Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 ardura.
tradizioa
tradizioa
Tr. Al Norte se documenta en textos de autores labortanos del s. XVII (Materre, Etcheberri, Axular, Haramburu, Argaignarats), en Haraneder, Duvoisin y Larre, en la mayoría de ellos en las exprs. ardura izan, ardura eduki; tbn. lo emplea Goyhetche, pero sólo para las acepciones (2) y (3). Al Sur, donde se documenta ya a mediados del s. XVI (v. infra ARDURA HARTU), es más extendido y frecuente su empleo en la tradición vizcaína, con una mayor variedad de usos y construcciones. En DFrec hay 97 ejs. de ardura, más 31 de ardurape-.
etimologikoa
Etim. Gavel (Gram I 192s, n.1) daba como origen de esta palabra el esp. hartura, suposición innecesaria, ya que puede explicarse ventajosamente partiendo del cast. ant. ardura 'angustia, apuro' (en Berceo, Libro de Alexandre, etc.; empleado tbn. en Alava: v. LzG); v. DCECH s.v. arder.
sense-1
1. (V, G-goi, AN, L; SP, Lar, , Mg Nom, Dv (BN), H (V, G, L)). Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg.
Responsabilidad, cuidado; preocupación; interés. "Soin continuel" SP (cf. 2 ardura). "Cargo, cuidado", "pena, cuidado" Lar y Añ. "(Tú te lo) quisiste, tú te lo ten, zure naia, biz zure gaia, zeurea zan gura, areago ardura" Lar. "Aplicación", "tiento, miramiento" Añ. "Tráfagos, cuidados, (c.) ardurak, burukominak" Ib. "Ajola (G), arduria (V), cuidado" Mg Nom. "Soin, souci (BN). Ardura eskasa, négligence" Dv. "1.º cuidado, diligencia, providencia; [....] 4.º (? L), estudio" A. "Cura, cuidado. Jolasak dira zure arduria! Las diversiones son tu preocupación" Etxba Eib. "Cuidado, responsabilidad, interés por una cosa. Gauzak zenbat goragokuak, ardura geixago dakarre" Ib. "1. preocupación. Sapatuetan klasia eukitzen dau ta sarrittan arduriak eztotsa lo eitten be lagatzen. [...] 2. interés, responsabilidad. Fubola da mutiko orren ardura bakarra. Ikastolako argixak emendatzia ezta nere arduria" Elexp Berg. Cf. LzG: "Ardura. Vigor; dinamismo (Contrasta). Fulano no tiene ardura para nada (Apellániz)". v. 1 arta, axola, arrangura, antsia .
[Ezkonduaren kargeak] bertati dakar gizonaenzat / ardurea ta plagea. Lazarraga 1196r. Amore dulzearen ardurea / zeinbat dodan probadu gutxiago. Ib. (B) 1182rb. Ardura, enok ire gura. "Cuidado". RS 402. Orok dogu ardura bat, ta guztia takoenzat. "Todos tenemos un cuidado, y todo para el para" . Ib. 533. O Iongoiko puxant eta / Zeruko dohatsuak, / Pausatzera goaz zuen / Arduran fidatuak. / Arren bada egizue / Gure orde guardia. , / Perilletarik guardatzen / Duzuela untzia. EZ Eliç 26. Eta gero sosegatuko naiz, ardura guztiak utzirik, pausatuki, hatsaren gaiñean iarriko naiz. Ax 75 (V 50). Ardura eta ansia guztiagaz. Cap 84. Zuen bethiko barurak, / minzatzen zaizkigula, / Gure gorputzen ardurak / Fite kitatzagula. Arg DevB 126. Orduko gizonen ardura ta gogo guzia zan gorputzari zegozkan, atsegin lizun gaiztoen gogoa: etziran bat ere oroitzen heren animaz. Ub 35.
( s. XIX.) Ekusteak bekatuaren ardura ta damu gabe datozela konfesatzen asko. Mg CC 135. Zai apur bat galdu ez dedin beldurrez, ta urun ederra galduarren ardurarik ez. Mg CO 20. Ardura guztiak azturik, gelditu nosik bein, ta egotaldi bat egizue oraziñoko loan. LoraS 102. Aldamenekoaren apaindurari begira Mezaren ardurarik gabe. AA I 531. Aditzen dezue, gazteak, zenbat ardura eskatzen duan ezkontzeko itzak. AA II 70. Berba gogorrakin zamaituten gaitu Jaungoikuak, ta pena andijakin eleisiak, gauza onetan sazerdotiok daukagun ardura txikija. fB Ic I 6. Promes andi au leleengo Jesu Kristok egin eutsan san Pedro apostolubari, leleengo Aita Santu Erromako egin da, eleisa guztiaren arduria emon eutsanian. Ib. 33. Oratuten jakuez geijenian ezkondubai aragijaren gurari gaistuen ta munduko arduren laarrak. fB Ic III 327. Gurasuen ta ugazaben zelo santubaren, ardura onaren, kuidado andijaren [...] paltaz. Ib. 145. Birjinen ardura nausija da, Jesus maitiari naija egitia. Ib. 325. Ondo egosten ezpada ikatza edo euren ardura faltaz erretan bada. Astar II 162. Eragotzten jakuna da, ondasunen ardura larregija. Ib. 261. Eta guztien artean ardura obeagaz eta sarriago egin bear dozuna da [...]. EL2 90. Munduko ardurak eta zer egin guztiyak alde batera itxi. CatLlo 75. Eta zertako janziaren orrenbat ardura? Lard 384. [San Pedrok] pensatu zuen, ainbeste jendeko uri batek bere ardura eta ajola guzia eskatzen ziola. Ib. 500. Onen aziera ona eta zuzena zan aien ardurarik andiena. Ib. 24. Eta orai ohoreez naiz khexu, errankizunaz arrangura, gizonek nola begiratzen darotedan grina eta ardurak! Dv LEd 187. Dohatsu halako tokitan bizi direnak! Bizi ditazke deuseren ardurarik gabe. Dv Dial 41 (Ur ardura bagarik; It kuidadorik gabe, Ip arrankürarik gabe). Berarizko arduriagaz begiratu dau aziera on bat emoteko eskoleta[n] bertako umiai. "Cuidado" . BBatzarN189. Aren kezka eta ardurarik andiena Jenobeba zana non ote zetzan billaeragitea zan. Arr GB 99. Zeñ ardura eta kezka gabe zauden emen nere magalean! Ib. 52 (v. arduragabe). Umilla nintzalako, / Jaunak nindun egin / Gizon danentzat Ama, / Artzain, ta Erregiñ. / Berak dauka emonik / Niri ardurea / Zuen guztioena. AB AmaE 358. Zeren gauza oriek [lurreko gauzak] ardura aundiya eskatzen duten, ta zeren lasterrago Jaungoikuaren ta projimuarenganako amoriua itzaltzeko baizik ez diran. Bv AsL 64. Konfesore on bat autu eta artutea da, San Franzisko Saleskoak diñoan legez, ardura guztien ardurea. Itz Azald 199. Zelan sarituko ez eban Andre Mariaren ardura ta lan gogotsua? Ag Serm 521.

( s. XX.) Ezetariko ardura baga, jan, edan, egurastu ta lo egiñaz. Echta Jos 325. [...] ezarri eusten ezizen ori, baña zein ardura edo kalte ekarri leike ezizen orrek? Ib. 128. Oietako pare bat moztutzearekin, naikoa degu urtean. --Bai, eta zuk moztuko dituzu? --Bai, bai; ardura andi gabe. Urruz Zer 26 (v. arduragabe). Ori eure ardurea dok, or konpon. Kk Ab I 111. Esan eutson ezeren bildur ez ixateko, ardura txikijenik barik lo egiteko. Ib. 26 (v. arduragabe). Euzkeldun zaldun arek bere idazkelea garbirik eta eraz eukiteko ardurea emon eutson mutiko baltzari. Ib. 84 (cf. ARDURA EMAN). Baña, itxuraz, orban edo zetakaren bat euki biar dau soso orrek, argitara atara gura eztozunian. --Orbanik badauko edo ezpadauko ezta iñoren ardurea, neuria baño. Ib. 37. Udalak eutsinda dagozan estolda, ur-zikin-odi, abere-iltoki, azoka ta onen antzeko enparau uri-ardurak. ForuAB 155. Beren ardura edo kontu guztia ari diran artan bear dute. Inza Azalp 126. Neskaren jakiteko ardura agirian baldin bazegoan. Anab Usauri 111. Bakotxak bere gauzetan ardura ta gar andiagoaz lan egiten daualako. Eguzk GizAuz 172. Seme-alaben ona egiteko ardurea gurasoai berariz dagokie. Ib. 94. Gai oien ardura izango duten irakasleak. "Los profesores encargados" . EAEg22-11-1936, 364. Erkalaren lagun izanik geiegizko ardura azaltzen dutenen jarduera orraztu bearrean gera. "Exceso de celo" . Ib. 6-11-1936, 227. Amets betillunok orri bialtzeko ardura ari bide dagokio. Zait Sof 24. Beraz, gorde daiguzan geure buruok, ume-ardurak itxi-ta. Bilbao IpuiB 212. Azkenean, Espiritismuak gure eskerrak hartzen ditu, besterik ez bada ere, jakintzarien ardura araugaindiko gertarietara erakarri duelako. Mde Pr 343. Gau ta egun Loregan nere ardura, arekin egoteko ogei ta lau orduz irrika gorrian. Txill Let 100. Mutil jolasti, alai ta betargia, ardura aundiren baten menpe, arrenkuraz eta arbin agiri zan. Erkiag Arran 66. Buruausteak eta ardurak biaramonerako utzi. Ib. 59. Poliki-poliki, bere aitaren ardura ta maitasun beroari eskerrak, Usoa sendabidean zijoan. Etxde AlosT 56. Aren lantegian ardura berdiñekin egiten dira orain aunditu eder bat eta gero arpegi lirain bat. Vill Jaink 104. Kristau guziok pozaren pozez / etorri Arantzazura, / konfesonariuan kentzera / kontzientziko ardura. And AUzta 134. A, baña [gari-alea] lurpean gordeta, antxe babesean dagola, lurraren ezkoz ta eguzkiaren beroz. Orrela bai sortuko dala. Orrelaxe bakarrik. Eta berdintsu beste landare guzien aziekin. Orra or Jainkoaren ardura burutsua. MAtx Gazt 17. Landare gazteak bear duten ardura; iñausketa. Ibiñ Virgil 82. Mastiak, naizta egiña izan, ardura aundia bear du. Ib. 82. Kristau garbixa, eliztarra ta arimako arduretan begiratu aundikua. Etxba Ibilt 454. Nere senarra nere burua baño geixago maitte doranetik, ez dorala beste ardurarik bera ondo erabiltzia baño. Ib. 472. Alperrik izan ziran etxeko guzien ardura ta arretak. NEtx LBB 64. Etxekoandrearen illoba ta aideak ere, oso pozik ziran Rosaren ardura ta garbitasuna ikusita. Ib. 70. Galdu dezagun ardura txarra / ta galdu dezagun kezka. Uzt Noiz 130. [Gauz bat] beste guziak baiño maizago ta ardura geiagorekin esan oi zuana. JAzpiroz 10. Gure zilbota betatuteak / eukan naikoa ardura. Ayesta 27. Baña onek beste ardura gogor bat sortzen eban: kobratzia. Gerrika 155s. Lafitten aldi zen Uztaritzeko "haundien" ibilaldiaren ardura. Larre ArtzainE 125. [Hitzaren] azken iturburuen ardura hiztegi etimolojiko bati dagokio. MIH 105. Gure artean berriz, gauza horietarako ardura joan den mendean sortu zen. MEIG IV 62. 1857an, zenbait euskalkitara itzuliak agertu ziren L.L. Bonaparteren arduraz. MEIG III 112.

v. tbn. ForuAB 101. Ir YKBiz 254. JMB ELG 89. Akes Ipiñ 20. Etxabu Kontu 182.
azpiadiera-1.1
Baiña zorionean Jainkoaren Ardura edo Probidentziak eztu deus ikustekorik pentsakera onekin. Vill Jaink 44.
azpiadiera-1.2
"Importancia. Eztot entenditzen fubolai zela emon leikixon ainbeste ardura " Elexp Berg. . Cf. ARDURA HANDIKO.
Saleroste itxasontzientzat ardura aundia dute ikurrak. "Importancia" . EAEg 21-10-1936, 21. Egungo egunean, badirudi teoria nahastekak sortu duen zoramena agertzen dela gailen linguistikan. Horrela izanik ere, ez du horrek ematen duen adina ardura. MEIG VIII 119s. Lehen esan bezala, aho literaturak euskal literaturan axola edo ardura gehiago izan du inguruko erdal literaturetan baino. MEIG IV 61.
azpiadiera-1.3
Cargo, función.
Arriluzea C. de Luna'tar Joseba, Osakinlaria, bere arduretatik kanporatuaz. "Sus funciones" . EAEg1-3-1937, 1181. Ardura batean ari dana, ardura bererako berriro autu diteke. "Los mismos cargos" . Ib. 8-4-1937, 1459.
sense-2
2. (DvA, H).
"Mine, santé. Ardura on du, il a bonne mine" Dv. "Mine, air extérieur" H. " Aziendak bezelako ardura eztu nagusiak, el dueño no tiene tan buen aspecto como el ganado" A. v. ardore.
Hire gorphutza duk ardura ederrean: / Ase-on baten gaia neretzat menean. "En merveilleux état" . Gy 236 (v. tbn. 48). --Agur, kide, derro, zer! zu toki hautan? / --Bai, Yauna, baztertu naiz ustekabetan. / --Ardura eder duzu, milla demuntxoa. / --Badukezu, Yauna, bardiñ horlakoa. Ib. 32.
sense-3
3. (DvA) Temperamento. "Ardura bihurria, tempérament irascible (Gy)" Dv. Azkue da la frase nola baitzuen ardura biurria como G-goi, lapsus por Goy(hetche) [= Gy 143]. Cf. LzG: "Ardura. Vigor; dinamismo (Contrasta). "Fulano no tiene ardura para nada" (Apellániz)". Cf. ARDURA GAIZTOKO. v. ardore.
Ezen nola zuen sortzez ardura bihurria, / Bere kider zeukatena khentzera net pendia. Gy 143.
azpisarrera-1
ARDURA HANDIKO ( (V-arr-gip)). Ref.: Etxba Eib (arduria); Gte Erd 166. a) (Cosa, asunto, quehacer...) importante, de mucha responsabilidad, de mucho cuidado. "Al jan edo jan b'eziña, ardura aundiko gauzia [...], poder comer o ni eso, cosa de mucha importancia" Etxba Eib. "Ezta ardura aundiko gauzia (V-arr)" Gte Erd 166.
Ain ardura andiko negozio baten. "En un negocio tan arduo" . Cap 87. Zeregin ta arazo ardura andikuetan. Mg PAb 211. Gauza pisutsuba, ta ardura andikua da, neure entzula onak, aldatu ezin legijan estaduba, edo bizi-eria artutia. fB Ic III 357. Denpora guztietan izan bada Señorijo onetako Diputadu jaunak esleidu edo nonbreetia ardura andiko gauza bat. (1848) BBatzarN167. Bai, ba. Baneban susmetan ardura andiko arazoren bat ixango zala. Altuna 77. Tximistgurdi eraman-ekartzeak ardura aundikoak izaki. EAEg 21-10-1936, 102. Gizarteko irudi onetan bi eratako gaitzak agiri dira. [...] Bereizkuntza au ardura aundikoa dugu. Vill Jaink 179. Bada mastientzat ardura aundiko lan bat: [...]. Ibiñ Virgil 90. Ardura aundiko gauza bat beragaz erabagi biarra ebala. Etxba Ibilt 476 (485 mila bidar ardura aundixagokuak). [Jakinaren gainean] zein ere ardura handikoa zen erakaskuntza hau. MEIG V 104.
v. tbn. Ardura aundiko: TAg Uzt 118. BEnb NereA 208.
(Ardura handiagoko).
Baiña ori baiño ardura andiagoakoa, bere egitekoa zer izan dan esatea izango litzake. Etxabu Kontu 105.
b) (Ref. a personas). Responsable, diligente, cuidadoso.
Zer bada orain? Orren ardura andikoak izanik gorputzeko gatxetan, bakarrik izango zara nagi nasaiak arimearentzat? LoraS 116. Sekulan ere jokatu gabe / beste iñoren kaltera, / maitasun dana ixuri dezu / zeu jaio ziñan lurrera. / Ontan, Basarri, ardura aundiko / gizona izandu zera. Olea 39.
azpisarrera-2
ARDURA HARTU (V-gip ap. Etxba Eib; Hb), ARDURA BAT HARTU (etc.). Hacerse cargo de, responsabilizarse de, preocuparse de; tomar interés por. (Principalmente con sintagma nominal en gen. o sust. vbal. -t(z)eko como complemento; tbn., menos frec., con complemento en instr., con dativo (sendos ejs. de Echeita y Otxolua), con gen. local (-ko, -gaz, -gatik, -(e)tan) o con frase subjuntiva). "Nausiak ez du deusen ardurarik hartzen" Hb. "Arduria artu, tomar interés, responsabilizarse. Gazte orren arduria zeuk artizu, zarraua zaranetik" Etxba Eib. v. ARDURA EDUKI, ARDURA IZAN.
tradizioa
Tr. Documentado en autores vizcaínos ya desde mediados de. s. XVI, y en Larramendi, Duvoisin (LEd ), Iztueta, Lardizabal, KIkG , Labayen, Inza (Azalp 135) y N. Etxaniz.

Orain zeuk, ene arrebea, bear dozu artu errentea eridaiteko ardurea. fJZ 99. Emendi aurrera artuko dot ardura andi bat [...] ondo baño obeto ikasteko. Mg PAb 187. Esango bazeuntsa guzur zale bati guzurrik esaten ez daben egun bakotxian emongo deutsazula ogei errialeko bat, zelango arduria artuko ez leuke berba egiteko? Mg CO 36. Baserriko gurasuak ardura andija artu biar badabee euren seme alaba ta mendekuak ondo azten [...]. JJMg BasEsc IV. Baña ondo prestauta ez doianari, bota arren milla absoluzinoe konfesoriak, edo engañau dalako konfesoria bera ez jakiñez, edo ardurarik artu ezaz, ez jako pekatu bat bere parkatuten. Ib. 51. Baita artu bere dau argitara aterateko ardura eta moduba. Astar II XIV. Baiña gure aingerubak bere artuten dituz iños baño ardura andijaguak demoninuak goitu edo benzidu ez gaizan. Ib. 286. Eurakgaitik penitenzija egiteko ardurarik artu baga. Ib. 10. Irugarren gurasuak semiai zor deutsena da, doktrina kristinauba irakastia. Ardura au artu biar dabe euren umiak berbaz asi orduko. Ib. 92s. Orregatik esaten dizutet, ez ardura geiegirik artzeko animako janaz. Lard 384. Kreatura guziak deihadarrez dagozkit, nere arimaz ardura har dezadala, nere helburu zorionezkoa bilha dezadala. Dv LEd 55. Ezpada jan ta jolas, / Ardurarik ez artu ezegaz. AB AmaE 203.
( s. XX.) Bere egipidearen ardura ona artuten ebalako. Echta Jos 222. Juana Marik artu eban ardurea osagillearen agindduak zeatz egittuteko. Ib. 343. Abere asko daukadaz, zezen, bei, ardi, auntz da zaldi, ta aren ardurea artuteko bear zaittut. Ib. 307. Bakit mutikoau guztizko ona dana, baña, olan da guzti-be, gaztetan artu bear jako ardurea ekandu onetatik aldendu ezteitean. Ib. 31. Aberien osasunaren ardurea artzeko gogua be bai-dauko. ForuAB 89. Ibili nintzan ikasguetan etzidaten euskeraz deusik irakatsi ta eztet inoiz ardurarik artu, neronez, nere kabuz ikasteko. A Ardi 99. Ardura larregi artzen dozu geidiagattik. [...] Biar dan baño ardura geiago artzen dozu. Altuna 56s. Gorputzari atsedena emateko ardura obeto artu dezagun, debekatu du Jaungoikoak Igande ta Jai-egunetan lan egitea. KIkG 52. Zuaze, zuaze zeuben zeregiñetara, zeuben etxeko ardurea artuten eta zeuben seme-alabak azikera onez azten. Otx 52. Auzoko andreari esan biar yeutsaat gure etxeari ardurea artzeko gu atzera etorri artian. Ib. 115. Orain, orrelako jaietan istillu ta zitalkerik gerta ez ditezen ardura aundia artu bear degu. Lab EEguna 77. Berak ordea ez zuen gehiago ardurarik hartzen bere gorputza alaba besoetakoari ez erakustekotz. Mde HaurB 62. Dirua aurreratzeko ardurarik artu eztauan beste langillea. Eguzk GizAuz 147. Lantegia zuzen ibilli dadin, ugazabak artu bear dauan ardurea, txakur txiki bategaz ordaintzekoa ete-da. Ib. 60. Aitak bear dau ardura artu seme-alaben gauzetan. BEnb NereA 187. Besten gauzetan ardura artzia / au ez da bide zuzena. Ib. 83. Egun argitan lo egiten dot, / baña gaba da neuria; / Siñistu ez arren, askok artzen dau / sorgiñaren arduria. Ib. 209. Nork bere buruaren ardura artu bear zukean. Zait Plat 103. Errixkak ikusi eta lurren ardura artu nai izango ote dituzu? Ibiñ Virgil 70. Eta ama zarra ere, etxeko ardura artzeko obeto zegoen, basora joateko baiño. NEtx LBB 22. Bien lurrean egin / eben ermitea, / bakotxak urte baten / artuz ardurea. Ayesta 30. Otoitzak ikasteko ta ondo esateko ardurarik artzen etzuanari. AZink 31.

v. tbn. KIkV 66. Akes Ipiñ 14. Arti Ipuin 49. FEtxeb 85.
azpisarrerakoSense-2.1

(Pl.).
" Ardurak artu. Asumir trabajos, cargos, responsabilidades. Kontzejal urten biozula? Ardurak artzia erraza da, baiña gero erantzun ein bia da " Elexp Berg. .
Jatsi bera euren arazoak zuzentzera, joan itxasertzera ikusten zeinbat jatsi zan ura; etorri etxera apaltzako ardurak artuten: olan ebiltzan Txomin-txiki ta emaztea illuntze atan. Echta Jos 35. [Sakristauen] artean dira txiki eta andiak, / Euren egikeretan aingeru argiak; / Galdu eztaizan jaunak edari larreiak, / Eurok artzien dabez ardure andiak. Enb 162.
azpisarrerakoSense-2.2
Artzai on orrengana guztiok / artu zazute ardura, / denbora labur danok baguaz / eriotzako ordura.Uzt LEG I 340 (ref. a un párroco).
azpisarrerakoSense-2.3

(Sin complemento gen., -t(z)eko, etc.).
"Responsabilizarse. Esamiñak laster badauzkazu, arduria artu ta ikasi. Zuen neskatilliak badaki arduria artzen komeni danian " Elexp Berg. .
Eta dalarik au egia, eztezue ardurarik artzen ta gezurra baliz bezala pekatu eriozkoan ondaturik zaute. Lar SermAzc 56. Guztiok dakizu, kristinaubak, eleisiak eragotzi ez arren, onako bardin bagako ezkontzak arrisku andikuak diriana. Berau gaiti artu biar da txito ardura andija, ezkondutera orduko. fB Ic III 335. Baldin artzen ezpada denporaz ardura, / Agur gure basoak, ta agur ezkurra! Izt C 154. Biaramonean ardurarik ez artu, zeren biarko egunak berea ekarriko duen. Lard 384.
azpisarrera-3
ARDURA ASKO BARIK, ARDURA HANDI BARIK, ARDURARIK APURRIK BARIK. Fácilmente.
Gon aluze ta laburra / bardinduteko da izurra / eta ardurarik / apurrik barik, / estalduten da kazkea / iantzi ta mirinakea. Azc PB 161. Leku batzuetan dirubakaz batera bixija be ardura asko barik kentzen ei dabe. Kk Ab I 117. Baekian berak, nai ezkero, ardura asko barik be, Garbiñeri azur bedeinkatua atarako eutsona. Bilbao IpuiB 226.
v. tbn. Ardura aundi barik: Etxba Ibilt 459.
azpisarrera-4
ARDURA EDUKI ( (Lcc)). Tener cuidado de; responsabilizarse de, harcerse cargo de; interesarse por, preocuparse por. (Principalmente con sintagna nominal con suf. instr. o gen., o con sust. vbal. -(t)zeko como complemento; tbn., mucho menos frec., con complemento con suf. -gatik, -gaz, -(e)tan, con vb. subjuntivo, con interrogativa indirecta o con dativo --como en el caso de Arrese Beitia--)). "Curar, tener cuidado, ardura eukia [sic]" Lcc. v. ARDURA HARTU, ARDURA IZAN.
tradizioa
Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX, y en los labortanos Etcheberri de Ziburu, Materre, Duvoisin y los guipuzcoanos Ubillos, Beovide, Etxaide (JJ 100) y Uztapide.

[Mesiaren] baitan behar duzu / esperantza segura, / zure othoitzaz duela idukiren ardura. EZ Man I 54. Bekhatu hauk ziaudezek mendeku eske zerura, / Behaztopa ezadintzat iduki zak ardura. Ib. 13. Gure zorrak pagaturik igan zela Zerura, / Handik ere dadukala gure gatik ardura. Ib. 71. Pensamenduak dituzte itzuliren mundura / Eta eztute izanen Iongoikoaz ardura. Ib. 79. Nor da Aurrari dotriña erakusteko arta, ardura edo kontua iduki behar duana? Ub 198. Ezkonduba naz, ta baditut iru ume; baña Amak dauka dotrinia irakasteko arduria. Mg PAb 57. Gitxitan baño konfesetan ez dirianak, ez daukee arimiagaz ardura edo konturik. Mg CO 287. Ez egiezu jaramon, ez aetara bururik biurtu, ez aei begiratu, ez aekaz konturik ez ardurarik euki. GGero 295. Aparteko arduria euki dot beti piesta ta dantza zaliai dotrinia itanduteko. fB Olg 60. Euki bada ardura andi bat, pekatubak ostu ta desegiñ ez deizun [...] arimako edertasuna. JJMg BasEsc 74. Ardura geijago daukeela, kortako ganadubakaz, seme alabakaz baño. Ib. 126. Ardura andi bat euki biar dozu gorrotorik ez eukiteko. Astar II 30. Dirautsa demoninuak; ez orretan ardurarik euki, bada eztago pellebururik. Ib. 152. Gu sortu, eta bertatik emoten deusku Jaunak Aingeru jaole, edo guardakua, eta ordutixek asten da gugaz daukan arduria. Ib. 284. Marijak dauka ardura andija, bere serbitzarijak ill ez deitezan Eleixako Sakramentu santuak artu bagarik. Ur MarIl 86 (v. tbn. 17). Ni halere ahantzia nere zoramenduetan, ardura guti idukiz nere azken helburuaz. Dv LEd 275. Bai, antxiñako zuen asabak / Zugatza eben maitetzen, / Ardura on bat eurai eukirik / Geituaz joan zeitezen. AB AmaE 467. Ez beza beraz, Aita txit santua, errege ilezkorraren aurrak geran ezgeroz, gure mantenuaren ardurarik iduki. Bv AsL 74. Ezeukan Portunek Pedro Mariren ardurarik. Ag AL 95. Praile eta monja guztiak, euren arimen ardura andia dauken guztiak. Itz Azald 62. [Angeruak] dauke gizonak zainduteko ardurea. Ib. 75.
( s. XX.) Ardura andia eukan beti bere egitasunakaz. Echta Jos 42. Aren gauzetaz ardura ba neuko lez. "Porque pareciese tener gran cuidado de lo que a él tocaba" . Or Tormes 95. Emakumia dozu etxeko ardurea daukana, gauzeari iraun eragitten dautsana. Otx 21. Auzoko andreagana juanik, eskatu eutsan Markolbek, arren, bere etxiaren ardurea eukitteko eurak urittik bigurtu artian. Ib. 115. Ardura andiye deukot ardao-usañik sumau eztaistien. Kk Ab II 59. Ugazaba askok langilleen ardura apurrik be eztauke. Eguzk GizAuz 189. Ugazaba askok langillearena baño sakelaren ardura obea euki ei dabe. Ib. 161. Ugazabak nagikeriz [...] bere lantegian aurrerapenak sartzeko ardurarik euki eztaualako. Ib. 141. Gizonari bere buru ta biziaren ardurea eukiteko eskubidea ta orretarako bear dauzan gauzen jabetzea, bere izatetik datorkioz. Ib. 93. [Lamiñek] uleen ardura andie eukien, ta atx-gane orreitan urrezko orraziekaz uleak orraztu ta uleak orraztu sarri ikusten ei-eudiezan. Akes Ipiñ 28. Gure pausuak nola dabiltzen / Dauka benetako ardura. And AUzta 153. Guk ere jarrai nai genioke / guraso zarren modura. / Nola gu ere beratatikan / etorri giñan mundura, / orregatikan eduki ber da / aurrekuaren ardura. Uzt Sas 212. Baratzen ardura eukan Aita batek eruan ninduan lorategiko bedarrak ebagi eta abar egitera. Gerrika 30.

v. tbn. Azc PB 356. KIkV 19. Bilbao IpuiB 262.
azpisarrerakoSense-4.1
(Pl.).
Iauna, alxatu geroztik kable eta aingurak / Arren iduki etzazu gure gañean ardurak. EZ Man II 137. Nigaitik euki zituan ardurak eta egin eutsuzan eskariak ta erreguak. EL1 167. Espainiako Konsulak alper daukaz gure ardurak / Mexikon eztau ezer alkantzau. Azc PB 198.
azpisarrerakoSense-4.2
" Arduraik euki ez. Bakarrik baliatzeko gauza izan. Zuen neskiak oiñezkero eztauka iñora joateko arduraik. / Orrek eztauka etxeko lanak eitteko arduraik. Jakina, beste kontestu batean erresponsabilitaterik ez adierazten du" Elexp Berg. .
azpisarrerakoSense-4.3

(Sin complemento gen., sin -t(z)eko, etc.).
"Interés. [...] Neska! zelako ardura gutxi daukazun " Elexp Berg. . " Ardurak euki. Tener cargos, responsabilidades. Ardura aundixak zeuzkan itxuria, ta burutik endreau zan " Ib.
Othoitzez nagotzu nahi ditutzun eduki kargutan eta gomendiotan [arima eta bizitzea], oraiñokoan bezala hemendik aitzina ere kontu eta ardura edukitzen duzula. Mat 297. Muru sendoaz barriz erria / Dago itxia, / Ez daukagu ardurarik, / Etsairik okerrenenik / Garealako gaur illgo emen, / Emon baño len / Iñori gure erria. AB AmaE 371. Ez ardurarik euki, / isildu negarrak; / ze igaro arren fedeak / orain egun txarrak, / Fedea da mundura / Iaunak ekarria / goituteko munduan beko Iaun gorria. Azc PB 223. Ardurea eukenak, laster usmau eben Karlos ezegoala bere lagunakaz, da arin biraldu ebezan alde guztietara zaldi-ganekoak bera billatutera. Echta Jos 106. Jakin egik, ba, egon intzala / Guztiz arrisku andijan; / baña etxaukok oin ardurarik, / Jagi adi euberdijan. Enb 199. Eta otso arek --ez ardurarik euki!-- izan ebazan, bai, izan ebazan kaskarrekoak ugari! Bilbao IpuiB 47. Apaiz jaun ori len asia da / alkatiaren kargura, / konfesatzera beregana ez ta / orrek dadukan ardura! Uzt Noiz 44.
azpisarrera-5
ARDURA EMAN. Preocupar, producir preocupación.
tradizioa
Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX, y en Urruzuno y Basarri.

Sabelak emoten deutsu ardura geijago arimako gauzak baño. Mg PAb 69. Gauza astun ta arduria emoten dabenetan zelan gabilz? Mg CO 17. Auzi arduria emoten dabeenetan, billatuten da letradurik onena. Ib. 287. Ala ere, ez zidak ardura andirik ematen ire ezten txaarrak ateratzen bazidak odol apur bat. Nere gañean dijoan Mandazai onen zigorrak beldurrago egiten naitziak. VMg 33. --Zer egiten da infernuan? --Kitututen da bekatuen ordea ta kaltea, zeinek orain ain ardura gitxi emoten deuskun. EL1 52. [Gurari txarrak] bijotzian mina, ta arduria sarri emoten deuskubeenak. fB Ic II 259. Egiñ eban aitak testamentuba, ta erabagi zituban bere gauza gustijak. Ez zituban gura izan itxi arazu oneek, arimakuak ardurarik asko emon oi dabeen azkeneengo geisorako. JJMg BasEsc 277. Egija esan nai badozu, ezteutsu zuri ardura andirik emoten baserrikuari egiten jakan kaltiak. Astar II 74. Eta ain ardura gitxi emoten deust salbaziñoiak, edo argiruago esateko, uste dot ain ziur daukadala? Ur MarIl 12. Baiña egiaz, ematen zien ardura apurtxo bat [...] ikusi bearrak. Ib. 86. Orretariko umekeriak ezeutsen ardura ta aizola andirik emoten. A BeinB 43. Zure gurasoak zarrak badira ta [...]. --Ezteust, andrea, añbeste ardura orrek emoten. Ag Kr 159. Etxeko arazoak baño auzokoak ardura geiago emoten deutsen asko. Echta Jos 62. Esan deiela nai dabena; orrek ezteust ardurarik emoten. Ib. 66. Ardurarikan eztit ematen izenak, kontua daukakigu gauzaren izanak. Urruz Zer 103. Eta oneek ikusi ta yakitiak ardura geiago emon biar dausku. Kk Ab II 137. Entzun-gorrak, Jaungoikoak ardura gitxi emoten eutsienak. Bilbao IpuiB 217. Ardura gutxi ematen die nunai lanean asteak. Basarri 136. Jazteak ez eutsan ardura aundirik emoten Mautsari. Izan bere, etxean sartuta egon oi zan ia beti, bere loditasuna zala-ta edo. Erkiag BatB 137 (92 ardura esatekorik emon ez). Etxea dotore eukiten ba-dakigu ondarrutarrok; baiña erriko apaindurak ez dauskue ardurarik emoten. Etxabu Kontu 203.
azpisarrera-6
ARDURA-EZA ( (det.)). Descuido, falta de interés. Cf. Bera: "Ardurez, incuria, abandono".
Odol malkoz negar egitekua da guraso askoren euren umiai doktrinia irakasteko daukeen arduraeza edo deskuidua. Astar II 93.
azpisarrerakoSense-6.1
ARDURARIK EZA (det. ). Falta de cuidado, de interés.
Bizkaiko jaun, abade ta nik legezko soñokoa darabillen askoren nagitasun, alperreria ta ardurarik eza, euskerea ikasteko liburubakaz bururik ausi baga. Mg PAb 195. Baña beure erruz ta ardurarik ezaz, galduko bazenduz edertasun [...]. JJMg BasEsc 24. Baña ajolarik-eza ta ardurarik-eza erakutsi nai izan arren neskak. , Lasturretako argietara aurpegia azaldu zitzaionean, negar-kutsuz lausotuta agertu zan. TAg Uzt 271. Atsegiñago ditu irri zoroa ta ardurarik eza, buruauste ta gorabeeren artean bizitea baiño. Erkiag BatB 154.
azpisarrera-7
ARDURA-GAI. Tema, materia de responsabilidad.
Zuzendaritzaren Lege-Trebea izatea izango du ardura-gai. "Ejercerá la función" . EAEg4-4-1937, 1430.
azpisarrera-8
ARDURA GAIZTOKO. "(B), intención. Ardura gaiztokoa, de mala intención" A.
azpisarrera-9
ARDURA GUTXIKO.
a) Irresponsable, negligente. v. arduragabe (2) .
Osagille nagi, baldan ta ardura gitxikuak, ez dira benetan egoki ta adiutubak neure gatxarentzat. Mg PAb 203. Dua beste konfesore ardura gitxiko, ta biar bada danza zale bategana. Mg CO 214. Estu bat edo ernegau bat nasa bategaz edo ardura gitxiko bategaz ezkondutia [...] beti da arrisku andiko ezkontzia. fB Ic III 334. Baia billatu bear dau konfesore kontuzko [...] ta jakituna, zeñek obeto [...] lagunduko deutsan ondo konfesetan, ardura gitxiko batek baño. CatBus 51s. Ajolagabeen ojuak eta ardura gutxiko pelota-ikusleen atzerakakoak. Anab Usauri 60.
v. tbn. JJMg BasEsc 83. Itz Azald 179.
Baña beste aldetik dagoz gizon, eta emakume ain sor, ain astun, ain euren arimiaren ardura gitxikuak. Astar II 148.
b) (Cosa, asunto...) de poca importancia. Cf. ARDURA HANDIKO.
Gure salbazinua edo kondenazinua da ardura gitxiko gauzia. Mg CO 95. Ardura gitxiko gaietan, naiz [...] ardurazkoetan. KIkV 59.
(ardura gutxiagoko).
Deus gutxiko arazoa, ikusten denez. [...] Baina, bere ezerezean, ez da Marturentzat ardura gutxiagokoa, ezta errazagoa ere. MIH 326. Beste zerbait eskeintzen digu, ordea, hori baino ardura gutxiagoko ez dena. MEIG III 72.
azpisarrera-10
ARDURA IPINI, ARDURA JARRI. Poner cuidado, interés.
tradizioa
Tr. Documentado desde principios del s. XIX en autores meridionales, principalmente vizcaínos. Su empleo disminuye notablemente en el s. XX.

Ala ere atenzioa ipinteko ardurarik edo kuidadorik ipinten ezpadegu [...]. Gco I 404. Orregatik ardura andia ipiñi bear dezu, oitura itsusi ori utzitzeko. AA II 29. Obe dala bekatu txikietan ez jausteko ardura alegiñezkoa ifintea. LoraS 112. Guraso zorijoneko oneek, imiñi ebeen ardura andija eureen seme alabeen esatadubaren gañian. JJMg BasEsc 210. Egiten dau pekatu mortal ama edo inudiak, ardura andi bat ifinten ezpadau beragaz eratzoten daben umia lozorruan ez ito edo galzeko. Astar II 100. Baña ikusten dana da, eztala ezetan ardura gitxiago ifinten, miina eziten baño. Ib. 109. Imini biar dau kristinaubak ardura ona, berari onduen juakon laguna aukeratuteko. fB Ic III 332. Zergaitik beraganako ez daben ifinten nekazariak ainbeste ardura, nola abere txe, abelgorri, eta azienda beltzetara. Izt C 183. Guk bere geure lelengo arduria imiñi daigun, Jaungoikuaren borondatia egitian. Ur MarIl 100. Ta pekatu guztia gorrotatu. Ortantxe, bai, jarri bear zendukela ardura aundia! ArgiDL 29. Egun osoa emon eban astua pintetan basastuak lez, ardura andiya ta bere zentzun guztiyak atan ipiñita. Kk Ab II 150. Estropadeari baiño politikeari ardura andiagoa ipiñita. Etxabu Kontu 151.
azpisarrera-11
ARDURA IZAN.
A) a) (Trans.; con complemento en instr., en gen. o sust. vbal. -t(z)eko; tbn., menos frec., con sintagma con suf. -gatik o -(e)tan, con interrogativa indirecta, con completiva o con dat.). Tener cuidado de, responsabilizarse de, harcerse cargo de, estar preocupado por. v. ARDURA EDUKI, ARDURA HARTU.
Tr. Documentado en autores labortanos clásicos (Etcheberri de Zibru, Haramburu, Harizmendi, Argaignarats y Haraneder), y en textos meridionales desde principios del s. XIX.
Ezen kreatzaillearen gañetik kreatura / Onhetsi zien izatu gabe hartzaz ardura. EZ Man I 106. Zuek duzue ardura / larrabre guztiena, / baina beregainki gizon / phenez bethearena. EZ Noel 158. [San Franzes] baldin berze aldiz mundu hunetan bizi zinen orduan arimak konsolatzea gatik egin baitutzu predikuak, dotrinak, eta irakhatsmendu debotak, orai esperanza dut ardura duzula zeure botuko zerbitzariez. Harb 464. Orhoit zaitea, andrea, Iesus baithan duzun arduraz eta hura zure semetzeaz zu ere gure ama egin zinela. Ib. 204. Behar gindukelarikan, / Bizi aphur hunetan, / ibilli bestiturikan / Dolu gisa batetan. / Probetxurik eztukegun / Soiñez dugun ardurez. / Debotak ukha dezagun, / Eta besti berthutez. Arg DevB 62. Ardura izatea bere ohoreaz. He (ap. Dv). Ezpadu batek bereen, batez ere etxekoen ardura edo konturik, ukatu du kargua artzean eman zuen itza. AA I 490. Eta ez dago Zerurako biderik, oraindañoko zabarkeriaren damuarekin aurrera ume, ta mirabeai Zerurako bidea erakusteko ardura obea ezpadezue. AA II 77. Oien ondorengoaz kontu eta ardura andia zuela. Lard 62. Dau ardura andia ikara larria, / Bildur ez txikia, / Galduko ete daben betiko auzia. AB AmaE 344. Ona da projimoaz zuk dezun ardura. Urruz Urz 54. Bai, zoaz ondo, esan eban Maripak, ez orren ardura izan. A BeinB 44.
(s. XX). Lenbiziko arnasa / Artu zan lekura, / Zeñek eztu izango, / Juateko ardura? Otañ EE 1900, 533. Baña Jaungoikozkoa idoro nai dabenak, kanpoko edertasunagaitik eztau izaten ainbeste ardura. Ag Kr 43. Norberen arazuen ardura andirik eztauala dau ezagun. Otx 108. Ona emen zertzutan ardura ixan biar dauan. Ib. 100. --Entzun al dautsazu kokolo oneri? --Ez orregattik ardurarik ixan. Ib. 127. Badu Jaungoikoak izaki guztien ardura, gizonarena, batez ere. KIkG 14. Gai ontaz ardura dutenak zorrotzak izango dira. ForuAG 327. Zuen Aita zerukoak zuetaz ardura duelako ta zainduko zaituztelako. Ir YKBiz 200n. Barneko sandutasunaz ardura gutxi zutelarik. Ib. 128. Ama bati ori esan! Gau ta egun negarra begietara ekartzen didan semeagatik ardurarik ez detala! ABar Goi 63. [Iñaziok] sorterriari zion maitasunaren eta arduraren ezaugarri bezela. SMitx Aranz 168. Amaitu daitezanean, ez dago zetan ardurarik izan, zelan zaindu, zelan banandu. Erkiag BatB 170. Ez zazula bañu-kontu ortaz ardurarik izan, Biedermann jauna. Kartzelan ere, badakizu, kartzelan ere ez genduen bañurik izaten. Lab SuEm 194. Irrati onek ikusko ditu / oraindik egun obeak, / bere ardura izango du, bai, / guztion Jaun da Jabeak. Olea 153. Mundu ontan badegu guk geure ardura / noiz iritxiko geran eriotz-ordura. Uzt Sas 34. Len ere banun bildurra eta / len ere banun ardura, / etzala oso leku ederra / nere mina-zulo ura. Uzt LEG I 130. Eta udarak izan dezala / zu gordetzeko ardura. / Berriz neguak kenduko dizu / orain daukazun itxura. Uzt LEG II 55. Ez estutu, ba, biarkoari buruz: biarkoak, berak izango dau bere buruaren ardurea. Ker Mt 6, 34. Itz ematen dizut, ara, artaldearen ardura geiago izango dudala emendik aurrerakoan. Berron Kijote 58. Urbide oien ardura zutenak. AZink 127. Urren egoan etxiak izaten eban ipinteko arduria. Gerrika 139. Zenbait urtez, behin eta birritan, ez nuen etxe-teilapearen ardurarik izan, eskatu baino oparoago eskaini baitzidaten. MIH 368. Ez dugu haien [xuberotarren] bearneskeriez ardurarik izan behar. MEIG VI 104.
v. tbn. Hm 76. Aran SIgn 40. KIkV 22. KIkG 13. Laux BBa 6. Zait Sof 39. Anab Poli 88. BEnb NereA 168. Ibiñ Virgil 110. Insausti 221.
(Sin complemento instr., sin gen., sin sintagma con -t(z)eko, etc.).
Ez ardurarik ixan. Jaungoikuak danok zaindute gauz. Altuna 93. Ez ixan beraz ardurarik [...] eztozube aurrerantzian be diruaren petturik ixango. Otx 143. Eskalleran gurutzatu zen iskanbilak izuturik goiti zetorren neskamearekin, ez zuen uste kanpotik sartua zenik eta haien liskarra entzun behar zuenik, baina ez zuen ardurarik. Mde HaurB 42. Zelan? Nondik? Ez ardurarik izan. Mutillak doguz olako gauzetan gure ikasleok! Bilbao IpuiB 160. Ez gendukeen sekula, ardurarik izan bagendu, utzi behar gizaldien eta belaunaldien arteko borroka heldu den punturaino hel zedin. MIH 228.
b) (Trans., con compl. directo). Querer (?), ser conveniente, venir bien (?).
--Oi etsegino lagun deizut, / badozu borondaterik. / --Eskerrik asko, jentil onbrea, / ez dot ardura lagunik. Lazarraga 1172v. Ene erriti oi ta zurera / badago bidazidorrik; / oi aetati paseatzeko / eztot ardura laguni[k]. Ib. 1195r.
B) (V-gip ap. Elexp Berg; Lar). a) (Intrans. bipersonal, con un dativo como referencia personal). Importar. "No se le da mucho, no se aflige mucho, ezta asko malmetitzen: etzaio ajolarik, ardurarik" Lar (s.v. afligirse). "Eso no me da cuidado, etzait ajola, ardurarik" Ib. (s.v. cuidado conmigo). "Bai, asko ardura jat neri" Elexp Berg.
Tr. Documentado sólo en autores meridionales.
Ori besterik ezpada / zuk dezun beldurra, / dama gaztia, etzait / batere ardura. Xe 185. Zer ardura zitzaion Patxiri bizirik edo illik egon zedilla bere anaia? Apaol 55. Zu lako ontzitxo bat gaitik, / Gitxitxo ardura jako berari. AB AmaE 381. Bilintx orduan (amabi urtekoa) zan arlote xamarra eta ez zitzaion ainbeste ardura ango egoeragaitik. PArt in Bil 172. Baña etzaiok orregatik ardurarik, prantzesa bait dek. NEtx Antz 146. Morroian erantzuna: "Gutxi ardura jakona beian dago". SM Zirik 69. Iri ez jak ardura uezabak zer eiten daben, a uezaba dok eta uezabak nai dabena eitxen jok. Ib. 61. Bost ardura zaie etxe askotan seme-alabei zer komeni zaien... NEtx LBB 14. (Baina ez zait ardura) / eta gauetan / bide ertzean naiz ezarriko / harri-meta txiki baten alboan. Lasa Poem 80. Noren erruz gertatu zen horrela, ez zait ardura. MEIG IX 28. Azkuek, Bährtek eta beste zenbaitek bazuten ardura zitzaizkien hitzak eta formak izkribuz jasotzeko modurik. MEIG VI 127. Nori zaizkio, ordea, ardura horrelako ezerezkeriak? MEIG VII 29.
(Con ardura det.).
--Ardurea al yak ba, iri? --Bai, jauna; ardurea yat. Erkiag BatB 60.
b) (H). (Aux intrans. unipersonal). Importar.
Tr. Documentado en autores meridionales (sobre todo vizcaínos) desde la segunda mitad del s. XVIII.
Aiek deadar: "Jauna dalako, / Pilatos beldur bazera, / Datorkiela geren anima / Orren odola gañera: / Ezkera ardura, / Gere kontura / Kondena ezazu Grutzera". Bast 41. Artilleaz ardura baldin bazera, sasi-moltso, lapatx eta narrak aldera itzatzu. "Si tibi lanitium curae". Ibiñ Virgil 102. Galatee [...], Koridonez ardura balin bazera, etor zaite zu ere. Ib. 52.
(Construcción impersonal; en frases negativas (tbn. un ej. de interrogativa en J.A. Moguel)). "(No) importa, (c.) ezta ansi, ezta ardura" Añ.
Ez da ardura; zuaz aurrera: zure iraupenak bigunduko dau Zeruba. Mg CO 282. --Zeuk daukazu erruba: etorri ezpaziña ainbeste soñoko bitxidun ta apaindurijaz, ez eban ainbeste eskatuko.--Peru, soñokuak eztabee ezer jan, ez edan. --Zer da ansi, edo ardura? Zulango apainduben zain dagoz onlanguak. Mg PAb 74 (219 ez da ardura). Betoz Teresaren gainera, asten daben saill santuba eragotzi legijuen gatx guztiak. [...] Ez da ardura Teresarentzat. Ez dabee gatxak atzeratuko pausu bat bere egitade andijetan. fB Ic II 293. Ez da ardura. Deungia izan arren sazerdotia sazerdote da. fB Ic III 309. Aretx maitea leiak errerik badozuz bere, / Zeure orriak igartuta gaur ez da ardura. AB AmaE 66. Ez da ardura bizi arren zu guardillan, / [...] Ez ta ni bizi arren lenengo bizitzan. Ib. 262. Ez da ardura sartuagaitik / Plaga bat zeuen lurrian. [...] Plaga ori da laster desagertuko / lurraren azpian. Ib. 68. Ezta ardura --esan eban Portunek-- ezta ardura; etorriko iat niri ondiño garai obea. Ag AL 42. Baña etzan ardura, zerua etzan jausikota. Ag Kr 188. Sagardoa ona izan dedilla ta non jarririk egon ezarren ezta izaten ardurarik. Ib. 19. Burdija apurtuta badago be, ezta ardura. Neuk konponduko dot. Altuna 60. Tira; ezta orregattik ardura. Otx 117. --Baña ezpadago erespatzik ez abespatzik, zelan irabazi? --Ezta ardura, berialaxe eralduko geunkez. Kk Ab II 125. Nire bizitza guztian eztotaz ikusi ehun hitz barri... Baña ezta ardura. Emon deigun, urthian ehun zabaldu leikezala... Osk Kurl 119.
v. tbn. Ur MarIl 106.
c) (Trans. tripersonal, con un dativo como referencia personal. Con suf. -gatik). Importar. "Ez deusku ardura horregaitik (V-arr), [...] ezteuzte ardure periodikoan ifinten deurienagaitik (V-arr)" Gte Erd 166.
Tr. Documentado desde principios del s. XIX en autores vizcaínos, así como en Aguirre de Asteasu, Apaolaza, Mocoroa, G. Mujica, T. Agirre y Gaztelu.
Saman iminiarren / arbolen orrija, / uste dozu orregaitik / dala defentzia? / Ori da errukitasun bat / jabiak arturik. / Orregaitik eulijari / ez deutsa ardurarik. DurPl 80. Pinet ta bere lagunak gaitik / Ez eutsalako ardura. AB AmaE 188. Arrizko biotzduna, gizonen gauzakaitik ardurarik ezeutzana. Ag Kr 205. Eurek ezegozala txakurra zaintzen. Eurei ezeutsela arduraik bape txakurragaitik. Kk Ab II 172. Niri ardura yaustak bost! zuen kopla gustijekaitik. Ib. 17. Zer ardura dio, ba, piska bat argaltzeagatik osasunez ondo ibilli ezkero? TAg Uzt 119. Nori ardura dautsa gaba izanagaitik? BEnb NereA 73. Bandako geienari, gure musika taldea ona edo erdipurdizkoa izan ez eutsan ardurarik. Etxabu Kontu 28. Nola etzigun ardurarik ordubete edo bi bidean pasa, abitu eta segi iritxi arte. BBarand 99. Ez eutsan ardure nor zan izenpetu biar ebana. Gerrika 200.
v. tbn. Erkiag BatB 182.
(En contextos adversativos).
Ez jako alako gurasuari kolorerik mudauko. Umiak pekatu mortalian egon arren, ez deutsee ardura. fB Olg 59. Ta bein auzitan zu imini ezkero, zein zuk auzija irabazi, zein galdu, ardura ez deutseenak. fB Ic II 168. Berau ill arren, urrean iri ez deusk ardura. AB AmaE 444. Oraiñ bat eta gero bestea esan arren ezeutsien ardura. Ag Kr 67. Ardura gitxi deusku guri naiz lenengoak naiz bigarrenak garaitu. Ib. 176. Ezeutsan ardura begiak baltzak, zuriak zein urdiñak izanarren. Echta Jos 220. Beste neskatx ergelak edozer gauza esanta ere, gutxi ardura zion, baiña Premiñek uraxe esatea... Urruz Zer 90. Korridurik eztot artuko, baña eztaust ardura. Kk Ab I 104. Baña etxaustak ardura. Nozonoz igarriko yoek gixonak neuk yaukodan zentzuna. Altuna 82. Baltza nasela diñuste, / Baña neuri dust ardure gitxi; / Ardaoa be baltza da, / Baña askok egiten dau erosi (V-arr). AEF 1930, 9. Origaitik langille ezkonge nai ezkonduak euki, ugazaba bakotxari gitxi ardura dautso. Eguzk GizAuz 183. Ugazaba tinki-minki egon arren, bost ardura deutsa Nikanor-eri. Erkiag BatB 155. Barre egin arren bere itxurai / bape ez dautsa ardura. BEnb NereA 93.
v. tbn. EusJok II 122.
(Con complemento con suf. instr.).
Ez dio ardurarik umeak eta mirabeak gaizki azitzeaz ta oitura gaistoak ikasteaz. AA III 606. Orregatik ezeutsok ardura Yainkoari ire bizikaiaz. "Por eso tiene tan poco cuidado de mantenerte". Or Tormes 93. Beste [olerki] batzuk [...] idatziak izatera iritxi ziran. Etzion berari ardura aundirik bere bertsoak bildu ta idazteaz. Gazt MusIx 167.
(Con subjuntivo + -(e)la).
Zer ardura digu guri ura deabruak eraman dezala, sekula ardit bat eman ez badigu? Apaol 29.
(En construcción con ergativo). "Importar, preocupar, interesar. Ardura desta zu ondo bizi izatiak" Etxba Eib.
An dator bere lekura, / otzak ezteutsala ardura. Azc PB 290. Ardura asko dautso areri ez nire jasak ez neure bizijak be. Otx 75. Eta zuri zer ardura dautsu ni ondo azija ala mendu txarreko ixatiak? Ib. 54. Baña zar-izate onek ardura ete eutson gero gure Txomiñeri? Bilbao IpuiB 274. Gañera, zer ba, nori ardura biar jetzak ba nere ibillerak? SM Zirik 25. Ardura ez deskuna entzun guriak, zerlako okerra ekarri laikian. Etxba Ibilt 461.
l (En construción sin ergativo).
Baiña denpora ona ala txarra egingo ete eban aurretik jakitea, asko ardura eutsan Don Luziori negozioaren onerako. Bilbao IpuiB 100. Orregatik bati ardura diona, besteari eztio. Vill Jaink 141. Aotan aipagarri / izaterik ez dio ardura. Gazt MusIx 75.
Ardurarik eztautsoen gauzetan eztattekela sartu. Otx 98.
(Con interrogativa indirecta).
Zuri abestutea atsegingarri da. / Ez deust ardura berbak zelako zarata, / zuk ba-dakizu nire gogoen galanta. Gand Elorri 129.
(Sin compl. -gatik, instr., erg., etc.). "Ez deusta ardura (V-arr), orreri ezteutso asko ardura (V-arr), ze arduruautso orreri? (V-arr), Joni eztutso ardura (V-gip), [...] zuri zer ardurautsu (V-arr), niri ez deuste ardure (V-arr), orreri ez deutso ardure (V-arr)" Gte Erd 166.
Urrian etxok sarri-askotan eretirik eukiko neu-lako gixon jakittunagaz itz-egitteko. Baña etxaustak ardura. Nozonoz igarriko yoek gixonak neuk yaukodan zentzuna. Altuna 82. --Zer dagizu emen? galdegin zion legor. --Zer ardura dizu zuri? erantzun zion arek lotsagabe. TAg Uzt 166. Garbiñe osatutea? Asko ardura eutsan Joxepari! Bilbao IpuiB 227 (v. tbn. 273). Ain kantuz ugari ta / ain kontuz gabetu, // ez al deutsu ardura? Gand Elorri 76. Komeni izan dakiguke, berez ardura ez baligu ere, grafia kontuez, hitz bitan eta erabat, hemen mintzatzea. MEIG VI 128.
(Construcción impersonal; todos los ejs. corresponden a frase negativa). No importa. "Berandu bazatoz be, eztotsa ardura" Elexp Berg.
Bañan ez da ajola, [...] / Ez dio ez ardura, Jaunarekin bagaude / Garbi ta adiskide gu kontzientzian. AB AmaE 108. --Nik ere nai nuke, andria, zerbait; bañan... etzait arkitzen dirurik... --Ardurik ez diyo. Moc Damu 8. --Ez gizona. Zure errezelorik ez daukat nik. --Ez dio ardura. Nere etxeko baztar guziak ikusi ditzatela. Muj PAm 64. --Eskuak zikindu dozuz. --Ez deutsa ardurarik. Barriro bere, loituko nituke, olako usain gozoa artzearren. Erkiag BatB 86. --Ezin baña nik konpondu, etxakiat onen barri ta. --Ez jetsak ardura; zeozer ein biok! nai ta naiez. --Zer ein neikek baña? SM Zirik 46. --Ixildu zaitez. Ume negartieri erregiak eztetse kopiñik pe ekartzen, eta negarrez jarraitzen ba dozu eztira pasauko erregiak. --Eztetsa ardura. Maistriak esan zestan, ez juateko eskolara erregiak pasau arte, ta pasatzen ez badira, eskolara juan biarrik ez. Ib. 89.
d) (Trans. bipersonal). "Orregaitik eztau ardure (V-arr)" Gte Erd 166.
Baña orraitik etxauk ardura. / Aupa, Jon biotzekoa! Enb 197. Ondasun guztiak baño geixago ardura daben gauzian aurka. Etxba Ibilt 479. Ta zer... ze ardure dabe ba letreroak? Osk Kurl 214. Bizpahiru aldiz ukitua izan den arren, edo, agian, ukitua izan delako, ezdator beti bat bere buruarekin [...]. Ez dut uste gehiegi ardura duenik. MIH 366. Baditut gai honetan [iritzi] neure-neureak, baina orain ez dute ardura. MEIG VII 90.
azpisarrera-12
ARDURAKO (Precedido de gen.). Persona que está bajo la responsabilidad de alguien.
Guraso bat, nagusi bat, ugazaba bat, egon leiteke egunen batzubetan, berbarik egin baga, arpegi astunagaz, dongaro egin daben seme, otsein edo bere ardurakuak bere txarkerija ezagutu dagijan. Astar II 29.
azpisarrera-13
ARDURA-LEKU. Puesto, cargo.
Jarraitu bezate bere ardura lekuetan orain beroietan daudenak. EAEg 11-12-1936, 515. Utsik dauden ardura-lekuak betetzeko. "Cargos vacantes" . Ib. 8-4-1937, 1458.
azpisarrera-14
ARDURA MAKALA. "Arduri makala! Tener sin cuidado. Bah, arduri makala! ¡Bah, me tiene sin cuidado!" Etxabu Ond.
azpisarrera-15
ARDURAN.
a) Ocupado (en), preocupado (por).
Aste guztija, goxak, arratsaldiak, egunak, eta gabak iragoko dira gorputzagaitik, edo biarrian, edo lanian, edo arduran, edo lotan. Elduten da jaijeguna, zeinetan euki biar dogun arimien arduria. Astar II 76. Norbaitek zerbait alkanzadu nai dabenian kenzen dituz, bera eukitera elzeko galazoten deutsezan estropezu guztijak, eta ezta euretan, edo euren arduran geratuten. Ib. 21. Lurreko abereak / bere mesedean / jaio ta arrazkero / dagoz ardurean. // Zeuekaitik bakarrik / zeruti lurrera / jatsi da nire Jesus / gizon egitera. Balad 204. [Beiak] egunian bitan jatzi, garbitu, jana ekarri, emon eta zer ez? Lau giñan onen arduran. Gerrika 30.
b) Bajo el cuidado (de), la responsabilidad (de), la tutela (de). "Bere arduran itxittu (V-gip)" Gte Erd 253. v. ARDURAPEAN.
Aingeru Santua, zeñen arduran imini ninduan, bere ontasun amaibagean, neure Aita zerukoak. Eguiquera onerascoac (Durango, 1882), 10 (ap. DRA).
azpisarrera-16
ARDURA ONEKO. Responsable, diligente, cuidadoso. v. ARDURA HANDIKO (b).
Guraso ardura onekuak leenaz artuko ditu neurrijak. JJMg BasEsc 116.
azpisarrera-17
ARDURAPE. a) (En casos locales de decl. sing., precedido de gen.). Cuidado, tutela.
tradizioa
Tr. Documentado en autores meridionales del s. XX. Aparece generalmente en inesivo (lo hallamos en ablativo en Etxaide).

Lenengo amabostan etzan lez oneratu, jarraittu eban bertan osagillearen ardurapean. Echta Jos 325. Jazoera arek bere ardurapian artu zituan Epaikarijak. Kk Ab I 39. Burruntzi ta brisela sutan, aingeruen ardurapean utzita, leioetara irten ginan. A Ardi 45. Esan nai du, gu ta gure guztiak aren eskutik nai dittugula, aren babesean, bere ardurapean. Inza Azalp 135. Il-zori neketsuan dagon N. mirabe onen anima zure ardurapean gogoz jartzen det. ArgiDL 121. Kristau-ikasbidea. Gotzai Jaunaren ardu[ra]pean Jaungoiko-jakintzaren erakusle-batzordeak antolatu du. KIkG 1. Bizkaieraz mintzo diranak (Elgoibar, Eibar [...]) Calahorrako Apezpikuaren ardurapean zeuden. A Y 1934, 7. Amaren ardurapean umien azi-ikaskuntzea be askoz obea da-ta. Eguzk GizAuz 185. Mikele neskamearen ardurapean egoten ziran bealdeko lanak eta garbiketak. TAg Uzt 111. Beste lau gurdi ta zortzi idiak Aaronen seme Itamar-en ardurapean zeuden meraritarrei. Ol Num 7, 8 (Dv Ithamarren manuen azpian). Maider-en naitasuna irabazten saiatu zen, bere ardurapean ezi gura baitzun. Etxde JJ 228. Sarritan ordea, buruko adats ederrari kontu egin bearrez, aizeak naspillatu ta itxuragabetu etzezan, gonak beren ardurapetik labaintzen zitzaizkien. Ib. 103. Zazpi urte bete arte, amaren ardurapean azi zan. Zait Plat 8. JAKIN-taldearen ardurapean. Arantzazu-Oñatin. Vill Jaink 3. Andik aurrera bere ardurapian guztia itxi biar zan. Gerrika 263. Zazpi lagunetako zaharrenaren ardurapean ginen. Larre ArtzainE 163. Eguneroko Meza, Kerexetatar Jaime eta Aita Onaindiak eginda, ta Kerexetaren ardurapean atonduta. In MEIG III 127.
v. tbn. JMB ELG 3. Bilbao IpuiB 1. Erkiag BatB 47. MAtx Gazt 103.
azpisarrerakoSense-17.1
(Con adj.).
Nork artu lezaken ire izate garbi au eta zein egon liteken ire illobatxoaren ardurape bigunian! Garbiz EEs 1924, 181.
azpisarrerakoSense-17.2
(Tras -ko ).
"San Antonio" kofradia ta / erriko ardurapean. Zendoia 112.
azpisarrerakoSense-17.3
(Precedido de tema nominal nudo).
Oroitu zaitez, Jauna apaizaren otoitz-ardurapean jarri diran eta Meza done au eskaintzen dan kristauetzaz. ArgiDL 64.
(Sin que le preceda gen. ni tema nudo).
Josetxok legez bizibidean, / Bear genduke jarraittu; / Txomin-txikik lez etxealdean / Illuntasunak argittu; / Juana Marik lez ardurapean, / Basterrak ondo garbittu. Echta Jos 368.
b) (Tema nudo, sin sufs. locales).
Errialde orretako bizi-zirkiñak euren esku ta ardurape egozan, kontrolpean nunbait ere. Erkiag Arran 136.
azpisarrera-18
ARDURAPEAN. Bajo la responsabilidad (de), a cargo (de).
Obarijak [...] Aldundijaren Bixigai-Bazkintzaren ardura-pian geratuko dira. (1918) ForuAB115. Idazkola onen ardurapean, Salerosketa Ikuslari Sailla sortu-erazia izan dedilla. EAEg 28-2-1937, 1174.
azpisarrera-19
ARDURARA. Al cuidado (de), bajo la responsabilidad (de), la tutela (de). v. ARDURAPEAN.
tradizioa
Tr. Documentado sólo en autores vizcaínos.

Ganeko uts txikiak zure ardurara [en "Utseginen artezbidea"] . EL2 252. Eztituz iñolakoz Jangoikoak larga ez itxi pobreak mundu onetan deslai, arturik ta sustentu baga: aberatsen ardurara larga ditu. GGero 163. Ordutik artu eban bere ardurara bekatari guztien bekatu ta gaistakeria guztien kitugarria ta ordea emotea. NekeA 232. Zerbait daukanak bere ardurara, begiratu biar deutsa beria baleu legez. Astar II 162. Bardin izango da edozeinbere beste ofizijokuakaz, euren kontu, edo ardurara arzen badabe eztakijen gauza, edo obraren bat. Ib. 161. Egiten dabe pekatu euren ardurara ifinirik dagozan gauzen konturik eztaukenak. Ib. 162. Baita bere seme, eta beste etxeko, eta bere ardurara daukazanentzat. Ib. 174. D. Antonio de Goicoechea, zeñen ardurara eguan Bilbotik Pancorborako bidiaren iraupen eta kontua. (1866) BBatzarN223. Gure Artzaiñ, Erregiñ, / Ta Ama bazara, / Euskal-lurra artu-izu / Zeure ardurara. AB AmaE 358. Iminten dituezala [semealabak] maisu, irakasla eta ugazaba txarren eta dongen ardurara. Itz Azald 98. Utsunerik nabaritu ezkero, ori beteazo; baña osterantzean gizabatz txikiagoak ondo egin legikiezan gauzak, onein ardurara itxi. Eguzk GizAuz 167.
azpisarrera-20
ARDURAREKIN, ARDURAGAZ. Con cuidado, responsablemente, diligentemente. v. ARDURAZ.
Eta alan bear dituez ekarri denporeagaz eta ardureagaz euren pekatuak memoriara. "Diligentemente tomando cuidado" . Cap 89. Emen itzegiten det guraso zintzo ta ardurarekin umeai begiratzen dienaz. AA II 69.
azpisarrerakoSense-20.1

(Con determinantes; muy frec. en las exprs. ardura handiarekin (handiagaz) 'con sumo cuidado, con mucha atención' y ardura gitxigaz 'despreocupadamente, tranquilamente', 'prestando poca atención'; v. arduragabe ).
" Ardura guztiakin egin euen (V-arr-gip)" Gte Erd 204 (junto a arreta guztia jarri zuen, alegin guztiakin, etc., de otras zonas).
Baea oneek eztauke obligaziñorik, memoriara pekatuak ekarteko ain ardura andiagaz. "Con tanto cuidado" . Cap 89. Nax iauna obrea egin zenduana, zeure ezkuakaz eta ardura andiagaz. "Y con gran diligencia" . Cap (ed. 1893), 155. Ardura handiarekin / Ordean dut egiten / Zure legea bihotzez / Zeren baitut maitatzen. EZ Eliç 222. Auts ta loigarri guztietati, galbaatu biar da ardura andi bategaz. Mg PAb 151. Ardura andi bategaz arteztu gaurko esa-egite guztiak. EL1 25. Orregatik onginai ta amorio au ardura andiarekin gorde bear due ezkonduak. AA I 569 (v. tbn. (txit) ardura andiarekin en Izt C 89 y Lard 480, ardura andijagaz en JJMg BasEsc 111; AA I 486 ardura gutxirekin). Jaunaren aginte oek gordeko balira ardura onarekin, bakoitza bizi liteke bere pakean duan zatiarekin. AA II 165. Beste mandamentubak bere ardura gitxigaz austen ditubeenak. fB Olg 52. Ta eureen aurrian ibili biar da txito ardura andijagaz. fB Ic I app. 16. Urean garbitu bear da ardura aundiarekin. It Dial 84s (Ur ardura andijagaz; Dv artha, Ip benia). Zenbat gizaldi geijagoko purgatorijuak itxaroten deutsun! [...] Eta alanbere, bizi zara ain ardura gitxigaz? Ur MarIl 94. Eurak ardura gitxigaz dagozan une baten, otsoak eroaten dituz ardi batzuk. Itz Azald 140. Onerazpen eta ardura guztiagaz egin egizuz gaubeko egite onak. Ib. 204. Zelango ekandu txar edo txar-oidadetatik iges egin bear dogu ardurarik berarizkoenagaz eta andienagaz? Ib. 187. Ardura andijagaz joian aurrerantza begira ta begira. Kk Ab II 30. Guzti onegaitik larritu zireala gazteok? Bai zera larritu! Naikoa adimen zorrotz eta zitalkeririk euken areik ardura gitxigaz bizimodua atarateko. Ezirean, ba, ikasle? Bilbao IpuiB 159. Ardura andiagaz osatu eutsen atzamarreko ebagia. Ib. 177. Eta bere zeregiñetan benetako ardureagaz jarraitzen eban. Alzola Atalak 93.
azpisarrera-21
ARDURARI UTZI. No preocuparse. v. supra ejs. de ez eduki ardurarik, ez izan ardurarik en ARDURA IZAN, ARDURA EDUKI.
--Gurozue jentez bete daigun aurten San Norberto zelaie? --Eta jentie ara nok karriau? --Karriau? itxi arduriari, zagi bategaz millagrue einde yauk. Kk Ab II 38.
azpisarrera-22
ARDURATAN. (V-gip ap. Elexp Berg).
a) Preocupado. "Arduratan egon, estar preocupado, impaciente. Oinddio eztoskue pagau ta arduratan gare" Elexp Berg. "Etziñan agertzen da arduratan neuan" Ib. (s.v. ardura).
Aixe otz puska batek, izerdi batek, gose apur batek, [...] edo gau bateko lorik ezak bildurtuten ditubala, edo illgo ete dirian arduratan, iminten ditubala. fB Ic II 278. Eta au esan bear eutsan, ez bakarrik etxekoak arduratan eukazalako. A BGuzur 153. Eta gu, beraren bizilagun guztiok, arduratan geunden, ardura gorritan, zer ikusiko. A Ardi 116. Ez egon bada arduratan biarko egunaz; biaramonak beretzat ardura izango du (Mt 6, 34). Ir YKBiz 134 (Lç, TB, HeH, SalabBN artha, Dv grina, Ip lankheia, Ur arazoa, IBk kezka). Ba, beti arduratan senarra emaztian gustua eitteko, eta au, bere aldetik, aura kontentuz erabiltzeko. Etxba Ibilt 469.
(Precedido de gen.). Preocupado por.
Zeu zara gure Ama, elorri latzean, geure arduratan beti. Gand Elorri 124.
(Acompañado de sust. vbal. con suf. -t(z)eko). Ocupado en.
Banabil beraren soinekoak kutxatik ateratzen, garbiak egurastu ta zikinak garbierazteko arduratan: eta galtza batzuk astintzen ari naizelarik plaust. A Ardi 25.
b) Con cuidado.
Riktrudisek arduratan ibilli zeiteala esan eutsan, arerioak eukazala-ta. Ag AL 163. Agur, baiña ez aztu gero arduratan ibilteagaz. Ib. 156.
(En la expr. arduratan ipini 'poner sobre aviso').
Baiña arerioak daukazuz, da arduratan ipinten zaitut: etzaitekez edonungo bideetan bakarrik ibilli: gorde eikezu zeure burua Portunegandik. Ag AL 155.
azpisarrera-23
ARDURA-UZTE.
Moreno'tar Modestak aurkeztutako ardura-uztea ontzat emanaz. "Dimisión" . EAEg21-5-1937, 1683.
azpisarrera-24
ARDURAZ. (Lar, Añ).
a) Con cuidado, cuidadosamente, con interés, atentamente; responsablemente. "Cuidadosamente" Lar. "Atentamente" Añ. v. ARDURAREKIN.
Tr. Documentado en autores meridionales, principalmente vizcaínos, desde mediados del s. XVII.
Dilijenziau arduraz eginagaz, usteot eze seguru egongo dala. Cap 91. Elduten dan orduban / Bedar ain biarra, / Eskubakaz oi dogu / Gelditxu atara, / Egiteko eskudak / An bertan soluan, / Largateko arduraz / Etzunik albuan. Mg PAb 142. Igaro gaitezen oraiñ bigarren agintera. Enzun arduraz. AA II 27. Ez dago gauza onik arduraz begiratuten ez bajako. Ur Dial 91 (It arreta gabe ez da gauza onik). Aditu bertsuok arduraz, / Egia dalako nik diñodana. AB AmaE 163 (245, 330 ardureaz, 342 arduriaz, quizá metri causa). Gexotegi artako osalari nagusijak eta bere urrengokoek arduraz begiratu ta ikusi eutsoen iztarra gixon ari; gero asi zan bakotxa bere eretxija edo aburuba adirazoten. Kk Ab I 21. Ta ixi-ixillik egon zan, arnasia be arduraz arturik, ugazabak egin ebanari begira. Ib. 74. Seme-alabak arduraz azi ta ezi, eta beren garaian bizi-bidea egokitzea da gurasoen seme-alabakiko eginkizuna. KIkG 53 (KIkV 67 arduraz). Kutxa au arduraz ezpaneuko, norbaitek ogiak ostu deustazala esango neukek. Or Tormes 45. Ez ditu gauza oriek arduraz ta biotzez artzen. Lab EEguna 69. Arduraz ibilli biarko da etxe barruan egiten danagaz. Orduantxe biziko gara mundu guztiyaren aurrean lez; ezta izango orduan orma-artian ate-leiuak itxita ezkutuan egoterik, iñoren ixillian gura dana egiteko. Kk Ab II 134. Ia; zabiltze arduraz, miñik eragin eztagijozuben. Otx 117. Eta emakume batek amar drakma baditu ta bat galdu badakio, ez al du argia piztutzen, [...] ta arduraz billatzen, drakma arkitu arte. Ir YKBiz 299. Sozialista ta katoliku batera iñor be ezin izan daitekela Aita Santuak argi ta garbi esan dausku: augaitik katoliku diran eta izan nai daben gure baserritarrak, arduraz ibilli bear dabe Langillen Batz Orokarraren izenean mesede opaka yoakezan morroi orreikaz. Eguzk GizAuz 127. Arduraz bizita aurreratu dauan diruaz etxe naiz bazter bat erosi ba-dagi. Ib. 145. Itzak eta ibilliak arduraz neurtzen zekian, gizon arek. TAg Uzt 177. Emango zaizkien lanak arin, zeatz, arduraz eta txukun egitea. "Con [...] celo". EAEg 4-4-1937, 1431. Arduraz eta atseginez irakurri dut Gernikaren 18.garren zenbakian Labandibaren idazlana. Mde Pr 265. Arduraz entzun eutsan ugazabak. Erkiag BatB 99. Bizimodu barriari eldu biar geuntsan arduraz, txanpon ondakin guztiak ez amaitzia genduan buruan eta. Gerrika 123.
v. tbn. Itz Azald 56. Echta Jos 142. ForuAB 109. ForuAG 359. Enb 176. Ibiñ Virgil 83. Ardurez: Akes Ipiñ 30.
Apostuoluak ikusirik zein arduraz eta kontuz aditzen zuen, esan zion jaiki zedilla eta zutik jartzeko. Lard 508.
(Con determinantes; muy frec. en la expr. ardura handi(a)z 'con mucho cuidado, con mucho interés'). "Abstracción, recogimiento, retiro, berekikotzea, bere buruaren ajolaz, arduraz bizitzea" Lar. "Bere buruaren arduraz bizi" Hb.
Alde egin ardura andiaz okasiño bekatutsu guztietatik. Añ LoraS 149. Ze arduraz betetan dituan bere esanak. Ib. 72. Eta alan da guzti, ain ardura gitxiz biziko nas?EL2 56. Aita laztan ta maisu egiazkoa! Eta ze ardura andiaz erakusten deuskuzun zerurako bidea! Ib. 200. Apostoluak ikusirik, zein arduraz eta kontuz aditzen zuen, esan zion, jaiki zedilla, eta zutik jartzeko. Lard 508. Azaldu biar dautzubet [...] ardura andiz entzuten zagozan ezkero. Kk Ab I 20. Ara mutil, ondo arduraz arturiko oldozpenagaz etorri nok eugana: [...]. Ib. 78. Aratu ditu ardura andijaz / Etxe inguruak sagasti ta abar, / Ezin dau baña topeu iñun be. Enb 201. Umeaz azten dagozan ama guztiak Estaduak ardura andiz zainduko ei ditu. Eguzk GizAuz 41. Atxinerik ona, Ipiñeburutarrak ardura andiaz begitu deutsie Ageda deunaren baso oni. Urtean-urtean landara barriek sartu ta lengoak yorratuaz, baso ori ondo ornidurik daukie. Akes Ipiñ 20. Eta langileen izenak aipatze hutsak aski adierazten du, noski, lana nolako arduraz eta taxuz burutan atera duten. MEIG III 127.
v. tbn. Ardura aundiz: Ir YKBiz 274. TAg Uzt 52. Erkiag BatB 161. BEnb NereA 247 (156 ardurez). Ardura aundiaz: ArgiDL 99.
b) Preocupado.
Aldi luzetan, beti arduraz, / Zutik ortxe zagoz, baña / Gaurtik jezarrita naiz etzunda, / Lo egin zeinke guraña. Enb 145. Aspalditxuan [...] estu nenguan / Imanol anai urretxiñola / Hale'ra juan zana beñola / Bixi ete zan! / Arduraz nintzan, ai baña zelan! / Ta bere izparra, ona nun dodan. Ib. 191. Joan den aspaldi kezkati nengon, arduraz eta pentsakor, / maixu on baten iduri faltaz zenbait plazetan an ta or. Lopategi in Xa Odol 335.
Zeuk daukozu bijotz ona! emaztiak erantzun eutson. Beti iñoren arduriaz! Altuna 58. Zu zelan bixi ete ziñian / Arduraz nenbillan beti, / Eta lenguan itandu neutsan / Orko aingerutxo bati; / Ta berak alai erantzun eustan: / Adrian, oso ederki. Enb 126. --Alaba!! zertara zatoz? --Zurekiko arduraz, aita. Zait Sof 115. --Au, ageri danez, emakume baten alde ari da. --Zu emakumea ba-zera, bai; zure arduraz nabilkizu-ta. Ib. 182. Muxikatikan iru morrosko; / juan zirian orretarako danak bildurrez, / zer jazoko ete zan ardurez. BEnb NereA 46. Negu gogorraren beldur, erleen etorkizunaren arduraz etsaien gogo aulduen erruki baldin bazera, aski duzu erlategiak elarrez keztatu ta abao utsak kendu. Ibiñ Virgil 112.
azpisarrera-25
ARDURAZKO. (V, G ap. A; Añ).
a) De consideración, importante; interesante. "(De) consideración, (c.) kontuzkoa, ardurazkoa", "importancia, (c.) kontuzko gauza, [...] ardurazkoa" Añ. "(FSeg), interesante" A. v. ARDURA HANDIKO.
Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX y en T. Agirre.
Da sakramentu bat Jesu Kristo geure Jauna[k] egina, ta itxia gaiso ardurazkuei arimako ta gorputzeko biar dituben laguntasun guztiak emoteko. CrIc 168. Ezta ordu bateko zeregiña lan andi ardurazko au. Añ EL1 123. Ze ardurazko lana dan Salbaziñoa. Ib. 20. Misionarien lan neke, buru-auste, ta ardurazko alegin guztiak. Añ LoraS 8. Bada dakizue, au dala bear-lanik ardurazkoena. Ib. 37. Erlijinoe baten sartu gura dabenari senidiak, adiskidiak, ezagunak ta aragijak irakoiten deutseen dudazko, ardurazko ta bildurrezko gerra illuna ta astuna. fB Ic III 317. Gauza onak ondo egin bear direala, gauza ardurazkoak edo arduragarriak arduraz. Ezale 1897, 113b. Orreik gauzok ardurazkoak eta ondo gogartetu bearrekoak dira. Ag Kr 73. Ardura gitxiko gaietan, naiz ezaguera argi edo gogo oso barik ardurazkoetan. KIkV 59 (KIkG 41 ajolazkoetan). Aringa dabiltz ara ta ona. Ardurazko zerbaitek darabiltz ain axolati. TAg GaGo 17. Leen nai ez-ta, ardurazko ez eretxita, izan zituen senargaitzakoak, gero orren ezezgarriak ez yakozan begitanduten. Erkiag Arran 177. Entzungarria ta ardurazkoa zan, beraz, Dekanoaren epaia. Ib. 143. Ama on batek sendian dauko / ardurazko zeregiña, / dakialako bere aurtxoak / daukela aman premiña. BEnb NereA 247. Kondaira, ordea, ez da holakoetan agortzen eta ez da Txirrita lekuko txarra ardurazko diren zenbait puntutan. MEIG VI 74.
(Peinado) cuidado.
[Ikasle gazteok] ezagun-errezak zenituen, orrazkera ardurazkoa, txano ikusgarria ta esku-makila ongi landuak erabili oi baitzituzten. Zait Plat 21.
b) Cuidadoso, diligente, aplicado, responsable.
Jaunaren serbizioan ardurazkoagoak aurrantzean izateko. Añ LoraS 110. Zeuroen alegin ardurazkoaz ta deboziñozko beroagaz batera. Ib. 5. Eta arimeak, erletxo ardurazkoaren antzera, batuten dituala aek loratxoak. Ib. 135. Arzai maite ardurazko, ardi galduen billa datorren bat. Ib. 78. Joanesen mendekoak, bitartean, beren ardurazko bizitzari jarraitzen zioten ederki. Ag G 132.
azpisarrera-26
EZ DAGO ARDURARIK. No hay que preocuparse; no importa. Cf. Mg CO 61: "Zelango eskandalubak zabaldu ez dira? Nun da Jangoikuaren grazija galduba? Nun infernu irabazi, ta zeru galdu dana? Oneekaz ez dago ardurarik".
Unas pagan; pero otras / doaz pagau barik: / Elespuru es quien fía / ta eztago ardurarik. Azc PB 180. Urabillak orduan, esker ona erakustearren, lagunari: Batxi, eztago ardurarik, esan eutsan. Satikan baiño obeto bizi izango zara Urabillan. A BGuzur 150. Azala enparau ezkero eztago ardurarik. (V-m) "Todo tiene remedio menos la muerte; litm.: en sobrando la piel, no importa" . A EY III 323. Atenai aberatsean, gatzaren ardurarik izateke, elea zeriola, bizi zan Sokrate beti: azala enparau ezkero, eztago ardurarik. Zait Plat 89.
ardura
<< ardozale 0 / 0 arduragabe >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper