Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aitortza.
sense-1
autortza.
Confesión (sacramento).
Jesukristo geure Jaunak itxi euskun Autortzako Sakramentu Santuba, zeinetan parkatuten dirian pekatu guztiak. fB Ic III 111. Azkeneko pekatu-autortza ona Konpesoriari egin eutsaneti. Ib. 112. Zeruratzeko Sakramenturik bearrenak bi dira: Bataioa ta Aitortza. KIkG 67. Zetarako da autortza deritxon Sakramentua? KIkV 94. Damutasuna bear bearreko da, bada, aitortza ona izango bada. ArgiDL 29. Baña Ortarako nor berak aitortu bear bere gaizkiegiñak. Ortik ageri da bada Aitortzaren bearra. Ir YKBiz 531n. Barkapen oro iritxi-arte / aitortzaz eta jaunartzez. SMitx Aranz 123. Egun gutxi barru Elizakoak ekarri zizkioten. Aitortza on bat egin eta zaleki jaunartu ondoren bere anima Guztiz-Altsuari eskeñi zion. Etxde AlosT 89. Aitortza edo konfesioa / Apostoluai agindu. Baxurko Jesus 84 (ap. DRA). Aitortza on baten bidez zure biotza Jaungoikoaren graziak bete beza. EgutAr 8-3-1958 (ap. DRA). Orain, aitortza on bat egin ondoren, asi lanean benetan. MAtx Gazt 47. Zuk aitortzan agertutako pekatua. Ib. 93. Aitortza zirrarakorra uraxe! NEtx LBB 85. Inguru aretako abade eta praile an ziran, gure autortzak entzuten. Gerrika 96.
azpiadiera-1.1
Confesión, declaración.
Tolosar aren paperetan eta garbitasunetan irakurri nun aitaren aitortza ori, ta berari galde-nai aundia sortu zitzaidan. Or SCruz 85. Aitortza au egiteko lagun bakarra zu zeralakoan nago. Etxde JJ 104. Gure erritik aparte gaude, / ematen degu aitortza. D. Aranburu Auspoa 77-78, 278. Aitortza egitia / nai nuke aurretik, / bertsolariyen berri / dakite aspalditik, / ez giñan ari kontra / egitiagatik. Lizaso in Uzt Noiz 46. Nihaur ohartua naiz ene jitearen aitortza askotan egin dutala, ezarri ditutan pertsuetan. Xa Odol 73. Judasi bere gaiztakeriaren zigorra, ta lapurrari bere autortzaren saria emon zeutsen Jaungoikoa. Ker EMeza 234. Orain aitortza on bat egiñaz / nai nuke lan au bukatu. AZink 89. Nere berriketa eta aitortza. Albeniz tít.
aitortza
<< aitortu 0 / 0 aitzakia >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper