Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 arrantza.
tradizioa
tradizioa
Tr. No lo encontramos en los suletinos. La var. más usual es arrantza; arraintza es más frecuente, al Sur, entre los vizcaínos, y al Norte entre los bajo-navarros. En DFrec hay 85 ejs. de arrantza (4 septentrionales) y ninguno de arraintza .
sense-1
1. (V, G, AN, L; Urt, Lar, , H, Dv; -nz- Lar, Arch VocGr ), arraintza (L, BN; SP, ; -nz- Arch VocGr ). Ref.: A; EAEL 59.
Pesca, acción de pescar; trabajo de pescar, oficio de pescador. "Pêche" SP, Dv. "Captura piscium" Urt IV 217. "Pesca, el pescar" y "pesquería" Lar. "Almadraba, sitio y pesca de atunes, atuntokia, atun arranza " Ib. "Pesca, oficio de pescar" . "La pêche" Arch VocGr . " Arrantza, pêche" H. Cf. MEIG VI 102: "Errenteriako hizkeran, gauza bat da arrantzá, astoarena alegia, eta bestea arrantzà, itsaso-erreketako arraiena". v. arrantzu.
Hurrenean igukezu hobeago zoria. / Ezen arrantzaz hagoan dadukagu bizia. EZ Man II 154. Yaun-doni Yauni galilearra zen, Yaun-doni Yakoberen anaia eta haren ondokoa. Arrantza zuen ofiziotzat. Lg II 93. Hemendik harat bertze arrantza bat egin beharko duzu; irakhatsiren darotzut gizonen arrantzatzen. Ib. 140. Arraintzako lanbidean ere Gipuzkoatarrak izan dira gaiñ gañekoak. Izt C 207. Eraman oi zituzten sagardotza andiak, arraintza mueta onetara zijoatzenen ornidurarako. Ib. 141. Bakallo arraintzaren gañean. Ib. 208. Arraintza andiak egiten. Ib. 220. Ur eztia aldean, edo arrantzako, / Edo nahi denean, kanpo ikusteko. Hb Esk 96. Arrantza miragarria egin zuten tokitik ur-ertzera eunen bat kanako bidea zegoan. Lard 475. Alabainan lazturak hartu zituen, egin zuten arrantzaren ariaz. "In captura piscium quam ceperant". Dv Lc 5, 9 (TB egitetik heldu ziren arraintzaren gatik, Leon holako arraintzaz, IBe eginiko arrantzagatik; cf. infra (2) ). Arrantza txarra dute; sarea hamarretan aurthikitzen dute urerat eta hamarretan hutsa altxatzen. Laph 216. Ez da beorrentzat arrantz au egiñ. Sor Gabon 32. Au azaltzen da otarre bat esku batean duela eta bestean arrantzako tresnakin. Ill Testim 3. Artzainaren arraintza (tít.) Ox 128. Langillen arazuak, arraintza, lugintza, / irakaskintza ta abar, edozenbat gauza. Enb 146. Agerki ontan, beste atal batzuen artean arrantza- (arraintza? nola obeto?) atala ere nai genduke. Or, carta a Ldi 19-5-1929 (ap. DRA). Txalupa geldian / txibi-arraintza: / urpean, deigarri, / bitxizko korain. Ldi UO 32. Orduan Pedrok egin zuen arrantza mirarizko ura gero animekin egin bear zuenaren iduri bat zan. Ir YKBiz 88. Abere ezurrak aldi artako eiza ta arrantza gogor eta luzarokoak izan zirala ondo darakuste. JMB ELG 41. Paleolitos eta Epipaleolitos aldietan pranko-kantauritarrak eizean eta arrantzan zuten beren bizi-bidea. Ib. 63 (cf. infra ARRANTZAN). Itxasaldeko euskaldunak arrantzatik bizi izan ziran luzaro. Ib. 68 (cf. infra ARRANTZATIK). Arrantzatik ateratzen zuten beren bizimaña. Ir YKBiz 536. Bat-batean mariñelgoa galdua zuten eta arraintza bera erdikalatua. Lf Murtuts 2. [Arri andi bat] soka batekin lotuta putzura bota oi da arrantza bitartean txalupa joan ez dedin. Anab Poli 35. Itsas bazterrean bizi zen horgo jendea, arraintzatik. Ardoy SFran 162. Galeraziak daude Artikutzan / bai eizak da bai arrantzak. Uzt Sas 287. Kanabalak prestatu ta ekiten genion arrantzari. MMant 30. Bale edo bakailoaren arrantza. MEIG IV 66. Senarra [...], pelotari izan nahi zuena eta arrantzan gelditua. MIH 311.
v. tbn. ForuAG 247. Auspoa 97, 61. Zendoia 113. Insausti 67.
sense-2
2. arraintza (BN-baig, S ap. A). Pesca, conjunto de peces pescados. "Cantidad de peces" A.
Zenbatenaz-ere aingira eskuetan gehiago hertstuko eta juntatuko baituzu, hanbatenaz lasterrago joanen eta eskapatuko zaitzu eta handik zure arrantza galdu dukezu. ES 134. Gelditu ziran arriturik arrapatu zuten arranza gatik. Oteiza y Brunet Lc 5, 9 (Or artu zitun arrantza ikusita; hartu zituzten arrain hatzamaitearen gainean, Ol sareratuko arrainketaz, IBk ateratako arrantzuagatik). Zagoze oraindik zutik arkaitzak? / [...] / Biziro errekak baita itxasuak / Opaka arraintza ugariak? AB AmaE 7. Mandazain gazte mutil txoria / eta ostatuko neskea / aoa zabalik papaoa legez / dagoz ikusten arrantzea. Azc PB 102. Asi zan lagunok ekarren arrantzea zelangoa zan ikusten. Ag Kr 142. Arrantza-naiez ugari, / itsasoaren mugimentua / eragiñez biotzari. Or Eus 205.
azpisarrera-1
ARRANTZA EGIN (G, AN ap. EAEL 59). Pescar.
Askotan oi bezela, / joan zan ibaiera / bein batean gizon bat, / arrantz egitera. It Fab 81. Egin bezate orok lainhoki arrantza, / Guti balio luke eginik azantza. Hb Esk 95. Geienak ezeben egundo arrantzarik egin, da [...] arrañak artzeari gauza andia eritxoen. Ag Kr 141. Kasu ttiki bat dela medio / izandu degu mudantza, / tranpa aundiko sarearekin / egin nai zuen arrantza. Tx B I 123. Alkatraz esaten dioten egaztik ogei metrotik kaxpajo egiñaz arrantza zeñen egoki egiten duten. JAIraz Bizia 35s.
azpisarrera-2
ARRANTZA-EGUN. Día de pesca.
Polik bi gauza bear eta ala gertatu: Juanbeltzek urrengo eguna arrantza-eguna izatea ta arratsean itsas-beera izatea. Anab Poli 32.
azpisarrera-3
ARRANTZA-ERA. Modalidad de pesca, modo de pescar.
Arrantza era bakotxari egokiozanak ziran [itxasontziak] . Etxabu Kontu 114. Lurrunontziak mandxua arrantza eran ibilten ziran. Ib. 120. Egia, antxobea, eta baita sardiñea be, beti sarez atrapaten da. Baiña ez dira bardiñak izaten sareak, eta ezta arrantzakerea be. Ib. 119.
azpisarrera-4
ARRANTZA-ETXETZAR. Edificio de la cofradía de pesca.
Kaixaganean zutunik [...] agertu zan dantzaria, Arraintza-etxe-tzarretik urteieran. Erkiag Arran 36.
azpisarrera-5
ARRANTZA-GINTZA.
Arraintza gintzaren Eratzalle Batzordea osatu eraziaz. "Industria Pesquera" . EAEg 27-11-1936, 398.
azpisarrera-6
ARRANTZAKO. a) (Adnominal). De pesca.
Arraintzako lanbidean ere Gipuzkoatarrak izan dira gaiñ gañekoak, beste gauza guztietan bezalaxen. Izt C 207. Au azaltzen da otarre bat esku batean duela, eta bestean arrantzako tresnakin. Ill Testim 3. Arrantzako sareak. Etxabu Kontu 119. Arrantzako treiñeroakaz. Ib. 151. De ir a pescar. v. ARRANTZARAKO.
--Egun on, Jose. --Baita zuri ere. --Arrantzako asmuetan al gera? Ill Testim 9.
b) (Adverbal). Para pescar.
Ur eztia aldean, edo arrantzako, / Edo nahi denean, kanpo ikusteko. Hb Esk 96. Arraintzako behar zituztela xixariak atera. Etchebarne 43.
azpisarrera-7
ARRANTZA-LAN. Pesca, acción de pescar.
Besteetan bezela lurraldetik asko urrutiratu gabe, ekin zioten arraintza-lanari. TAg Uzt 224.
azpisarrera-8
ARRANTZA-MODU. Modalidad de pesca.
Antxobatara joan nintzan egun baten, saretea deitzen jakon arrantza modura. Etxabu Kontu 128. Orduan beste arrantza modu bat be bazan: gabekoa. Ib. 119.
azpisarrera-9
ARRANTZAN (V-m, G, AN, B, L, BN-baig; Urt I 160, Lar, VocS, Dv; arraintzan BN; SP, Añ; arrintzan BN-arb; arrantxen V-ger). Ref.: EAEL 59; Gte Erd 20, 162. "Arraintzan haritzea, pêcher, pescar" SP. "Arrantzan haritzea" Urt. "Pescar, arrantzan atzitu" Lar. "Pêcher, arrantzan ari" VocS. "Pescar, arraintzan ibilli" Añ. "Arrantzan haritzea, ibiltzea, pêcher" Dv.
Gibeletik eztarraio / soldadu harmaturik, / baizen hamabi mariñel / arrantzan usaturik. EZ Noel 88. Napolesko arranzale kongregant bat egun guzia arranzan egin ta arrai bat ere bage arkitzen zen azkenean. Mb IArg I 328. Zerbait bizkortu ta asi zen bere lan arranzan. Ib. 329. Arrantzan iragan dugu gau guzia zerbeit atzeman nahiz eta alferretan. Lg II 139. Erri batzuetan Meza nagusi eta bezperen denboraz landara edo kanpora, amuarekin arranzan ibiltzea [...] ez oi da gauz anditzat artu. AA II 52. Alperrik eiztaria ibiliko da eizean, ta arraintzallea arraintzan. MisE 80. Begiratzea baizik ez dago itsasoak zenbat erritaraño jotzen dituen beren etxe atarietara irten bezin prest arrantzan daudenak. Izt C 202. Kalara juan ta asten / dirade arrantzan. Arrantz 99. Piarres itsasoan / zen arrantzan ari; / Jesusek ikusirik / erran zion: "Haugi: / Hire anaiarekin / niri jarraiki hadi". Zby RIEV 1908, 411. Berrogoi egun hetan agertu zen [...] bertze behin Jondoni Petriri, arrantzan hari zelarik bertze dizipulu batzuekin. Jnn SBi 32. Igandean hor gaindi harat-hunat, herriz-herri, bidez-bide, batzu ihizin, bertzeak arraintzan [...], iduri ez dakitela nola jan denbora. HU Zez 12. Jose Antoniok arrantzan badaki, itxasoan ezpada, legorrean. Ag Kr 145. Txotxo, ez az oraindiño aspertu arraintzan? Echta Jos 81. Kaiean zegoala bein lagun batzuekin arrantzan ari ziranari begira. PArt in Bil 173. Joxe arrantzan izango da eta Iñaxio gaur etzan etorriko. Ill Testim 21. Garonne ibaian arrantzan zegoala, tira-bira eginda ito zan. Anab EEs 1919, 185. Kalara juan ta asten / dirade arrantzan, / zerbait arrapatzeko / ustez esperantzan. Arrantz 99. Oriyek kostan legorretikan / arrantzan ikasi dute, / balia baño aundiagoko / arraia arrapatu dute. EusJok 109. Leiakara yarraikitzen da berriz arraintzan, eta bulta baten burian yiten da amabi arrain ttipiekin. Zub 22. Piarres itsasoan arraintzan. In Etcham 55. An ageri ziren ondar urdiñ aietan arrantzan urtxakurrek arrai eder zillarrezkoak atzematen. Or Mi 83s. Itxasotarrak giro danian / saiatzen dira arrantzan. MendaroTx 57. Eta garaitikoak itsasoz elduko ziran; [...] batez bere, arrantzan oi diarduen untzi guztiak. Erkiag Arran 182. Zijoala Prantzira nai bazuan arrantzan, beretzat kalte! Anab Poli 36. Ona emen, irakurleok, noiztik yakuzan ain atrapagatxak piztiok arraintzan goazenean. Bilbao IpuiB 243. Arreintzariak, arreintzan artzeko zerga berezia pagatzen. Herr 22-6-1961 (ap. DRA). Askotan, arrantzan ziarduela, eguraldia txartu. Etxabu Kontu 138. Bazakien arraintzan amuarekin. Etchebarne 35.
azpisarrerakoSense-9.1
"Adhamare pisces [...] arrañ arrantzan harítzea " Urt I 160.
azpisarrerakoSense-9.2
Bere lagunekin itsas arrantzan arkitzen zen batez.Mb IArg II 119.
azpisarrerakoSense-9.3
Luzifer gure arrantzan dabill. Auspoa 97, 83. Batzuek ondoko txalupa artu ta Bonbolloren andrearen arrantzan asi ziran. Anab Poli 28.
azpisarrera-10
ARRANTZAN EGIN (G-goi-bet ap. EAEL 59). Pescar.
Zer dakark or? --Arrantzan egiteko. Anab Poli 118. Kañaberako apaxo puntan amua ipiñi ta arrantzan egin. Etxabu Kontu 123.
azpisarrera-11
ARRANTZA-ONTZI. Barco pesquero.
Itxas Eraman-ekartze eta Arraintza Ontziak. EAEg23-1-1937, 881 (ib. 27-10-1936, 150 arrantza-ontzi). Ta orain ere an ari zan esaten bein txikitan arrantza-ontzian ikusia. Anab Poli 128. Arraintza-untzia Baionako barran uzkaili da, [...] uhain handi batek aurdikirik. Herr 14-4-1960, 2. Emen bai ugari dirala arrantza-ontzi eta gañerako be! Gerrika 254.
azpisarrera-12
ARRANTZA-ONTZIDI. Flota pesquera.
Arraintza-ontzidia eta itxasgintza bezela. EAEg 2-2-1937, 962.
azpisarrera-13
ARRANTZARA (G-goi-nav, AN-gip-ulz; H, A (que cita HeH Io)).Ref.: Iz Als, Ulz; EAEL 59. A pescar. "Arrantzara ioaitea, aller à la pêche" H. "Arrantzaa gazi, vamos a pescar" Iz Als. "Duazíle arrantzára, que vayan a pescar" Iz Ulz. "Arrantza yon da" (AN-gip) EAEL 59.
Dioste Simon Pierrisek: banoa arrainzara. Io 21, 3 (HeH, Ol, Ir YKBiz 535, Or MB 430, IBe arrantzara, TB, Leon arrain(t)zarat; He arrantzatzerat, LE, Dv arrantzatzera, EvS, IBk arrantzura, Ker arraiñak artzera). Gaizki dirudi premiagabe eizera edo arranzara joatea, Meza nagusia eta bezperak esaten diran denboran. AA II 51. Bere ikasleak arrantzara, oi bezala, joan ziran batean. Lard 387. Arrantzara atera / ziraden goizian. Arrantz 90. Bagoazke nahi dugun uretarat arraintzala, hormak hartzen ez dituenean. Prop 1890, 129. Azkeneko arrantzalia're, jakin dezazun, bere korbatekin joango da arrantzara. Iraola 76. Ordun, asten dire ontzi ta txalupa saldoka Martegatik eta itsaso barean arraun-egoak edatuki, arraintzara doazi. Ib. 41. Arrantzara juateko / artu nun batela. Uzt EBT 111. Beste gizon bat arkitu eban itx:asora arrantzara joandako ontzi batek. Etxabu Kontu 134. Bere anaiak orduan arrantzara joaten ziran askotan Jaizkibel atzeko arrokatara. MMant 29. Andik ateratzean, pentsatu genduan arrantzara joan bear genduala. JAzpiroz 144.
azpisarrerakoSense-13.1
Perka ta mazkar arrantzara yoan eta perka ta mazkarren yanari izatea gertatu.Or Mi 63.
azpisarrera-14
ARRANTZARAKO. a) (Adnom.). De ir a pescar.
Arrantzarako gogoak artuta zegoan. Anab Poli 105. Baño batean karabineroak kañabela ederregia oartu Poliren eskuetan. Arrantzarako paperak? Ib. 105. Arrantzarako sareak. Etxabu Kontu 190. (Tras tema nominal nudo).
Nik esango nuke [...] Baiona aldetik etorri zitzaigula bale arrantzarako eragina eta are itsasorakoa erabat. MEIG III 57.
b) (Adverbal). Para pescar.
Sar zaite itsas-zabalera, ta edatu zuen sareak arrantzarako. Ir YKBiz 87. Moalla-koxkan jarri ta begira gelditu zitzaion Juanbeltz arrantzarako gertu bitartean. Anab Poli 35.
azpisarrera-15
ARRANTZARAKOAN. Al ir a pescar.
Arrantzailleen othoitzak. Arrantzarakoan. EZ Eliç 27.
azpisarrera-16
ARRANTZATIK. De pescar.
Ekusi zituen S. Francisco Xavier-ek arrantzatik arrai bage zetozen arrantzale zenbait. Mb IArg II 279s.
arrantza
<< arrano 0 / 0 arrantzargi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper