Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arlo.
tradizioa
tradizioa
Tr. Exclusivamente meridional, documentado desde principios del s. XIX. La variante erlo la emplea al menos Barandiaran (cf. tbn. (s.v. lur ) lur-erlo en Lardizabal y Zaitegi). En DFrec hay 169 ejemplos (ninguno septentrional), casi todos correspondientes a la segunda acepción.
sense-1
1. ( (V), Mg PAbVoc, A), erlo (G ap. A ).
Trozo de terreno dedicado a un cultivo determinado; trozo de terreno en general. "Quadro de jardín" , "tablar" Añ. " Arlua, sailla. Cuadros de tierra en huertas y montes" Mg PAbVoc. "Tablar, cuadro de legumbres" A. Cf. Seg: "Erlo, monte pelado y costanero" (ap. DRA). Cf. el top. de Atáun Erloluze zarra (Arin AEF 1928, 68). v. alor, sail, LUR-ARLO, GARI-ARLO.
Zu bialdu biar zendukeez basuen azterrenak ateraten ta ebaten gero zeinbat burdi ikatz daguan arlo edo saill andi baten. Mg PAb 48. Ifini egizue hortu baten letxuga landaren arlo danik onena, baña iñurriz betea; ikusiko dozue ze gitxi azten dirian, satsa ta ura ezarri arren. LoraS 108. Zugatz askoko baso arloen antzekuak. AB AmaE 448. Iru gari arlogaz Araka gañean / Ebagiteko laster berbatu zirean; / Eta bardin samarrak izanik arluak [...]. Ib. 417. Inge-gozo arlo andijak ebazan. Kk Ab I 84. Mendietan dauden arriz inguratutako erlo biribill batzuei, Oiartzunen Mairubaratzak deitzen dizkiete. JMB ELG 90n. Arlo bat landu zizun aitamek emana. "Ha labrado su lote cedido por su padre y madre" . Or Eus 104. An-emenka soil da arloa, / jaio bagerik artoa. "De trecho en trecho hay calvicies de terreno" . Ib. 278. Ermite onen inguruen larra-arlo andi-ederrak dagoz. Akes Ipiñ 19. Ez bildurtu soro elkorrak simaur gizenez estaltzen, eztare errauts zikiña arlo akituetan edatzen. Ibiñ Virgil 71. Uda beroenean, ain zuzen, arloak egon oi dira uztaz gaiñezka. Ib. 75.
azpiadiera-1.1
" Arlo andikoa da eskuetan daukazun guardasol ori (V-ger)" A Apend.
sense-2
2. (V, G ap. A ; H).
Tarea, trabajo; asunto, cuestión; ámbito, campo, área. "Tâche, travail determiné" H, que cita a Añ. "Tarea, cuestión" A.
Zure [...] onerako, beste bagarik, artu nituzan, baita ondo gogo onez, salla edo arlo onetako egiñenak. EL2 6. Artu bekatu guztien damutasuna ta garbaia; eta zeure bizitzea obatuteko gogo zoli zindoa; Ara emen zure lanerako arlorik eta sallarik ederrena. Ib. 22. Orregaitik jagiten a zan iruretan, / Juana eta Iñazi nekez zazpiretan,. / Au gaitik egin eban lau egun lenago / arloa beste biak eiñ zituen baño. AB AmaE 419. Neska mutillai biai deiturik aurrera, / Agertu eutsen bere barruko gogua, / Ta euren baietzagaz aurrera arloa, / Eroanda, . brebeaz zirean eskondu, / Eta euren bizian etxaken damutu. Ib. 421. Egin daun eure arlo edo sail ori? A BeinB 40. Eleai iaten emoten da beste arloetan ziarduen bitartean. Ag AL 61. Zeu ikusteko gogoak bakarrik ekarri nau.--Ikusi nazu, bada, ta amaitu dozu zeure arloa. Ib. 115. Eztakit ondo egingo dotan edo ez: iñok erakusten badeust lanbide gaiztoa darabiltala, itxiko dot laster neure arloa. Ag Kr 7. Berari jagokozan eginkizun, arlo edo arazo guztiak alebanik ondoen egiten. Ib. 116. Itxasorako arloetan zereginduta ebillen beti, [...] itxasotik kanpora Anjelek ezegaz zer ikusirik ezeukala esan zeikean. Ib. 77. Goizean goizetik jagi bear izaten eban txaluparako, baña pozik ebillen lanean arlo atan. Echta Jos 78. Eztauzkagu ere arlo astuntzat eguneroko esne jeisteak. Ag G 152. Kopetako izerdi galanta besoarekin kenduaz, eten gabeko arlo luze neketsuan eguardiko amabi orduak [...] jo arteraño. Ib. 23. Arlo oni biar daun indar gustija artu eragiteko [...] abere-sariketak egin. ForuAB 103. Kristau-legea irakatsi bear zuela-ta, Aralarpera etorri omen zan, Amezketara. Asi zuen bere arloa. A Ardi 129. Oker asi dan arlo au zuzenduko degu. Ib. 91. Ardauak eta eurak erabillen arluak berak emoten eutsien beruagaz. Kk Ab I 36. Arlo luziegia nik egin dot artu, / zerren batak bestea oi deust gogoratu. Enb 163. Catalunya arloa [= 'la cuestión catalana'] goibelki, illeta-eresiz, aurkeztu digu. Ldi IL 24. Baña arloaz ertzeka diardut. Natorren arira. Ib. 36. Arlo aundia nai du orietan egin. "Desearía hacer una gran tarea en ellos" . Or Eus 102. Orain / arlotzat dugun basoa. "El bosque en que ahora trabajamos" . Ib. 202. Lio-lan latza, lanik maitêna, / urte guziko arloa. "Tarea para todo el año" . Ib. 413. Jeki ta asi dituzu, ez bero, arloan. "Se levantan y renuevan su tarea, no muy animosos" . Ib. 284 (v. tbn. 305 asteko arloan "para comenzar su faena"). . azaltzeko asmuz eldu neutsan arlo oni. Eguzk GizAuz 5. Arlo au zeatz lantzeko asmuz EKIN-en idazten asi zan. Ib. 5. --Osaba, zergatik bialdu nai nazue Lasturretara? itaundu zion mintzo-ikaraka. --Neska, zergatik artu den arlo au orren estu? Ire osasuna bear bezela zaitzeagatik izan den. TAg Uzt 123. Arloa bear bezela argiztatzeko, biotza eskuan dezula erantzun bear zianduke. Ib. 299. Guda-lekuak zer-nola ustu, leku oietan ibiltzea nola galerazi [...]; arlo oiek guziak ere, Oroagindu ark arautzen dituanak dira. EAEg 4-5-1937, 1608. Ez atsedenik, Aloña bertan / Eliza bat jaso arte. / Baldin arloa zertutzen bazan, / erria izango zan jabe. SMitx Aranz 68. Etxe barrura zergatik naramazu? Arlo au ederra ba'da, itzal bearrik nola duzu, ta zergatik ez nauzu bertan bera iltzen? 'Si es ésta una acción noble' . Zait Sof 52. Bere arloak (lanak) txit lanpeturik baitzaukaten. Etxde AlosT 24. Etzan ordea arlo errexa. Ib. 203. Politika arloan Breizh Ataok burutu lana kultura alorrean osotu dute. Mde Pr 285. Saiaketa ospatsuak egin zituen arlo hortan Charcot mediku jaunak. Ib. 313. Igaro gaitezen orain, gaurko arlo ta gai berezira. Lek SClar 133. Orra or arlo polita gazte aztertzaleentzat: humorearen aztarrenak ateratzea gure bertsolarietan. Ib. 142. Izan ala ez izan: or dago arloa. Amez Hamlet 84. Aro batean jaio diranak ez dute leenagokoen eran ikusten egitekoa, eta arlo onetan batez ere ala bear da. Txill Let 127. Oitura-arloan ondo ez legokezan gauzatxuren batzuk. Bilbao IpuiB 277. [Dantzariak] beingoan asi eban bere arloa. Iru atal dituen dantzaketea: [...]. Erkiag Arran 37. Oriek guztiak nik esanak dira. Nere arloa ez zalarik, artara beartu naiz. Anab Poli 70. Sofistak axalekoak omen ziran arlo ontan. Zait Plat 152. Bere irakaste-arloan. Ib. 22. Gizon gartsu ta neurritsu izanik, bere arloari ta bere egitekoari su ta gar ekiten zion. Ib. 17. Sarritan aurkitu naz etsi-urbillik, [...]. Maitasunak, ostera, beti zintzorik, / arlorako egin deust ziri bizkorrik. 'Me impulsó con fuerza al trabajo' . Gand Elorri 211. Ez naz gero eli-zain / ez nik beste arlorik. "Ya no guardo ganado, ni ya tengo otro oficio" . Onaind in Gazt MusIx 208. Nebozio kontuak emazteari adierazotea, geienetan, ez da bapere egoki, gonadunen arloa ori ez dalako. Erkiag BatB 131. Gizarte-arloko eztabaidak, amuruzko jardunak. Ib. 134. Nikanor-ek anka-egin eban ardandegitik. Izan bere, gauzen bigarren zerari itxaroten tentela lez egon barik, beste toki ta arlo barrietarantz alde egiteko joera urdurikoa zan, mutikoa. Ib. 15. Arlo orretan asi zanean, txabola batean bizi zan, [...]. Geroago lurralde ori esparru jarri eban, ta [...] etxea osoro iragi. Ib. 124. Gai orrek [auteskundeak] zeregin egikorra ta ausarta eskatzen dauanez, norbaitzuek adionez ta aurretiaz asten dira arloan, lanean, lenengo zerzeladak atonduten. Ib. 79. Matxin-salto bat ikusi duenak, milloi bat ikusi balitu bezala. Batek ere eztu adimen-fitsik aldaturik xumeena egiteko, aldez aurretik emana izan zaien arloan. Vill Jaink 73. Anpion musika arloan batez ere guztiz jakintsua. Ibiñ Virgil 36n. Nortzuk euki dozuz irakasletzat euskara-arloan? Alzola Atalak 120. Zer barri dagoan euskal-kultura arloan. Ib. 110. Zuekin ibiltzeak / ez dit egin kalte, / maixu pare gabiak / biok bai zerate, / ez nuke izandu nai / arlo ontan aparte, / agur biyotz erditik / Donostira arte. Lopategi in Uzt Noiz 59. Filosofian sarituagaz / gero aurrera jarraitu, / zeure arloa eroateko / ondo ziñaden prestatu. FEtxeb 105. Baña pixka bat atzera juan, da eldu dagitzan beste arlo bateri. Gerrika 203. Hizkuntzak aurrerantzean ere bizitzeko behar duen kemenez indarberritzea, gure arloa da. MIH 34. Aspaldi hasi zen lanean arlo honetan eta urteek ondu besterik ez dute egin bere jakinduria. MEIG VI 106. Adiskideak, batez ere politika arloan, ez dira lagun nahi eta ez. MEIG VIII 32. Eta ezin konta ahala dira euskarari eskeini dizkion lan laburrak: [...]. Begi eriek ez zuten arlotik baztertu. Ib. 80. Irakaskuntza arloan. MEIG IX 32. Maisu eta gidari izan zuten beti [...] hizkuntzaren arloan. MEIG V 96.
azpiadiera-2.1
(Con suf. -ago ).
Gure bakartasunean otxan-otxan etsitzen degunezkero, zer dala ta zuek guri arrika? Baña, goazen arloagora. Zuen ustez [...]. Ldi IL 109.
azpiadiera-2.2
" Or dago arloa (V), ahí está la dificultad" A.
azpisarrera-1
ARLOAN. En fila; en serie. "En serie (Etxano)" Garate 8.a Cont (ap. DRA).
Gudari-mordo bataz ganera / gerran ibili izana, / ormaren aurka fusilatzeko / arloan jarri zirana. FEtxeb 22. Gaztelumendi eta Urresti / guztiak dagoz arluan. Ib. 34. Urten eban orduan / finalerakoan, / aleman eta ingles / zituan ondoan. / Keniako baltza be / gogorrik arloan. Ib. 140.
azpisarrera-2
ARLOZKO (Adnom.).
Zein ete zan bada, arrantzale sasokoen autua, euren arloazkoa izan ezik? Erkiag Arran 14.
arlo
<< arla 0 / 0 arlote >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper