Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
antzeman.
sense-1
1. (V-gip, G, AN-5vill; Dv (que cita a Lard)), antzemon (V-m-gip, G-goi; A Apend), antza eman. Ref.: A. Elex Berg (antz emon); Gte Erd 160, 204 y 233s. Cf. ANTZA EMAN (s.v. antz).
Darse cuenta, percatarse, adivinar, conocer. (Con oraciones completivas o interrogativas indirectas, empleado con aux. trans. tripersonal; la marca de dativo del vb. puede tener o no un referente en la oración completiva). "Calcular" A. "Ainbatu ta markiñarren antz emon da gipuzkoarren alde bat bota ta erderazko 'tantear' edo 'calcular' bat dira" A Ezale 1897, 166b. "Antz emon, acertar (G-zert) [?]" A Apend. "Adivinar, acertar. Arpegixan antz emoten jakon gizurretan zebillena" Elexp Berg. "Antz emontzen ona zana (V-gip, G-goi)" Gte Erd 160. "Gezurra esaten ari zela [...] antz eman zion (G-azp)" Ib. 204. "Begietan antzematen zitzaion (V-gip, G-azp-goi, AN-5vill), antzematen zitzaion berezko ona zala (G-azp-goi), gezurretan ai zala antzemanion (G-azp)" Ib. 233s. "Txakur au antzemanda dago, ez dela naturala (G-azp)" Ib. 233.
tradizioa
Tr. Documentado en textos guipuzcoanos desde mediados del s. XIX (aunque cf. (2) con el significado de 'parecer' ya en Larramendi); en el s. XX tbn. hay algunos ejs. de otros dialectos. En DFrec hay 5 ejs. de antzeman.

Nola zeuden zerbait antz-emateko asko da esatea amak sabeleko aurtxoa jaio begira zeudela, bereala il eta jateko. Lard 298. Nik emaztia utziya daukat / lan ori dala meriyo, / B... G...-k zergatikan dan / orri antzematen diyo. PE 136. Alde oitatik bazijoala / Berak antza eman ziyon. PEItz 180. Ez diyozu antzematen, jendeak onelako gauzak zurekiñ ezkontzea eziñ eraman dutelako kontatzen ditubela? Moc Damu 30. Berialaxe antzematen zion Joanesek nondik zetorren soñua. Ag G 3. Bereala antz eman zion Ana Josepak etzala zeregiñ zalletakoa Malentxo Bidaurretan ipintzea. Ib. 320. Denboralia noiz dan / Norte-Amerikan, / antza ematen diyola / eztu dudarikan. Arrantz 131. Begira ta begira, itxuak zirala antz eman zion azkenerako erosleak. Muj PAm 59. Erdia baño geigo urtu zan, eta len baño pixu gutxigo zeramala laister antz eman zion astoak. Ib. 60. Ez dute nai euzkotarrak diranik iñork antzematea. EEs 1927, 97. Idatsorta aietarik bat artu det, eta bai bereala antz-eman ere arabierazko idazkeraz beltzitua zegoala. (Quijote IX). Ldi RIEV 1929, 208 (Or ib. 7 goarteman, AIr RIEV 1928, 601 ezautu, Anab ib. 609 igarri). Meza-ondoan [...] antzeman zion zer ziteken. Or SCruz 26. Antzeman nion zurrutera bat / etzala txarra izandu. Tx B I 213. Txakur txar onek antzeman dit nik / ortzik ez daukatena. Tx in Salav 47. Ez dit erantzun... bañan antza eman diot ez duala nerekin ezer nai. Lab EEguna 106. Nik, gaztelarrez asko askorik ulertzen ez badet ere, antz eman nion emakumezkoren bati beregana juateko deitzen ziola. Alz Burr 34. Erditu-bear estua zetorkidala antz-emanik. Ldi IL 30. Ortatik antz-emango diozute, eztabai onek ere arnari zimel bat edo beste ekar lezakela. Ib. 59. Gintzaren batek planto egin bearko duala antzeman. "Prever" . EAEg16-12-1936, 560. Sukar aundi baten mende zegola berealaxe antz eman zion. Etxde AlosT 54. Luzarorako ez zegola antz ematen zion. JAIraz Bizia 87. Sartu ziñanerako antz eman nizun biotza bi puska eginda zatozela. Ib. 110. Bizi-erakarpen teoriari, jakintzaren oinarri sendoetan ezarrita zegoela antz ematen zitzaion. Mde Pr 312. Egunez ordea, iñork ere etzion antzematen gabean lo gutxi eginda zegoanik. A. Zavala in Goñi 9. Ol zabal luzeok zetarako ziran, laster antzemon eutsan. Erkiag BatB 60. Irakurleak onuzkero antz emango zion [...] ezkontza bere bidez zetorren gauza zala. Anab Poli 138. Ortik antzeman genezaioke zenbat on egin zun. MAtx Gazt 102. Mintzo artan Kutunarena zetorkiola antz emanik. Gazt MusIx 161. Ana irtetzera doalarik antzematen zaio dalako saltzaille arlotea barrura sartua dala. Lab SuEm 168. Gauza onikan etzeukatela / ondo ziran antzemanak, / askoz obia zutela andik / kalera jetxita danak. Uzt Sas 120. Antzeman dizut lendabizitik / diruan eske zaudela. Lazkano in Xa EzinB 135. Arabe-ikurrez idatzia zegoela antz-eman nion. Berron Kijote 108. Alare, laxter antz eman nioken, danak etzutela onera eman. Ataño TxanKan 172. Etxekoak berealaxe antzeman zioten Kalixtori zerbait bazuala. TxGarm BordaB 100. Antz eman nion sartzean, ain poxal zegoalako, nai zuala joatea. JAzpiroz 165. Antza eman genion / zerbait bazala an. Zendoia 105. Bistan egoan truko bat izan biar ebala, baña iñork ez geuntsan antz emoten zer izan leiken. Gerrika 41. Ez diot antzematen zer ikuskizun duten oraindik oraingo aurkikunde miresgarri horiek hemen darabilgun hauziarekin. MIH 400. Erraz antzemango dio [...] . diote-k baduela, bi bokalen artean, erdibideko hots bat. MEIG VI 127.
azpiadiera-1.1
(Con sust., o pronombre, en dativo).Comprender, entender, captar; darse cuenta; adivinar, acertar.
Arretaz begiratzen badezu, gauz oni zerorrek puntuan beñ antzemango diozu. Arr GB 85. Orniturik gañera bere doaiezko emaitzaekin, espiritu motai antz-eman ta igerritzeko. Aran SIgn 29. Progatu gabe ezin / idiai antzeman. Ud 152. Guk burubekiñ baño, zubek sudurrekiñ geiago ikasten dezute. [...] luziak dituzutelako antz eman gauzari. Sor Bar 80. Eta gaur gero antza emana / egongo zera zedorri. JanEd II 136. Bere buruz etzan gauza nere gerra-moduari antzemateko. Or SCruz 141. Aien arnaritik antz emango diezute. Ol Mt 7, 16 (IBe antzeman; Lç, He, TB, Dv, Ur, Ip, Leon, Or, Ker, IBk ezagutu). Aren oñetan Errutek lo egin zun, ta iñork besteri antzemateko lain argitu baño len yaiki zan etxerako. Ol Ruth 3, 14. Eta nere biotza emen dabil datozkion poz eta egarriei antzeman eziñik. NEtx Antz 35. Gau illunean bere nortasunari ezin antz emanik, Xalbat zalakoan, ene adiskiderik onena il nun. Etxde JJ 245. Bere ateraldi ta jokabide zuhurretatik aixa antz-eman zenezaioke bere adimen argiaren zorroztasunari. Ib. 17. Ganau guztixak egualdixai antz emoten xaue. (V-gip). Gand Eusk 1956, 210. Etorkizunari antzematerik berriz ez dago. Egan 1956 (1), 34. Aren senarrak ez eutsen emaztearen gurari ta burutasun guztiei antzemon ez igarri. Erkiag Arran 89. Puskaka ta asmamenaz ezagutzen dugu bakarrik zoriona, ta gure barrenean euki baño antzeman egiten diogu. Txill Let 75. Laister antzematen diote neguari, krisallu piztuak olioa txinpartaka eta tortx inguruan onttoak ernetzen ikusiz. Ibiñ Virgil 77. Nik solfeoari ez diot antzik emango, baña ori dakizutenak badakizute nola bertsoak kantatu. Uzt Sas 25. Zerbait gerala uste ta / ezer ez geranak, / baña orain gauz orri / gaude antz emanak. Ib. 49. Arrazoi aietatik laster antz-eman zioten jabearen eroaldiari. Berron Kijote 63. Hieroglifiko edo hitz nahastuei antzematen ari denaren jolasa. MIH 149. Lehen-orainak ditut begien aurrean soil-soilik bihar-etzitakoei nolabait ere antzemango badiet. Ib. 392. Zahar kutsu horri, nik uste, errazki antzemango diote gure idazle gazte beldurgabeek. Ib. 89. Historiaren izkutu hondarrei antzeman dielakoan. MEIG VIII 62. Bukaera ere ez du [filmak] inork antzemango ez dion gisakoa. MEIG I 174.
azpiadiera-1.2

(Ejs. ambiguos respecto a la construcción).
" Zelan antz emontsau (V-gip)" Gte Erd 160. " Sasi-mediku batek antz emon zotsan azkenian " Elexp Berg.
Nik ere zerbait abestu naita, / Ezin antz-eman... Au lana! Enb 126. Izan ere itz berri batzuek sortzen dituzte. Edozeñek antzematen dio! Lab EEguna 70. Nexkok onetan begi azkarra oi-dezue izan ere, ta antz-eman didala, uste det. NEtx Nola 32. Nik uste bera ere antzemana egongo dala. Anab Poli 137. Zein alditan egin zan antz eman leike. Etxabu Kontu 185.
azpiadiera-1.3
(Otras construcciones).
Bere morroiak antzeman zuten idazki ura bialtzia bear-bearretakoa zala. EgutTo. (ap. DRA) Barreiatzen ari dan surmurra egiztatu dezakedan biderik ez dut antzematen aurre ta orain-aldian. Zait Sof 70. Engrazirekin izketan ziardun, aren itzetan eta begi-erabilkizunetan beraganako gertutasuna antz-eman nairik. Etxde JJ 109. Dena itsu-itsuan edo gizonen naierara gertatuko balitz ezin izango genduke aldez aurretik ezer igarri ez antzeman. Vill Jaink 172. Dena dela, satorraren lana atertu gabe aurrera joango zela Joanes agure zaharrak ere orduz gero antzeman zezakeen. MIH 24. Bestela bezala gertatu zen, ez bainion nik antzeman berekin zekarren izkutua. MEIG IX 94.
azpiadiera-1.4
( antzik eman, en oraciones negativas o interrogativas; en el primer caso el significado es distinto, por ser una negación más tajante o absoluta, de frases del tipo ez diot antzematen ).
Amak Semea topatu zuen / modu artan zijoala, / antzik ematen ere etzion / ura lenekoa zala. Auspoa 68-69-70, 48. Ez al dirazu antzik ematen / nik zaitutala naiago, / ai! mariñelak gau illunian / izarra baño geiago. Bil 105. Nola ango jendiak ez baitzuen iñoiz ere jazkera alakorik ikusi, zer zanik iñork etzion antzik eman. Bv AsL 86. Aien aberastasunak zenbaterañokoak ziran, ametsetan asi ta ere ez genioke antzik emango. Alz Burr 41. Kantari zauden orduan / ari zeranik iñoiz ez dizu / antzik emango mokuan. EA OlBe 12. [Eskutitzari] antzik ez zion eman, emakumeak idatzia zala besterik. JAIraz Bizia 122. Kaieko gizonek ez zioten antzik ematen ere gaiztakeriaren egillea nor ote zan. Anab Poli 29. Tiliki-talaka-otsa ere nabaritu zuan, baiña ez zion antzik eman nork egin ote zezakean. Berron Kijote 225. Tiroak nondik zetozen etzioken antzik ematen. Ataño TxanKan 98.
sense-2
2. (Lar, Hb).
Parecer. "Parecer, parecerse" Lar.
[Igelak] euren berbaikeran "laukat-rrrrkrr, [...]" esaten daraigoioela antz emoten dabenez, begittandu yakon Bertoldineri. lau dukat errukarri baño ezeutsazala bakaldunak emon esan gura ebela. "Pare ch'elle dicano quattro, quattro". Otx 133. Poz igurikor, susmorik gabeko baten egoetan eramana zen jadanik haurra [...]? Hala antz ematen zuen haren irribarre zerutarrak. Mde HaurB 97.
azpiadiera-2.1
Parecer verosímil.
Zulo onen barri azaldu euskunak diñoanez, Jesukristo emen ibili zan baño leenagoko Jerusalen egoan lur azpian, da orretariko bat dala; da antza emoten dau, beste orren antzekuak erakutsi euskuezan barruti orretatik urten baño leen eta. Gerrika 251.
sense-3
3. Representar.
Parisen dago gerkar irudi bat, igarilari bat ekiñian dagola antz ematen duna. Anab EEs 1919, 184.
sense-4
4. Dar buena apariencia.
Adornatzen zan plazatxo ori / jaiai antza emotera. FEtxeb 96.
azpisarrera-1
ANTZEMAN-EZINEKO. Inapreciable, imposible de notar.
Zaratak urreratzen datoz... Alako pauso-ots antzeman eziñekoak dirudite. NEtx LBB 171.
antzeman
<< 1 antzarki 0 / 0 antzina >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper