Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arabera.
sense-1
(AN, L, B, BN, S, R; Urt I 126, Ht VocGr, Gèze, Dv, H), arauera (SP, Lar, Gèze, Dv, H), araura (Lar, , H), arauiala, arara (AN, L; Lar). Ref.: Bon-Ond 167; A (arabera, arara); Satr VocP ; Gte Erd 188 y 271; Izeta BHizt2 .
Según, conforme (a), de acuerdo (con). (Precedido de un sintagma nominal en gen.; alguna vez tbn. de una frase relativa sin caso gen.). "Haren eredura, comme lui, à l'équipollent de lui, c'est le même que haren araura" O VocPo (s.v. eredu). "À proportion" SP. "Arabera, eredura, selon, suivant" Ht VocGr. "Gisa, arabera, selon" Ib. "Je ferai suivant ma fantaisie, egiñen dut ene oldearen arabera" Ib. 359. "Según" Lar y Añ. "(A) pedir de boca, gogoaren araura"; "cronológicamente, eraren araura" Lar. "Balioaren arabera pagatu du (BN-arb)" Ib. 188 (s.v. balio zuena juxtu juxtu pagatu zuen). "Denboraren arabera (BN-ciz-arb)" Ib. 271 (junto a eian zer denboran den, etc.). "Lan ederra in dugu aalmenain arabera" Izeta BHizt2. Larramendi, s.v. según, da tbn. la forma arara, que figura asimismo en Azkue, como contracción de araura en alto-navarro y labortano. Cf. HeH Voc: "Arau, arauera, arabera, bezala, antzora". v. erabera, arau (II, 2), 1 ario, ARAUAZ, ARAUEZ, ARAUZ, EREDURA.
tradizioa
Tr. La forma más antigua es araura, documentada en Dechepare, Leiçarraga, Gasteluçar, en los mixanos Etchart (5.1r), CatLan y Lopez (en estos dos últimos junto a arabera ), en Lizarraga de Elcano, JesBih, Arbelbide, Iraizoz (en éste junto a arauera ) y Etxaburu (Kontu 65). Arauera se documenta en Materre, Etcheberri de Ziburu, Haramburu (303), Pouvreau, Etcheberri de Sara, en los suletinos Mercy (4), UskLiB (13), CatS (81) e Inchauspe, y en el alto-navarro Legaz (53). Belapeyre (<aratiala>), Maister y Eguiateguy emplean arauiala. Falta en Axular, que usa arauaz. Arabera, documentado ya en Pouvreau (<arav->), será a partir del s. XVIII la forma casi exclusiva hasta nuestros días, incluyendo a los baztaneses CatB y Echenique. Fuera del área septentrional y alto-navarra hay sólo araura en Beovide, Uriarte, Orixe (Aitork 208), Erkiaga y T. Etxebarria, arabera en Iturriaga, Lizardi y Labayen, arabera y arauera en Berrondo, y alternancia de las formas araura, arabera y arauera, en autores como Mirande, Villasante o Zaitegi. En DFrec hay 151 ejs. de arabera (13 septentrionales), 90 de arauera, 10 de araura y 1 de ariora.

Zuri neure iaun eta iabia bezala igorten darauritzut heuskarazko kopla batzu ene ignoranziaren araura eginak. E 7. Eta batari eman zietzón borz talent, eta berzeari biga, eta berzeari bat: batbederari bere anziaren araura. Mt 25, 15 (He, IBk -ren arauera, TB, HeH, Dv, Echn, Leon, IBe -ren arabera, Ur -ren araura; Hual bere kapazidadiari konforme, Samper segun bere kapazidadea, Ol bakoitzaren antzeari zegokionez). Beraz, hire erranaren araura, Iainkoaren botherea eztiagok behin-ere alfer. Ins C 1v. Deabruaren finezia eta enganioa, zeinéz usatzen baitu gure hatzamaiteko erratxenik garenaren araura. Ib. E 7v. Monument, hitz hunen signifikazionea aitzinago latinaren araura hedatzen bada-ere, sepulkreagatik hartzen da Skripturán. Ib. ã 4v. Eta hunez erran nahi zuen ezen Iesus Krist haragiaren araura Abrahamen hazitik ethorriko zela. Adv ** 2v. Eta nor deitzen duzu Giristino? --Iesu-Kristo Iaunaren fedea eta legea duena, eta haren arauera bizitzen dena. Mat 37. Edo guti edo aski zorraren arauera, / Iaunak behatzen duela merezi harenera. EZ Man I 81. Zeronek agindu duzun Hitzaren arauera. (Ps 7). EZ Eliç 306. Abre mutuak bezala guthizien arauera doaz. SP Imit III 12, 4. Egizu zuhurren konseilluaren arabera . <aravera>. Ib. IV 10, 3. Egizu enekin zure ontasunaren arauera, ez ene gaixtotasunaren eta eskergabetasunen eredura. Ib. 9,3. Orduan emanen zaitzu iakintasuneko argia, on eta behar izanen duzun arauera. Ib. 18,2. Helas, Jauna, baldiñ tratatzen bagaitutzu gure falten araura, nork sofrituko tu zure justiziaren aspretasunak? 49. Kateximaren bigarren partia, [...] gure kristi legen aratiala [sic, ¿por arauiala?] . Bp II 1.
( s. XVIII.) Eskuararen erregelen arauera moldaturik. ES 129. Eta [ikhas dezadantzat] gauza guziez iuiatzen bere baithan direnaren arabera, eta zure probidenziak eman dioten herrunkaren arabera. Ch III 27, 5. Humillenak eta munduaren arabera mezprezagarrienak hautatu baititutzu. Ib. 22,3. Zeren bat bedera errekonpensatzen edo punitzen baitu, merezitu duenaren arabera. CatLav 26. (V 21; 66 (V 42) merezitu duen arabera) Guziarekiñ segi zazu on zaitzun debozionea; bihotza, ikhusten duzun gauzez mobitua, sentitzen duzunaren arabera. He Gudu 144. Uste düzia, zelüko konsolazioniak bethi ükhenen dütüzüla zure nahiaren arauiala. Mst III 35, 3. Ahaide hurkoa zaitut, eta legearen arabera banuke zurekin ezkontzeko zuzena. Lg II 247s. Ez bagiñote gizonei ungirik egiten bere merezimenduen eta kualitate onen ariaz eta arabera baizen, nekhez eta bakhan egin giñozakete. Mih 53. Amoinaren egitia bere alguen arabera. CatLan 114. (112 araura) Justiziarik garratzenaren aura [por araura?] ere Jesu-Kristok [...] gure arrerosteko egin zukeen gauzarik tipiena aski zukezun mundiaren [...] arrerosteko. AR 172. Amorekatik gauza guzietan gutzaz egin dezan bere borondate dibinuaren arabera. Ib. 174. Ez dezadan egin deus-ere zure arabera baizen. Brtc 231. Deusere bere arauiala etzereio honki jiten. Egiat 231.

( s. XIX.) Urrikaribédi [...] bere miserikordia andiarén araura: Ez egín enéki ene bekátuen araura, bai bere miserikordiarén. LE Ong 128v. Garen guziak, zoin bere ahalen eta herrunkaren arabera, obligatuak gare lanean haritzerat. Dh 71. Erregelaren arabera bizi dena, Jainkoaren arabera bizi da, dio Jaundone Paulok. Ib. 45. Zer da Prudenzia? --Da birtute bat zeñekin portatzen da persona arrozoñaren arabera. CatB 79. Herriko kartierren nonbrearen arabera emenda daitezke kontseilariak. JesBih 413s. (391 araura) Huna Jaunaren neskatoa, egin bekit zure hitzaren arabera. CatLuz 40. Zure buruari ukho eginen duzunaren arabera abantzatuko zare berthutean. MarIl 34. Baldin Salbatzailea ez balitzaio urrikaldu, iduri guzien arabera, [paralitikoa] bere gaitzarekin hilen zen. Jaur 113. Punitzia merezi ute / Obraren arabera. Bordel 90. Ethorri zitzaitan gutizia Laphurdiko hitzkuntzan lan beraren egiteko, [...] Laphurdiko mintzoaren arabera. Gy V. Zarenaren arabera, aberats edo pobre, [...]. Ib. 160. Aitzakiak nahi zintuzten nahien arabera egiteko. Hb Egia 56. Ez diezadazula egin nik merezi dudan bezala, bainan-bai zure ontasun mugarrigabearen arabera. Dv LEd 149. Bataiuan bereganatu zittuben obligaziyuen eraberat bizi dena. (Lesaka, 1857). ETZ 261. Merezimenduaren arabera nere sariztatzeko. Elzb PAd 46. Lege au denboren ta biartasunen araura gorde izan da Ordenan, leku batzuetan bestietan baño zorrotzago. Bv AsL 202. Egia da baduela hogoi urthe Jainkoaren nahiaren arabera bizi beharrez nabilala. Jnn SBi 95. Ez detzagun gauzak idurien arabera xoilki preza eta juja. Lap 45 (V 25). Gure ahalaren arabera, [...] mintzatzera atrebi gitian. Ip Hil VI (64 arauera). Eskual-Herri maitearen mintzai eta ohitura onak, gure ahal ttipiaren araura, hazkartzeko. Arb Igand 7. Erran gogo duenaren arabera hitzen moldatzeko. Ib. 17. Ezagun omen baitute nola diren altxatuak eskolan bi haurrideak, bat erlisionearen arabera, bertzea erlisionerik gabe. HU Zez 148. Gure ahalaren arabera erran dugu. HU Aurp 118s.

( s. XX.) Jakiten dute neskato gazteek nola ditazken merkeenik bakotxa bere heinaren arabera apaint. JE Bur 70. Hartaz liburutto huntan egiaren arabera mintzatzea ez baitzeie gaitzi izanen. Ib. 33n. "Bakoitzari berak egindakoen araura emango diote" dio Jesusek ebanjelioan. Inza Azalp 115. Daviden itzak, itzek dioten arabera arturik, ez dire ongi eldu gure lanaren xedearekin. Ib. 186 (189 artu dion arabera). Zuekin ez zegok itzegiterik! Euskaltzaindia lan txalogarria egiten ari dek ta jakintza legeen arabera. Lab EEguna 84s. Luzexka sudurra, goi-beez beintzat --musuaren arabera-- ta pitin bat zearka azia. Ldi IL 40. Erri bakoitzak odoletiko zalearen, bere bearraren [...] antzo ta arabera sortu-ertiera. Ib. 126. Ez erabaki itxuren arauera, epai zuzena egizue. Ir YKBiz 314 (cf. infra ejs. de itxura guztien arabera, itxuren arabera, 'según parece'). Egiaren araura dabillena berriz argitara etortzen da. Ib. 64. Indar duten lege aginduen araura ordainduko dira. EAEg 1-11-1936, 192. Larunbata-mezaz eldu da azkenera / erromeriaren oi dan arabera. / Erromesak itzul norberen etxera. SMitx Aranz 183. Egin bekit zure hitzaren arabera. Zerb IxtS 81. Indar bat zedukan azali horrek, oihan guzia eta inguruko herrialdea eta lurbira haren neurriaren araura bizi baitziren. Mde Pr 166 (79 arauera, 155 arabera). Katu-emea orrelantxe ibilli oi da bere kumakaz, Nikanor bere poltsa ostuaz dabillen araura. Erkiag BatB 168 (v. tbn. 31). Indoxinatiarra izan behar zen begitartearen arabera. JEtchep 82. Ehüjarre dügü arren, / ihizekan arabera, / Elkhigia güzietan, / setiratü gaiñ behera. 'Nous avons donc, comme à la chasse, / Bloqué toutes les issues' . Casve SGrazi 160. Naiko ez balu beintzat, zaldun ibiltariaren arabera. "A uso de caballeros andantes" . Berron Kijote 218 (41 zaldun-legeen arauera). Amaitzeko bada, bere liburuetan ikasitako arauera uraxe eman zion bere irudimenean. "De la misma traza y modo que lo había leído en sus libros" . Ib. 179. Han egonen da lasai lasaia lagunak zer derasan entzuten, eta gero harek bota duenaren arabera ariko. Xa Odol 63. Dirua banatzeko, bakoitzari berea, zituan azioen arabera. JAzpiroz 189. Erregelen arabera eginak ez daudelako. MIH 240. Gure artean, izan ere, XIXgarren mendeko Errusian gertatzen zen arabera, maiz galdatu ohi diote gazteek beren buruari ea [...]. Ib. 284. Solo luze bat kantatzen digu, bere herriko kantarien araura. MEIG I 159.

v. tbn. AstLas 53. Etch 656. It Fab 72s. ECocin 21. Prop 1876-77, 83. Laph 129. CatJauf 7. Const 23. Zait Sof 108 (Plat 139 arauera y 23 arzura). Vill Jaink 31 (78 araura). Gazt MusIx 163. Ibiñ Virgil 110. Lasa Poem 104. Etxabu Kontu 180. Arauera: In MEIG VI 40.
azpiadiera-1.1
( araberago ).
Bertutezko lanetarik lehen hautatu behar dugu gure eginbideari hobeki dagokana, ezen ez gure gustuaren arauerago dena. SP Phil 174 (He 176 ezen ez gure gustuko dena).
azpiadiera-1.2
(En frase negativa).
Iñuzente egunian, Abenduan 28 garrena, goizian goiz, jaiki zan borreru eiñ biar ebana eta igo eban neskamiak lo eitten eban gelara bere intenziño okerrakin, eta oindiok oian zanetik, eraiñ zetsan iñuzente emaztiak pentsatzen ez eban araura. Etxba Ibilt 470.
azpiadiera-1.3
(Precedido de instr.).
Ebakitzen erreinuak, Probintziak eta izendatzen aietan Ordenako legiaz araura buru egin biar zutenak. Bv AsL 164. Utzi zion Orlando Konde Jaunari eliza egiten aingeruen Erregina Mariak eman zion ispillubaz araura. Ib. 147s.
azpiadiera-1.4
(Precedido de tema nominal nudo).v. arau (2).
Ez da bethi izaiten [arthaldea] beiratzeko ora; / Haren beharra heldu, toki arabera. Hb Esk 230. Gehienek etxea berek erabiltzen, / Ontasun arabera muthil dela hartzen. Ib. 88. Berela azken-igurtziak eman zition Olio sainduz zazpi tokitan, Eliza katoliku araura. Or Mi 147. Oiek, gure aitaren gogo arabera badira, bete bitez. Zait Sof 155.
azpiadiera-1.5
(BN-arb, S ap. Gte Erd 178; Ht VocGr, VocBN, H, A), araura (Lar), arabialat (Darric ap. DRA .).
(Ref. a personas).Según, de acuerdo con el testimonio de; según la opinión de. "Selon moi, ene arabera " Ht VocGr 422. "Según San Mateo, jondone Matheoren araura " Lar. " Egungo Ebanyelioa San Luken arabera da " VocBN. " Zaharren arabera, arauera, suivant l'opinion des anciens. Nere arabera, à ce qu'il me semble" H. " Ene arabera, a mi juicio" A. " Ene arabialat, a mi juicio (AN; Darric)" DRA. . "Según. (En Eibar nos valemos comúnmente de esta voz). Jesukristo gure Jaunan Ebanjelixo Santua, San Juanen araura " Etxba Eib. "Poliziaren arabera (BN-arb, S)" Gte Erd 178 (junto a poliziak esan duenez, poliziak aditzera eman duenez, etc., de otras zonas).
Gero Iesus Kristen Ebanjelio saindua, S. Matheuen araura, S. Marken araura, S. Luken araura, S. Ioanen araura. Ins G 1r. Gizona da, filosofoén araura, animal razoin duen bat. ABC I 7v. Ezen San Gregorioren arauera, hark emazte du, bat ere ezpalu bezala. SP Phil 412. Eta hala hiri noble hura [Iruñea] izatu da Eskual-herriko hiri buruzagia Celio Augustoren arauera. ES 118. Eginbide hori eta obligazione hori dela zerbait ere maneraz Aphezaren eta Arzainaren izaite guzia, San Agustinen arabera. CatLav A 2r (V 3). Deuserek, San Gregorioren arabera, ez dio hala ematen Jainkoaren populuari garaitia bere etsaien gainean. Lg I 191. Jaun horren arabera / Aita Saindua bera / Bere kadiratik / Mintzo denean ere, / Ezin sinets daiteke, / Ez badu manurik / Erregeren ganik. Monho 28. Non Elizako aiten arabera, lurreko surik izigarrienak ezpaitire freskurarik baizen ifernukoarekin aldean. Dh 164. Lafontenen arabera / Yende horlakoa da guziz zuhurra. Gy 277. Bere haurren arabera, Budda Yainko bakharra da eta Erospeneko gizona. Hb Egia 60. Jesukristoren ebanjelio santua San Mateoren araura. Ur Mt tít. (Lç araura, He, IBk arauera, TB, Dv, Leon arabera; Hual, Samper segun, Ol Matai deunak dakarrenez). Piarres Adameren arabera, azkaindarrak kasik saratarrak bezain yende onak dire. Elzb PAd 30. Elizako izkiribazale jakintsienen arauera, hiruretan hogei eta hamabi urthetara heltü zen. Ip Hil 197. Yaunak, ene arabera, Errepublikak behar ditu [...]. Elsb Fram 133. Batzuen arabera behar litezke faltatzat ezagutu errefera aldetik 90 garren metra pasa lezaketen jo guziak. Zby RIEV 1908, 86. Seme haren arabera, jeneralak bere zaldiaren gainetik zerbeit ikusi duke lurrean. HU Aurp 73. Holakoekin etsai baino hobe da, nere arabera, ez... adixkide baitezpada, bainan etsai-gabe... Barb Sup 110. Baginakielarik bidean dabilanak guti duela behar jan, ogi eta gasna baizik ez, ahalaz, zaharren eta jakintsu zonbaiten arabera. JE Ber 28. Bossuet famatuaren arabera ez da egundaino izan hein hortako mintzatzailerik. Zerb IxtS 100. Nietzsche-ren arabera, direnak oro aurretik ere izan dira eta gero ere itzuliko dira. Mde Pr 328 (221 araura). Herri hau [Aldude] gero ere, denen arabera, / ez español, ez frantses, bizitzen zen bera. Xa Odol 123. Zure eritasun hori duela berrogoi urte huntakoa duzu zure arabera? Etchebarne 137.
v. tbn. Arb Igand 143. Lf Murtuts 28. Larz Senper 56. Azurm HitzB 31.
azpiadiera-1.5.1
(No ref. a personas).
Krima aundiak ditu / Famen arabera; / Sekulako juan dute / Galeraz galera. Bordel 142. Itxura guzien arabera. JE Bur 133 (cf. supra itxuren arabera (erabaki)). Aspaldidanik, Nafarroako Oroituriaren arabera, munduko lau kantoñetara edatua zen eta dago Orreaga izena. FIr 163. Bai, ikustekoa zen, egiazki, Borda-ttipiko nausia, [...] begiak sutan, hasarre gorria [...]. Itxura guzien arabera, norbaiten hiltzera zagon. Lf Murtuts 8. Ordu artio kasi fraide uste zituen horiek etzirela batere bizi, errealki, itxuren arabera! Ardoy SFran 221.
azpiadiera-1.6
(Precedido de rad., part. vbal., rel. o gen.).Según, conforme, a medida que. " Sor-arau il ziren (Lc), sor-arabera (BN-baig), sor-arauka (Sc), murieron cuantos nacieron" A (s.v. arau).
Eian orai nork duen, ethor arabera, / Herrietan egiten aphezen berdura. Hb Esk 197. [Marmaloek] lilietarat dute bere ixuria, / Iresten belhar puntta, sorthu arabera. Ib. 236. Bada, drainak urez husten direnaren arabera, airez bethetzen dira. Dv Lab 115. Laburtzen, beltzten eta desbardintzen dira [hortzak] aberea zahartzen denaren arabera. Ib. 239. Yaten dutenaren arabera handituz ere dohazi. "À mesure qu'ils en mangent" . Dv Dial 5 (It jaten dijoazen bezela, Ur jaten daben neurrijan, Ip jaten dienaren antzo). Leher araz zaitzu laur kullera irris esnian kanela puxka batekin; emenda zazu esnez gogortzen den arabera. ECocin 35. Kantua flakatuz zohan, buruak pika arabera; bainan ez zen arras gelditu azken burua ebaki zutenean baizik. Elsb Fram 116. Baina vodkaren eragina ahulduz zoan araura, bihotzeko kezka berriz ere nagusitzen zitzaion. Mde HaurB 85. Mutilaren belarri motz oharkorrek entzun araura analizatzen zituzten doiñuaren notak. Mde Pr 167.
azpiadiera-1.7
(Sin que le preceda gen., rel., etc.).En conformidad; en consecuencia. "Ajustadamente, [...] araura, arauki, araukiro " Lar. v. ARABERAN (b).
Eskiribizale zaharrenetarik batek dio Troilon Frigiako herrian zela andere bat zakianak bera beno ederragorik etzela ta bihotza amoros ziana arauiala. Egiat 172. Guti edo haiñitz nonbait idukitzeak toki, / Balemake bezala iñoiz arabera merezi. "Comme si d'occuper ou plus ou moins de place / Nous rendait, disait-il, plus ou moins importants!" . Gy 125. Idaztiño haren azken orrietan. lauko laburtu bat eman dugu, gaitza bakotxaren nabarpen larrienak eta arabera bakotxarentzat laguntza beharrena zein den. FIr 185.
azpisarrera-1
ARABERA HARTAN. De tal modo, de ese modo.
Bazter guziak zorrez beteak, eta ez iduri deusen eskasik baduketela. Gauza guziak arabera hartan dire, xapeldunetarik gutarteko langile xumeenetaraino. HU Zez 68.
azpisarrera-2
ARABERA HARTARA. "Zenbat ere emanen baita eta arabera hartara izanen du berak, il recevra dans la mesure qu'il aura lui-même donné" Dv.
Gogo hobearekin jaten dute orduan [ardiek] . ; edaten ere dute gehiago eta arabera hartara baliatzen. Dv Lab 276. Ongi bizi izan balin baziren, arabera hartara hil ziren. Barb Leg 132.
azpisarrera-3
ARABERAKO (L, BN, S ap. Lh; SP, Dv, T-L), ARAUERAKO (SP), ARABEKO (Arch ms. ap. DRA ). a) (Adnom., precedido de sintagma nominal en gen.). Conforme (a), de acuerdo (con). "Jainkoaren arauerakoa, qui est selon Dieu" SP. "Araberako, qui est conforme à, proportionné. [...] Alferrak dire gure nahiak ez badire Jainkoaren xedeen araberakoak, tous nos vœux sont vains, s'ils ne sont pas conformes aux desseins de Dieux" Dv. "Conforme", "proportionnel" T-L.
Egunetik egunera barreneko gizona bisita berriez Jainkoaren imajinaren arauerako bihurtzen da. SP Imit III 54, 8. Beraz haragiaren eta sensuen arauerako gizonak, [...] beudez ixilik ene sainduen estatuaz eta graduaz minzatu gabe. Ib. 58, 5. Mundu huntan konsolazione haiñitz ez izatea, guziz sensuen araberakorik. Ch I 21, 3. Spiritua maite badut spirituaren araberako gauzetan hartzen dut atsegiñ. Ch III 48, 6. Kanonen araberako penitenzia. CatLav 307 (V 153). Gizonaren kolerak ez duela Jainkoaren justutasunaren araberako obrarik eragiten. He Phil 233. Bihotzeko sentimenduen araberako zenbeit akzione. He Gudu 87. Humiltasunak egiten du Jainkoaren araberako giristinoaren zimendu funtsezkoa. Lg I 251. Ala prezatzeko bai-dire abisu zuhur eta Jainkoaren araberakoen emailleak! Ib. 341. Ukho egin behar zioela bere yaiduraren araberako irabazbideari. Lg II 82. [Apostoluek] besarkatu baitzuten ebanyelioaren araberako pobrezia. Ib. 192. Izanaraziko darotzu zure araberako adizkide bat. Mih 69. Ezin erran bezalako diferenzia bat bada munduaren araberako eta graziak ematen dituen handitasunen artean. Ib. 26. Zure dignitatearen edo goratasunaren araberakoa izan behar da zure bizitzeko moldea. Brtc 86. Bizitze bat hain guria, hain sentsuen araberakoa. Dh 220. Gogokunde hek izan behar dire, [...] meditatzen den geiaren [...] araberakoak. Ib. 103. Hire bihotzak etzian ukhan behar, ez maithagunerik, ez afekzionerik, neretzat eta nere araberakorik baizen. Ib. 147. Urt araz zazu gure bihotzetako horma eta egizu Salbatzaile dibinoarenaren osoki araberakoak bilhaka daitezen. JesBih 441. Hemen ezartzen dut opserbazione hauien araberako orthografa. MarIl VII. Ez othe gare bada izanen, eskriturak dioen eternitateko aberats hetarik, fedearen araberako aberats hetarik? Jaur 104. Zein errexki buru arin eta ergelek sinhesten zituzten yaiuren araberako irakuspenak. Hb Egia 56. Jainkoaren araberako lanetan. Dv LEd 259. Zer du balio umiltasunak, ez balin bada obedientziaren araberakoa? Laph 232. Bakhotxari bere beharren araberako sokhorria emanez. Ib. 79. Eta zuzen da lanaren araberako izan dadin saria. Prop 1881, 2. Eritu zen Liongo hirian, eta han berean hil bizitzearen araberako heriotze sainduaz. Jnn SBi 168. Ezen nere oinhazen araberakoak izanen dire nere eternitateko atseginak. Ib. 150. Aho ederra baitzuen beti konpainian, buruaren eta bihotzaren araberakoa. HU Aurp 112. Hastapenaren araberako izan ziren ondorioak. Ib. 105. Handia baita!... izenaren araberako egitatea. Juduek nehon irabaztekotz, han [Villejuif-en] behar zuten irabazi. HU Zez 90.
(s. XX). Janaren araberako lana ginuen; deus ez. StPierre 29. Lehengo arrakastaren araberako famak hein batean dirauku oraino. Ox 201. Xedeen araberako zituzketen jakitatea, ederrerako jaidura. JE Ber 78. Botearen araberako errefera, erreferaren araberako botea, hizkatzen dira ausarki ehun moldetarat, solas bera bethi haste. Ib. 46. Hain bitxia zaiku gure iduripena non, gauzen araberako denez argitzea gatik, egiten baitugu galde gizon bati Loiolarateko bidea nundik den. Ib. 44. Beraz, sariak eta zigorrak ez baldin badira onegiñ eta gaizki-egiñen araberakoak, eztira ziñezko ordaiñak. Vill Jaink 107. Ondikotz barnea etzela kanpoaren araberakoa, laster behar zuen ohartu gure misionestak. Ardoy SFran 159. [Hiztunak] alde edo lekuaren araberako iruditzen zaion aldiaren ardatzean bi puntu nagusi ditu begiz joak. MEIG VII 101. Bizkaitarrek diotenez, aditza bera denean galdegai, soila izaki aditza, joan noa, etorri nator, eroan daroa eta horien araberakoak erabiltzen omen dira. MEIG VI 160.
v. tbn. CatJauf IV. Const 24. Gazt MusIx 65.
(araberakoen).
Zeinaren bizitzea eta heriotzea baitira gure ordinariozko meditazionetzat hauta dezakegun xederik eta punturik hoberena, gozoena, [...] eta gure indarren arauerakoena. SP Phil 91 (He 93 eta gure izpirituko indarren araberakoena). Egia da nahi nukeiela hala ere gure hitzak liren gure afekzioneen ahalik arauerakoenak. SP Phil 208.
b) (Sin que le preceda gen.). Adecuado, proporcionado; semejante. "Proporcionado"A, que cita a Dv.
Gaitz guziek ez behar mainho itsasoko; / Minek galdetzen dute ur araberako. Hb Esk 97 (v. tbn. 236). Parisko erdian badago xutik lau ezkinetako harri bat, asko ezkila-dorre bezain gorakoa, nahiz ez duen araberako zabaltasuna. Hb Egia 149. Nolakoa izanen baita zure bizia, [...] araberakoa aurkituko duzu Jainkoa, bizitze huntarik ilkiren zarenean. Lap 22 (V 13). Fede ona egintza onetan da ageri; ona ez dena berriz araberako egintzetan. HU Zez 194. Gerla-denboran baitzen no man's land [...]; eta araberako angles-hizkuntza baten gai litake, ikaran gabiltzen erregebidea. JE Ber 93. Etxekandereak sehiari: "Eguerditan, kanpokoak baditugu. Egizu araberako bazkaria...". Egunaria 5-12-1964 (ap. DRA). Herriko gizonek jaun erretorarekin batean bilhatu omen zuten kalandier eta liburuetan "araberako patroin saindu" hura. Lf Murtuts 2. Amodioaren mail guziak / ez dira arras berdinak, / Jainkoak ditu adinarekin / araberako eginak! Xa EzinB 123. [Semea] joaitean hartu nuen naigabe samina, / hala nola betiko berexi bagina; / araberakoa da gaurko atsegina. Xa Odol 307.
azpisarrera-4
ARABERAN.
a) (Precedido de gen.; tbn. de rel. o sintagma con suf. -ko). Según, conforme (a), al modo (de).
Baitira lau barrio, abereen oneziaren araberan eginak. Hoberenak lehenbizikoan kokatzen dira. JE Bur 172. Etxetik igor nindezan [...], zakur gaixtoer jazarri zen araberan loth zakitan neri ere, holako zerbeitetarik sorthua bide zen aitarendako naukan delako beldur izigarria. Ib. 11. Ikustekoa da badoazilarik yantzan, xuri-xuriak, lerroak galdu gabe, [...] ohidura zaharren araberan. Zub 116. Legearen araberan hire eskutarat yinen zaizkik, haren ontasun guziak. Ib. 62. Lehengo yendakia gogorra zen. Etzen hain minbera hotzari, beroari, usain tzarreri egungo egunetako araberan. Ib. 90. Aitortzen dut nik ere denen araberan baditutala nere hutsak. Ib. 93. Katamotza [...] batera ta bestera zebillen, etsaiaren gañera erortzeko noiz une egokiena izango zan. Paulino geldi bere tokian ta Katamotzaren araberan eskubira-ezkererra aurrea erakusten. Anab Usauri 75. Ain berriki egiña dago kopla au, ain berriki ta ain egoki, ez bait-diteke izan gauza egokiagorik, gaiak berak eskatzen duan araueran mirariaren miraria agertzeko. Lek SClar 129. Zer lenguaietan meza entzun / Jeinkoak ez dauku erran, / erran derauku egin dezagun / nork guhauren araberan. Xa in Mattin 118. Maxina hunek [bizikletak] merezi / duenaren araberan, / jabeari behar diot / orai kontseilu bat eman: / goiti ez du kurritu nahi, / ezin geldi gain-beheran. Xa EzinB 28.
(Precedido de part.).
Aiphatzen Diodorok, yakin araberan, / Zelten Iberiarat heltzea denboran. Hb Esk 13.
Conforme, a medida que.
Ta orain, [...] amarrekoak gutxitzen ziran araberan nere poza aunditu. Anab Aprika 81.
b) (BN-arb ap. Gte Erd; Dv (que cita a Prop), T-L). (Sin que le preceda gen., relativo o suf. -ko). De igual modo, proporcionalmente, adecuadamente, en conformidad, en consecuencia. "Proportionnellement, [...] araberan" T-L. "Araberan merkeago da hemen (BN-arb)" Gte Erd 264 (s.v. "proportzioan").
Hirigoien anaiek beztitu herria, / Langilen gostuz eman hainitz arraizia, / Bildu badute sosa, yakindu hedatzen, / Araberan gutiek hanbat lan ibiltzen. Hb Esk 109. Larretan balu berritz [Laphurdik] behar den iphurdi, / Araberan sabelak ez luke non geldi. Ib. 91. Badakite bi, hirur egunen ere iragaiten deus jan gabe, zonbait ur xorta bakharrik edanez, bere gerrikoa dutelarik araberan tinkatzen. Prop 1881, 170. Hala nola mahain sainduko bidea badaki, zuen artean asko gizon elizatiarrek bezen ongi; garaitikoak oro araberan. HU Aurp 189. Auzo hiri eta herrietarik etorriak jaun eta andere anitz; jende xehe araberan hainbertze edo gehiago. Ib. 169. Ba bainan nork eta nola hauts lur-muga hura? Liburuetan ikusi eta iduri du biziki hertsi eta hauts-errexa dela. Hala da ere... araberan. HU Zez 45. Eskual-herriko etxalderik ederrenak eta zaharrenak zorren pean leherturik erortzen ari dire [...]. Etxe ttipiek edo bierartekoek araberan luzazago ihardokitzen dute. Ib. 64s. Araberan jende xeheak bihotza eriago du. Eskual 6-11-1908, 1. Gure jaunak zirtoa bakhan du eta neke [...]; kantua ere araberan, kakol bezain ilhuna. JE Bur 148. Eskuz esku zabiltzak; baten ona bertzearen on; urte xarrek biak hunkitzen eta mehatzen, araberan. Ib. 118. Bera handia, kepia ordean bera baino handiago du, araberan: Austriako soldadoen kepia hura bera. JE Ber 47. Urrian bota ongarri, araberan uzta berri. EZBB II 127. Eta onela ez zion ezer erantzun, bere bersoetan jarraitu baizik, bere zoritxarraren berri emanaz, eta amodioenak [...]; dan-dana erromantzeak abesten duan araberan. Berron Kijote 68. Alkandorak eta aal izan zituan gaiñerakoak artu zituan, bentariak emaniko kontseilluaren araberan. Ib. 88. Maite direnetarik hola berextea / bizi labur hunetan, o gauza tristea! / Araberan atsegin berriz ikustea! Xa Odol 230.
azpisarrera-5
ARABERA HORRETAN. "Arabera ortan (L-ain), con ese motivo" A.
azpisarrera-6
ARABERARA.
a) (Precedido de gen. o sintagma con suf. -ko). Según, al modo (de).
Hunen [Baionakoaren] araberalat haatik, badauzka [Iruñako kathedraleak] barnean hiru egoitegi luze. JE Ber 22. Bigarren hiriño bat, hura ere uraren bazterrez-bazter jarria; sahetsean dugunaren araberarat urak egiten diona, hari ere, apur bat mirail. Ib. 91. Oraiko etxetiar-etxeen araberalat ziren, beihala, eskualde hotako aitoren-semeen egoitzak. Ib. 58. Hilarrien ikusteak gitu bakarrik apur bat ilhunduko, oraiko araberara... Ib. 11.
b) (Sin que le preceda gen. o suf. -ko). En consecuencia, en conformidad, semejantemente.
Nori berari zaio bere indarren neurtzea eta araberara lanak egitea. Dv Lab 134. Atsegin dute gure begiek, begien atseginaz alaitzen zaiku araberalat bihotza. JE Ber 52.
azpisarrera-7
ARABERATSU (araueratsu L, BN ap. Lh). (Forma con suf. -tsu, de valor aprox.).
azpisarrera-8
ARABERAZ.
Bere borondatez urrutira joana zan, ea urrutiak bere oizko araueraz laguntzen ote zion. "Por ver si usaba con él la ausencia de sus ordinarios fueros" . Berron Kijote 158.
arabera
<< 1 ara 0 / 0 aratz >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper