(G-to-bet ap. A). Tesoro (sentidos prop. y fig.).Cf. OINARRI-ALTXOR. v. tesoro, gordailu, 2 altxari. Tr. Documentado en autores meridionales del s. XX de léxico cuidado. En DFrec hay 13 ejs.
Egunean-egunean egindako diru-altxorra. Mok 7.
Zeru-yaurerria, landan izkututako altxorra bezela da. OlMt 13, 44 (Ker dirutza, IBk gordailuaren, IBe gordaiduaren).
Eta orra, alare, gaur iñork neurtu ez dezaken balioko "Euskal-Erria"ren 79 idaztiko sallean, aztertzale ta yakitunak irrikitzen dauzkan altxorra. Y 1933, 2.
Ostu yuaguk, ba, gabaren altxorra. "Sus tesoros".LauxAB 26.
Ordez ixuri eizu irrijoin altxorra. "El tesoro de tus sonrisas".Ib. 31.
Moskorra, / gabaren azken-altxorra. Ib. 35.
Altxorrak arriskuan ipiñiko lituzken ebasteren bat gertatuko balitz."Ahorros".EAEg 2-3-1937, 1188.
Museo, liburutegi eta erti-altxorra zaintzea Euzkadiren esku dago. "Tesoro artístico".Ib. 11-10-1936, 20. Plutarcok bost drakma (zidarrezko diru) emon bear ebezala: euretatik iru iraunduentzat, beste biak erri-altxorrerako. AEY I 151s. Gertaira zarren jakin-paperak / kizkaldu ziran, lurpetu... / Aiton-amonen au-altxorretan / kanta zarrak iraun digu. SMitxAranz 104.
Bera iltzean, berriz, beretzat beitez an-bean altxor oiek eskierrik. ZaitSof 23.
Ta lurpean ezkutaturik daukan altxor (tesoro) bikaña. EtxdeAlosT 12.
Oa, sal etzak ditukanak, emaizkiek landerreri, eta ba dukek altxorra zeruan . (Mt 19, 21). OrAitork 208 (Or gordairua).
Baita drakma galdu zun emazteak, arkitu zularik, auzoen pozarekin Zure altxorrera biurtu zula. Ib. 188s.
Hitz-altxorraren aldetik, hitz ohargarri bat dakar ahapaldi horrek. MdePr 186.
Gorputz eder horren gune bakoitza hukitu behar zuen begiz eta eskuz, haren ezaguera betiko iraunen zuen altxor bat izan zekiontzat. MdeHaurB 20.
Urre eta harbitxizko altxorrak. Ib. 65.
Inka ospatsuen altxorraren gordairu. ErkiagBatB 21.
Geldi-geldi nire / begion ontzia, / elorri zaar baten / altxorra barnean. GandElorri 219.
Altxorrik ederrena bezela jaso nai nuke arentzat nere biotzeko maitasuna. MAtxGazt 36.
Obe izango dut, don Kijote bere ortan uztea, Mantxako paper zaarren altxorren batean gordea. BerronKijote 19.
Noizbait aurkitu zaitugulako, / gordeta zeunden altxorra, / orain dastatzen ari gerade / zure ondare jatorra. Zendoia 122.
v. tbn. TP EEs 1926, 5. Zait Sof 23.