Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
argitaratu.
sense-1
(V, G, AN; Dv, H, Bera). Ref.: A; EI 304.
Salir, sacar a la luz, publicar(se). "Paraître au jour; mettre au jour" Dv. "Mettre au jour, publier un écrit; venir au jour, être publié; (neutre) venir à la connaissance publique, devenir publié, manifeste. Gauza azkenean argitaratu zen " H. "Publicar, sacar a luz" A. v. ARGITARA EMAN, ARGITARA ATERA, argitaldu, argiratu, 1 argitu.
tradizioa
Tr. Documentado al Sur desde mediados del s. XVIII, y al Norte en Goyhetche, Lhande, J. Etchepare, Mirande, Zerbitzari y Arradoy. La forma de participio sin -tu se documenta en Larramendi, Echagaray y, en el siglo XX, en Etxegarai, Orixe, Mirande, Berrondo... Cf. un ej. de egun-argitara(tu) en Duvoisin (LEd 271; Cb Eg II agertu ). En DFrec hay 261 ejs. de argitaratu (ninguno septentrional), junto a 2 de argiratu.

Aspaldiko urteetan ekin diot nere euskeraren bear ta lan oni; eta zerbait argitara ezpadet, gure Beltxok ainbeste etsaiez ikaraturik, bidea itxi didate; idiki dediñean, botako ditugu kalera. Lar, carta a Gandara 162. Baña eztira gai, ezer ere danik agertzeko ta argitaratzeko. Lar, carta a Mb 280. Jargoitu izan diran / Errege guztiak, / argitara dituzte / aitormen egiak. Echag 214. [Itz-neurtu] oetako zenbait beren musikarekin argitaratu nituen. Izt C 216. Bitartean jarraitu bear diot asitako sallari, zeña dan Gipuzkoako baso edo oianen aberatstasuna argitaratzea. Ib. 132. Nik, bada, nere ez-jakiñari gogor egiñik, artu nuen Gipuzkoako nere euskaran berri bat ipintzeko eta argitaratzeko asmoa. Lard III. Zuei eskinten deutsuedaz emeretzi urte onetan argitaratu dodazan kantu errikoiak. AB AmaE III. Borondaterik onenagaz argitaratuten dodan liburu au. Itz Azald 6. Auntzaren ondrak orra / nik argitaratu, / erostunikan ez det / nai engañatu. Noe 56.
( s. XX.) Gure liburutxoak iñok irakurriko baditu, zerbait geiago orrazturik eta al dan guztia leunduta argitaratu bearko dira. Ag Kr 7. Obea da pekatua argitaratzea, illunpean gorderik, bestek pagatu baño. Ill Pill 27. Asieran Azkue Euskaltzainburu jaunak bere lan bat, Iztegia atontzeko bideaz irakurri eban, eta argitaratzea erabagi zan. Eusk1919-20 (I), 75. Bitoriako Kristau Ikasbidea argittaratu gabea zan nere lan au astean. Inza Azalp 6. Eskuarazko liburu eder batzu egin zituen bada, eta argitaratu, apez on jakintsu harek [Domingo Agirrek] . JE Ber 76. Nere herritar pertsulari hau ene luma xumeak nahi izan du argitaratu hemengo eskualdunen artean. Zub 59. Etzera illunpean egon-bearrekoa. Euskerak, zuk ainbat dezaketenak argitara-bearrekoak zaitute. Ldi IL 88. Berri au H. Breuil-ek argitaratu zuan, M. Boule-k dionez. JMB ELG 18. Inork baino ezagunago baititu nere idazlan argitaratuak eta ezak. Argitara baino len, aldaki bat bialdu nion. Or BM 18. Uri onetako izparringietan argitaratua izan dedin. EAEg 22-4-1937, 1548. Ua argitaratzean, alderakizun egoki bat zitzaidan burura. "Quam dum exponerem" . Or Aitork 137. Euskaltzale mauletar honen gandik hartu dute [Berterretxen Khantoria] gero argitara duten beste euskal-kantu bildumagileek. Mde Pr 185. Zer nahi den --bukatu zuen Gastonek ateraldi bertutetsu horren ondoan--, horra ezkutapen bat argitaraturik. Ib. 181. Laugarren. Imitazione bat, Duvoisinek emana eta Haristoyek argitaratua. Zerb Azk 59 (v. tbn. 63). Zorioneko aroa ta zoriontsua eun-urtea, nere ekintza famatuak argitara diranekoa. Berron Kijote 42. Estatutoaren aurkako idazlan sakon bat baiño geiago argitaratu eban. Etxabu Kontu 67. Liburu ortan ori eskribitu duanak edo argitaratu duanak lendabizi jakin bear du ni zein izandu naizen. Albeniz 107. Atseginaren atseginez irakurri ditut biok argitara dituzten artikulu ederrak. MIH 88. Txukun argitaratu du liburua Itxaropenak. MEIG II 73.

v. tbn. Aran SIgn 15. Bil 171. Ant EE 1884b, 40. Azc PB 3. Goñi 11. Urruz Zer 132. Lh Itzald II 103. ArgiDL 170. Enb 85. FIr 160. Ir YKBiz V. Lab EEguna 85. Eguzk GizAuz 158. Akes Ipiñ 16. Erkiag Arran 35. Ibiñ Virgil 23. Izeta DirG 9. SM Zirik 5. Alzola Atalak 135.
azpiadiera-1.1
Aphezetan ere, badire batzu [...] hortzik ederrenez ahoa mublatua dutelarik, nihoiz hirritto batez ere argitaratzen ez dituztenak.Gy IX. Garrikopetik gaiñibeta ikaragarri bat argitaratuaz. A BeinB 56.
azpiadiera-1.2
Aclarar, exponer, descubrir.
Podagiñen izen euskararen bere berekiak ere argitaratzen du garbiro, mats asko podatu oi zala Gipuzkoan. Izt C 148. Aztertu bear zala zelan izan zan Arnoldoren eriotzea, ta argitaratu bear zituala ekizan albisteak. Ag AL 102. Jarri zaite nere ondoan gauza oiek obeto argitaratu ditzagun, pipakada bana erreaz. Ag G 194. Bañan, non da Juli! argitaratu ezazu aguro non da! Ill Pill 28. Begira jarri gaitezen geron barrenera, eta laster argitarako zaigu bearrak zenbat eta zenbat aldiz [...] guk jakin nai genduena erakutsi digun. Etxeg Itzald II 154. Buru-austeak izan ditut zonbait aldiz idazki batean hitzaldi bat ezin arras ulertuz, bere itzuliaren ilundura ezin argitaratuz. Zub 94. Gaurkoz eztiat agiririk emaztea izorkeriz salatzeko, baño aurki izango al diat, denborak dana argitaratzen baitik! Etxde AlosT 65. Holako zonbat ez ginuke argitaratzen ahal! "Révéler" . Ardoy SFran 21. Gaizkilleen azpikeriak argitaratzen zaildua dago, baiña nerekin ez du lanik izan. NEtx LBB 117. Goxo-goxo argitaratuko zuan gure duda, ta galdera egin ea bes te iñork dudik bazeukan. JAzpiroz 128. Ta, ezaguna dugun ezkero, argitaratu nai genduke beure balioa zer den. Ostolaiz 61.
azpiadiera-1.3
Dar a luz.
Batzuek esan dute eze orduan mandotegia zegoan beeneko bizitokiyan [jaio zala], non bere ama onak argitaratu nai izan omen zuen. Aran SIgn 2. --Nun jaio ziñan? --Ni ba... Jauna... jaio... ara... amak argitaratu ninduan lekuan. Urruz Zer 63. Gero Abel, aren anaia ere, argitaratu zun [Ebak] . 'Peperit' . Ol Gen 4, 2. Orduantxe lurrak, ertaldi nazkagarri batean Keu eta Iapetu argitara zituen. Ibiñ Virgil 75.
azpiadiera-1.3.1
Nacer.
Ez du berezi jauregirikan / mundura argitaratzeko, / estalpetxo bat tellatu gabe / arkitu du jaiotzeko. Zab Gabon 43. Zer da gizona argitaratzen danean pekatuan sortua? Ag Sern 129.
azpisarrera-1
ARGITARA BERRI. a) (Adj.). Recién publicado.
Adolfo Arejita-ren Euskal joskera argitara berriaz baliatuko naiz. MEIG VI 146.
b) (Con izan). (Det.).
Euskal itzulpen zahar eta berriei buruz argitara berria duen idazlan [jakintsua]. MIH 342. 'Arantzibia' olerkari azkar eta langile ugariak argitara berria duen liburuaren izaera eta gaia. MEIG III 47. Orain hoiek argitara berriak izan dira. MEIG IX 75s.
(Indet.).
Buenos Airesen oraindik argitara berri duen Apellidos vascos harrigarria. MEIG III 104.
azpisarrera-2
ARGITARATZEAR. A punto de publicarse.
Oraintxe argitaratzear. Or QA 47. Argitaratzear daudenak saihestuaz, badugu argitaraturik liburu eta liburuska mordoa. MEIG IV 123.
argitaratu
<< argitaldu 0 / 0 argiztadura >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper