Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
alderatu.
etimologikoa
Etim. Se echa de ver el contraste que se da tanto en aldaratu como en alderatu, que han tomado sentidos opuestos. Estos dependen, sin embargo, del régimen, del tiempo y del dialecto.
sense-1
1. (G, AN, L ap. A ; SP, Lar, , VocCB , Dv, H).
(Con alativo o dativo, implícito o explícito).Aproximarse, acercarse. " Etsaiari alderatzea, s'approcher de l'ennemi, se mettre du côté" SP. "Acercarse" , "arrimarse", "avecinarse" Lar y Añ. "S'approcher (venir à côté)" H. v. alboratu, hurbildu, hurreratu.
tradizioa
Tr. Aunque el primer testimonio corresponde a Axular, se documenta casi exclusivamente en textos guipuzcoanos. En la tradición vizcaína sólo hay algún ej. de Añibarro. Cf. ejs. de aldera usado como participio s.v. ALDERA (a). En DFrec hay 6 ejs. de esta acepción.

Zeren ezpaita on, hurbiltzeaz indar hartzen duen etsaiari alderatzea. Ax 400 (261). Perill orietatik ateratzeko, prest degu sua, gure Aita San Agustiñen biotzari sua eta garra darion artean. Aldera gakizkion. Lar SAgust 16. Egun ditxazkoa alderatu zanean nola prestatu zan esatea erraz ezta. Cb Just 57. Mundua baño lenagotikan / Señalaturiko eguna / Alderatu zan obratzekotzat / Gizonaren osasuna. Bast 211. Bazagoz zutunik, ez iñora alderatu. EL1 59 (EL2 68 ez ezeri eutsi). Zer mirari gertatzen zan jakin naiez, alderatu zan sasironz. AA I 527. Ill bearrak giñala, eta ordua alderatzean perill andien artean arkituko giñala. Ib. 542. Agindu zuan [...] etzekiola iñor alderatu bi milla besoz. Ib. 428. Alderatu zan Moises mendiaren mugetara. AA II 6. Asko da norbait bere arnasarekin kristalari alderatzea. AA III 392. Urrutitika egiñagatik / intxaurrak soñu andiak, / alderatuta izan oi dira / askotan intxaur txikiak. It Fab 143. Barkaturik geldi gaitezen edo beintzat zor andirik gabe, plazoa ertxi edo alderatu baño len. LE Urt 378 (ms. 135v plázoa értxi baño lén). Zergaitik, Euskara indartsuak purrustada batekin aienatu izan dituen aixa, alderatu izan zaiozkan estalki ta lilluramendu guztiak. Izt C 15. Nork asmatu zenbaterañoko ondasunak kentzen diozkaten arraintan Gipuzkoatarrak itsaso ezopeari? Ez da erraz alderatzea ere! Ib. 204. Mats-biltzeko egunak alderatu ziranean. Lard 431. Felipe [...] gurdira alderatu zitzaion [Etiopiarrari] . Ib. 492. Jerusalenera alderatuago, eta biotza illunagotutzen zitzaion. Ib. 429. Eta ona emen non emakume bat [...] alderatu zitzaion atzetikan. Ur Mt 9, 20 (He, TB, Dv, Echn, Ol, IBk, IBe (h)urbildu, Hual xin, Ker urreratu). Zaldi noblia alderatu zaio Anjelikari. Bil 164. Alderatu zitzaizuten eta [...] garbitu zizkizuten oñak. Camp EE 1882a, 66. Alderatu zitzaion gizon tratakaitz, biurri, zital ari. Bv AsL 28 (v. tn. 132). Eta nola onuntza nitzan alderatzen. AB AmaE 283. Beragana alderatu eta esan zion. Arr May 98.
( s. XX.) Alderatu zen Bernardatxo Ama Birjiñarengana. Goñi 34. Gure autu bitxi au etetzera Patxiko alderatu zitzaigun. A Ardi 68. Alderatu zanean, gizonak ez zion zaunkik egin. Muj PAm 33. Pernando alderatu zitzaion. Ib. 41. Pozaren pozez jauzika alderatuko zaionean gazteria. Mok 12. Jaungoikoarengana alderatzean biotz garbia euki bear degula guri erakustearren. ArgiDL 62. Garaia alderatzen dijoan bezela. Alz Ram 98. Joxe Joakinengana alderatu ta marruskatuaz. Alz Burr 30. Manaxiri beregana alderatuaz. Ib. 37. [Ormak] alderatzen diran tokian 6n. luze, 5 zabal eta 4 berantz dituan zulo bat dago. JMB ELG 47. Makurtu zanean ordea, ugazama alderatu zitzaion ozenki ots eginaz. Etxde AlosT 94. Asto zentzugabeetara alderatu zan, eta aien antzeko egin. Or Aitork 405. Aurreko iturrira alderatu da neskatx bat. Txill Let 29. Alderatu egin natzaio. Ib. 33. Euskaldun guztiontzat egokiena iduritzen zaidan [euskera] artara zerbait alderatua. Vill Jaink 11. Mostradorean bakarrik zegoen egun batean alderatu zitzaion. NEtx LBB 40. Mendiko artzaiak esnatu dira / Alderatu dira Belenera. In MEIG I 77. Eta, alderatu giñanean, nik aurrera jo nuan, besteak baiño len irixtearren. AZink 112.

v. tbn. Lek EunD 20. Anab Poli 112. Ugalde Iltz 50.
azpiadiera-1.1
(Precedido de gen.). "Gure familiagaz hasieran ez zan ondo konponduten, baina gero, gure alderatu zanean, lagun handiak egin ginen" (V-ple) X. Kintana Iker-10 150.
azpiadiera-1.2
(Precedido de tema nominal nudo).
Antigone antzokiaren aurre-alderatu. Zait Sof 186.
azpiadiera-1.3
(Lar, , Dv, H).
(Aux. trans.).
"Acercar" Lar. "Arrimar" , "llegar, arrimar una cosa a otra" Lar y Añ. "Approcher" Dv.
Sartzen du ezkerreko eskua iriñ zamapean, oratzen dio zorroari eskubiz burni kakoz bezela; astiro astiro, pitinga narrazka, alderatzen du sorbaldaraño. Ag EEs 1917, 203. Beraz orain kutxatila au aldera ezazu, dana ikasteko. Zait Sof 43. Ertzak alderatu egiten ditu zuaitzak eta geiegiak beratu. Munita 141 (hablando de los extremos meteorológicos). Bi poxpolo batean piztu ta erroari alderatu zizkion. Anab Poli 16.
azpiadiera-1.3.1
(Precedido de tema nominal nudo).
Zuzen diok. Aur Onak / onetsi bitza! Sartu, mutill ederrok, / seaska-alderaturik / yaiotza. "Y a la cuna acercad vuestro nacimiento " . Ldi BB 52.
azpiadiera-1.4
+ aldeatu. (Usado en contextos negativos, en expresiones del tipo ez da alderatzeko, 'no es comparable, no se acerca'). " Emen eztago orrena alderatzekorik (G-azp), ez da alderatzen arentzako (AN-gip), ezta orren parekoa, ezta alderatzeko ere (AN-gip)" Gte Erd 199. Cf. infra (6).
tradizioa
Tr. El complemento es gralmente. en caso dativo; hay algún ej. de genitivo en Ataño.

Ez da erraz izango billatzen beste landare bat, gai guztietara artoari alderatzekorik. Izt C 29. Lanbide onetan Gipuzkoari alderatuko zaionik izango ere ez dala uste det nik. Ib. 129. Entzun izan diet gizon jakintiai, ez dala Españako Erresuma guztian topatzen Aralarko kobreari alderatzekorik. Ib. 68. Erabakia izan zan garbiroki, Mondragoiko alzairuari alderatzekorik ezagutzen etzala iñon ere. Ib. 73. Ez du arkitu bat bakarrik alderatzekorik ez ezik galtzarbeaz gora igarotzen zaionik ere; argatik legez ta bidez ifini diote Erraldoi Euskalduna-ren izengaña. Ib. 453. Salomon-en anditasunari alderatzekorik etzan: lurreko beste Errege guziak onen parean utsak ziran. Lard 210. --Bai nik, orain 25 urte idi apustua Mekoletaren aurka jokatu nuanean. --Ixilik ago! ez zegok aldeatzerik ere ta, nolako jendea! Lab EEguna 115. Ez yun alderatzeko balio, baña Bilbaoko Artxanda oroitarazi zidanan. Or QA 52. Basterretxe ez zan onen mallakoa, ezta alderatzeko ere. Anab Poli 7. Gaztel-lirikurik alderatzen zaionik ez dala banesa. Or in Gazt MusIx 12. Baña aiek etzeudeken bertsoak entzuteko gaiean, ezta alderatzekorik ere. Ataño TxanKan 155. Aita zana ere gizon polita uan; aitonaren alderatzekorik ere ez ordea. Ib. 44. Ez dira alderatzeko ere liburu eder honen bikaintasunaren ondoan. MIH 357. Ez dit inork niri esango alderatzekorik ere orduan [duela berrogeiren bat urte] ikusi genuenik. Ib. 376. Ez zait iruditzen Bilintxen zenbaiti alderatzekorik sortuko nukeenik. MEIG III 84. En DFrec hay 3 ejs.
sense-2
2. (V, G-nav; ). Ref.: A; A Apend.
(Con ablativo, implícito o explícito).Apartarse, alejarse. "Desviarse" . "Descaminarse (G-nav)" A Apend. . v. aldaratu.
tradizioa
Tr. Documentado sobre todo en textos de autores vizcaínos. En el siglo XX su uso crece entre los guipuzcoanos (antes sólo en Guerrico, Zabala y Apaolaza).

Oraziñotik alderaturik dagoan arima batek. LoraS 102. [Boto] au egiteko euki zenduan motiboa kendu, alderatu bada. MisE 230. Alderatu edo apartadu zara aserratuteko pelleburutik? Astar II 105. Zegaitik alkargandik alderatu edo apartetan eztirian. Ib. 137s. Okasinoe guztietati alderatuta eguan. fB Ic II 276. Alderatu gaitezan uts egiteko ta pekatuban jausteko era guztietati. fB Ic III 366. Yoan tzirean ondasunak, alderatu zirean adiskiderik kutunenak. EL2 32. Zuengandikan alderatu nintzan ezkero, naigabea eta tristura izan dut lagun ordu guztietan. Apaol 56. Etzan baiña asko alderatu, lepo makurtua lerdendu ta albokera begiratuaz Txantoni oles egin eutsanean. A BeinB 55. Arimea eta gorputza bata besteagandik alderatu ziranean eriotzeagaitik. Itz Azald 35. Bide-zuloetan euriak egin zituan osintxoak ikusirik, alderatu zediñ aleban giñoan. Ag AL 89.
( s. XX.) Eta aurrekoa, okerkera ta gorutz begira alderatuten asi zanean. Ag Kr 13. Ua ikusteko soilki artaldetik alderatu zen Ilari. Or Mi 43. Saietsean zirikatu duen katamotza baño ariñago alderatu zan. TAg Uzt 168. Aizeak daroazan orbelak lez, bata besteagandik berealakoan alderatu ta urrundu oi dira. Erkiag Arran 63. Noizbait azkeneko mendi koskorrak nekez alderatu ta Beobiko etxe-pilla agertu zan. Anab Poli 120. Neregandik zertxobait alderatuta. Anab Aprika 15. Iturrietatik alderatzen da zaldi garaillea. Ibiñ Virgil 104. Bata besteagandik pare bat metrora alderaturik ibiltzen ziran bidean. NEtx LBB 123. Oztopo batek bere bidea itxiko balio bezala, alderatuaz. "Se apartara de su objetivo" . MEIG IX 125. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-2.1
(Con aux. intrans. bipersonal).
Debeku oni alderatuten yakoz basuak [...], bere jabiak argi ipinten badau [...] ondo yatorkola lur artean [...] solua egitia. (1918) ForuAB137.
azpiadiera-2.2

(Aux. trans.).
"Apartar" Lar, .
Eztodaz alderatu edo apartu gura Santuben komuniñorik Elexa Santako kristinau triste pekatu mortalian dagozanak. Zuzaeta 99. Jangoikuak gero alderatu edo apartauko ditu onak dongeetati. Mg CO 170. Azao juak edo lastotu dana alderatu biar da eskubariaz garija ganik. Mg PAb 151. Nire gogo, asmo ta lan guztiak alderatu ofendidu ziñadezan oker bidetatik. EL1 7s. Eioten da, eralgi, alderatu zaia. LoraS 55. [Gorputza] da etsairik andiena, zeren ezin gerok ganik alderatu genzake. CatAN 60. Gure biotzak munduaren amoriotik alderatzeko edo aparta erazotzeko. Gco I 449. Ta alderatu zituban zerugañeko urak zerupeko ureetati. fB Ic I 11. Illunak alderatuko nindubala zeu ganik. Ib. 54. Ezteutsa balijoko esatiak bertatik suba alderatu edo apartadu ebala. Astar II 135. Manuelak bere begi urgulluz betetakoak Martiñengandik ezin alderatu zituan. Zab Gabon 52. Gu ondo alkarturik eta baturik imintea Jesu-Kristogaz, zeñegandik alderatu eta urrindu gura gaituezan gu setalariak. Itz Azald 214. Angeruak alderatuko dituez onak txarrakgandik. Ib. 38. Betiko alderatu nai izan zun, nunbait, Jaungoikoak mutil arengandik. TAg Uzt 289. Oraingoan, ordea, txantxetak eta baezpadakoak alderatuta, aldez alde zabaldu ziozkan ateak indarrari. Ib. 233s. Estaltzen dituten elur-mendia[k] alderatzeko indarka ari diren bitartean [abereak] . Ibiñ Virgil 101. Artilleaz ardura baldin bazera, sasi-moltso, lapatx eta narrak aldera itzatzu. Ib. 102. Emakumea beragandik pixka bat alderatu egiten du. NEtx LBB 102.
azpiadiera-2.3
(Sin compl. en ablativo).Separar (dos cosas o personas).
Jangoikoak gero alderatu edo apartatuko ditu Judas ta San Pedro. Sazerdote ona ta gaiztoa. Mg CC 119. Au gaiti olgetiaren gainian berba egiten danian, alderatu biar dira uts egiteko eskina bijak [...]. Bata laarregija, ta bestia gitxijegija. fB Olg 13.
azpiadiera-2.4
Exceptuar.
[Jatorrizko pekatuak] egin zituban zori deungakuak, alan eurak nolan euren seme alaba guztiak, Jesu Kristo ta bere Ama maitia alderaturik. CrIc 19. Ama Birjina guztiz Garbija alderatu ezkero, beste Adanen seme ta alaba guztiok sortuten gara pekatuban. fB Ic III 21.
sense-3
3. Inclinar hacia un lado. "Ladear" Lar, .
sense-4
4. Reservar. v. aldaratu (4).
Munduari ematen diotzogu ditugun gauza baliosenak eta preziatuenak, hala nola adinaren florea [...]. Jinkoaz denaz bezanbatean, harenzat alderatzen ditugu munduak izateaz axolarik ez duen urthien ondarrak. Mih 89s.
sense-5
5. Aplicar. Cf. Lar: "Aplicar, acercar, alderatu".
Arindu dezazkegu bere penetan Purgatorioko arimak? Bai, aita, barkamenak edo induljenziak, Mezak eta bertze egite onak aplikatzen edo alderatzen dieztegularik. Legaz 56.
sense-6
6. Comparar.
Zer din lur biribil au izadi osoarekin alderaturik? Or QA 206. Kikero aundiarekin alderatzeko kaxkarregia iduritu zitzaidan. Or Aitork 60. Alderatu zitun onek, aldian otsa zuten itzok Zure itz betikor ixillarekin, eta onela esan zun: besterik da, oso besterik. Ib. 309. Nere maitasuna ta berea alderatzen ditudanean, izututa gelditzen naiz. Txill Let 80. Enpedokel aiputan artu ta Platonekin alderatu ta alkar io ditugu dagoneko. Zait Plat 81. Luis eta Ibane alderatuz. "Paralelo entre Fray Luis de León y San Juan de la Cruz". Or in Gazt MusIx 22. Txikiak aundiekin alderatzea bidezkoa balitz. Ibiñ Virgil 111. [Lurralde auek] eztira Italiakin alderatzekoak. Ib. 85. En DFrec hay 20 ejs.
azpiadiera-6.1
Comparar, asimilar.
Ur garbi ori fedearekin alderatu zun gure Iaunak Berak Ebanjelioan. Or QA 147. Gaitza illunarekin alderatzen yunagu. Ib. 71.
azpisarrera-1
BESTE ALDERATUXE. Un poco hacia el otro lado.
Euskal herria, guztira, kontservadorea da [...]. Beste alderatuxe agertzen baldin bada maiz, bestek horretara behartzen duelako da. MIH 120.
alderatu
<< aldendu 0 / 0 alderdi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper