Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
andana.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado desde mediados del s. XIX en autores septentrionales, sobre todo bajo-navarros; tbn. lo emplean algunos meridionales como Lardizabal, Goñi, J.B. Ayerbe, Lauaxeta, Orixe y Berrondo. La forma endana se encuentra en textos de Lardizabal, Goñi y Berrondo, y andena en un texto suletino del s. XX. En DFrec hay 16 ejs. de andana, 11 de ellos septentrionales.
etimologikoa
Etim. De rom. andana; v. DCECH s.v. andén.
sense-1
1. (AN, B; Lar, , Dv, H), aldana (H), endana (AN-gip). Ref.: A; Garbiz Lezo 18.
Fila, hilera, línea; sucesión, serie. "Andana, orden o línea de algunas cosas" Lar, . "Hilera" Lar. " Lehen eta bigarren andanak, la première et la seconde section" Dv. "Une suite, série, rangée" H. "(AN; Lcq), hilera. Argi-andana, xerri-andana (B), fila de luces, de cerdos" A. "Fila" Garbiz Lezo 18.
Laphurdi, Xuberoa, Nafarroa biak, / Gipuzkoa, Alaba, Bizkaiko hegiak, / Nahi ditut hedatu bere andanetan. (Interpr?). Hb Esk 72. Nor bere endanan edo errenkadan jarrita, Jerusaleneronz abiatu ziran. Lard 212. Lenengo pareta-aldiak odol askoren truke artu zituzten [...]. Bigarren endanakoak artzeko asmoan, eskallerakin igo ziran. Ib. 545. Uztarrika bezalatsu sortzen dira adarrak: azpiko andana laburtuz eta bigarren andana arrasatuz, zura bortxaz garbitzen eta luzatzen da. Dv Lab 363. Aurrean, zaldizko gerra-gizonak ederki jantziak zijoazten; oien ondoren, jendea bi endanetan. Goñi 110. Launazka jartzen dira [bersuak] . : lauek azken hitzaren buztana berdina daukate, eta berdin joria, aldatzen zeielarik lehen andanatik bigarrenera, eta bigarrenetik hirugarrenera. JE Bur 11. Horra hor soldadoen andana jarria / Hobiaren inguru. Hau da balentria! Ox 81. Bihurgune andana bat iragaiten dute gero errexki gure otoek. JE Ber 8. Urte andana hortan, gizonak kasik etenik gabe urkusten du atezaina. Mde Pr 103. Manestarren ipui-andana bekaldetzen nuan. "Manichaeorum longis fabulis" . Or Aitork 103. Ostatu eta kafe andana bat bazen bat bertzearen ondoan. JEtchep 85. Ez du itzaurre apaiñik izango, ezta liburu-atarietan ipiñi oi diran amalauko, epigrama eta laudoriorik ere, buka-eziñeko endanan jarriak. Berron Kijote 18. Han urte andana bat pasaturik jin ziren. Etchebarne 68. Urte andana baten gostuz. Larre ArtzainE 107. Bidali zigun halako hitz-andana luze eta beldurgaria. MIH 140. Honako hitz andana honek badukeela zer ikusirik T. Navarro Tomás-en "unidad melódica" eta "grupo fónico" direlakoekin. MEIG IV 101. Elkarren ondoan datoz irudi biziak, esaldi laburretan, ur hegiko lizar nahiz makal lerdenen andanak bezala. MEIG II 143. Luza dezaket nahi adina orduko doluminen andana. MEIG VII 39. Berehala aurkitu zituen lankide eta ondorengoak, luzaroan ahituko ez zen andanan. Ib. 30.
sense-2
2. (L, B, BN, S; Dv, H), andena. Ref.: A; Lrq; Gte Erd 225, 247, 257 y 293; Izeta BHizt2. Grupo. "Troupe, bande de gens, partie d'un grand nombre [...]. Gizon andana handi bat " Dv. "Une quantité assez considérable, troupe, un bon nombre. Gizon andana bat, nombre d'hommes" H. "(L, BN), tropa" A. " Elefanta andana bat jin da (BN-arb)" Gte Erd 225. "Grupo. Torri zen gazte andana bat " Izeta BHizt2. "Saldut zerri andana bat" Ib.
tradizioa
Tr. Hallamos ejs. de concordancia ad sensum en Hiriart-Urruty (Zez 159), J. Etchepare (Bur 57), St. Pierre, Barbier, Zubiri, J. B. Etchepare (115), Arradoy, Lafitte y Xalbador.

Etxetiar on baten lekhuan, bi erromes andana sartzen dituzte. Dv Lab 87. Orduan gobernadorearen soldadoek, pretoriora harturik Jesus, haren ingurura bildu zuten andana guzia. Dv Mt 27, 27 (Lç, He banda guzia, Ur, Echn tropa guzia, Ip lagunak oro, Ol gudatalde osoa, HeH, Leon lagun guziak, IBk gudari-talde osoa). Bada, Jesusek galdatu zioen: Zer duk izena? Eta ihardetsi zuen: Andana; zeren hainitz debru baitziren gizon hartan sarthuak. "Legio" . Dv Lc 8, 30 (Lç lejione, TB araldea, HeH saldoa, Leon elemenia). Hedoietarik uli ematen du arranoak, nahi bezain andana handiak dituen bere hegal zabaletan. Hb Egia 39. Ekharzaleak, andana handian, abiatu ziren, bere aldetik, mendiari gora. Elsb Fram 137. Eta egastinak, airatu orde, alkharretara bildu ziren, antzara andana edo tropa bat eginen zen bezala. Jnn SBi 376. Eskualdun andana handi bat Lurdera joana zen. Arb Igand 7. Bere deputatu lagun andana batekin itzulia ikusiko ginuela oneko alderat. HU Aurp 102. Bertze andana bat ostatuan frantsesez kantu errepikan. Zby RIEV 1908, 84.
( s. XX.) Uste ginuen ganbara onthuko zela, eta gizon gisako andana bat bederen ukhanen ginuela. EskLAlm 1907, 6. Berdin gogorra zela zakurrentzat, hotarik baitzaukan andana hilik. JE Bur 11. Egun ortan, Goierri guzitik Segurara dijoan ozte-andana (jende-pilloa) begiratu baizik ez dago. J.B. Ayerbe EEs 1912, 59. Munster-etik barreiatu zituzten apez gai frantses andana bat. StPierre 38. Zapatain andana bat aberastu ere zen, beren bikhe guziak ixtant batez saldurik. Barb Sup 31. Zimino beltzez bazen andana pullita. Ox 130. Ezpiritiaz ikusten günin etxe huntan haur andena bat, nigar, khantü, eta bilhako, hitz batez bizia etxe barnen! GH 1929, 423. Beilarien artean bada gizon andana bat, bi lerroetan bide sahetsian doazinak. Zub 77. Bainan gazte-andana bat buruz-buru heldu baitzaiku, ez oro itxuraz gardatsak. JE Ber 24. Atsalde artan aietara da / euli guzien andana. Or Eus 319. Agertzen zaizkit maite nituen nere lagunen andana. Iratz 71. Gaixtagin andana handi baten aintzinean. Zerb IxtS 88. Xerrikume andana bat bazen leku guztian gaindi kurri. Mde Pr 90. Azeri andana bat bazela bildua haitz baten pean. JEtchep 31. Iri-garbitzaleak bertze langille andana batekin gogotik ari ziren karrikek garbitzen. Izeta DirG 87. Heien lana? [...] presoneretaz arta hartzea: eta Jainkoak daki bazela andana ederra. Ardoy SFran 146. Ihiztari-andana zen hor. Mattin 106. Gipuzkoan eta Bizkaian badira ahatik andana bat [...], pertsua nahi bezala moldatzen dutenak. Xa Odol 58. Abade baten manupean baziren kalonke andana bat. Lf in Casve SGrazi 16. Aristotelesen, Platonen eta filosofo-endana guziaren esaerak orriz-orri dituztelarik. "Toda la caterva de filósofos" . Berron Kijote 18. Ikusi ginuen zikiro andana bat. Etchebarne 37. Garaztar andana bat. Larre ArtzainE 110. Oraingo miresle andanak linguistika berria ezerezetik ateratzen ari zela uste duenean. MEIG V 111.
azpiadiera-2.1
Equipo deportivo.
Igande aratsaldean gure patronaieko gazteak jokhatu dira "Genets" Angeluar bigarren andanaren kontra eta galdu. Herr 12-5-1956 (ap. DRA).
azpiadiera-2.2
(Ref. a cosas).Conjunto, grupo; montón, gran número. " Milion andana, parranta bat (BN-arb)" Gte Erd 257. " Etxe itzulian oto andana bat bazen (BN-arb)" Ib. 257. v. multzo; 1 pila, pilo.
Hartu badu hemen andana handia, / Iragaitekotzat goiko athe hertsia / Behar du utzi guzia. Gy 210. Lur ustela samatsa bezala metatzen dute. Orai lur andana bat ezartzen dute, gero gisu andana bat gainean, eta hola-hola azkeneraino. Dv Lab 184s. Egizu laster, horra diru andana bat. Arb Igand 119. Bertzalde hogoita hamar bat kopla andana, haur eta hura solas. HU Aurp 164. Edozoin hirik baluke horrela bilku andana, mota guzietarik, eta bilku bezenbat lagungo. JE Bur 202. Etxe andana gaitza, eliza bati inguruan datxikitela. Ib. 211. Solas alfer andana bat erabili ondoan. Ib. 169s. Zeru garaiko iphar alderat behatzen delarik izar andana ezagutuenetarik bat. Darric RIEV 1913, 224. Haratago, ostoen artetik, dorre andana bat zeruetan goiti doazila: Aix-la-Chapelle! StPierre 25. Eta eskuan inharrosten ditu boltxaarri edo attanttun andana bat, . klak klak klak egiten dutela. Barb Sup 116. Horrela, euskaldun zaharrek hitz andana bat hartu ahal izan dute beren hauzoen ganik. Mde Pr 217. Baratzeko lurrean, amak ekarrarazten zituen lore andana baten artean ehortzi [xoria] . JEtchep 27. Español itsas-untzi andana bat. "Un groupe de vaisseaux espagnols" . Ardoy SFran 192. Eta hemen gaindi ez ote dira debozione zahar andana bat, Aragoi aldetik noizbait jinak? "Un certain nombre de dévotions" . Ib. 11. Antzokia taulaz eraikitzen dute gune xabal batean, okasione hortarako, jar-leku andana bat eratxikiz aditzaleentzat. Lf in Casve SGrazi 11. Eta horra nun tabako hosto andana bat ederra jiten zautan. Etchebarne 41.
azpiadiera-2.3
Clase, grupo, categoría. "Categoría (BN-mix)" A Apend. .
Herodes, Judeako erregeren egunetan, bazen aphez bat, Zakarias deitzen zena, Abiaren andanakoa. "De vice Abia" . Dv Lc 1, 5 (Leon andanakoa; araldetik, TB herronkakoa, Ol, IBk sail(l)ekoa, Arriand, IBe taldekoa). --Noiz dautazu izkiriatu? --Duela hiru aste. --Eta ez berriz izkiriatu? --Ez! --Beraz andana xurian zira! (Interpr?) Herr 23-10-1958. Nahiz Campion ez den sekula Darwin eta kideen iritzien alde agertzen (Goethe gaizki sartu du andana horretan [...]), ezta ere mintzatzen bizidunen arteko sortze eta bilakaeraren aurka. MEIG VI 83. Iruñean, Iruñeko eta andana bereko formei buruz. MEIG VII 119.
sense-3
3. Piso, planta (de un edificio).
Leio-gañ batean jarri zan [...], eta irugarren bizitza edo endanatik atarira erori eta il zan. Lard 520.
sense-4
4. (AN ap. A ; VocBN ).
"Production, à la fois, des fruits, des marchandises, des petits animaux. Mahats andana bat bildu nuen denbora onean, bainan bertzeak euriak atzaman dauzkit, ustelzen dira , j'avais cueilli une partie de raisins" VocBN. . "Cosecha" A.
Ortik asetzen dozu labalde legorra, / Baita euri eskean daguan andana. "Y las cosechas que están pidiendo la caricia del agua" . Laux BBa 22.
sense-5
5. "Tour d'action, de mouvement" VocBN. .
sense-6
6. Cuenta.
Huna azken urtheko khonduak edo andanak: mila kaputxin, Indietan eta Indi-itsasoko isletan. Arb Bok 233.
sense-7
7. "Volume, grosseur. Iduri eztuelarik, andana badu (Darric), bien qu'il n'y paraisse point, il a de la corpulence" Lh.
sense-8
8. Andanada.
Orai zonbait urte artio, Erronkarikoek botatzen zituzten tiro andana bat Frantzia alderat, bainan ohidura itsusi hori debekatua izan da. Zub 54.
azpisarrera-1
ANDANAN. a) En grupo.
Bertze izarrak baino urrunago dire, nahiz bardintsu diruditen andanan. Hb Egia 40.
b) (H; endanan AN-gip ap. Garbiz Lezo 19). En fila. "Andanan [...] dohazi, ils vont à la suite les uns des autres, par rangées" H.
Hona zenbait [egia] andanan, lerro-lerro ipiniak. MIH 213. Lan horri berari lotu diren jakintsuen izenak ematen dizkigu andanan, Aristotelez beheiti. Ib. 237.
andana
<< anatomia 0 / 0 anderrai >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper