Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
amorratu .
etimologikoa
Etim. Acaso del lat. abhorrere . v. aborritu.
amorratu (V, G, AN-larr; Lar, Añ, Hb), Dv (V, G), H), amurratu (V, G; Añ, Dv (V, G), H (V, G)), amurrutu (Añ), amurtu (H (V)). Ref.: A (amorratu, amurratu); Iz ArOñ ; Ond Bac (amurratu); Gte Erd 14.
sense-2
1. Rabiar, ponerse rabioso, enfurecerse; padecer o tener rabia (la enfermedad). "Rabiar" Lar, . "Significa rabiar, especialmente el perro" Lar (s.v. amorrar). "Emperrarse, txakurren gisa amorratu, txakurtu " Ib. "Devenir enragé" Dv. "Enrager, être en fureur; avoir la rage" H. "Enfadarse" Ond Bac. . " Oso amorrauta egon arren, etxera joan zan (G-azp, V-gip)" Gte Erd 14. Cf. amoñatu. v. errabiatu, haserretu.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición guipuzcoana y vizcaína; empleado tbn. por Mendiburu, Inza, Iraizoz y Orixe. Además del más gral. amorratu, hay amurratu en Mendiburu (junto a, salvo errata, algún ej. aislado de amorratu (IArg I 222)), en autores vizcaínos (en algunos de ellos alternando con amorratu o amurrutu ), en MSIgn , y en una balada recogida en Fuenterrabía; hay además amurrutu en algunos ejs. de los vizcaínos Uriarte, E.M. Azcue, Kirikiño y Otxolua. En DFrec hay 27 ejs. de amorratu.

Oiarzuar hisitia, buru gogorra, setoso txarra, inoiz ere baño sutuagoa ta amorratuagoa zaudena, zentza zaitez bada. Lar in Mb IArg II 366. [Judas] amurraturik joan ta urkatu zuen bere burua. Mb IArg I 199. Zerren euren [salutadoren] bedeinkazino eta guzti bere, dakuskuzan illten amurraturik txakurrak, idiak ta abere asko. CrIc 53. Gelditu ezpaninz ekusi dudana ekusirik, [...] an [infernuan] nenzan gaur betiko nekez lertu-amurratua ta su ta gar egiña. Ib. 97. Izarrak jausiko dira lurrera; itxasoa, ganez eginik, amurratuko da. EL1 38. [Kondenetea] da amurratu, gogaitu ta ernegetea, ta gogaitutea beti betiko. Ib. 59. Mundua bereala Infernu biurtuko lizate: [...] gerra bizi batean eta beti amorraturik egon bearko genduke. Gco I 438. Amorratu zorian / igeska asi da, / ortzak estutu eta / illeari tira. Echag 164. Amorraturik jartzen dirade gaisoak, / saldu dituelako zakur pikaroak. It Fab 261. Aide maiteenak, adiskide kutunenak elkarri erasotzen zioten, zer-janen bat zuela igerri ezkero. Nork esan zeinbat diran salbatu, / Ta infernua amurratu? (Marcha de S. Ignacio). RIEV 1931, 346. Etzetiat ikusi ere nai --deadar egin zion Golok, amorratzeko zorian. Arr GB 40. Eta onekiñ amorratzea, ernegatzea, zere burua, [...] madarikatzea. Arr May 51. Onenian edo txarrenian, diruba're ikutu du miñak eta gero neri sortzeko? Amorratu'itezela nai badute diabruak. Sor AuOst 99. Ez du besterik txikitan Jaitzkibelko mendiyan zakur arrabiyatubak kosk egin ziyola eta amorratuba dago. Ib. 97. Lorategi au gero baso zan biurtu, / Pistia len otzana kontra amorratu. AB AmaE 352. Alperrik datoz erabagirik, / Amorraturik, / Arrapetako ustean / Uri au beingo batean. Ib. 371. Jarriko nintzateke asarrez sututa, [...] Odol guzti guztia igorik burura, / Arturik amorratu dan baten itxura. Ib. 250. Zatituten dot ogi biguna, / eta lenengo kuskurra / sendotuteko da amurruturik / dagoan txakur adurra... Azc PB 91. Amorratu zan Daziano emakume argal arren fede sendoa ikusi zuanean. Ag Serm 306.
( s. XX.) Orduban, danen artian oratuta, amorratuta egualako, pizti basati bat ixan balitz lez lotuta espetxera eruan biar ixan eben. Kk Ab I 39. Jagi mutillak egozan lekuetatik eta amurrututa, tximistak legez, urten eben atarira. Kk Ab II 11. Amurraturik ona, ikusi nai-ezak, / Suge deungak bialdu dituz Satanasak. Enb 80. Markolbek semia ain amorraturik eta itxura ain gogorretan etorten ikustian, badiñotso: [...]. Otx 134. Eldu eutsan gona barrenetik eta asi yakan ten eta ten, otsuak ardijai ekitten dautsen baño amorrutubago. Ib. 148 (34 amurrutubago). Ara non yatorkazan txakur gustijak amurrututa. Ib. 69. Amorratuta egoan, zer egingo ote eban. "Estaba dado al diablo con aquello" . Or Tormes 107. Santa Cruz bizkortu zan berriz ere. Aren suarekin esnatu ziran Españiko katolikoak, amorratu ziran liberalak. Or SCruz 51. Zakurra, aiek pasatzean zaunka amorratua, / gona bati elduta an lotu da gaixoa. "Comenzó a ladrar rabiosamente" . Or Eus 53. Len baño ere amorratuago ta zorrotzago erasotzen zioten. TAg Uzt 249. Geroztik, nai baduzu, al dukezun amorru basatienaz amorratu zaiteke. Zait Sof 66. Aitaren izeneko zauta zoritxarrekoak dirala-ta, nire baitan amorratzen naiz. Ib. 19. Or barrenean, asarre biziz amorratuta, bere buruaren yabe etzala aurtemein ikusi dut. Ib. 174. Katu-ama umeekin baño amorratuago jarki zaiguk. NEtx Antz 146. Ankaz gora jausi zen, astoak amorratuta ematen zitun oskikaden eragitez. Etxde JJ 173. Ez genuke bein ere aserretu bear, amorratzeraiño beiñipein, gure osasunaren alde. EgutAr 9-4-1958 (ap. DRA). Amorratutako arpegiarekin begiratzeagatik. Anab Poli 23. Zozo gaxook lurmenen billa / gosiak amurraturik. BEnb NereA 112. Bestiak beste Urola erreka / arrats artan arrotua, / bere lekuan kabitu ezinda / zebillen amorratua. Uzt Sas 161. Bosgarrenian bearturikan / gaude iñor ez iltzera, / amorratuta asiak gaude / batak bestia galtzera. Ib. 216. Itsasoa amorratu zen. Azurm HitzB 34. Amorratzen zinen askotan kanpoan idazten ziren astakeriak ikusita. InMEIG IX 70.

v. tbn. Osk Kurl 24. Ibiñ Virgil 104. Amurratu: CrIc 34.
azpiadiera-1.1
Rabiar, enfurecerse (contra, hacia).
Oriek dira jokale gaisto, [...] Jangoikoagana amurratzen diranak, Jangoikoa orien galkunzen obendun baliz bezala. Mb IArg I 262. Zein ere gogor-amurratu-galduak zeuden Jesus onagana. Ib. 345. Infernu guztia amurratu arren zuen kontra. LoraS 142. Euskaldunak, [...] eztira auzokoen kontra aiñ amorratuak egongo. Ag AL 68.
azpiadiera-1.2
(Aux. trans.).Hacer rabiar, enfurecer. v. infra AMORRATU ERAGIN.
Mutillak banandu ta bakian ipiñi biarrian, amorratu ta sututen ebezan, eurai begira alditxo bat emotearren. Kk Ab I 32. Koldarkeriak hamorratzen eta naska erazten zuen. Mde HaurB 9. Ezerk ez nau geiago amorratzen emen edozeinek nai duana egiteak baño. Anab Poli 117. Orrelako naspillarik an preparatzen zan. Batzuek asiko ziran txaloka, ta noiz ixildu etzekiten besteari amorratzeagatik. Uzt LEG 342.
azpiadiera-1.3
(En expr. como amorratzen egon, bizi, etc., 'estar, vivir, etc. rabiando (de), rabioso').
Len Kondesa hiltzeko añ poz, estu eta larri uan, eta orañ hill degulakoan amorratzen zeagok. Arr GB 40. Ezagutu nuen beste bertsolari bat, beti amorratzen bizi zana, orlako enplastuak etxetik bota eziñik. Iraola 46. Ondamuz amorratzen [daude] . Ag G 337. Uzten dizut begiratzen, modu orretan geiago sufritu dezazun eta amorratzen ill zaitezen, Julin edertasunaren jabe egin gabe! Ill Pill 26. Egunero paper ta eskutitzak erruz datoz. Sekretarioa amorratzen dago orrenbeste lanaz. Lab EEguna 91s. Ondarrutar oriek egin dute plana / egin bear dutela egun artan lana, / amurratzen jarri da Lekeitio / aurten urrikari den oien kontra dana. A EY IV 146.
azpiadiera-1.4
(En exprs. como -t(z)eko, -rako amorratzen egon, jarri, etc., 'estar, ponerse, etc. deseoso de, ansioso por, presto a').
Patxi..., Txoria amorratzen dagoala kantuan asitzeko. Apaol 101. Prankotarrakaz gudetan ibilteko amorratzen egon izan naz neure bizitza guztian. Ag AL 50. Gazte asko gudarako amorratzen egongoituk. Ib. 139. Jose ta Manuel ukabilka ekiteko amorratzen [gelditu ziran] . Ag G 230. Ni ere soka ortan sartzeko amorratzen nintxonan. Or QA 191. Oñezko askok ere ez daki / nola ibili bear dan. / Bazterrak utzi ta amorratzen / bidearen erdirako, / bozinak entzun, baña ez daude / mugimentu aundirako. Basarri 171. Orain lanerako amorratzen etorri gaituk. Bai al dezute guretzat lanik emen? Uzt LEG 281. Erlejiñoak eta euskereak asko kezkatzen eben gizona zan, eta biai diruz laguntzeko amorratzen egoana. Etxabu Kontu 95. Erniora joateko amorratzen dago. TxGarm BordaB 55. Muserako amorratzen. Zendoia 79. Gure mutillek amorratzen aurrien ziran guztiak apurtzeko. Gerrika 69. Gari-taloak jateko amorratzen egon izandu giñan. Albeniz 20.
azpiadiera-1.5
(V-gip ap. Elexp Berg; G-azp).
(Aux. intrans. bipersonal).
"Rabiarse. Amorratu jakon da ostia soiñu baten asi zan " Elexp Berg. "Bestiei amorratu jakue ta, etara baba-beltzok, bidia bete, ortuan euzkan jenero danak bota araxe, ta" Ib.
[Leoia] badijoa poliki tripaz lurra joaz, / istua dariola jateko gogoaz. / Alderatu zanean baso barrenera, / an dijoaz tximuak arbolen gañera. / Amorratutzen zaio / txalma andi onekin; / gosez irrikiturik / ez daki zer egin. It Fab 76.
azpiadiera-1.6
(V-gip, G-azp; H). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 24.
Morirse, desfallecer (de hambre, sed...). " Gosiak amorratzen nago " Elexp Berg.
Zakur gosez amorratua. Mb IArg I 222. Bota begije [...] leoe gosez amurratukuen [sic] erdira. Astar II 289. Iñori ere barkatzen etzitzaion, amorratzen zerabilzkien gosea zerbait kentzearren. Lard 543. Gosez amorratutako piztitzarren ortzetara. J.M. Tolosa EEs 1913, 178. Ozta-ozta ase nintzan, goseak amorratzen nengoan da. Or Tormes 59 (v. tbn. Iraola 14 goseak amorratzen egon). Gosek amorratzen dagon leoe batek. Or Mi 119. Goseak amorrau bearrean natxeoan. Lek EunD 28. Zozo gaxook [...] / gosiak amurraturik. BEnb NereA 112. Azpi alde artan, ur otsa entzuten nuan, eta ni egarriak amorratzen. AZink 106.
azpiadiera-1.7
" Zauriak amorratu, alunarse, enconarse las mataduras" PMuj.
azpiadiera-1.8
Cf. infra (4). .
Nola gusta diteke / ortaño zurruta? / Beregana jartzeko / ain amorratuta. Basarri 147.
sense-3
2. amurratu (S; SP ( O), Arch VocGr, Dv (que cita a Gèze), Foix). Ref.: A y Lh (amurratu); Lrq /amüRáce/.
"Troubler, mêler, brouiller" SP. "Déranger, interrompre" Arch VocGr. "Déranger" Darthayet Manuel (ed. 1861), 119. "1.º (Sc), desordenar, molestar. Amürratü zütüt (Sc), os he molestado; [...] 4.º embrollar un asunto, enredar (Gèze)" A. "Déranger" Foix. v. amorru (2).
Barazkariaren erdian / Amurratiak izan zian. / Borthan herots bat dute enzuten; / Behala adixkide hoiek barnia husten, / Eta laster egiten. Arch Fab 87. Erromanuek dira lüzaz / indarrekin amürratü, / Nahiz aberatstarzünak / baita jentiak berentü. "L'ont harcelé en force" . Casve SGrazi 128.
sense-4
3. amurratu (S ap A y Lrq). "(Sc) dislocarse un miembro" A. "Disloquer" Lrq.
sense-5
4. "Être en chaleur" Hb (Lhande transcribe erróneamente amoratu).
sense-6
5. (V, BN-ciz; Lar, Dv, que cita a Lard), amurrutu ( (V)). Ref.: A; A Apend; Etxba Eib; Elexp Berg.
(Part. en función de adj.).Rabioso, furioso. "Rabioso" , "fren[d]iente", "caninamente txakur amorratuen gisan" Lar. "Rabioso, encarnizado" A. " Txakur amorratuak aginka eiñ zetsan " Etxba Eib. .
Suleze infernuko amurratuan [sartu] . Mb IArg I 236s. Deabru amurratu guzien [...] bazkagai egiña. Ib. 171. Bazekien hereje gaistoak itsatsiko zitzaitzala [...] zakur amorratuak bezala. Mb JBDev 17. Desditxa guzien arrabia amorratu batek artu zuen. Cb Eg II 192. Zakur amorratuen infernuko gosea eternidade guzian idukiko det. Ib. 147 (Dv LEd 261 zakhur hamikatuen). Txakur amorrotua [sic] ekusten badezu, egoten zera urrera ere etorri dakizun? [...] Zer? Bekatuari etzaio gorrotoko geiago bear Suge ta Zakur amorratuari baño? Mg CC 110 (v. tbn. CO 278 txakur amurratu, Astar II 31, Gco II 52, Bilbao IpuiB 247, Ataño TxanKan 163 txakur amorratu, AA I 430, Apaol 94s, Ag G 65, TAg Uzt 46, Etxde JJ 268 zakur amorratu). Enaizu emon infernuko otso amurratuen atzamar artera. EL1 147. Onen kontra egin due alegiñ guzia [...] beren mingaiñ amorratuakin. AA I 549. Jauna, biraua ote da esatea. ai amorratua, edo gogaikarria! AA II 31. Santuaren burua, oraindik odola zeriola, eraman erazo zuan andre ez garbi-amorratu ark Erregerekin jaten zegoan lekura. AA III 507. Botako ditu beregandik langosta mota batzuek aiñ amorratuak eta puzoitsuak, non bost illabetean ibilliko diran bekatariai darraiztela. Ib. 477s. Leoe amurratu batzuk balira legez. Astar II 104. Ze umiltasun andiaz imini zinean Yudegu gogor-amorratuen eskuetan! EL2 202. Turkok au esan zion ain asarratua, / ain kolera aundian, ain amorratua, / non ikaratu zuen bere nagusia. It Fab 256. O pistija amorratua! Ur MarIl 107. Ardiz janzita datorkizute; baña beren barruan otso amorratuak dira. Lard 385 (v. tbn. ArgiDL 97, Inza Azalp 68, NEtx Antz 24, Etxde JJ 14, Matx Gazt 83 otso amorratu, CrIc 169 otso amurratu). Itxas asarre amorratuan illunpetan. AB AmaE 170.
( s. XX.) Jagizan [...] erruki bageko itxaski amorratua. Ag Kr 197. Legorrako [sic] atx irme gogorrakaz burruka indartsu bizi ta amorratuan orroaka. Ib. 139. Guztizko aserre amorratuan. Ib. 12. Itsasoaren aserrerik amorratuenak. Etxeg Itzald II 91. Juduak berriz beren oju amorratuaz bildurra sartu zioten biotzeraño. Inza Azalp 68. Euskaldun amorratua . (Quijote IX) "El colérico vizcaíno" . Anab RIEV 1928, 611 (Ldi RIEV 1929, 210 euskaldun amorratuak). Iduritzen yat bada, nire gosek-ilte amorratuaren ederrez, Jaunak il egiten ebazala, niri atsegin emotearren. "Viendo el Señor mi rabiosa y continua muerte" . Or Tormes 41s. Urten eutsan andra batek, gustijetarik lotsagaiztuena ta amurratubena. Otx 25. Erle amorratuak bezelatsu zebillen jendea batetik bestera. Anab Don 32. Bi tximist oiek ekarko dute / erauntsi amorratua. Or Eus 182. Ez eta irentsiko itxaso amorratuak! Ldi IL 135. Bearbada [deabrudun] aietako bat ezagunago ta amorratuago zan ta aren sendatzeak asots geiago egin zuen. Ir YKBiz 188n. Piztirik amorratuenak ditugu, berriz arerio: sapelatsa ta basatxakurra. TAg Uzt 87. Zezen amorratu baten ganik salbatu zutela. Mde Pr 85. Zoro amorratu izanik. "Malim furens" . Or Aitork 294. Ekaitz hamorratua. Arti MaldanB 196. Nire bihotzean enbor-gerri moztu ta puskatua / jeiki zait, asaldu zital eta amorratua. Azurm HitzB 63. Itxasoko olatu gorri amorratuak. Alzola Atalak 64. Alkar ikusi ezin / txakur ta katua, / euren artean dabe / gerra amurrutua. Ayesta 34. Mola pizti amorratua bere txapel gorriakin. Gerrika 68. Bera Estatutu orren aurka amorratuen egoana. Ib. 272. Kritika horrek, amorratua baino amorratuagoa izanik ere, ez du jaioterri-maitasuna desegingo. MIH 68. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz, baina bat etorri ziren, nor baino nor amorratuago, Larramendiren kontra. MEIG V 100.

v. tbn. MendaroTx 169. Ibiñ Virgil 85.
azpiadiera-5.1
(Uso sust.).
Azkenean ill zen amurratu baten era ta gis izugarrian. Mb IArg I 302. Jesusen azkeneko hitz onekin amurratu gaistoen gisan joan ziran arri eske. Ib. 260. Amorratu baten begiratu beldurgarria egiten zuen. Arr GB 142. --Ikusi al dute bada amorratuik nik aña jaten? --Egiya da. Nere emaztiak ez du mokadurik abuan sartzen arrabiyatuba dagonian. Sor AuOst 99. Eleizkizunetan eta illeta-egunetan besteren lepotik otsoak lez yaten eban, eta amorratu batek baiño geiago edaten. "Bebía más que un saludador" . Or Tormes 41. Amorratubak ziruditela / etorri ziran Frantzi'a, / orain esaten errezago da / orduko gure trantzia. Tx B I 104.
azpiadiera-5.2
(V-m-gip, G-azp, AN-gip). Ref.: A Apend; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 192.
(Part. en función de adj.).Empedernido, muy aficionado; acérrimo. " Amurratua, muy aficionado (V-m)" A Apend. . "Acérrimo, apasionado. [...] Or euzkittan jarritta ikusten dozun aguria, beste denbora baten, mendigoizale amorratua " Etxba Eib. . "Muy aficionado. Kazari amorratua da Euztakio " Elexp Berg. "Jokazale amorratua da (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 192.
Elkarganatzen ziran lasterka etsai amurratu zenbaiten eran ta an zebilzan ezpataka ta lanzaka. Mb IArg I 253 (v. tbn. Ir YKBiz 447n, NEtx Antz 58, Lab SuEm 193, Mde Pr 188 etsai amorratu, CrIc 122 arerorik amurratubenei). [Pilatok Jesus] etsai amorratuai eman zien. Lard 456. Irabazi eutsan garaitza ederra gizonen areriyorik amurrutuenari. Ur BulaAl 28 (BulaG 529 etsairik nazkagarrienari). Arrotzakiñ eta bere etsairik amorratuenakin ere. Aran SIgn 109. Mariaren seme-alaben etsai amorratu demonioak. Arr May 30s. Habanatiko masoitzar amurratu baten itzulpena. A Ardi 122. Belauntzako parrokua, integrista amurratua. Ib. 110.
( s. XX.) Arako Combes, kristiñau izenaren arerio zital eta amurratuak [...]. Eguzk LEItz 126. Kristau siñesmenaren etsai amorratuen lotsagabekeria. Inza Azalp 10. Egia esan, ez zen neskazale amorratua. Mde Pr 146. Frantzes errepublikaren miresle amorratuak. Mde Krit 52. Baterazale ta berdintzale amorratuak izan ziran 1789garreneko Jazarleak. Ib. 53. --Euskera garbia ala mordolloa bear degu erabilli gure idazlanetan? --Garbi amorratuaren eta bien-erdikoa! Or in OrOm 55. Ua ordea, etsai amorratu biurtu zitzaidan. Or Aitork 81. Aien aita liburu aiek ikus-naieko amorratua zala. "Librorum talium curiosissimum" . Ib. 162. Etzan berez langille amorratu oietakoa. Etxde JJ 268. Banekiken gaztetan gonazale amorratua izana aizela. Ib. 125. Eskolastiko tankera edo kutsua ezin uka dakioke Axularri. Haiek bezala, arrazoizale amorratua dugu bera ere. Vill AxMGL 37. Zerekoi amorratua zera. Nola ez nintzan ni garaiz konturatu? Txill Let 91. Mutil koskor bat jarri zitzaidan segika. [...]. Ango mutillak eskale amorratuak dira. Anab Aprika 91. Plaentxian ba ei ziran kazari amorratu bi. [...] kaza-nausira bakarrik urtetzen ziranak.SM Zirik 86. Guztiak ziran edatalle amorratuak. Ib. 42. Errizale amorratua omen zan eta aundikien etsai gorria. Zait Plat 77. Eiztari ta zaldi-zale amorratua zan Xenoponta. Ib. 81. Etzekian asko gizajoak, kapitan ura zuala bere galtzaillerik amorratuena. NEtx LBB 84. Bazuan etsai amorratu bat. Berron Kijote 169. Fedegabe amorratua izanik. Ib. 195. Goxo-zale amorratuak dituk. Ataño TxanKan 159. Ni ez naiz teknokraten aldekoa: deus baldin banaiz, etsai amorratua nauzue. MIH 224. Ez naizela sekula izan latin-zale amorratu horietakoa. Ib. 211. Olabidea ez da, alegia, hitz berrizale amorratua. Ib. 343. Zinema-zale amorratua bihurtu zaigu. Ib. 130. Langile amorratua. MEIG VIII 88.

v. tbn. EA OlBe 102. Auspoa 77-78, 243. TxGarm BordaB 81.
azpiadiera-5.2.1

(Con compl. en inesivo, adlativo o -rako ).
" Lanerako amorratua, muy aficionado al trabajo; jokorako amorratua izan, perderse por el juego" PMuj.
Mercedko praille bat aurkitu neban, korurako ta komentu-barruan yateko gogo gitxikoa, kanpotik ibilteko amorratua. "Perdido por andar fuera" . Or Tormes 103. Lanpernak ere arrapatzen zituzten. Ontan amorratua zan Joxe Mari beintzat. MMant 30. Amorratua da ardia naiz gaztaiña edo ezkurrera, oitzen bada. AZink 36.
azpiadiera-5.3
(Hambre, dolor, deseo...)grande, muy intenso. "Hambre canina, janiza, gose amorratua " Lar.
Zer balioko deusku aberats izateak bizitza onetako denpora laburrean, gero iragoko baldin badogu gose amorratu bat betikotasun guztian? Itz Berb I 80. Bere eskuetan Pedro Mari itoteko gogo amorratu bat eukan Portunek. Ag AL 94. Aukera ederra iruditu zitzaion bere zikoizkeri amorratua pixkat asetzeko. Inza Azalp 66. Alare ba zuten berekin aznai amorratua emateko aiña aunditsu, asarre, zorne, odolmami. Or Aitork 56. Aur nintzala egun batez urdabil-miñ amorratuz iltzear nindagola. Ib. 23. Une artako nere egarri legor idor amurratua. Txill Let 39. Gauza berri ezagungabea ikusteko gogo amorratua. Anab Aprika 30. Gatazka hamorratua, burrukaldi hertsia. Arti MaldanB 194.
azpiadiera-5.4
(Pimiento...)picante.
Matxarroan erretako berengenak, eta piper amorratuak eta tipula beratzak... oparo. Or Mi 89. Arrautza egosiak, piper amorratuakin bakallaua, ollasko erre bi ta sagar erreak. TAg Uzt 75.
azpiadiera-5.5
" Kafe amorraua (G-azp), café cargado (litm. rabioso)" A Morf 258 (v. tbn. Gketx Loiola, que cita a A Morf).
azpiadiera-5.6
(Empleado como interjección).
Ekarri onea saski ori. [...] Gure Jaungoikook badik, orratio, aztiintzako errukie. (Saskiari ken bezaio zapi zuria) Amorratue! (Barruan dagon danari, eskuan artu ta usai egiñaz). Padela onetan bakallaoa tomateekin; emen talo ber-berook; emen sagar erreak. [...] Ta ardo? Nun dek ardoa, mutiko? Lek EunD 28.
azpisarrera-1
AMORRATU ERAGIN (V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg). Hacer rabiar. "Hacer rabiar, sacar de quicio a uno. Jendiari amorratu eraitteko ipiñittako legia dirudi orrek" Etxba Eib. "Ezidazu amorratu eraiñ" Elexp Berg. v. amorrarazi.
Gomuta onek gogait eragingo deutsu, amorratu eragingo deutsu, orrua eragingo deutsu. Ur MarIl 41. Tiratzen zionari / buztena urratu, / gosiak eraiñ biar / eutsan amurratu, / gero persona batek / ein zuan libratu. Noe 110.
azpisarrera-2
AMORRATZEAR. A punto de enfurecerse.
Gure anai, orain irur urte bere bizia galdu ta kondenatzeko beldurrarekin amurratzear oni, Jangoikoak, nik eskatu ta, eman zion gerozko denbora bere gauzak zuzenzeko. Mb IArg I 281.
amorratu
<< amoroski 0 / 0 amorru >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper