). Ikhusi zuen esku bat, zeinak iskiribatzen baitzuen haren heriotzearen arresta. CatLav 177. (V 91) Heriotzearen arrasta. <-zt->. Mih 187. Jainko-Jujeak bekhatorearen kontra emanen duen arrasta terriblea izanen da. Brtc 127. Presentako arresta huni suyet izanen diren presunak. Revol 143. Ikusirik Izoard gure lagunaren arrasta, iragan Ventosa deitzen den hillaren 28-an emana. Ib. 149. Garatek erregeri hiltzeko arrasta irakurtu ondoan. Monho 60. Emanen den arrasta betikoa / Nola behar du aditu? Ib. 118. Arest hori emanik / gütük izan partitü / hire bizia ükhen artio / ezkütük nahi arrastatü. Xarlem 867. Sorzeak ekharri zautan / Arrastaren hausteko, / Jaunaren legea eman / zitzaitan bethetzeko. CantIzp 25. (ed. 1829, ap. DRA) Azkenekoz Pilatusek pronunzatü zizün hileraziteko arresta. UskLiB 39. Fermutasunekin entzun zuten bere heriotzearen arrasta. Jaur 390. Banderiza da formatzen, / Eraikiten laster lekhuko faltsoak, / Harrek bere arrastez zaurthurikakoak. "On cabale, on suscite accusateurs, et gens grevés par ses arrêts" . Gy 319. Arrasta bat han bada ikaragarria: / Fede ukatuentzat ifernu gorria! Elizalde Ttipi in Onaind MEOE 480. Huna Aita-Sainduaren arrasta bat, zoinak eskumikoz joiten baititu, ene nahiaren kontre Lur Sainduan baratzen direnak. Laph 63. Arrasta eternalaren entzuterat. Ib. 234. Aditu zutenean bere hiltzeko arrasta. Elsb Fram 122. Publikatu du arrasta bat, gure eta gure girixtinoen fagoretan. Prop 1896, 24. Uste gutxien degun garaian / dator eriotz arrasta, / Ta lur ontatik beste aldera / joan bear degu txandazka. Basarri 87.
sense-2
2. (L-ain, BN-baig-ciz ap. A; T-L).
Freno. "Galga del carro (plancha que en cuestas abajo disminuye su velocidad)" A. "Frein, [...] de voiture, etc. esteka, ixtinga, arrasta " T-L. "Effréné, ezin-hezi, arrastarik gabe " Ib.
Orga arrasta bat erakatxirik. HerVal 159.
azpiadiera-2.1
(Fig.).
Zorigaitzez bethi presatua dabilanak izaiten ditu uste-gabeko arrastak! Etcheb MGaric 49.
azpisarrera-1
ARRASTA EGIN. Detenerse en, quedarse. v. 2 arrastatu.
Nik erraiten dudana da, ezen manamendu haur minzo dela, gogorik egin gabe-ere nehoren bihotza kilikatzen eta inzitatzen duten guthiziéz, arrest egitera ethorten ezpadirade ere. "Sans venir jusques à propos deliberé" . Ins D 8r.
azpisarrera-2
ARRASTA EMAN. Frenar, parar.
Aurrerat doa [semea] bere hartan ta / nik ezin eman arrasta; / kusi guziak erosi behar, / dena dantza eta besta, / gure etxeko modua hau da: / nik egin da hunek gasta. Xa EzinB 129.
azpisarrera-3
ARRASTA-KOLPE. Frenazo. Aintzinean zuten kamion batek arrasta kolpe bat eman zuen eta hok kamiona hori gibeletik jo. Etchebarne 116.
arrasta
<< arraskatu 0 / 0 1 arrasto >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper