aisia.
(SP, Urt III 364, Ht VocGr 417, Lar (-ts-), Lar Sup, H), aisina (Lecl, Arch UFH (S)).
Comodidad; ociosidad. "Aise, commodité" SP. "Repos, aisia, fazegua" Ht VocGr. "Ociosidad" Lar Sup. "Aise, loisir, commodité (L). Astiari, aisiari iartzea, s'adonner au loisir à ses aises (Ax)" H. "Loisir" Lecl. Se encuentran además en algunos lexicógrafos, las siguientes formas, sin duda inferidas erróneamente de aisia: aisea (det. (AN)) en Añibarro: "descanso", "placer"; aise y aisi, en Azkue: "Aise (L, B, BN, S), comodidad, descanso, placer", "aisi, ocio" (citando a Ax); aisi tbn. en Apend: "Aisi, comodidad. Nere aisiengatik, por mi comodidad (B); 2.º facilidad (G-nav)". v. aisetasun. Tr. Documentado al Norte en Dechepare (v. infra AISIARAT), Leiçarraga y autores no suletinos. Al Sur se encuentra en Ubillos, Agirre de Asteasu y Lardizabal (v. AISIAN), y ya en el s. XX, en Aresti (v. AISIARA(T)). Parece que desde finales del s. XIX se emplea poco y prácticamente sólo en la expr. aisian (v. infra).
Eta gizonék naturalki Iainkoaren ohoreaz baiño bere aisiáz eta probetxuaz arrangurago dutenaren gainean, erran behar da [...]. Ins F, 7v. Deusek eztu nihor galtzen hala nola aisiak. EZ Man II 108. Alferkeriari, ian-edanari [...] eta aisiak dekhazkeien gaixtakeria suerte guztiei emanen zeiela. Ax 30 (V 18). Letra gabeko aisia, deus eztakienaren alferkeria, gizon biziaren hobia da eta sepultura. Ib. 42 (V 26). Paga bezate beraz iragan duten aisia eta alferkeria, presenteko penaz eta trabailluaz. Ib. 44 (V 27). Esperantza hunekin, neguak uda, gauak egun, uriak atheri, minak gozo, trabailluak aisia [...] iduritzen baitzaizkigu. Ib. 493 (V 319). Zeren maiz kofesatzeaz [...] aisia handi bat emanen diozu zeure buruari. Ib. 546s (V 351). Trabaillatzen zenean [...] kontu guti egiten zuen emaztez. Baiña astiari eta aisiari iarririk [...]. Ib. 380 (V 250). Zure probetxua eta aisiagatik, eta plazer zaitzunaren hobeki egitea gatik. SP Imit III 27, 2. Hagitz idekiak gare tentazionetara gure gorputza sobera sendo eta sobera flako denean; zeren bere aisiak [d]ituenean ergeltzen da eta eztituenean etsitzen du. SP Phil 317. [Zeruan] aisia neke gabe. Harb (ed. 1690) 147. [Jakintasunak] darabila nekhea eta trabaillua, bertzeak [enorantziak] aisia eta alferkeria. ES 178. Jeusik eztakienaren aisia dela gizon biziaren hobia eta thonba. Ib. 183. Lehen erran nuen aisia handia zela Munduan hitzkuntza bat baizik etzenean. Ib. 391. Aisiari eta alferkeriari bere buruak emanez. Ib. 179. Naturalezak maite du pausua eta gorputzaren aisia. Ch III 54, 7 (SP 54, 3 alfer egoitea, eta [...] gorputzeko pausua, Mst 54, 3 aurerkheria eta khorpitzaren pausia, Echve alferkeriya ta gorputzaren deskantsua). Bere buruen maitatzailleak [...], bere aisiak bilhatzen dituztenak. Ib. 32,1. Graziak berriz eztio beiratzen bere aisiari eta probetxuari, baiñan bai bertzeren onari. Ib. 54,4. Zenbait abantaillen esparantza eta gure aisien gutizia. Ch I 15, 2 (Mst, Ip aisa). Mespreza detzagun aberatstasunak, handitasunak eta gere komoditaten edo aisien bilhatze banoak. CatLav 366. (V 176) Bere aisiak bihurri errendatzen du. He Phil 319. Bilhatu, desiratu eta maitatu ditut denborako aisiak, plazerak, ohoreak, atseginak. Brtc 130. Ez naiz munduan plazeren edo aisien hartzeko. Ib. 80. Bethi gure naturalezak aisiyen billatzerat gakarzke. Mih 90. Nola erran dezakezu Jesusenzat pobre egin zarela, aberatstasunen trabak eta nekheak gabe, hek ematen dituzte aisiyak izan nahi ditutzunean? Ib. 81. Salomonek bere azken egunetan bere aisia, alferkeria ta atsegin itsusi zikiñ-atsakiñ galdu zuan, Jainkoak emanikako jakinduria. Ub 43. Bere gogora, berak nai zituan aisia ta atsegin-kontentuz betea. Ib. 44. Munduko aisiak eta erakeriak utzi. Ib. 46. Gorphutzeko aisiak ta gurikeriak. Dh 224. Abian herritik urrun, aisia bilhatzeko, / har bat zait asikiz hasten, eta ez baratuko. Hb Esk 19. Zenbat gaitz hiritarrek urrekin ibiltzen, / aisiari direnak hainitz yarrekitzen! Ib. 187. [Urriñako] herri horri dohako kanpotar biltzea [...] Ikustekoak dira ohoren egiten, / Atzeko yendeari aisia ematen. Hb Esk 123. Hamabortzgarren Louis zen behar handitan; / inguruan zituen tzar guziak mentan. / Hek zuten, aisiakotz, Chaubadon urrundu, / eta errexago bat gortherat hurbildu. Ib. 99. Argi izan ezbalitz egia, nork utziko zituen bere aisia, atsegin eta ontasun gaindiak? Hb Egia 88. Montebideorat noha zenbait urtherenzat / Aisia bildu nahiz azken egunentzat. Michel LPB 346. Hainbertze jan-edan, pausaldi eta aisia behargabeko. Jnn SBi 89. Gaztetasunean ibili zen zoratua atsegin eta aisia guzien ondotik. Ib. 75. Lurreko aisien eta atseginen erdian egotu ondoan. Ib. 128. Mundu huntako aisiak eta nahigabeak. Isoard 55 (ap. DRA ). Lurreko intresak eta aisiak ziren bakharrik heien gostukoak. Ducq 53. Egunetik egunera hemengo jendea eta gobernamendua bera ere gero eta hobeak dire guretzat, gobernamenduak gero eta libertate edo aisia hobean ezartzen hari gaitu. Prop 1892, 94. Diruak sortu zuen aisia eta astia, idazleek idatz zezaten. MEIG IV 86.
AISIAKO. Acomodado.
[Neskatxa] aisiako ezbada, hari da lanean, / bildu nahiz zenbeit sos ezkon aitzinean. Hb Esk 177. Yende aisiakoa, gatheak emanik, / egorri Franziarat, sabela ariñik / Han gosetez hil dire gure arbasoak, / gaphoinez asetzean Kaskoin harrizkoak. Ib. 98.
AISIAN (Ht VocGr 417, H), AIXIAN. Cómodamente; ociosamente. "Il est en repos, aisian da, fazeguan da" Ht VocGr 417. "Aisian izaitea, être à son aise, dans l'aisance" H. v. AISEAN (s.v. aise), AISIARA(T). Tr. La forma aixian sólo se documenta en unos versos de EusJok.
Aisian eta largotasunean bizi nahi duena. Ch I 25, 7. Zertako dire hain bakanak zure Komunioneak? Zeren beldurzen baituzu nekhea; nahi baituzu aisiyan bizi. Mih 42. Aisian, nai adiña aberasturik ta nai bezala bizitzeko. Ub 57. Mortifikazio mota onen premia geiago due aisian eta eraz bizi diran jendeak. AA III 616. Etxe guziak dire aisian agertzen, / Ontasun hoberenek dituzte gainditzen. Hb Esk 19. Sor lekhuko oihana lehoinak ez uzten, / Bere gerlen ondoan han loa egiten, / Mendez mende nihori khoroa ematen, / Mehe ala aisian errege egoten. Ib. 39. [Faraonek] israeltarrai ipiñitako kontuartzalleai agindu zien, estuago artu zitzatela; bada, aisian zeudelako, eskaera aiek egiten zituztela. Lard 67. Ni ere errege naiz, bainan ez aisian; / Bertzeak gainian eta ni bethi azpian. Zby RIEV 1909, 230. Nago nola gu, hemen aisian gaudenak, ez gitzeien, egiten ohi giren baino gehiago, urrikaltzen. JE Bur 207. Pixka bat deskantsatuko ahal naiz!... Badere, aisian eman behar naiz! Barb Sup 159. Ez bildurtu, ba, ama gaixua, / lasari egon etxian, / or bezalaxe Amerika ontan / semia dabil aixian; / naigabe oiek aztuko dira / ni zugana etortzian, / nere besotik ibilliko da / pasiatuaz kotxian. EusJok II 154. Ni moxkortuta ere / joaiten naiz aisian, / andria etzaut aitzen / neri erasian. Mattin ( in Xa EzinB 99 ). Senar-emazte biziko gira / elgarrekilan aisian. Mattin 96.
Laborantza denean errotik ikhasten, / hasiko da yendea aisian ematen. Hb Esk 151.
AISIA HANDIAN.
Baina zuek, Iainkoaren laudorio eternaletan, añhitz loria, bozkario eta atsegin sekulakotz seguratuki dastatzen duzue aisia handian. Harb 261. Ikhusiko dutela zein aisia handian ibeniko dituzten bere buruak, zein kontent eta bere gogara biziko diren. Ax 483 (V 312). Eta hala aisia handian bizi ziren, zeren hitzkuntza bat bera baizik ez baitzuten. ES 384.
Eta zerori ere, aitzinetik deskarguak eginez, aisia handi batean eta salbamenduko bidean oraidanik iarriko zara. Ax 249 (V 167).
Aisia eta deskantsu handiagoan izan dela, munduaren eta Debruaren ondotik ibiliz izanen zen beino. Jaur 134.
(Precedido de posesivo).
Iongoikoa, gizonaren pena handietarik, / bidetan da ibilltzea etxetik kanporarik. / Milla ditutzula esker beraz ene mihian, / zeren aitziña higitzen naizen neure aisian. EZ Man II 126. Eta presontegian bezala bizi da, ezta izanen iagoitik bere aisian, eztu ukhanen plazerik ez phausurik. Tt Onsa 163. Iauna othoi, so egidazu, kartzelu hontarik libra nezazu [...] zuri neure aisian eta ene gogora, [...] neure adorazionen rendatzeko. Ib. 163. Haur bat Eliza-gizon egiten eztenean [...] benefizioak izaitea gatik eta bere aisian bizitzea gatik baizen. CatLav 316. (V 157)
AISIARA, AISIARAT (L ap. A). "A placer" A.
Ezin bere isterra ez alderdia aisiarat manaia dezake, eta pena handia du etzana denian bere lekutik ezin altxatuz. Mong 590. Han [tenpluban] deskansuan eta aisiarat gustatzen zinduen Jinkoarekin bekhoz bekho egotea. Mih 18.
(Precedido de pron. posesivo). Cómodamente, holgadamente, a mi (tu, su, etc.) gusto. " Bere aisiara emana, adonné à son aise" SP. "Blatero, hitzuntzia [...], aise mintzo dena, bere aisiara mintzo dena, bere plazerera mintzo dena " Urt III 364.
Iudizio jeneralaz nola orhit eztira / bekhatutan bizi dira bethi bere aisira. E 49. Zeren bere gogoak eta haragiak diotsan bezala, bide zabalaz, bere aisiara baitabilla. Ax 479 (V 310). Utzten bazituen bere plazerera eta aisiara bizitzera, urguillutzeko eta nabusitzeko bidean iarriko zirela. Ib. 26 (V 15). Andre ingles hura bere aisiara eta gogara zegoen. Arti Ipuin 24.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper